2012-05-24

IRAKURRI , GOZATU ETA OPARITU

Kanpainaren kartela
Apirilaren 23an jarri zen martxan Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa. Egitasmoa tokian tokiko euskaldunon elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker jarri da martxan. Seigarren edizio honek zertan datza kontatuko dizuegu:
Bi hilabetez, apirilaren 23tik, hau da, Liburuaren Nazioarteko Egunetik, ekainaren 30era pertsona batek, Udal Liburutegian euskarazko edozein liburu maileguan hartu eta irakurtzen du.
Liburua itzulitakoan, liburuzainak, liburuarekin fitxa bat emango dio irakurleari eta fitxa beteta itzultzerakoan, %25eko deskontua izango du liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, (%50ekoa Euskara Elkarteko kidea izanez gero).
Hamabost herritan egongo da martxan kanpaina.

Informazio gehiago: www.topagunea.org.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...