Liburu bitxi bat, Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa , Werner Holzwarth-en testu eta Wolf Erlbruch-en ilustrazioz osaturikoa, eta aski ezaguna, ekarriko dugu bistara. 1990koa da lehenen edizioa (Alemanian). Gurean, 1999an izan genuen euskaraz, eta 1991n gaztelaniaz.
20 urte baino gehiago bete dituen arren, ez du batere freskotasunik galdu, eta haurren artean arrakasta segurua du satorrak inguruko guztien gorotzak aztertuz egiten duen paseo bitxiak. Bideo batean ikusteko aukera ere badugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario