1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar
idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko
Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak
bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren
Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko
idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko
haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien,
ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.
Aurtengo mezua Luciana Sandroni- k idatzi du eta Iñaki Mendiguren-ek euskarazko itzulpena egin du
Ilustrazioa: Ziraldo
Behin batean…
–Argazkiaekarri dut –esan zion herabe liburuzainari.
–Oso ondo, Luisa! Fitxa egingo dizut. Bitartean,
aukera ezazu liburu bat.Badakizu liburu bat bakarrik eraman dezakezula
etxera, ezta?
–Bat bakarrik?–galdetu zuen etsipenez.
Une hartan bertan telefonoak jo zuen eta
liburuzainak eginkizun zail hartan utzi zuen neskatila: liburu bakar bat
aukeratu beharra apal asko eta liburu ugariren artean. Motxilari tira
egin eta bila eta bila aritu zenLuisa, bere liburu kutuna aurkitu arte: Edurnezuri.
Azal gogorreko argitalpena zen, irudi eder-ederrak zituena. Liburua
eskuan zuela, motxilari bultza egin zion orain eta, irteteko zorian
zegoela, norbaitek bizkarra ukitu zion. Neskatila jiratu eta sustoarekin
ia erori zen atzeraka:izan ere, Katu Botaduna zen bere liburua eskuan,
hobeto esanda, hanka artean zuela!
–Egun on, zer moduz dago izeba?–galdetu zion gur eginez.
–Luisa, zuk ez dakizkizu buruz printzesa-istorio
horiek guztiak?Zergatik ez duzu eramaten nire liburua,Katu Botaduna,
askoz dibertigarriagoa da-eta?
Luisak, ahozabalik, ez zekien zer erantzun.
–Zer gertatzen zaizu?Katuak mihia jan dizu, ala?–esan zion txantxetan.
–Katu Botaduna zara, benetan?
–Bai, bera, hezur eta mami!Eraman nazazu etxera eta
dena jakingo duzu neure eta KarabaskoMarkesaren istorioaz.
Neskatilak, zer esan ez zekiela, buruaz baiezkoa
besterik ez zuen egiten. Katu Botaduna magiazko mugimendu batez bere
liburura itzuli zen eta Luisak, liburutegitik irteteko zorian zegoela,
berriro ukitu bat sumatu zuen bizkarrean. Bera zen:"elurra bezain zuri,
masailak arrosak bezain gorri eta adatsa ebanoa bezain beltz". Asmatu
duzu nor?
–Edurnezuri!?– Luisak, txundituta.
–Luisa, eraman nazazu zeurekin. Argitalpen hau –esan
zion bere liburua erakutsiz–Grimm anaien istorioaren egokitzapen zuzena
da.
Neskatila liburua hartzeko zorian zegoela, Katu Botaduna agertu zen haserre samar:
–Edurne, dagoeneko Luisak aukeratu du. Zoaz zeure sei ipotxekin.
–Zazpi dira eta ez sei!Eta Luisak ez du oraindik aukeratu!–erantzun zion Edurnezurikgorri-gorri suminduta.
Biak neskatilari begira zeuden erantzunaren zain:
–Ez dakit zein eraman... denak eraman nahi nituzke...
Bat-batean, erabat ezustean, zerbait sinesgaitza
gertatu zen: beren liburuetatik irteten hasi ziren: Errauskine, Txano
Gorritxo, Loti Ederra eta Rapunzel.Benetako printzesen talde bat zen.
–Luisa, eraman nazazu zeure etxera!–erregutu zioten guztiek.
–Nik lo pixka bat egiteko ohea, besterik ez dut behar –esan zuen Loti Ederrak, aharrausika.
–Bai, ehun urte bakarrik –Katuak, isekaz.
–Etxea garbituko dizut, baina, hori bai, gauean festa dut....
–…Printzearen gazteluan!–oihu egin zuten guztiek.
–Otarrean opilak eta ardoa ditut. Nork nahi du mokadutxo bat egin?–eskaini zuen Txano Gorritxok.
Eta pertsonaia gehiago joan ziren agertuz: Ahatetxo
Itsusia, Pospolo Saltzailea, Berunezko Soldadutxoa eta Neskatila
Dantzaria:
–Luisa, gu ere joan gaitezke zurekin? Andersenen
pertsonaiak gara –eskatu zion Ahatetxo Itsusiak, benetan hain itsusia ez
zenak.
–Bero dago zure etxea?–galdetu zion Pospolo Saltzaileak.
–Ai ene, beheko sua baldin badago han, hobe gu hemen
geratzea…–esan zuten Soldadutxoak eta Neskatila Dantzariak.
Bat batean, guztien aurrean, otso tzar bat agertu
zen, iletsua, oso iletsua, hagin zorrotz-zorrotzak zituena:otso
maltzurra zen!
–Otso, zergatik duzu ahoa hain handia?–galdetu zion Txano Gorritxok ohituraz.
–Nik babestuko zaituztet!–bota zuen Berunezko Soldadutxoak ausardia handiz.
Orduan, otsoak bere aho tzarra zabaldu eta…Denak jan
zituen? Ez. Loguraren loguraz, aharrausi egin eta esan zien
bake-bakean:
–Zuek lasai, e! Ideia bat eman nahi nizuen, besterik
ez. Luisak Edurnezuri liburua eramango du, eta gu bere motxilan sartuko
gara, aski handia da eta.
Oso ideia ona iruditu zitzaien guztiei.
–Luisa, utziko diguzu zurekin joaten?–galdetu zion Pospolo Saltzaileak, hotzak dardarka.
–Bai, noski!–esan zien Luisak, motxila zabaltzen hasita.
Pertsonaiak ilaran jarri eta banan-banan sartu ziren motxilara:
–Lehenengo, printzesak!–eskatu zuen Errauskinek.
Azkenean, brasildar pertsonaiak ere agertu ziren:
Sací, Caipora, trapuzko panpina oso berritsua, mutiko txoro-txoroa,
diru-zorro horiko neskatila, gorputzari erantsia birramonaren argazkia
zuena, errege txiki larderiatsua. Denak sartu ziren.
Motxilak izugarri pisatzen zuen. Bai pertsonaia
astunak!Luisak Edurnezuri liburua hartu zuen eta liburuzainak bere
fitxan idatzi zuen guztia.
Geroxeago, neskatila poz-pozik iritsi zen etxera. Sukaldetik galdetu zion amak:
–Zer, alabatxo, iritsi zara?
–Baiiii, amatxo, iritsi gara!

No hay comentarios:
Publicar un comentario