2011-10-27

HELDUOK ERE IRAKURTZEN DUGU!


Liburuen zerrenda

Eskolako mediatekan, pixkanaka-pixkanaka, helduentzako liburuak biltzen ari gara.  
Irakasleen artean  oso irakurle onak ditugu eta hau ikusita, gurasoei ere, zerbitzu hau zabaldu nahiko genieke.
Badakigu gure eskaintza, momentuz ez dela oso zabala baina, ondo dakizuenez, eskola oso handia da eta gainera, denbora gutxi daramagu proiektu honekin. Nobedadeak ekartzen saiatuko gara eta mailegatzeko aukera izango duzue.
Ondoko irudian klik eginez, helduentzako ditugun liburu guztiak ikus ditzakezue.
Gustukoak izango dituzuelakoan, zuen zain gaude.
ANIMA ZAITEZTE!

2011-10-03

MEDIATEKA MARTXAN!

IRAKURTZEKO ASKO DAGO!
Kaixo lagunok!
Gaur, urriak 3, eskolako mediatekak ateak irekitzen dizkizue. Beti bezala, goizeko 9:00tatik 14:30ak arte.
Maileguak egiteko bi aukera dituzue:
a) gelako ordutegian egokitu zaizuen saioan, edota
b) errekreo garaian (astearteetan izan ezik)
Bazkaltzen gelditzen zareten guztiok ere, beste aukera bat baduzue. Ondoren, ordutegia ikus dezakezue.

2011-09-22

OPORRAK BUKATU DIRA!


KAIXO lagunak!
Jaiak pasa ondoren, hilak 12an hasi genuen ikasturte berria. Mediatekan gogoz ari gara lanean liburu, pelikula, komikiak eta ekintza berriak prestatzen.

Gogorarazi nahi dizuet mediateka, urriak 3an irekita izango duzuela eta zuen zain egongo garela.
Iaz bezala, dagokizuen saioan edota errekreo garaian (astearteetan izan ezik), etor zaitezkete.

Pilak bete lagunak! Energiaz beteta itxaroten zaituztegu!

Laster arte!

2011-06-21

OPORRETARA GOAZ!!!

Kurtsorearekin klik eginez berarekin jolastu eta emaiozu jaten.
DISFRUTATU UDAN eta ez ahaztu IRAKURTZEA!

2011-06-16

2010-2011ko IRAKURLERIK HOBERENAK


2011ko ekainaren 14a
   2010-2011ko ikasturtea amaitzear dagoenean, Mediatekatik jakin arazi nahi dugu nortzuk izan diren ikasturte honetan, maila bakoitzean, irakurlerik hoberenak.
3. mailan: ANE ALZAGA
4.mailan: GABRIELA GAZTELUMENDI
5. mailan: ANE INTXAUSTI
6. mailan: ANE LAINSA
Neska guzti hauei DIPLOMA eta LIBURU bana oparitu zaizkie.
Harritzekoa da, ala ez... denak neskak izatea? Honek ez du esan nahi mutilek irakurtzen ez dutenik, baina argi dagoena da, hemen ez direla agertzen.
Oso gustura ikusiko genituzke hemen gure mutil batzuen izenak. ANIMA ZAITEZTE!!
ZORIONAK GUZTIEI!

2010-2011ikasturteko MEDIATEKAKO DATUAK

Ikasturte honi errepaso bat eman ondoren honako datu hauek atera ditugu:

Gehien irakurritako liburuak: GERONIMO STILTONen bilduma lehenengo postuan eta BAT PATena, bigarrenean.


 4. MAILAko ikasleak izan dira Mediateka gehien erabili dutenak.





Sexuari dagokionez, NESKAK (% 70.6a) izan dira irabazleak. MUTILAK (%29.4a)


    2011-06-12

    KARLOS ZABALA ESKOLAN


    Ekainak 8an, Karlos Zabala idazlearen bisita izan genuen eskolan, bostgarren mailako ikasleek berak idatzitako "KARAKOL TXIKIREN IPUINAK" irakurri baitzuten.
    Liburu honekin, 2002an LIZARDI SARIA irabazi zuen.
    Eskaini zuen saioan bere liburari buruzko gorabeherak adierazi zituen eta ikasleek egindako galdera guztiak gogo onez erantzun zituen.

    2011-06-08

    AITON-AMONEK KONTATUTAKO PASADIZOAK

    Aiton-amonekin hitz egin ondoren, kontakizun asko jaso ditugu. Hemen aurrean duzuena, muestra txiki bat besterik ez da. Ez da erraza izan aukeraketa egitea, baina denak sartzea ezinezkoa zen. Mila esker, bene-benetan,  ekintza honetan parte hartu duzuen guztiei.

    2011-06-07

    2011-05-05

    AITON-AMONEN EGUNA

    Apirilak 15ean, liburuaren eguna ospatzeko (apirilak 23an oporretan ginen), aiton-amonei buruzko ipuin irakurketak antolatu ditugu. Beti bezala, Biteriko ikasleak Bordarira etorri ziren ipuin emanaldietara. Ekintza honek, mugimendu ikaragarria suposatzen du daukagun ikasle kopurua kontutan hartuta. Hala eta guztiz ere,  esan beharra dago,  irakasle eta ikasleen parte-hartzea ezin hobea izan dela.




    Hemen egun hontako argazkiak ikusteko aukera duzue.

    2011-05-01

    Luis Pescetti - El Punto

    Ipuin honek haurrentzat eta, batez ere, haurrak ez garenontzako badu kontutan hartzeko zerbait garrantzitsurik.
    ,

    2011-04-19

    MALETA BIDAIARIA

     Mediatekan prestatutako maletak dira, hirugarren mailako ikasle eta haien gurasoentzat antolatu direnak.  Ekintza honen bidez lortu nahi dugu:
    • Eskolako liburutegia etxeko kide guztiei (guraso, anai-arreba, aitona-amonak) hurbiltzea.
    • Senitarteko guztiak inplikatzea irakurketara animatze prozesu honetan, behar diren baliabideak eskainiz.
    • Liburu mota ezberdinak (informaziozkoak, fikziozkoak,…) ezagutzeko aukera ematea.
    • Gure eskolako ikasleengan irakurtzeko ohitura indartzea.
    Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...