2012-04-28
LIBURU BERRIAK
Gure mediateka eguneratuta izaten eta liburu berriak ekartzen saiatzen gara. Irudi hauetan ikus ditzakezue helduentzako eta haurrentzako egin ditugun azken erosketak. Esan beharra dago, aste honetan LIBURU EGUNA dela eta, gehien saldutako nobela baztuk erosi ditugula. Beraz, ikasle, irakasle eta gurasoak... hemen daude zuen zain.
Intentamos mantener nuestra mediateca al día y para ello adquirir novedades. En la siguiente presentación podéis ver las últimas adquisiciones para niños y adultos. Si os fijáis tenemos bastantes de las novelas más vendidas en el DÍA DEL LIBRO. Por lo tanto, alumnos, padres y profesores... aquí están a vuestra disposición.
2012-04-23
ABENTUREZ BETETAKO EGUNA
Liburuxka honetan bildu ditugu datorren ostiralean, hilak 27, eskolako zenbait irakaslek irakurri behar dituzten ipuinak. Ekintza honetan BITERI eta BORDARIko ikasleak elkartuko dira, guztira 29 irakurketa izango direlarik.
Dagoeneko kartelak jarrita daude ikasleek aukera dezaten. Ostegunean, tutoreek sarrerak banatuko dituzte eta, urtero bezala, 6. mailako ikasleak izango dira Biteriko ikasleei harrera egingo dietenak.
2012-04-22
APIRILAK 23, LIBURU EGUNA.
Idazle hauek 1616. urtean hil ziren. Hori dela eta, UNESCOk 1995. urtean hauen omenez, apirilak 23, NAZIOARTEKO LIBURU EGUNA eta EGILEEN ESKUBIDEEN EGUNA izendatu zuen.
Egun honekin bat egiteko, datorren ostiralean, ABENTURA EGUNA ospatuko dugu eskolan.
Ondoko helbidean "EL QUIJOTE" interactivo ikus dezakezu:
http://quijote.bne.es/libro.html
2012-04-20
RECETAS DEL MUNDO
Bigarren hiruhilekoan "Ingurune" ikasgaian geografia ikasten aritu gara 3. mailako ikasleok. Gaztelera arloan errezetak nola idazten diren ikasi dugu. Bi ikasgaiak elkartu eta "RECETAS DEL MUNDO" egitea bururatu zitzaigun. Honako hau da ideia bikain honen emaitza:
2012-04-16
BERRIRO LANERA!
![]() |
| Irudia: noticias Lore |
Txanpa hau ez da makala izango, lan pila bat egin behar dugu eta. Gainean dugu LIBURUAREN EGUNA, hilak 23an (1995.urtean UNESCOk apirilaren 23a liburuaren nazioarteko eguna izendatu zuen). Hortaz, irakurketa zaletasuna bultzatzeko gure eskolak bat egin ohi du ekimenarekin.
Aurtengo proposamena, ondo dakizuen bezala:
"ABENTUREZ BETETAKO EGUNA" ospatuko dugu eskolan hilak 27an. Horretarako irakasleak abenturazko ipuinak prestatzen ari gara, zuei, guztiei irakurtzeko.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.
2012-03-31
HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Aste Santuko oporrak iritsi dira, baina joan baino lehenago apirilaren 2an, HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen dela esan beharra dago.
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna sustatzen du, haur eta gazte liburu onak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko.
Urtero Atal Nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera, eta bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidalitako mezua eta mundu osotik banatzen den kartela egin dezaten, liburutegietan, ikastetxetan, liburu-dendetan eta bestelakoetan ere parte hartzeko.

Iturria: OEPLI
Aurten, Mexikon, Juan Gedovius-ek egin du kartela. Mezua Francisco Hinojosak idatzi du.
BAZEN BEHIN MUNDU OSOAK KONTATZEN ZUEN IPUINA
Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina. Ipuin hori, egia esan, ez zen bat bakarrik; askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin. Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina…”IÑAKI FRIERA ESKOLAN
Pasa den asteazkenean, hilak 28, seigarren mailako ikasleek Iñaki Friera idazlearen bisita izan zuten. "IZAROKO ALTXORRA" liburuari buruz eta berak idatzitako beste liburuei buruz hitz egin zuen ikasleek egindako galdera guztiak gogo onez erantzun zituelarik. Bukatzeko, liburuak sinatu zizkigun.
MILA ESKER IÑAKI!
2012-03-29
ONGI PASATZEKO!
Liburu bitxi bat, Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa , Werner Holzwarth-en testu eta Wolf Erlbruch-en ilustrazioz osaturikoa, eta aski ezaguna, ekarriko dugu bistara. 1990koa da lehenen edizioa (Alemanian). Gurean, 1999an izan genuen euskaraz, eta 1991n gaztelaniaz.
20 urte baino gehiago bete dituen arren, ez du batere freskotasunik galdu, eta haurren artean arrakasta segurua du satorrak inguruko guztien gorotzak aztertuz egiten duen paseo bitxiak. Bideo batean ikusteko aukera ere badugu.

iturria:bularretik mintzora buletina
2012-03-28
ZER GERTATZEN ZAIO EGUZKIARI?
Mediatekara iritsi berria den ipuin hau aurkeztu nahi dizuet.
Izena: Zer gertatzen zaio eguzkiari?
Egilea: Arantza Ibarra
Ilustratzailea: Arantza Ibarra
Argitaletxea: Erein
ISBN: 978-84-9746-711-7
Orain dela milaka urte, kondairak esaten du, eguzkia oso lotsatua eta berezia zela, ez baitzen gaur egungo eguzkia bezain horia, ez hain beroa, ezta hain alaia ere... Edonon ikusten zitzaion negarrez, eta inork ez zekien zer gertatzen zitzaion. Bainan den-denak zeuden bere goibeltasunak, iluntasunak eta hoztasunak kutsatuta....
Ideia bat egiteko hemen duzue Arantza Ibarrak liburuari egindako bideoklip-a:
Zer gertatzen zaio eguzkiari? from Erein argitaletxea on Vimeo.

2012-03-27
PELLO AÑORGA ESKOLAN
Atzo, hilak 26, laugarren mailako ikasleek Pello Añorga idazlearekin hitz egiteko aukera izan zuten. Bere liburuak irakurri ondoren lasai eta gustura aritu ginen solasean. Oso saio lasaiak eta atseginak suertatu ziren. Pellok hasieratik ikasleen arreta bereganatu zuen eta ikasleekin kontu-kontari ibili zen. Bukatzeko, bere liburu batean, "AMA ERRALDOIA"-n, hauxe idatzi zigun:
![]() |
| MILA ESKER, PELLO! |
2012-03-23
![]() |
| http://liburutegiak.blog.euskadi.net/ |
Liburutegiak, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzutik koordinatutako plataforma birtuala da. Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko liburutegietako profesionalekin lankidetzan sortutako egitasmo honek, informazio eta komunikazio teknologien erabileraren bidez liburutegi zerbitzuak bultzatzea bilatzen du.
Gure helburua, informazio eta ekintza interesgarriak sortu, eskaini eta hedatzea da, eta Interneti esker, liburutegiak herritarrekin modu bizi eta erraz batez elkartzea.
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN 4
Gaur, martxoaren 22an, 5. Cko ikasleak 3. Cko ikasleekin aritu dira ipuinak irakurtzen.
LAN BIKAINA EGIN DUZUE!!
2012-03-22
OZENKI IRAKURTZEKO ZENBAIT IPUIN
Gida honetan euskarazko ipuinak bildu ditugu. Hauek izan dira 5. eta 3. mailako ikasleekin bikotekako irakurketak egiterakoan erabili ditugun albumak.
Egilea: Carmen Gutiérrez
Egilea: Carmen Gutiérrez
CUENTOS PARA LEER EN VOZ ALTA
Hona hemen ipuinak ozenki irakurtzeko gida bat. Gida honetan agertzen diren ipuin guztiak gaztelerazkoak dira.
Egileak: Asun Maestro, Clara Flamarique eta Jesús Arana
Egileak: Asun Maestro, Clara Flamarique eta Jesús Arana
2012-03-20
IKASGUAY
TALDE LANEAN ASKOZ HOBETO
Beste bi helbideotan, talde lanean aritzearen garrantzia ikus dezakegu:
http://www.youtube.com/v/mgCIKGIYJ1A?hl=en&fs=1&autoplay=1
http://www.youtube.com/v/LuVPnW0s3Vo?hl=en&fs=1&autoplay=1
2012-03-18
IRAKURLEAREN ESKUBIDEAK
Blog bat hasten duzunean etortzen zaizkizun ideiak, artikuluak, liburuak, ekintzak... buruan gordetzen dituzu eta hauei esker pixkanaka-pixkanaka bloga handitzen doa. Pendiente nuen hauetako bat da Danniel Pennac-ek bere liburuan "Como una novela" aipatzen dituen idazlearen eskubideak.
Gure blog honetan toki inportante bat merezi duela pentsatzen dut.
Hona hemen dekalogoa:
- 1.-EZ IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 2.-ORRIAK PASATZEKO ESKUBIDEA
- 3.-LIBURU BAT EZ AMAITZEKO ESKUBIDEA
- 4.-BERRIRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 5.-EDOZER GAUZA IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 6.- EDONON IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 7.- EDONOLA IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 8.- LIBURUAK GAINBEGIRATZEKO ESKUBIDEA
- 9.- OZEN IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
- 10.- IXILTZEKO ESKUBIDEA
2012-03-10
BE HAPPY - ZORIONTSUA IZAN
Zoriontsua izaten laguntzen duen liburutxo bat. Ikusi, ikasi eta disfrutatu!
2012-03-09
GELA PDI BLOGA
Hemen dugu irakasleentzako blog interesgarri bat: GELA PDI
Honetan unitateak eta on line materialak aurki ditzakegu gure ikasleekin lantzeko.
http://gelapdi.blogspot.com/2009/12/indice-de-contenidos.html
http://gelapdi.blogspot.com/
Honetan unitateak eta on line materialak aurki ditzakegu gure ikasleekin lantzeko.
http://gelapdi.blogspot.com/2009/12/indice-de-contenidos.html
http://gelapdi.blogspot.com/
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN III
Oraingo saio honetan 5. Dko ikasleak izan dira 3. Dko ikasleei ipuinak irakurri dizkietenak.
Aldez aurretik OSO ONDO prestatu dutela ipuina esan beharra dago.
PRIMERAKO LANA EGIN DUZUE!!
2012-03-08
MARTXOAK, 8
Myriam Cameros-Nunila López
Txalaparta
Traducción: Itziar de Blas-Mikel Garmendia
Género: Haurrak eta gazteak
Idioma: euskara
Colección: Axuri Beltza
Nº de pág: 64
ISBN: 9788481365580
Edición: 1 (2009)
Modernoa, errealista, dibertigarria eta bihotz-altxagarria dugu honako ipuin hau. Bizitza txikitan kontatutako eta sinetsi zituzten ipuinetatik urrun dagoela konturatu diren eta konturatzen ari diren hamaika emakumeen istorioa da Mari Zipriztinena. Testuen ironia eta irudien indar eta adierazkortasuna emakumea eta gizarte-arrakasta lotzen dituzten estereotipoak hankaz gora jartzeko tresna ezin hobea dira. Nunila López Salamero idazleak eta Myriam Cameros Sierra marrazkiak "Marizipriztin" ipuin klasikoa berriro asmatzen du, baina oso protagonista bereziarekin.
Mediatekan aurki dezakezue ipuin hau, eta ikusi nahi baduzu hemen duzue erdarazko bertsioan.

2012ko OSCARRETAN SARITUTAKO LABURMETRAIA
Hona hemen 2012ko Oscar sarietan irabazi duen animazio laburmetraia. Animaziozko film labur honek The Fantastic Flying Books of Mr Morris Lessmore (Lessmore jaunaren liburu hegalari fantastikoak) izenburua du eta hamabost minutu iraupena dauka. Uurakan batek istorio honetako protagonista idazten ari den bitartean, beste mundu batera eramaten du. Bere herrian alaia eta koloretsua zen dena, baina oraingo honetan berriz, dena triste eta grisa da eta gainera ezin du idatzi...
2012-03-07
EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO
Etxepare Euskal Institutua, Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Madrilen martxoaren 13tik 15era bitartean egingo diren EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO jardunaldiak aurkeztu dituzte gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritzan.Jardueren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela adieraziz.
Informazio gehiago: http://www.etxepareinstitutua.net/es/2012/02/homenaje-al-euskara-en-madrid/
2012-03-02
IDAZLEAK ESKOLAN
Laister PELLO AÑORGA, IÑAKI FRIERA eta IÑAKI ZUBELDIA gure eskolara etorriko dira eta beraiekin hitz egiteko aukera izango dugu. Hona hemen datak eta mailak:
- PELLO AÑORGA 4. mailan martxoak 26an
- IÑAKI FRIERA 6. mailan martxoak 28an
- IÑAKI ZUBELDIA 2. mailan maiatzak 9an
2012-03-01
INGELESA IKASTEKO WEBS INTERESGARRIAK
Ondoko helbidean klikatuz, ingelesari buruzko web interesgarriak aurkituko dituzue.
Helbide hauetan, jokuak, ipuinak, ariketak, gramatika... aurki ditzakezue.
Animatu eta kuxkuxeatu!
http://www.oriapat.net/ikasguay/ingelera-denetarik.htm
Hona hemen adibide bat:
Helbide hauetan, jokuak, ipuinak, ariketak, gramatika... aurki ditzakezue.
Animatu eta kuxkuxeatu!
http://www.oriapat.net/ikasguay/ingelera-denetarik.htm
Hona hemen adibide bat:
![]() |
| Learn English kids |
- ECOM - 40. URTEURRENA
ECOM fundazioak 40 urte betetzen ditu aurten. Urteurrena ospatzeko, ahalmen urritasun fisikoa duten pertsonek aukera berdinak izan ditzaten sortu dute bideo hau.
2012-02-29
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN II
Gaur goizean 5. B mailako ikasleak 3. A eta 3. B mailako ikasleekin elkartu ditugu eta hirukoteak osatuz, ipuin irakurketak egin dituzte. Oraingo honetan 5. mailako ikasleak izan dira irakurleak baina hurrengo batean, txikiak izango dira beraiei irakurriko dietenak.
Oso ondo prestatu dute ipuina eta oso gustura aritu dira ikasle guztiak ekintza honetan.
Oso ondo prestatu dute ipuina eta oso gustura aritu dira ikasle guztiak ekintza honetan.
NOLA SORTU IRAKURZALETASUNA SEME-ALABENGAN
" Sánchez Ruipérez Fundazioak " bere Web orriari familientzako atal berri bat gehitu dio, Familia y más izenarekin. Hona hemen artikulu interesgarri bat irakurzaletasunari buruz:
"Cómo hacer de tu hijo un entusiasta de la lectura"
"Cómo hacer de tu hijo un entusiasta de la lectura"
2012-02-24
LOS 100 MEJORES LIBROS PARA NIÑOS/HAURRENTZAKO LIBURURIK ONENAK
La web americana Scholastic ha sacado un completo listado con los 100 mejores libros para niños, siempre desde el punto de vista de la literatura norteamericana, que si bien no coincide con la mundial, nos brinda la oportunidad de descubrir -y redescubrir- algunos títulos que no son tan conocidos en nuestro idioma y que, sin embargo, son obras absolutamente consagradas en los Estados Unidos.
Fuente:Alfredo Álamo
2012-02-22
Nobela bat: EL BOLÍGRAFO DE GEL VERDE
Título: El bolígrafo de gel verde
Autor: Eloy Moreno
País: España
Año de publicación: 2011
Iaz nobela hau Mediatekara ekarri genuen.Eloy Moreno-ren lehenengoa da. Irakurri bezain pronto lankideei eta lagunei gomendatzen hasi nintzen. Geroztik, nobela hau mediatik kanpo bidaiatzen ibiltzen da, eskuz esku. Erraz irakurtzekoa, baina irakurri ondoren pentsatzen uzten zaituenetarikoa. Orain arte irakurri duten guztiengandik kritika onak jaso egin ditut.
Irakurri dudanetik, gogoan izaten dut askotan, horregatik blog honetan aipamen berezi bat merezi duela pentsatzen dut eta hainbeste gustatu zaigun liburua ezagutzera eta irakurtzera animatzen dut.
Idazlearen hitzetan: "Esta novela no ha sido galardonada con ningún conocido premio literario, ni siquiera con uno desconocido".

Ondoko helbidean idazlea eta nobelaren informazioa aurkituko duzue.
http://www.elboligrafodegelverde.com/?page_id=2
Hurrengo helbidean lehenengo kapituloa entzun dezakezue.
http://www.elboligrafodegelverde.com/?p=342
Hurrengo helbidean lehenengo kapituloa entzun dezakezue.
http://www.elboligrafodegelverde.com/?p=342
Suscribirse a:
Entradas (Atom)