2017-03-16

artikulu interesgarri bat: "JUUL ETA NORA GUZTIAK GOGOAN"

OARSOALDEKO HITZA egunkarian ateratako eskola jazarpenari buruzko artikulu interesgarri hau ezagutarazi nahi dizuegu.

Eskola jazarpenaren gaineko ipuin baten pertsonaia da Juul; Gregie Maeyer da ipuinaren egilea eta ilustrazioa Koen Vanmechelen-a da

“Juulek kizkurrak zituen. Kizkur gorriak. Kobrezko hariak. Eta horrela garrasi egiten zioten beste haurrek: Kobrezko hari! Kaka duzu buruan! Kaka gorria! Horregatik Juulek, guraizeak hartu eta kizkurrak moztu zituen, banan-banan….”.
Juul ipuin bateko pertsonaia da eta haur bat irudikatzen du, bullyinga jasaten duen haur bat. Ile kizkurra duenez denek iraintzen dute, eta ilea moztuko du. Burusoil gelditu ondoren, denek belarri handiak dituela esaten diote, eta belarriak moztuko ditu. Begiak, besoak, hankak… irain eta eraso artean, gorputz atal denak galduko ditu Juulek. Nora agertzen den arte, elkartasuna, laguntasuna, enpatia… eta bere salbazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...