1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna sustatzen du, haur eta gazte liburu onak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko.
Urtero Atal Nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera, eta bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidalitako mezua eta mundu osotik banatzen den kartela egin dezaten, liburutegietan, ikastetxetan, liburu-dendetan eta bestelakoetan ere parte hartzeko.

Iturria: OEPLI
Aurten, Mexikon, Juan Gedovius-ek egin du kartela. Mezua Francisco Hinojosak idatzi du.
BAZEN BEHIN MUNDU OSOAK KONTATZEN ZUEN IPUINA
Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina. Ipuin hori, egia esan, ez zen bat bakarrik; askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin. Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina…”