Horrretarako, ikusgai bihurtu nahi ditugu historian zehar eta gaur egun ere ikusezin izan diren eta diren emakumeak.
Astean zehar gelan, egunaren ospakizunaren zergatia azaldu zaie ikasleei eta ezagutzen dituzten kirolari, zientzilari, musikari, idazle, aktore eta margolariak aipatzea eskatu zaie. Honekin, gehienak gizonezkoak direla konturatuko dira hausnarketa egiteko baliogarria izango delarik. Ondoren, ”Emakumeak" power pointa ikusiko dute.
Ikasleek etxetik, emakume kirolari, musikari, aktore, zientzialari, idazle, margolari edo beste emakume esanguratsu baten argazkia eta informazio laburra ekarri dute.
Argazki hauek, pasilloetan jarritako ormairudietan itsatsiko dira.
EMAKUMEAK by talaialh_liburutegia on Scribd
No hay comentarios:
Publicar un comentario