Alfonso Sastrek orain 64 urte idatzitako Escuadra hacia la muerte antzezlana taularatuko dute larunbatean Hondarribiko Itsas Etxean. 1953an estreinatu zuten lehen aldiz Madrilgo Maria Guerrero antzokian eta hiru saioren ondoren zentsurak obra debekatu zuen.
Paco Azorin eszenografo eta zuzendari madrildarrak berreskuratu du obra. Aktore taldean, antzerkian eta telebistan eskarmentu handiko seikote bat dago: Julian Villagran, Carlos Martos, Jan Cornet, Ivan Hermes, Agus Ruiz eta Unax Ugalde gasteiztarra.
Noiz: martrxoak 4 (larunbata)
Non: Itsas Etxea Auditoriuma (Matxin de Arzu kalea 2)
Ordua: 20:00
Hizkuntza: gaztelaniaz
Sarrera: 15 € (8 € 18 urtetik beherakoentzat)
Sarrerak salgai:
- Kutxabank-sarrerak
- Arma Plaza kultur eta turismo informazio gunea
- Leihatilan 2 ordu aurretik

No hay comentarios:
Publicar un comentario