2013-10-31

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2013


 

Euskarazko literatura, Gaztelaniazkoa, Euskarazko itzulpena eta literatura lanaren ilustrazioa, 2013ko Euskadi literatura sariak jakinarazi dira aste honetan.
Sarituak hauek izan dira:


Pasa den astean beste modalitate hauen sariak  ezagutu ziren:

  • Euskarazko haur eta gazte literaturan: “Tximeletrak”, de Xabier Olaso
  • Gaztelaniazko haur eta gazte literaturan: saria eman gabe gelditu da
  • Euskarazko saiakeran: “Oi Europa!” de Jon Sudupe
  • Gaztelaniazko saikeran: “Ese idioma raro y poderoso”, de Iban Zaldua
 

2013-10-29

INTEGRAZIOA MUSIKAREKIN

 
Hona hemen Vigoko ATLANTIDA COLEXIOan grabatu duten abestia: "HECHO CON TUS SUEÑOS"
IKARAGARRI POLITA !!

2013-10-28

FEDERICO MOCCIA IDAZLEA, HONDARRIBIAN


Federico Moccia italiar idazlea atzo Hondarribia ikustera etorri da, izan ere “Ese instante de
felicidad” eleberriaren bigarren zatia bertan girotu daiteke. Planeta argitaletxeak web orri bat
jarri zuen, irakurleek haien bazter gustukoenak aukera zitzaten. Hondarribiaz gain, finalistak Vic
(Barcelona), eta Vejer de la Frontera (Cadiz) izan ziren. Mocciak herri horiek ezagutuko dituelarik. Aukeratutako herria isilpean gordeko da, eta ez da horren berri emango datorren urteko udaberria arte: orduan argitaratuko da eleberria.

2013-10-23

apirilak 24: LIBURUTEGIAREN EGUNA


Urriaren 24a Liburutegiaren Eguna ospatzen dugu.  Aurtengo testoak dioenez, Liburutegia altxor bat da. Auskalo zer aurki dezakegun bertan!
 Egun hau gure gizartea irakurketaren garrantziaz kontzientziatzeko asmoz sortu zen, bereziki ume eta gazteen artean. Eta bide batez, liburuzainen lana eskertu eta bultzatzeko ere...

  “Siempre imaginé que el Paraíso sería algún tipo de biblioteca”.


"Paradisua liburutegi motaren bat izan behar duela imajinatu izan dut beti" . 
Jorge Luis Borges

Beheko helbidean klikatzen baduzu aurtengo edizioaren Andrés Rábago, "El Roto"k egin duen kartela eta Laura Gallegok idatzitako testoa.

 http://www.biblioasturias.com/dia-de-la-biblioteca-2013-pregon-de-laura-gallego-y-cartel-de-el-roto/

2013-10-22

LIBURUAREN FITXA

Fitxa betetzeko irudia
Hemendik aurrera blogaren ezkerraldean honako irudi bat aurkituko duzue. Bertan klikatuz gero, behean agertzen den fitxa irekiko zaizue  irakurri duzuen liburuen iritziak jasotzeko.
Bete ondoren, mediatekako korreora bidali eta blogean, "IRAKURKETA KLUBA" orrialdean, argitaratua izango da.  

ZUEN PARTAIDETZA ESPERO DUGU. MILA ESKER!



2013-10-18

MEDIATEKAKO GIROA EGUERDIAN


Dakizuenez, eguerdian mediateka irekita dagoela bazkaltzen diren ikasleentzat. Tarte honetan, nahi duten ikasleak etortzen dira era etxeko lanak  aurreratzen dituzte batzuk, eta beste batzuk goxo-goxo irakurtzen ematen dute denbora.
Argazkietan ikusten duzuenez, lan giro polita sortzen da saio hauetan.
SEGI HORRELA, LAN OHITURA MANTENDUZ!

2013-10-14

web bat: ZERNOLA

Irudian klikatu
Hona hemen gaztetxoentzako zientzia dibulgaziorako internet ataria. Elhuyar elkarteak apailatua. Hemendik aurrera blog honetatik, ezkerreko zutabean,  ZerNola webean sartzeko aukera izango duzue.
Bertan gauzen funtzionamendua, bitxikeriak, esperimentuak, jokoak, zientziazko gai ezberdinak... aurkituko dituzue. 
SARTU, MEREZI DU ETA!1

"TXINGUDI BIZIPEN MARGOTUAK"

Benito Lertxundik "TXINGUDI BIZIPEN MARGOTUAK"abestia aurkezten digu. Txingudiko badiari eskaini dio eta han bertan ingurumen sailak aurkeztu du.
Ikusi, entzun eta gozatu:

Hemen duzue abestiaren letra:

Joan-etorrian dirauten urekin
besarkatuz joan ziren haiek
kresala haizearen lurrinak dakarren
sentimenduan bizi dire.
Paduren bihotzean,
oroitzaren oihalean,
bizipen margotuak
egunsentietan, lanbroaren azpian,
itsasorantz lekutuak

2013-10-13

ipuin bat: "TODO EL MUNDO VA"

Pasa den ikasturtean Sara Iglesiasek "EL GLOBITO ROJO" ipuina kontatu zigun. Oraingo honetan, beste ipuin polit bat aurkitu dut zuentzako: "TODO EL MUNDO VA", Sarak ere kontatua.
Baina... NORA ARRAIO DOA ! Ikusi eta entzun.
Ondoren, beste ipuin batzuk ikusteko aukera dago.

2013-10-11

LIBURU BERRIAK

Eta urtero bezala, ikasturte hasieran gure mediateka hornitzeko erosketa polit bat  egiten saiatu gara .
Ikasturtean zehar ikusi dugu zeintzuk izan diren gehien gustatu zaizkizuen liburuak eta horren arabera egin dugu aukeraketa.
Astelehenetik aurrera eskura izango dituzue. Zuen gustukoak izatea espero dugu.
ZUEN ZAIN DAUDE!! 



2013-10-08

IT'S A BOOK!

Hona hemen liburu bitxi baten book trailerra. Polita benetan!!

IRAKURTZEKO ARRAZOI UGARI

"El coleccionista de mundos" blogak, ondoko bideoan, irakurtzeko hainbat arrazoi aipatzen ditu. Ziur nago ZUEK gehiago gehitu dezakezuela. Pentsatu eta idatzi baten bat.  Zuen komentarioek gure bloga aberazten dute. ANIMA ZAITEZTE!!

2013-10-03

Aldizkari bat: IMAGINARIA

Irudian klikatu
Gaur, on line Haur eta Gazte Literaturari buruzko aldizkari bat ezagutarazi nahi dizuet. Argentinan sortu zen 1999. urtean eta guraso, irakasle, liburuzain, idazle...eta irakurketari behar bezalako garrantzia ematen dioten guztiontzako zuzenduta dago. Beste gauza askoren artean Douglas Wrightek egindako "El jardinero mágico"-ren istoriotxo sinpatiko eta atseginak aurkituko dituzue.
klik egin


Hemendik aurrera ezagutu berria dugun lorezainaren istorioak  gure blogean ikusteko aukera izango duzue. Hona hemen hauetako bat; ea gustatzen zaizuen!!



2013-09-25

HIZKUNTZAREN KEINUA

Gure blogera berriro ekarri nahi dugu iaz aurkeztu genuen liburu hau: 'Hizkuntzaren keinua' 25 idazlek eta 26 ilustratzaile osatua. Aipatu genuen bezala, Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan,  kaleratu zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz. Hona hemen beste adibide bat Arrate Egaña eta Exprairen eskutik. "HITZ HEGALARIAK"
Irakurri eta gozatu.

2013-09-23

UDAZKENA

Eman ez arren,   udazkenean sartu garela esaten digu  egutegiak. Adituek diotenez, atzo, irailaren 22an, 22:44tan hasi zen eta 89 egun eta 20 ordu iraungo du, abenduaren 21ean neguari paso emateko.
Hau ospatzeko, hemen duzue Benito Lertxundiren kanta: UDAZKEN KOLORETAN .

2013-09-18

web bat: NABAR, HARTZ IPUINLARIA/NABAR, EL OSO CUENTACUENTOS

Irudian klikatu
"Ongi etorri Nabar-en etxera. Nabar hartz ipuinlariaren webgunea duzu hau. Hemen topatuko duzu hartzakumea eta berak kontatzen dituen ipuinak, eta hemendik bertatik jaitsi ahalko dituzu ipuinok. Nabar-ek, oraingoz, zazpi hizkuntzatan kontatzen ditu ipuinok, eta halaxe dauka etxea ere, zazpi hizkuntzatan eraikia.
Ipuinak irakurri ere hemen egin ahalko duzu, eta baita testua zeure etxera eraman ere, Nabar-ek kontatzen dizun bitartean zuk zure haurrekin batera irakurri ahal izateko.
Nabar ez daukazula oraindik? Webgune honetan erosi ahalko duzu, modu erraz batean, eta 5-10 eguneko epean etxean izango duzu.
Zatoz Nabar-en lagun egitera!"

blog bat: "MALIREN IPUINAK"

Irudian klikatu
 Deskubritu dudan blog honek horrela dio:

"Ez gara ez irakasle ez idazle ez eta haur literaturan aditu ere, Ama eta Aita gara. Blog honekin liburuak ezagutu eta ikastea nahi dugu, etorkizun hurbil batean ipuinak alabari kontatzeko"
Oso blog interesgarria iruditzen zait bertan ipuin askoren erreferentzia  baitugu. Zuen gustukoa izatea espero dut.

2013-09-16

AHOZ GORAKO IRAKURKETAREN GARRANTZIA/IMPORTANCIA DE LA LECTURA EN VOZ ALTA



Aurreko batean,   Pediatren Elkarteak irakurketaren garrantziaz ateratako dokumentu bat jarri genuen.gure blogean.  Oraingo honetan, Ahoz gorako irakurketaren garrantziaz hitz egiten digu Andaluziako Pediatren Elkarteak. Triptiko hau gurasoentzat zuzenduta dago,  baina denok hartu beharko genuke kontutan.
Irudiaren gainean klikatu dokumentua irakurtzeko.





2013-09-12

2013/2014 IKASTURTE HASIERAKO BULETINA

Lehenik eta behin, Talaia Eskolako irakasleria osatzen dugunok, gure agurrik beroena luzatu nahi dizuegu ikasturte berri honetan. Urtero bezala, ikasturtean zehar baliagarria izango den informazioa jaso dugu buletin honetan eta gure blogean ere finko geldituko da zuek eskura izateko, ezkerreko zutabean.


2013-09-09

HONDARRIBIKO JAIAK eta IKASTURTE BERRI BAT

Kaixo lagunak!
 Oporrak bukatuta  bueltan gaituzue berriro. Egia da gure herri honetan oporrak ezin hobeto bukatzen ditugula, jaiekin batera. Ekainan, ikasturtea bukatu baino lehenago, txilibitoen doinuak entzuten genituen eskolatik eta ziur naiz orain ere, jaiak pasata direnean, eskolako lehendabiziko egunetan txilibito horiek jotzen jarraituko dutela. Zaila egiten zaie gure ikasleei soinu hauek ahaztea. Polita da!
Baina pixkanaka-pixkanaka lanean murgiltzen joango gara .
Hala ere, izango dira datorren urterako, txilibitoa jotzen ikasi nahi duten ikasleak. Horretarako, hona hemen  Alardearen doinuak ikasteko Txingudi merkatalguneak argitaratutako liburuxka:
Entzun eta deskargatzeko helbide honetan sartu:
http://parquecomercialtxingudi.com/page_view.php?PageID=ESP_Information&ContentID=568

2013-07-02

OPORRETAN ITXITA

Eta berriz, ia-ia konturatu gabe,  beste ikasturte bat joan zaigu.
Uda ikaragarri ona pasatzea espero dugu. Baina... ez ahaztu... garaia ezin hobea dela, beste gauza askoren  artean... irakurtzeko eta indarrak berritzeko. Ba goaz, bai, baina martxoan aurkeztu nizuen liburu batekin. Arretaz irakurri eta kontutan hartu liburuak dioena

  Noizbait, aspertuta bazaudete,  blog honetan baduzue zeregina: ipuinak, bitxikeriak, bideoak, zeuek eginiko lanak, etab.
(Video en castellano)

ONDO PASA OPORRAK!!! 
OPOR ZORIONTSUAK!!

2013-06-21

eta... UDA IRITSI OMEN DA

Ekainaren 21ean gaude eta eman ez arren udan gaude. Esaten dutenez goizeko 7: 05etan sartu gara udan.
Gutxienek eskolako ikasleak konten daude udarakin batera oporrak hartu behar dituztelako.
Talaiako txoko honetatik, OPOR ZORIONTSUAK opa nahi dizkizuegu. Asko disfrutatu eta irakurtzeko aprobetxatu.
LAISTER ARTE!!!
ONDO PASA OPORRAK!!!

2012-2013ko IRAKURLERIK ONENAK

Hona hemen ikasturte honetan, Talaia Bordari Mediatekan gehien irakurri duten ikasleak:
3. mailan: OIER LARRETXEA
4. mailan: MADDI AGINAGALDE 
5. mailan: ENAITZ ZAPIAIN 
6. mailan: MAIDER MIRANDA 
ZORIONAK GUZTIOI!!!

2013-06-19

2013 IRAKURTZEKO UDA/ 2013 UN VERANO PARA LEER

irudian klikatu




 Oporrak gainean ditugula, udan zer irakur dezakegun jakitea interesgarria da.
Hona hemen 0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, aurten argitaratutako 120 izenburu biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta. Gida hau Donostiako udal liburutegien sarea prestatua da.

2013-06-18

2012-2013 IKASTURTEKO ESTATISTIKAK

Urtero bezala, ikasturtea amaitzear dagoela, mediatekako erabilerari buruzko datuak ateratzea oso interesgarria da. Hona hemen  zenbait datu:
 Gehien mailegatutako tituluak hauexek izan dira:
handitu
"Metak eta kometak"
"Junie B. Jones y el diario de clase"
"La montaña parlante"
"Galtzontzilo galduaren bila"



handitu
Aurten ere, ikusten dugu 4. mailako gela bat, 4. A izan da gehien irakurtzen duena. Baina bere atzetik 3. maila bat dator. ·. B gela kasu honetan.


handitu
Iaz bezala, aurten ere oso nabarmena izan da neskak eta mutilen arteko aldea irakurketari dagokionez. Aurreko urteetan bezala jarraitzen dugu. Grafiko honetan % 77, 02a neskak dira eta %22,98a  mutilak.  
Zer gertatzen da mutilekin???



2013-06-17

MALETA BIDAIARIAREN ISTORIOAK

Ikasturtea amaitzear dagoela 3. mailan egin dugun ekintzaren emaitza ezagutarazi nahi dizuet. Dakizuen bezala, maleta bakoitzean koadernotxo bat zegoen non gurasoek gustuko zerbait idatzi behar zuten. Astero, gustura irakurri da gelan maletak zekarren istoriotxoa. Azkenean, hasieran esan genuen bezala, "LIBURU POLIT BAT" idaztea lortu dugu zuek ekarritako istorioekin. ZORIONAK eta MILA ESKER zuen partaidetzagatik.
Hona hemen emaitza:

2013-06-11

HONDARRIBIA EZAGUTZEN

Glog honetan, "HONDARRIBIA" gaiari buruz, laugarren mailako ikasleek egindako lan guztiak bildu ditugu. Kartelen gainean klikatuz, gela bakoitzean egin den lana irakurtzeko aukera izango duzue. Lan bikaina benetan. ZORIONAK!!

6. Cko ORKESTRA

Eta ikasturtea amaitzear dagoela, 6. Ckoek oparitxo bat egin digute. "Oasis" taldearen Wathever abestia, Sergiok egindako kaxoi flamenkoarekin. Aurrera!

2013-06-10

MAURICE SENDAK


Maurice Sendak (Brooklyn, New York, 1928ko ekainaren 10a - 2012ko maiatzaren 8a) estatubatuar idazle eta marrazkilaria izan zen. Haur-liburuetarako egindako marrazkiengatik da, batez ere, ezaguna, haur-liburuen munduko ilustratzailerik onenetako bat izan baitzen.
Bere lanetako bat "PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN" oso ezaguna egingo zaizue.



klik egin

 Gaur, ekainak 10, ilustratzailaren jaiotegunaren 85. urteurrena ospatzeko GOOGLEk  doodle hau eskaintzen dio .
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...