2017-06-29
"GEU ERE IDAZLE"
Urtero bezala, Liburu Egunaren inguruan sortutako lana duzue hemen. MILA ESKER parte hartu duzuen guztiei.
2017-06-23
gida bat: IRAKURLEE
Donostiako Udal Liburutegiek urtero prestatzen duten gida interesgarria ezagutarazi nahi dizuegu.
0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, aurten argitaratutako 120 izenburu biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta.
Una guía de lectura realizada por la Red de Bibliotecas Municipales de San Sebastián, para todo tipo de lectores, desde 0 a 100 años, con 120 títulos de obras publicadas en los doce últimos meses, tanto en euskera como en castellano y ordenadas por grupos de edad.
0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, aurten argitaratutako 120 izenburu biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta.
![]() |
| Irudian klik egin |
Una guía de lectura realizada por la Red de Bibliotecas Municipales de San Sebastián, para todo tipo de lectores, desde 0 a 100 años, con 120 títulos de obras publicadas en los doce últimos meses, tanto en euskera como en castellano y ordenadas por grupos de edad.
ipuin bat: "HERENSUGE GIZONA"
Azken hilabeteotan 5. mailako ikasleak ipuina lantzen aritu dira.
5. mailako Jon Duinatek bere ipuina erakutsi digu. Lan polita, benetan!
Irakurle amorratua izateaz gain, idazle fina ere badela ikusi dugu.
ZORIONAK JON!! ... eta segi horrela.
5. mailako Jon Duinatek bere ipuina erakutsi digu. Lan polita, benetan!
Irakurle amorratua izateaz gain, idazle fina ere badela ikusi dugu.
ZORIONAK JON!! ... eta segi horrela.
2017-06-21
DIPLOMA BANAKETA
Gaur, mediatekan bildu ditugu eskolako irakurlerik hoberenak. Gelaz gela atera ditugu izenak zerrenda osatzeko. Beraien artean "Irakurle-onenak" (maila osokoak) eta "Irakurle-onak" (gela bakoitzekoak) ipini ditugu.
Hauek izan dira sarituak:
Hauek izan dira sarituak:
ZORIONAK GUZTIEI ETA SEGI IRAKURTZEN!!
2017-06-20
gida bat: BIBLIOPORRAK 2017
Garai honetan, urtero bezala, hainbat gomendio eman nahi dizuegu. Oraingo honetan, Deba Goiena osatzen duten liburutegiek prestatutako gida interesgarria, hain zuzen. Bertan, adin ezberdinetarako liburuak, musika eta filmak aurkituko dituzue, euskaraz zein gazteleraz.
Zuen interesekoa izango delakoan
Como siempre por estas fechas nos gusta recomendaros algunos libros.
En este caso os presentamos la interesante guía preparada por las bibliotecas públicas de Deba Goiena. En ella encontraréis libros, música y películas para diferentes edades.
Esperamos que sea de vuestro interés.
2017-06-14
ESKOLA-LIBURUTEGIRIK GABE GERATUKO AL DIRA GURE SEME-ALABAK?
Pasa den astean, hilak 9, NAIZ aldizkarian Cira Crespok historialariak idatzitako artikulua ekarri nahi dugu gure blog honetara. Guk bukaeratik hasiko dugu:
"Idatzi honek eskoletako liburutegien garrantzia adierazteko asmo argia du, dagokionak balora dezan ea geratzen direnak hiltzen uztea merezi duen ala ez. Azken eskola-liburutegiak babesteko garaiz izatea espero dut eta, zergatik ez, baita itxi direnak atzera irekitzeko ere. Irakurketaren promoziorako erreminta eder-ederrak dira, ezinbesteko baldintza, gizarte kultu eta prestatu bat izan dezagun".
2017-06-09
HONDARRIBIKO ERDI AROKO AZOKA 2017
Larunbata eta igandean Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da, Erdi Aroko Azokaren edizio berri bat bertan ospatuko baita.
Goizeko 10:00tatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian.
Artisautza, erakusketariak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak, erakusketak. Hondarribiko Erdi Aroko Azoka hiria, alde zaharra eta bertako etxe eta jauregiak bisitatu eta hiriaz gozatzeko beste eragingarri bat da. Eskaintza oso-osoaz handi nahiz txikiek gozatuko ahal izango dute bertan sortzen den giro paregabean.
2017-06-06
"LIBURU BAT ZUREKIN"/"UN LIBRO CONTIGO"
Deustoko Unibertsitatean egindako "UN LIBRO CONTIGO" proiektuaren ondorioa dugu honako bideo hau.
Bertan, 0-9 urte bitarteko haurrekin irakurtzen ari garela, kontutan hartzeko jarraibide interesgarri batzuk ematen dira.
"UN LIBRO CONTIGO": Cómo leer con un niño (Vídeo). Martínez, N. Y Goikoetxea, E. (Dirs.). (2011)
La lectura compartida con un niño
Este vídeo basado en la investigación científica ofrece información y ejemplos sobre cómo leer con niños de 0 a 9 años de edad.
IRAKURKETA PARTEKATUAREN ONURAK/BENEFICIOS DE LA LECTURA COMPARTIDA
Los beneficios de la lectura compartida de libros: breve revisión.
Edurne Goikoetxea Iraola y Naroa Martínez Pereña (Universidad de Deusto).
RESUMEN La lectura compartida de libros infantiles ilustrados se refiere a la lectura en voz alta que hace un adulto en compañía de un niño, generalmente prelector. Esta actividad es una de las prácticas que se tiene en cuenta en los estudios sociológicos y económicos sobre inversión parental y logro educativo.
El propósito de este trabajo es revisar los beneficios de la lectura compartida y describir las posibles razones que explican estos beneficios.
Edurne Goikoetxea Iraola y Naroa Martínez Pereña (Universidad de Deusto).
El propósito de este trabajo es revisar los beneficios de la lectura compartida y describir las posibles razones que explican estos beneficios.
iturria: lecturadialogica
2017-06-03
MEDIATEKAK ARRISKUAN
Hemen duzue Zuhaizti eskolak egindako bideoa. Bertan Mediatekako arduradunak Euskal Eskola Publikoetan mantentzea aldarrikatzen da.
Espero dugu iritsi behar den tokira iristea ea gauzak birplanteatzen diren eta benetan funtzionatzen ari diren proiektuak bizirik mantentzen uzten diguten!!
Talaia Bordari Mediatekatik txalo bero bat!!

2017-06-02
ekainak 3, ESKOLAKO JAIALDIA
Bihar, hilak 3, arratsaldeko 15:30etan, Eskolako Jaialdia izangoda Bordari eraikuntzan.
Puzgarriak, Rokodromoa, Buruhandiak, Matraka elektropatxaranga, ...
ONDO ONDO PASA!!
Puzgarriak, Rokodromoa, Buruhandiak, Matraka elektropatxaranga, ...
ONDO ONDO PASA!!
2017-06-01
"LEONES" laburmetraia
Ronald Mc Donald Fundazioak 20 urte bete ditu aurten. Fundazio honek, iraupen luzeko osasun tratamendua jasotzeko bere ohiko etxebizitzetatik urrun, beren familiartekoekin batera, joan behar diren haurren etxebizitza berrien mantenuan eta eraiketan laguntzea du helburu. Irabazi asmorik gabeko Fundazio honek munduko 45 herrialdetan egiten du lan.
Urtemuga ospatzeko, Daniel Sanchez Arevalok ondoko laburmetraia egin du non, minbizia duten haurren familien bizitza erakusten digun.
Har itzazue hogei minutu laburmetraia ikusteko, merezi du eta!
Urtemuga ospatzeko, Daniel Sanchez Arevalok ondoko laburmetraia egin du non, minbizia duten haurren familien bizitza erakusten digun.
Har itzazue hogei minutu laburmetraia ikusteko, merezi du eta!
2017-05-31
"BLAGAN EGUNA" HONDARRIBIAN
Datorren larunbatean, ekainak 3, BLAGAN EGUNA ospatuko da Hondarribian.
Orain dela bi urte sortutako BLAGAN Elkarteak antolatzen du ekitaldia euskara kalera jai giroan ateratzeko helburuarekin.
"ITXEKI EUSKARARI!"
LIBURU GOMENDAGARRIAK
Bizkaiko ACEXetik honako gida hau gomendio batzuekin bidali digute udarako.
Beste hau, urtero bezala, lankide batzuen eskutik, BEGEL irakurketa gida dugu:
2017-05-29
ESKOLA LIBURUTEGIEN S.O.S
Eskoletako
liburutegien egoera ikusirik, blog honetara ekarri nahi izan dugu
Donostiako Ikastetxe Publikoko Zuzendariek Hezkuntza Ordezkaritzara
bidalitako idatzia.
IDATZI HONEKIN ERABAT ADOS GAUDELA AZPIMARRATU NAHI DUGU, azken urteotan gure eskolako mediatekan ere egin den lana galtzeko arriskuan ikusten baitugu.
Egia da, orain arte lanaldi osoan arduradun bat izan duela eskolak. Hala eta guztiz ere, argitu behar dugu eskolaren tamainagatik, ez garela egoera abantailatsuan egon zerbitzu honetaz eskolako 3. mailatik aurrerako ikasleek besterik ez baitute disfrutatzen.
Beraz, orain, arduradunaren jubilazioarekin, lanaldiaren murrizketa datorkio eskolari. Eskolan aritzen garenok badakigu zer suposatuko duen honek. Eskolan aritzen garenok ikusi dugu gure mediateka bizirik, ikasleek hartu dituzten ohiturak, orain arte antolatu diren ekintza guztiak...
Eta orain zer? Dena pikutara? Zein erraz!
GIPUZKOAKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
DELEGATU ANDEREA
Gema Gonzalez de Txabarri
Arduradun hori:
Ikasturte honetan,
aurrekoetan bezala, egunez egun liburutegi mediatekei erabilera anitza eman
zaie. Gure ikasleentzat, bere garapenean aurrera egiteko, espazio hezitzaileak
dira. Bertan irakur zaletasuna piztu, irakurketa landu, sormena garatu,
informazioa eskuratu, etxerako lanak egiteko espazioa eskaini, teknologia
berriak erabiltzeko aukera luzatu, maileguak egin, jakinduria osatu… bezalako
ekintzak egiten dira.
Lan hau oso zaila
izan da lanaldi erdiko arduraduna soilik izan den ikastetxeetan, baina ahal
izan den neurrian aurrera egiten saiatu dira.
Datorren
ikasturteari begira, liburuzaina lanaldi erdiz izan duten ikastetxeek figura hau galduko dutela jakinarazi zitzaigun
eta ez gaude erabaki horren aurrean eskuak gurutzatuta gelditzeko prest.
Isileko lan handia
egiten da liburutegi-mediateketan eta horren onuradun ikasleak, irakasleak,
familiak eta auzoa bera dira. Ez al du urtetan aurrera eraman den proiektu
honek aurrera jarraitu ahal izateko inbertsio minimo bat merezi?
Zuen erabakia
berraztertu eta ikastetxe guztietan liburuzainaren figura ezartzea eskatzen
dizuegu, ikastetxeetan hezkuntzan ereindako ahalegin guztien fruitua herriak
berak jasoko baitu.
DONOSTIAKO
ESKOLA PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK
2017-05-25
"NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA" ZINERA
Lotura Films ekoiztetxearen eskutik iritsiko da pantaila handietara Nur eta herensugearen tenplua.
Juanba Berasategik zuzendutako lana Toti Martinez de Lezearen ipuinean oinarritutakoa da.
Ekainaren 2tik aurrera izango da filma ikusgai zinema-aretoetan. Lehenago, maiatzaren 27an, aurrestreinaldia izango da, Donostian, Principe zinemetan.
Gazte abenturazale
baten istorioa da. Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joan da
bizitzera. Bertan, lagun berriak egiten ditu eta gaurko egunean
horietako baten urtebetetzea ospatuko dute, Guo Guo-rena hain zuzen ere.
Horretarako, jolas parke erraldoi batean egin dute hitzordua eta
jolastu bitartean omenduaren desagerpenaz ohartuko dira. Bere bilaketan,
laberinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko, bidean
aurkitutako igarkizunak ebatzi beharko dituzte eta ondorioz, topatzen
joango diren herensugearen bederatzi ateak igarotzeko gai izango dira.
2017-05-24
TXILLARDEGI SAREAN
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' soziolinguista, idazle eta pentsalari donostiarraren obra osoa digitalizatu du Jakin Fundazioak, Gipuzkoa Foru Aldundiaren Kultura Sailaren lankidetzarekin.
Digitalizazioa hiru urteko lana izan da eta foru erakundeko Kultura Sailak eta Jakin Fundazioak sinaturiko hitzarmenaren babesean egin ahal izan da. Lan hau burututa, Txillardegiren obra osoa herritarren eskura geratzen da, "ezagutua, zabaldua, kontsultatua eta ikertua izan dadin".

iturria: eitb.eus
2017-05-20
EUSKAL IDAZLEEN BIOGRAFIAK
Aurkezpen honetan gure ikasleek Liburu Egunerako egin dituzten Euskal Idazleen biografiak bildu ditugu. Lan ederra benetan.ZORIONAK!!
Haur eta Gazte Literaturako EUSKAL IDAZLEAK by Slidely Slideshow
2017-05-18
liburu bat: "PIZTI POEMAK ETA BESTE XOMORRO BATZUK"
Hona hemen Leire Bilbaoren liburu eder bat umeak poesiarekin kontaktuan jartzeko.
Ilustrazio poetikoak ditu, jolas egiteko eta marrazteko aproposa, baita ere umeen irudimena garatzeko oso egokia.
Aimalia ezberdinei buruzko olerki laburrak.
PIZTIPOEMAK
Testua: Leire Bilbao
Irudiak: Maite Mutuberria
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2016
Hemen duzue adibide bat:
"LOREAREKIN MAITEMINDU ZELA ZIOEN ERLEA"
Zein ederra zaren
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
xurgatu zion.
Ze usain gozoa daukazun
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
zurrupatu zion.
Txoratuta naukazu
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
hurrupatu zion.
Maite zaitut
esan zion erleak loreari
eta zzzuupp
lore-hauts pixka bat
zupatu zion.
Nirekin eramango zaitut
esan zion erleak loreari
eta gezurraz oharturik,
zzzzuupp
lore-hostoek xurgatu zuten
erlea.
2017-05-17
SARIDUNAK. 9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa
Gaur ezagutzera eman dira 9. edizioko saridunak.
"Aurtengoa ere izugarria izan da! 9.426 lan jaso ditugu 9. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa honetan!
Oso zaila izan da hainbeste lanen artean aukeraketa egitea, baina hemen dituzue aurtengo lan irabazleak. Larunbat honetan, 12:00etan, sari banaketa ekitaldia ospatuko dugu Donostiako elkar liburu-dendan (Fermin Calbeton 21)."
2017-05-11
MUNDU BOLAK ERAIKITZEN
Hona hemen oso bitxia iruditu zaizkidan bideo bat, "EMAKUMEAK, MUNDUA ERAIKITZEN" izenekoa. Bideo honetan, hainbeste urte ez direla, zenolako lana zeukan bola bat eraikitzeak ikus dezakegu.
Bigarren bideo honetan, urte batzuk pasa ondoren, teknika nola aldatu den konturatzeko baliogarria izango zaigu .
2017-05-05
LIBURUAREN EGUNEKO ARGAZKIAK
TALAIA BORDARI MEDIATEKA HONDARRIBIA de Slidely Gallery by Slidely Photo Gallery
2017-05-04
ENE KANTAK FICOBAN
ENE KANTAK: “Astronauta. Mundu berri bat eraikitzen”.
Irungoo Ficoban emanaldia
Lur planetan barrabaskeri asko daude: kutsadura, gerrak… Gure lagunek Enekok eta Nereak zerbait egin nahi dute mundua hobetzeko eta liburu magikoaren bitartez, irria hedatuz eta abestiekin dantzatuz, ilargira doaz konponbide baten bila. Bertan asto bat aurkitzen dute eta hasieran beldurra sortarazten duen estralurtar bat ere bai. Astoak magia egiten du eta Eneko eta Nerea lagundu nahi ditu. Lortuko dute mundu goibel honi laguntzea?? Etorri gurekin batera Enekoren eta Nerearen abenturaz gozatzera
TOKIA: IRUNgo FICOBAN – Auditorioan
EGUNA: Maiatzaren 6an, larunbata
Lehen saioa: 16:30etan
Bigarren saioa: 18:30etan
Antolatzailea: TXINGUDI IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA

2017-05-02
IPUIN IRAKURKETAK
Dakizuen bezala, Liburuaren eguna oporretan izan zenez, atzeratu behar izan dugu eta bihar, maiatzak 3, urteroko ekintza burutzeko asmoa dugu eguraldiak laguntzen badu.
Hona hemen egingo diren ipuin irakurketak, irakurleak eta gelak.
Zuen gustukoak izango direlakoan...
Hona hemen egingo diren ipuin irakurketak, irakurleak eta gelak.
Zuen gustukoak izango direlakoan...
maiatzak 2: BULLYNG AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur, maiatzak 2, Bulling aurkako nazioarteko eguna ospatzen da.
Orain dela gutxi, gure blog honetan "JUUL" izeneko liburuaren aurkezpena egin genizuen. Gaurko egunerako ezin aproposagoa denez, berriro gogoratu nahi dizuegu.
"Bullying-a ez da esparru pribatuan gorde beharreko ekintza, bullying-a biolentzia da, bullying-a tratu txarrak dira eta bullying-aren aurrean isilik geratzea erasotzailearen konplizea izatea da".
Orain dela gutxi, gure blog honetan "JUUL" izeneko liburuaren aurkezpena egin genizuen. Gaurko egunerako ezin aproposagoa denez, berriro gogoratu nahi dizuegu.
2017-04-29
"EL SEÑOR DE LOS LIBROS"
Josek, hogei urte baino gehiago daramatza Bogotako kaleetan liburuak biltzen.
Berak esaten duenez, amari zor dio irakurketarekiko zaletasuna: “Ella me leía todas las noches. Tuve una niñez muy humilde, no tenía grandes cosas. Pero a mi madrecita le agradezco todos los días porque este fue el regalo más grande que me hizo”.
José Alberto Gutiérrez. "El señor de los libros"

2017-04-23
apirilak 23: "LIBURUAREN EGUNA"
Aste Santuko oporretako azken eguna dugu aurten Liburuaren Eguna. Hala eta guztiz ere, maiatzaren 3an egunak merezi duen bezala ospatuko dugu eskolan. Esan beharra dago, guretzat egun bakarreko ospakizuna ez dela izaten, hilabeteak baitaramatzagu hau prestatzen.
Blog honetan agertu zen bezala, aurten EUSKAL IDAZLEAK ezagutu eta irakurtzeari ekin diegu. Eta honetaz gain, familian idazteari ere "GEU ERE IDAZLE" lelopean.
Blog honetan agertu zen bezala, aurten EUSKAL IDAZLEAK ezagutu eta irakurtzeari ekin diegu. Eta honetaz gain, familian idazteari ere "GEU ERE IDAZLE" lelopean.
2017-04-06
TALDE LANAREN GARRANTZIA
Bideo honetan saskibaloiari buruzko "COACH CARTER" filmaren sekuentzia bat ikus dezakezue. Bertan, talde lanaren eraginkortasuna argi gelditzen da.
ELKARREKIN JOATEA, HASTEA DA.
ELKARREKIN MANTENTZEA, AURRERA EGITEA DA.
ELKARREKIN LAN EGITEA, IRABAZTEA DA.
2017-04-05
MAITE FRANCO BITERIN
Biteritik iritsi zaizkigu bi argazki polit hauek.
Maite Franco ipuinkontalaria, 5 urteko ikasleekin aritu zen bere fantasia mundua konpartitzen.
Primeran pasa zuten!! MILA ESKER Maite eta hurrengora arte.
Maite Franco ipuinkontalaria, 5 urteko ikasleekin aritu zen bere fantasia mundua konpartitzen.
Primeran pasa zuten!! MILA ESKER Maite eta hurrengora arte.
2017-04-04
BIBLIOTECA DIGITAL MUNDIAL
![]() |
| Irudian klik egin |
El portal nació con los siguientes objetivos:
- promover el entendimiento internacional e intercultural, ampliar la cantidad y la variedad de contenidos culturales en Internet,
- facilitar recursos a los educadores, estudiosos y el público en general,
- permitir a las instituciones asociadas reducir la distancia digital dentro y entre los países.
iturria: B.N.E.
Reúne mapas, textos, fotos, grabaciones y películas de todos los tiempos y explica en siete idiomas las joyas y reliquias culturales de todas la bibliotecas del planeta.
Actualmente la Biblioteca Digital Mundial ha colocado 15.748 artículos sobre 193 países en el período comprendido entre 8000 a. C. y 2000 d. C.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)