2012-05-24
IRAKURRI , GOZATU ETA OPARITU
![]() |
| Kanpainaren kartela |
Bi hilabetez, apirilaren 23tik, hau da, Liburuaren Nazioarteko Egunetik, ekainaren 30era pertsona batek, Udal Liburutegian euskarazko edozein liburu maileguan hartu eta irakurtzen du.
Liburua itzulitakoan, liburuzainak, liburuarekin fitxa bat emango dio irakurleari eta fitxa beteta itzultzerakoan, %25eko deskontua izango du liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, (%50ekoa Euskara Elkarteko kidea izanez gero).
Hamabost herritan egongo da martxan kanpaina.
Informazio gehiago: www.topagunea.org.
2012-05-22
TEKNOLOGIA BERRIAK
Gau, Donostiako Haur liburutegian seminario bat izan dugu eskola liburutegietako arduradunok. Eguneko gai-zerrendan: "Irakurketa pantailetan. Ipad erabiltzeko aplikazioak", beste batzuen artean.
Gai honekin geundenean bideo hau jarri digute:
Polita iruditu zait. Baina hau ikusitakoan... beste hau etorri zait burura:
Parregarria benetan!!
Gai honekin geundenean bideo hau jarri digute:
Polita iruditu zait. Baina hau ikusitakoan... beste hau etorri zait burura:
Parregarria benetan!!
2012-05-21
Ipuin kontalaria: LUR USABIAGA
![]() |
| Lur Usabiaga |
IBAIZABAL editorialaren bidez gauzatu da ekintza hau.
Ordua: 9:30etan
2012-05-14
EUSKARA GIDA
Paper formatoan zein pdf formatoan eskura daiteke. Bertan, hau, gazte zein helduei zuzendutako produktuak kontsultatu eta eskuratu ahal izango ditugu; besteak beste, aldizkariak, komikiak, liburuak eta hiztegiak, musika, DVDak, multimedia edukiak, denbora pasako joko eta jolasak eta gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua.
Open publication - Free publishing
2012-05-11
IÑAKI ZUBELDIA BITERIN
Atzo, maiatzaren 9an, Iñaki Zubeldia Biteri eskolan egon zen 2. mailako ikasleekin. Hona hemen egindako saoien zenbait argazki.
Helbide honetan ere:
https://picasaweb.google.com/104019304307732308721/INAKIZUBELDIABITERIN?authuser=0&authkey=Gv1sRgCNCMlPO6soLuwgE&feat=directlink
Helbide honetan ere:
https://picasaweb.google.com/104019304307732308721/INAKIZUBELDIABITERIN?authuser=0&authkey=Gv1sRgCNCMlPO6soLuwgE&feat=directlink
2012-05-08
ORTOGRAFÍA BÁSICA DE LA LENGUA ESPAÑOLA
Gaur, R.A.E.k (Real Academia de la Lengua Española) "Ortografía básica de la lengua española" aurkeztu du.
Aurrekoaren arau berberak ditu baina era laburrago eta arinagoan. Ikasleek erabil dezaten pentsatuta dago.
Hamahiru eta hamalau urte bitarteko 200 bat ikasle inguru liburuaren aurkezpenera joan dira. Bertan zeuden akademikoekin eraman dituzten zalantzak argitzen saiatu dira.
2012-05-06
WEBGUNE BERRI BAT: www.hizkimizki.com
![]() |
| http://www.hizkimizki.com/ |
05.05.12 - 02:17 - DIARIO VASCO
N. AZURMENDI | DONOSTIA.
2012-05-04
ABENTUREZ BETETAKO EGUNA BORDARIN
Hona hemen "ABENTUREZ BETETAKO EGUN"-ean egindako zenbait argazki. Ekintza hau apirilaren 27an ospatu zen.
BATBIRULAU!
"Lehen ‘Abrite portas, klis-klas!’ esan, eta lapurren haitzuloko atea
irekitzen zen, iraganeko altxor preziatuak. Orain ‘Abrite portas,
klis-klas!’ esan, eta etorkizuneko altxorrak zabalduko zaizkizu,
euskaraz nahiz munduko edozein hizkuntzatan sortutako liburuak:
KLIS-KLASIKOAK!"
Lelo horrekin zabaltzen dira Klis-klasikoak bildumako lehen liburuak
Lehenengo bilduma honetan Pinotxoren abenturak (Carlo Collodi, Jokin Mitxelena), Txan Fantasma (Mariasun Landa, Jon Zabaleta), Indianoa (Gregorio Muro, Francisco Fructuoso) eta .Maria Goikoak Batbirulau (Anjel Lertxundi, Antton Olariaga)
Azken hau da, hain zuzen, gaur aurkeztu nahi duguna. Honetan kantak, olerkiak, asmakizunak, aho-korapiloak, ipuinak...aurkituko dituzue. Hona hemen adibide bat:
Mediatekan bilduma honetako liburu guztiak aurkitzerik duzue.
Lelo horrekin zabaltzen dira Klis-klasikoak bildumako lehen liburuak
Lehenengo bilduma honetan Pinotxoren abenturak (Carlo Collodi, Jokin Mitxelena), Txan Fantasma (Mariasun Landa, Jon Zabaleta), Indianoa (Gregorio Muro, Francisco Fructuoso) eta .Maria Goikoak Batbirulau (Anjel Lertxundi, Antton Olariaga)
Azken hau da, hain zuzen, gaur aurkeztu nahi duguna. Honetan kantak, olerkiak, asmakizunak, aho-korapiloak, ipuinak...aurkituko dituzue. Hona hemen adibide bat:
Mediatekan bilduma honetako liburu guztiak aurkitzerik duzue.
2012-05-02
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IRAKURKETA PLANA
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu du; ekimen horren bidez, irakurketa gizartearen kultura eta hezkuntza lehentasunetako bat bihurtu nahi du eta Erkidegoa garatzeko eragiletzat hartu du. Irakurketa Euskal Planak, jarduera hori sustatu nahi du Euskadi garatzeko eragile moduan
Eusko Jaurlaritzak Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren aholkularitza izan du dokumentua egiteko; dokumentu horretan, irakurketa XXI. mendean Euskadin lana eta aberastasuna sortzeko bitartekorik onena dela adierazteaz gain, adimenari probetxu ateratzeko ezinbesteko tresna dela diote, eta adimena lehengaia dugu informazioaren gizartean.
(Informazio gehiago)
Eusko Jaurlaritzak Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren aholkularitza izan du dokumentua egiteko; dokumentu horretan, irakurketa XXI. mendean Euskadin lana eta aberastasuna sortzeko bitartekorik onena dela adierazteaz gain, adimenari probetxu ateratzeko ezinbesteko tresna dela diote, eta adimena lehengaia dugu informazioaren gizartean.
![]() |
| klik egin |
(Informazio gehiago)
2012-04-28
LIBURU BERRIAK
Gure mediateka eguneratuta izaten eta liburu berriak ekartzen saiatzen gara. Irudi hauetan ikus ditzakezue helduentzako eta haurrentzako egin ditugun azken erosketak. Esan beharra dago, aste honetan LIBURU EGUNA dela eta, gehien saldutako nobela baztuk erosi ditugula. Beraz, ikasle, irakasle eta gurasoak... hemen daude zuen zain.
Intentamos mantener nuestra mediateca al día y para ello adquirir novedades. En la siguiente presentación podéis ver las últimas adquisiciones para niños y adultos. Si os fijáis tenemos bastantes de las novelas más vendidas en el DÍA DEL LIBRO. Por lo tanto, alumnos, padres y profesores... aquí están a vuestra disposición.
2012-04-23
ABENTUREZ BETETAKO EGUNA
Liburuxka honetan bildu ditugu datorren ostiralean, hilak 27, eskolako zenbait irakaslek irakurri behar dituzten ipuinak. Ekintza honetan BITERI eta BORDARIko ikasleak elkartuko dira, guztira 29 irakurketa izango direlarik.
Dagoeneko kartelak jarrita daude ikasleek aukera dezaten. Ostegunean, tutoreek sarrerak banatuko dituzte eta, urtero bezala, 6. mailako ikasleak izango dira Biteriko ikasleei harrera egingo dietenak.
2012-04-22
APIRILAK 23, LIBURU EGUNA.
Idazle hauek 1616. urtean hil ziren. Hori dela eta, UNESCOk 1995. urtean hauen omenez, apirilak 23, NAZIOARTEKO LIBURU EGUNA eta EGILEEN ESKUBIDEEN EGUNA izendatu zuen.
Egun honekin bat egiteko, datorren ostiralean, ABENTURA EGUNA ospatuko dugu eskolan.
Ondoko helbidean "EL QUIJOTE" interactivo ikus dezakezu:
http://quijote.bne.es/libro.html
2012-04-20
RECETAS DEL MUNDO
Bigarren hiruhilekoan "Ingurune" ikasgaian geografia ikasten aritu gara 3. mailako ikasleok. Gaztelera arloan errezetak nola idazten diren ikasi dugu. Bi ikasgaiak elkartu eta "RECETAS DEL MUNDO" egitea bururatu zitzaigun. Honako hau da ideia bikain honen emaitza:
2012-04-16
BERRIRO LANERA!
![]() |
| Irudia: noticias Lore |
Txanpa hau ez da makala izango, lan pila bat egin behar dugu eta. Gainean dugu LIBURUAREN EGUNA, hilak 23an (1995.urtean UNESCOk apirilaren 23a liburuaren nazioarteko eguna izendatu zuen). Hortaz, irakurketa zaletasuna bultzatzeko gure eskolak bat egin ohi du ekimenarekin.
Aurtengo proposamena, ondo dakizuen bezala:
"ABENTUREZ BETETAKO EGUNA" ospatuko dugu eskolan hilak 27an. Horretarako irakasleak abenturazko ipuinak prestatzen ari gara, zuei, guztiei irakurtzeko.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.
2012-03-31
HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Aste Santuko oporrak iritsi dira, baina joan baino lehenago apirilaren 2an, HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen dela esan beharra dago.
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna sustatzen du, haur eta gazte liburu onak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko.
Urtero Atal Nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera, eta bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidalitako mezua eta mundu osotik banatzen den kartela egin dezaten, liburutegietan, ikastetxetan, liburu-dendetan eta bestelakoetan ere parte hartzeko.
Urtero Atal Nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera, eta bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidalitako mezua eta mundu osotik banatzen den kartela egin dezaten, liburutegietan, ikastetxetan, liburu-dendetan eta bestelakoetan ere parte hartzeko.
Iturria: OEPLI
Aurten, Mexikon, Juan Gedovius-ek egin du kartela. Mezua Francisco Hinojosak idatzi du.
BAZEN BEHIN MUNDU OSOAK KONTATZEN ZUEN IPUINA
Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina. Ipuin hori, egia esan, ez zen bat bakarrik; askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin. Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina…”IÑAKI FRIERA ESKOLAN
Pasa den asteazkenean, hilak 28, seigarren mailako ikasleek Iñaki Friera idazlearen bisita izan zuten. "IZAROKO ALTXORRA" liburuari buruz eta berak idatzitako beste liburuei buruz hitz egin zuen ikasleek egindako galdera guztiak gogo onez erantzun zituelarik. Bukatzeko, liburuak sinatu zizkigun.
MILA ESKER IÑAKI!
2012-03-29
ONGI PASATZEKO!
Liburu bitxi bat, Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa , Werner Holzwarth-en testu eta Wolf Erlbruch-en ilustrazioz osaturikoa, eta aski ezaguna, ekarriko dugu bistara. 1990koa da lehenen edizioa (Alemanian). Gurean, 1999an izan genuen euskaraz, eta 1991n gaztelaniaz.
20 urte baino gehiago bete dituen arren, ez du batere freskotasunik galdu, eta haurren artean arrakasta segurua du satorrak inguruko guztien gorotzak aztertuz egiten duen paseo bitxiak. Bideo batean ikusteko aukera ere badugu.
20 urte baino gehiago bete dituen arren, ez du batere freskotasunik galdu, eta haurren artean arrakasta segurua du satorrak inguruko guztien gorotzak aztertuz egiten duen paseo bitxiak. Bideo batean ikusteko aukera ere badugu.
iturria:bularretik mintzora buletina
2012-03-28
ZER GERTATZEN ZAIO EGUZKIARI?
Mediatekara iritsi berria den ipuin hau aurkeztu nahi dizuet.
Izena: Zer gertatzen zaio eguzkiari?
Egilea: Arantza Ibarra
Ilustratzailea: Arantza Ibarra
Argitaletxea: Erein
ISBN: 978-84-9746-711-7
Orain dela milaka urte, kondairak esaten du, eguzkia oso lotsatua eta berezia zela, ez baitzen gaur egungo eguzkia bezain horia, ez hain beroa, ezta hain alaia ere... Edonon ikusten zitzaion negarrez, eta inork ez zekien zer gertatzen zitzaion. Bainan den-denak zeuden bere goibeltasunak, iluntasunak eta hoztasunak kutsatuta....
Ideia bat egiteko hemen duzue Arantza Ibarrak liburuari egindako bideoklip-a:
Zer gertatzen zaio eguzkiari? from Erein argitaletxea on Vimeo.
Izena: Zer gertatzen zaio eguzkiari?
Egilea: Arantza Ibarra
Ilustratzailea: Arantza Ibarra
Argitaletxea: Erein
ISBN: 978-84-9746-711-7
Orain dela milaka urte, kondairak esaten du, eguzkia oso lotsatua eta berezia zela, ez baitzen gaur egungo eguzkia bezain horia, ez hain beroa, ezta hain alaia ere... Edonon ikusten zitzaion negarrez, eta inork ez zekien zer gertatzen zitzaion. Bainan den-denak zeuden bere goibeltasunak, iluntasunak eta hoztasunak kutsatuta....
Ideia bat egiteko hemen duzue Arantza Ibarrak liburuari egindako bideoklip-a:
Zer gertatzen zaio eguzkiari? from Erein argitaletxea on Vimeo.
2012-03-27
PELLO AÑORGA ESKOLAN
Atzo, hilak 26, laugarren mailako ikasleek Pello Añorga idazlearekin hitz egiteko aukera izan zuten. Bere liburuak irakurri ondoren lasai eta gustura aritu ginen solasean. Oso saio lasaiak eta atseginak suertatu ziren. Pellok hasieratik ikasleen arreta bereganatu zuen eta ikasleekin kontu-kontari ibili zen. Bukatzeko, bere liburu batean, "AMA ERRALDOIA"-n, hauxe idatzi zigun:
![]() |
| MILA ESKER, PELLO! |
2012-03-23
![]() |
| http://liburutegiak.blog.euskadi.net/ |
Liburutegiak, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzutik koordinatutako plataforma birtuala da. Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko liburutegietako profesionalekin lankidetzan sortutako egitasmo honek, informazio eta komunikazio teknologien erabileraren bidez liburutegi zerbitzuak bultzatzea bilatzen du.
Gure helburua, informazio eta ekintza interesgarriak sortu, eskaini eta hedatzea da, eta Interneti esker, liburutegiak herritarrekin modu bizi eta erraz batez elkartzea.
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN 4
Gaur, martxoaren 22an, 5. Cko ikasleak 3. Cko ikasleekin aritu dira ipuinak irakurtzen.
LAN BIKAINA EGIN DUZUE!!
2012-03-22
OZENKI IRAKURTZEKO ZENBAIT IPUIN
Gida honetan euskarazko ipuinak bildu ditugu. Hauek izan dira 5. eta 3. mailako ikasleekin bikotekako irakurketak egiterakoan erabili ditugun albumak.
Egilea: Carmen Gutiérrez
Egilea: Carmen Gutiérrez
CUENTOS PARA LEER EN VOZ ALTA
Hona hemen ipuinak ozenki irakurtzeko gida bat. Gida honetan agertzen diren ipuin guztiak gaztelerazkoak dira.
Egileak: Asun Maestro, Clara Flamarique eta Jesús Arana
Egileak: Asun Maestro, Clara Flamarique eta Jesús Arana
2012-03-20
IKASGUAY
TALDE LANEAN ASKOZ HOBETO
Beste bi helbideotan, talde lanean aritzearen garrantzia ikus dezakegu:
http://www.youtube.com/v/mgCIKGIYJ1A?hl=en&fs=1&autoplay=1
http://www.youtube.com/v/LuVPnW0s3Vo?hl=en&fs=1&autoplay=1
2012-03-18
IRAKURLEAREN ESKUBIDEAK
Blog bat hasten duzunean etortzen zaizkizun ideiak, artikuluak, liburuak, ekintzak... buruan gordetzen dituzu eta hauei esker pixkanaka-pixkanaka bloga handitzen doa. Pendiente nuen hauetako bat da Danniel Pennac-ek bere liburuan "Como una novela" aipatzen dituen idazlearen eskubideak.
Gure blog honetan toki inportante bat merezi duela pentsatzen dut.
Hona hemen dekalogoa:
- 1.-EZ IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 2.-ORRIAK PASATZEKO ESKUBIDEA
- 3.-LIBURU BAT EZ AMAITZEKO ESKUBIDEA
- 4.-BERRIRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 5.-EDOZER GAUZA IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 6.- EDONON IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 7.- EDONOLA IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 8.- LIBURUAK GAINBEGIRATZEKO ESKUBIDEA
- 9.- OZEN IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 10.- IXILTZEKO ESKUBIDEA
2012-03-10
BE HAPPY - ZORIONTSUA IZAN
Zoriontsua izaten laguntzen duen liburutxo bat. Ikusi, ikasi eta disfrutatu!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




















