2016-06-28

ROALD DAHLen omenez

Urtero bezala, ikasturte bukaeran, aurtengo Liburu Egunaren emaitza blogera ekarri nahi dugu.
Dakizuenez, ROALD DAHLen liburuen pertsonaietan oinarritutako idazlanak izan zen aurtengo proposamena. Hona hemen sortu dugun liburuxka:

 

2016-06-23

UDARAKO IRAKURKETA GIDAK

  • IRAKURLEE
      Donostiako Udal Liburutegi Sareak argitaratua. Bertan azken hamabi hilabetetan argitaratutako liburuak  agertzen dira.
Haurrentzako 80 liburuen gomendio agertzen dira, 40 euskaraz eta 40 gazteleraz, adinka sailkatuak eta helduentzako ere narratiboan, 20 euskaraz eta 20 gazteleraz.

Irakurlee 2016 from talaia

  • BIBLIOPORRAK 
Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan,“Biblioporrak 2016” udarako irakur gida plazaratu du.
Hemen adin guztietarako gomendatutako musika diskak, liburuak eta pelikulak agertzen dira.



  • GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIAK 

2016-06-20

PATXI ZUBIZARRETA ESKOLA LIBURUTEGIEKIN

Hona hemen hilaren 16an, Patxi Zubizarreta idazleak BERRIA aldizkarian idatzitako artikulua:
"EUSKAL KULTURAREN SETIOAREN ISTORIOAK".

Artikulu benetan interesgarria, batez ere, eskola liburutegi baten inguruan aritzen garenontzat. Azkeneko paragrafo hau azpimarratu nahi dugu:
...

"Ez dakit: kontu korapilatsua eta labaina dugu honakoa, baina zintzo-gaizto, uso-otso auzian sartu gabe —edo bete-betean makur sartuta— ez nuke amaitu nahi isilean hazten ari den baso horri buruz bi auzi salatu gabe: alde batera, benetan penagarria da Eusko Jaurlaritzak eskola liburutegiak ixteko hartu duen erabakia, benetako setioa ixilka sortzen ari den eta ezinbestekoa zaigun irakurlegoaren kontra (hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Idazle Elkartearen bitartez eskolaz eskola gabiltzanok, ondotxo dakigu liburutegia dela eskolaren bihotza, irakurleen mintegi eta haztegia, baldin eta basoa sortuko bada...); eta, beste aldera, oso kezkagarriak dira Bizkaiko Foru Aldunditik etorri diren murrizketak, izan ere 18 eskola Galtzagorri elkartearen bitartez garatzen den Book Trailer Lehiaketarik gabe geratu baitira, eta gazteei dagokienean dena inondik ere gutxi da. Ez dakit idazle gaiztoak edo gaiztoegiak behar diren, mozorro festa honetan manerak eta formak estereotipatuegiak ez ote dauden, espantu gehiegi ez ote dagoen, baina kulturaren egoera setiatzea eta gaiztotzea geure buru berez ahulari harrika egitea da."

TALAIA BORDARIko irakurLE ONak


Urtero bezala, ikasturte amaieran, Bordariko mediatekan egin den lana aztertzeari ekin diogu. Hauetako bat, zeintzuk izan diren irakurlerik hoberenak izan da.
Asko dira egunero mediatekatik pasatzen diren ikasleak eta  guztien artean irakurle bikainak ditugula esan dezakegu.
Hona hemen aurtengo batzuk.
ZORIONAK guztiei eta horrela jarraitzea espero dugu.




2015-2016 ikasturteko DIPLOMAK on PhotoPeach

2016-06-08

ITSASOKO ANIMALIAK

Aurten ere, 4 urteko geletan "ITSA ANIMALIAK eta NEURRIAK" gaia landu dute.
Aquariumetik pasa eta gero, arrai batzuk aukeratu eta errepresentazioak egin dituzte Biteriko korridoreetan neurri errealak kontutan hartuta.
Argazki hauetan dituzue egindako lan politak.


ITSASOKO ANIMALIAK by Slidely Slideshow

2016-06-07

AITONAREN OROIGARRIAK

Gaur, 3. Dko Loreak sorpresa bat ekarri digu eskolara. Neska ausarta dugu Lorea!  Kontatu digunez, aitona Beñardo,  arrantzalea zen eta bidaietako batean, Panaman arrantzan zegoela, marrazo bat harrapatuta geratu zen sarean. Jaso zutenean, hilda zegoela konturatu ziren eta oroigarri bezala, ahoa gorde zuen beretzako eta semeak, hegala.
Argazkietan, Loreak eta Laiak, marrazoaren ahoa eta ezpalarta (ezpata-arrain) baten muturra erakusten dizkigute. Mila esker!

2016-06-04

ISTORIO GOZO ETA HUNKIGARRI BAT

Bideo honetan Francinek kontatzen digun istorioak ez du komentariorik behar. Arretaz entzun besterik ez dugu egin behar, eta... norberak hausnarketa egin eta ondorioak atera ditzala.

2016-06-02

eLiburutegia HANDITZEN/ eLiburutegia CRECIENDO

eLiburutegiak domeinu publikoko 1.100 lanetik gora barneratu ditu bere katalogoan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

  •  Domeinu publikoko lanak norberaren gailuan gorde daitezke, iraungitze datarik gabe 
  • Euskal diasporako kideek eska dezakete dagoeneko eLiburutegian alta 
  • Euskadiko Liburutegi Digitalak ere bere App-a izango du aurki 
  • eLiburutegiak pirateriaren aurkako kontzientziazioari ekingo dio interneten 
  • Erabiltzaileek 47.449 liburu mailegatu dituzte urte eta erdiko ibilbidean 

2016-05-30

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Datorren ekainak 5, igandea, Hendaian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren jaia. "EMAZU ESKUA" lelopean.

 
 
"Lelo honen bidez irudikatu nahi dugu elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dugu ekainaren 5ean Hendaian.
“Emazu eskua” da ere Iparraldeko eta Hegoaldeko ikastetxe publikoetako ikasleak harremanetan jartzea helburu duen egitasmoaren izena."

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK EUSKARAZ

BLAGAN Hondarribiko Euskara Elkartetik, Maite Oronozek baliabide teknologikoei buruz. emandako tailer interesgarri baten berri izan dugu.
Tailer horretan, euskaraz erabil ditzakegun baliabide informatikoak aurkeztu ziren (sistema eragileak, nabigatzaileak, mugikorrak…) eta ahal den neurrian bakoitzaren ordenagailu, tableta edo mugikorreko sistema eta programak euskaraz ipintzeko aukera ezagutu.
Hona hemen dokumentua:

2016-05-23

IPUIN KONTALARIA BORDARIN

Gaur, 6. mailako ikasleek IDOIA SANCHEZ ipuin kontalariaren bisita izan dute mediatekan. Oso gustura egon dira eta arreta handiz entzun dituzte Idoiak kontatutako ipuinak.
Saioak Ibaizabal Argitaletxeak jarriak izan dira. MILA ESKER!!

2016-05-22

2016-05-19

Talaiako lana ARGIA aldizkarian

 Gaur, hilak 19, Argia.eus-en  Liburu Egunerako gure eskolan burutu den ekintzari buruzko artikulua ezagutarazi nahi dizuegu, zuen interesa izango delakoan:


Matilda eta Willy Wonka, liburuetatik Hondarribiko alde zaharrera

 Txokolate fabrika misteriotsu eta surrealista, pentsamenduarekin gauzak mugitzeko gai den neskato buruargia, amesgaiztoak amets ederrengatik aldatzen dituen erraldoia, munduko ume guztiak akabatzea helburu duten sorginak… Irudimenez, umore beltzez eta txikienenganako konplizitatez betetako istorioak idatzi zituen Roald Dahl idazle britainiarrak, eta haur asko eta asko irakurketara zaletzea lortu zuen, Charlie eta txokolate fabrika, Matilda, Sorginak, Super Azeri edota Erraldoi miragarria bezalako liburuei esker. 
 iturria: Argia.eus

TALAIAko IRAKASLEAK ROALD DAHLen omenez

2016-05-13

BIOGRAFIA LANTZEN

Hirugarren mailako ikasleak BIOGRAFIA lantzen aritu dira azken egunotan gelako talde bakoitzak pertsonaia bat aukeratu duelarik. Informazioa jaso, ordenatu eta lana bukatu ondoren, gelakideen aurrean aurkeztu behar dute.
Mediatekan 3. Ckoek probasaio bat egin dute.

2016-05-06

MUSIKA EMANALDIA ITSAS ETXEAN

Bihar, larunbata arratsaldeko 18:00etan ikuskizun berezi bat izango dugu Itsas Etxean. 
"GAUEKO ENTZIKLOPEDIA KOXKORRA" du izena, jostailuzko instrumentuekin egindako musika emanaldi xumea. 
Hona hemen bideo txiki bat:

2016-05-04

ERAKUSKETA PREST!

Eta azken ikutuak ematen ari ginela... lehenengo bisitariak agertu zaizkigu. A ze sorpresa sartzen ikusi ditugunean... JAPONIARRAK!!
 (Gauza da, gure erakusketaren aretoa Turismo bulegoaren goiko solairuan dagoela...)

2016-05-03

ROALD DAHLen ERAKUSKETA

Talaia, Udal Liburutegiarekin batera, idazlearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ERAKUSKETA bat antolatzen  ari da Arma Plazan.
1990ean hil zen hirurogeita hamalau urterekin, baina,  bere istorioak gaur egun inoiz baino biziagoak daudela esan dezakegu.
Roald Dahl-en biografia, lanak, pertsonaiak ... baita eskola eta institutuko ikasleek egindako eskulanak ere ikusiko dituzue bertan.

Ilusio handiz prestatu dugu ERAKUSKETA hau zuen gustukoa izango delakoan.
 
Hemen dituzue erakusketarako prestatu diren triptikoak.

2016-05-02

IÑAKI ZUBELDIA Bordarin

Pasa den ostiralean, apirilak 29, 6. mailako ikasleek Iñaki Zubeldiaren bisita izan zuten. Oso saio interesgarriak izan ziren, idazleak emandako azalpenak ikasleek adi eta interes handiz  entzun zituztelarik. Saioak Ibaizabal argitaletxearen eskutik antolatu ziren.
Mila esker Iñaki!

2016-04-29

liburu bat: PENTSATZEKO TXOKOA

XXXIV. Lizardi 2015 sariaren irabazlea. Atzo aurkeztu zen Donostian. 

Egilea: Nerea Arrien
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón
Adin gomendatua: 10-13 urte
Bilduma: Auskalo Bumeran, 49
Formatua: 140 x 205 mm
Orrialdeak: 56
ISBN paperezko edizioa:978-84-9109-099-1

"Ingeleseko andereñoari ez zaio pentsatzea gustatzen. Izatez, beretzako zigor bat da.
Gaizkileentzat kartzelak eraikitzen dituzten bezala, gelan txoko bat eraiki du. Hara bidaltzen gaitu gaizki portatzen garenean. Pentsatzeko txokora.
Niri, berriz, pentsatzea gustatu egiten zait."
...

2016-04-25

apirilak 25: OPILAREN EGUNA


Gaur, apirilaren 25a, San Markos eguna ospatzen da. Eskualdeko biztanleentzat egun honek xarma berezia du (Irun, Hondarribia eta Errenteria). Egun honetan tarta bereziak, opilak, prestatzen dira amabitxiek besoetako ezkongabeei oparitzen dizkietelarik; dituzten urte kopuru haina arrautzekin eginiko Opila (bizkotxoa) oparitzea ohiturazkoa da.
Eta urtero, eskaparateetan opilak ikusten hasten direnean, gogora etortzen zait  Juan Antonio Lekuona kazetari irundarraren esaldi famatu hura:
 "HOY, FESTIVIDAD DE SAN MARCOS, LOS NIÑOS IRUNESES ACUDIRÁN A LA CAMPA DE IBARLA CON LOS HUEVOS EN LA MANO"

Oso ezagunak dira gure herrian Juan Antonio Lecuonaren esaldiak bai irratian eta baita periodikoan ere. Hona hemen hauetako beste batzuk:
  • "EL PÚBLICO ENTUSIASMADO Y PUESTO EN PIÉ, APLAUDIÓ HASTA ENRONQUECER"
  • "EL CADAVER PRESENTABA HERIDAS AL PARECER MORTALES"
  • "LA FIESTA FUE AMENIZADA POR UN NUMEROSO CUARTETO"
  • "PASEANDO ENTRE EL GANADO, SALUDAMOS AL SEÑOR ALCALDE"
 Hona hemen opilaren historioa:


2016-04-23

apirilak 23, LIBURUAREN EGUNA


1995.urtean UNESCOk, apirilaren 23a LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA izendatu zuen, liburuak, argitaletxeak eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin. Izan ere, orduantxe, 1616ko apirilean, hil baitzen Cervantes eta baita Shakespeare ere. 
Eta ospakizun handi honekin batera, ROALD DAHLen jaiotzaren mendeurrena aurten ere ospatzen denez, ikasturte hasieratik, gure ikasleen irakurzaletasuna bultzatzearren, bere lana ezagutaraztea erabaki genuen eskolan.


Hona hemen apirilaren 22an egindako ekintzaren argazkiak:



Talaia, ROALD DAHLen omenez by Slidely Slideshow

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...