2016-10-11

MINTZALAGUNA PROGRAMA


Mintzalaguna programa aurten ere martxan da; euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituena.
"KONTURATZERAKO, EUSKARAZ" 

 ADI!!!  2016-2017 ikasturteko Mintzalagunean izen-ematea
zabalik  urriaren 5etik 15era !!


Ya está en marcha este curso el programa  Mintzalaguna, el programa que junta a personas que tienen costumbre de hablar en euskara  con aquellos que quieren practicarlo.
Inscripción del 5 al 15 de octubre.

2016-10-05

liburu bat: "CUENTOS PARA ENTENDER EL MUNDO 2"


Bigarren Ipuin bilduma argitaratu du  Eloy Morenok. Aurrekoan bezala, aspaldiko istorioak egokitu egin ditu idazleak, garai guztietan interesgarriak, baliogarriak eta pentsa arazten duten horietakoak.


Eloy Moreno nos presenta una segunda colección de cuentos.
" Desde hace ya un tiempo me he dado cuenta que, a partir de una edad, a casi nadie le cuentan cuentos."
"Estos textos que os traigo han modelado de alguna manera mi forma de ser. Son pequeños cuentos, ya casi perdidos, de grandes autores que he decidido adaptar a los tiempos que corren."



 LA MORALEJA DE LOS CUENTOS

Había una maestra que, cada día, al finalizar las clases dedicaba cinco minutos a contar un cuento a sus alumnos. 
El problema es que, en algunas ocasiones, los alumnos no acababan de entender la moraleja de los cuentos.
Un día, cuando acababa de contar otra pequeña historia, un niño le hizo una pregunta. 
- Maestra, tú nos cuentas los cuentos, pero nunca nos explicas su significado, ¿por qué?
- Es cierto, nunca lo hago -contestó ella-. Quizá debería arreglar eso, para disculparme voy a regalarte un melocotón, ¿te gustan los melocotones?
- Sí -contestó el niño.
- Está bien, pues aquí hay uno que está perfecto, en su punto, dulce. Pero espera, no voy a dártelo así, pues tú no llevas cuchillo, ¿verdad?
- No -contestó de nuevo el niño.
- Yo sí, espera un momento -y sacó del bolso un cuchillo y comenzó a pelar el melocotón.
Cuando ya estaba totalmente pelado, iba a dárselo pero retiró la mano. 
- Espera, espera, ya que tengo el cuchillo voy a aprovechar y te lo voy a cortar en trozos para que sea más cómodo comértelo.
- No, no hace falta, puedo ir mordiéndolo -contestó el niño.
- No te preocupes, que no me cuesta nada. 
La profesora sacó un plato y comenzó a dejar en él todos los trozos de melocotón que había estado cortando. 
- Bien, pues ya está, creo que así ha quedado perfecto. 
Pero en el momento en que el niño iba a coger el plato la maestra lo apartó de nuevo. 
- Espera, que voy a hacer una última cosa para que te sea más fácil comértelo -le dijo con una sonrisa. 
Cogió un trozo de melocotón, se lo metió en la boca y comenzó a masticarlo y, una vez masticado, lo dejó de nuevo en el plato, y así otro trozo, y otro y otro...
Cuando acabó de masticar todos los trozos le extendió el plato al niño. 
- Bien, ¿así quieres que te cuente los cuentos?

"GipuzkoAround" PROIEKTUA

GipuzkoAround proiektuak Gipuzkoako 89 udalerriak lehen aldiz bideo batean elkartzeko helburua izan du. 6 minutuko bideoan gure lurralde historikoaren herri eta hirien txoko, kale, monumentu, paisaia eta pertsona esanguratsuenak biltzen ditu.

 GipuzkoAround es un proyecto que tiene como objetivo unir por primera vez en un vídeo los 89 munipicios de Gipuzkoa. Un vídeo que en 6 minutos recoge los rincones, calles, monumentos, paisajes y persona más significativas de los pueblos y ciudades de nuestro territorio histórico.


 

2016-09-28

ROALD DAHLen BIOGRAFIA

Roald Dahlen urteurrena dela eta TCM erreportaiek egindako dokumenala erakutsi nahi dizuegu, aurreko ikasturtean landutakoa primeran isladatzen baitu.

2016-09-22

UDAZKENEAN GAUDE.


Gaur, arratsaldeko 16:21tan, udarari agur egin behar diogu udazkenean sartzeko.

Urtaro guztiek xarma daukate, bakoitzak berea. Baina, ezin da ukatu udazkenak zerbait berezia daukala. Basoetako kolore eztanda, ikuspegi zorraragarriak sortzen ditu.
Margolari baten lanaren antzera, basoak hamaika kolore eskaintzen dizkigu: gorriak, horiak, berdeak, laranjak...

ONGI ETORRIA IZAN!!

2016-09-21

ESKOLARAKO BUELTA DELA ETA...

Eskolarako buelta ez da berdina izaten guztiontzako. Bideo hau hausnarketa egiteko ezinhobea da.

Badira bideak oso bestelakoak.

2016-09-14

DONOSTIA ZINEMALDIA 2016

 64. Donostia Zinemaldiak, aurten ere, haurrentzat bereziki hautaturiko film sorta bat eskainiko du, guztiak euskarara bikoiztuak (Zineuskadiren parte-hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren barruan).
Goizero, Belodromoan, haurrentzako zinema saioak izaten dira, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programari esker.
Datorren ostiralean, hilak 16, gure ikasleek "ALBERT" filma ikusteko aukera izango dute.
Hemen duzue pelikularen trailerra (gazteleraz)




La 64 edición del Festival de San Sebastián, como en años anteriores,  presentará una selección de películas especialmente pensadas para el público infantil, todas ellas dobladas al euskera gracias la colaboración de Zineuskadi dentro del programa Zinema Euskaraz.
El próximo viernes, día 16, nuestros alumnos verán la película "ALBERT".

2016-09-11

BAGAUDE DENOK! /YA ESTAMOS TODOS!

Gaur, hilak 12, herriko jaiak bukatu berriak, eskolara iritsi dira ikasleak.
Denetatik ikusi dugu. Gehienak  urduri, alai eta ilusio handiz agertu dira eta, banaka batzuk,  eskolara etortzeko nagiak. Baina pixkanaka-pixkanaka lanean murgiltzen joango gara eta  hasiera erraza eta atsegina egiten saiatuko gara irakasleok.



 2016-17 ikasturte berriari ilusio eta kemenez ekingo diogu. Gure blog honetan lanean jarraituko dugu, eta beti bezala, zuen guztion lankidetza espero dugu.
Une honetan mediateka prestatzen ari gara  guztientzako eta laster irekita izango duzue.
ONGI ETORRIAK!

Blogean ezaguna dugun bideotxo honi erreparatu eta aginduei jarraitu:


Hoy, dia 12, recién terminadas las fiestas, han llegado a la ikastola nuestros alumnos.
Hemos podido ver de todo: la mayoría nerviosos, contentos y llenos de ilusión; y algunos pocos, un poco remolones en esta vuelta al cole. Poco a poco nos sumergiremos en el trabajo diario y trataremos de hacer el comienzo suave y agradable.
Desde esta mediateca seguiremos con  nuestro blog para lo que esperamos contar con vuestra ayuda y participación. En estos momentos estamos trabajando para  ponerla en marcha en breve.
Nuestra BIENVENIDA a alumnos, padres, madres, profesores y a todo aquel que se acerque a nuestra ikastola.
Os dejo este video que ya es conocido en nuesro blog para que sigais sus instrucciones.

2016-09-07

IKASTURTE HASIERAKO BULETINA

Datorren astelehenean, irailak 12, eskolako ateak ireki egingo dira gure ikasleentzat. Uda ondoren eta herriko jaiak pasata, indarberrituak etorriko dira lagun guztiekin elkartzeko ilusio handiz, hala espero dugu behintzat. Hemen duzue ikasturte honerako buletina, etxera helaraziko zaizuena. JAI ZORIONTSUAK IZAN!! El próximo lunes 12 de septiembre se abrirán las puertas del centro para nuestro alumnas y alumnos. Después de un buen verano y de las fiestas, volverán con fuerzas renovadas y con la ilusión de encontrarse con todos los compañer@s. Aquí tenéis el Boletín de comienzo de curso que se os hará llegar a casa. FELICES FIESTAS!!

2016-08-25

ANTZERKIA



 Blagan Euskara Elkarteak antolatutako beste umorezko saio bat ikusteko aukera izango dugu bihar.

Oraingo honetan,  "Sexijentziak askatuz"  bihar 20:00etan, Palacete hotelaren terrazan.

2016-08-23

"A MÍ, DE ADOLESCENTE, ME PROHIBIERON LAS NOVELAS"

Hona hemen,  "El PaÍs"  egunkarian, irakurketari buruz, Juan Jose Millas-ek idatzitako artikulu interesgarri bat:

A veces me llaman profesores de enseñanza media para que acuda a sus centros de trabajo e intente convencer a sus alumnos de que lean.
-¿De que lean qué? -pregunto.
-Cualquier cosa -dicen-. Novelas, por ejemplo.
A mí, de adolescente, me prohibieron las novelas. Las leía debajo de las sábanas, sujetando con los dientes la linterna con la que mi padre nos miraba la garganta cuando teníamos anginas. Mi padre no era médico: nos veía la garganta por vicio. Tampoco yo era un lector profesional. Me asomaba a la boca de los libros por una inclinación morbosa. Jamás pensé que esa actividad formara parte de mi educación, aunque más tarde comprendería que se empieza a leer por las mismas razones por las que se empieza a escribir: para comprender el mundo.

2016-08-19

BIDASOA FOLK

Abuztuaren 19an, 20an eta 21ean, Irunen, Hondarribian eta Hendaian 7 kontzertu egingo dira Bidasoafolk jaialdiaren XVI. edizioaren barnean. Oso izaera kulturaniztuna izango du oraingo honetan.
El 19, 20 y 21 de agosto, Irun, Hondarribia y Hendaya reunirán 7 conciertos en el marco de la XVI edición del festival, que en esta ocasión, tiene un carácter multicultural muy marcado.

2016-07-28

GLORIA FUERTESen URTEURRENA

 Gloria Fuertes  jaio zeneko 99 urte betetzen direla gaur gogoratzen digu Google-k.

Hona hemen bere biografia:

2016-07-18

"TXIKIREN BAKARRIZKETA"


 Blagan Euskara Elkarteak umorezko saioak antolatu ditu udan zehar.
Hauetako lehenengoa datorren ostiralean, uztailak 22, Jon Martinez "Txiki"-ren bakarrizketa  izango da, Palacete hotelaren terrazan, 20:00etan.

2016-07-13

XI HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL


Aste honetan oso ezaguna den Hondarribiako Blues Festival hasi egingo da. 
Hogei bat kontzertu ikusgai izango dira.
Aurtengo Blues Hondarribia saria, ohorezko txapela,  Henry Gray estatubatuar pianistari emango zaio.






Esta semana  comienza el conocido Festival de Blues de Hondarribia con más de veinte conciertos.
El premiado con la txapela de honor de esta edición será el pianista estadounidense Henry Gray.  

2016-07-06

"MI AMIGO EL GIGANTE" filma

Datorren ostiralean, hilak 8, "MI AMIGO EL GIGANTE" Spielberg-en filma estreinatzen da. Ondo dakizuenez, pelikula hau, Roald Dahl-en "Erraldoi on miragarria"ren liburuan oinarrituta dago.

2016-07-04

"HondarribiART" ALDIZKARI DIGITALA

"HondarribiART", Herriko argazkiak nagusi diren aldizkari digital berria.

Gaur aurkeztu da udaletxean "HondarribiART".Gure herriko argazkiak jasotzen dituen aldizkari digital berria. Argazkilari profesional eta adituek egindakoak, Vladi Garcia argazkilariak koordinatu eta editatua. Garcia bera eta Maria Serrano egon dira aurkezpenean.

video presentación HondarribiART from Vladi Garcia on Vimeo.
Hoy se ha presentado en el Ayuntamiento ‘HondarribiART’ una revista digital que recoge multitud de fotografías de Hondarribia, realizadas por fotógrafos profesionales y aficionados, que han sido coordinados por el fotógrafo Vladi García, que ha participado en la presentación junto a la Concejala de Turismo María Serrano.

2016-07-01

HOBELEX

UZEIk, Terminologia eta Lexikografia zentroak,  Hobelex zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa atera berria du. Tresna honek, euskaraz akats ortografikorik gabe eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen du.

UZEI, el Centro de Terminología y Lexicografía, acaba de presentar Hobelex, un corrector ortográfico y léxico. Esta herramienta  ayuda a escribir en euskera sin faltas ortográficas y con un léxico correcto y actualizado.

2016-06-28

ROALD DAHLen omenez

Urtero bezala, ikasturte bukaeran, aurtengo Liburu Egunaren emaitza blogera ekarri nahi dugu.
Dakizuenez, ROALD DAHLen liburuen pertsonaietan oinarritutako idazlanak izan zen aurtengo proposamena. Hona hemen sortu dugun liburuxka:

 

2016-06-23

UDARAKO IRAKURKETA GIDAK

  • IRAKURLEE
      Donostiako Udal Liburutegi Sareak argitaratua. Bertan azken hamabi hilabetetan argitaratutako liburuak  agertzen dira.
Haurrentzako 80 liburuen gomendio agertzen dira, 40 euskaraz eta 40 gazteleraz, adinka sailkatuak eta helduentzako ere narratiboan, 20 euskaraz eta 20 gazteleraz.

Irakurlee 2016 from talaia

  • BIBLIOPORRAK 
Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan,“Biblioporrak 2016” udarako irakur gida plazaratu du.
Hemen adin guztietarako gomendatutako musika diskak, liburuak eta pelikulak agertzen dira.



  • GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIAK 

2016-06-20

PATXI ZUBIZARRETA ESKOLA LIBURUTEGIEKIN

Hona hemen hilaren 16an, Patxi Zubizarreta idazleak BERRIA aldizkarian idatzitako artikulua:
"EUSKAL KULTURAREN SETIOAREN ISTORIOAK".

Artikulu benetan interesgarria, batez ere, eskola liburutegi baten inguruan aritzen garenontzat. Azkeneko paragrafo hau azpimarratu nahi dugu:
...

"Ez dakit: kontu korapilatsua eta labaina dugu honakoa, baina zintzo-gaizto, uso-otso auzian sartu gabe —edo bete-betean makur sartuta— ez nuke amaitu nahi isilean hazten ari den baso horri buruz bi auzi salatu gabe: alde batera, benetan penagarria da Eusko Jaurlaritzak eskola liburutegiak ixteko hartu duen erabakia, benetako setioa ixilka sortzen ari den eta ezinbestekoa zaigun irakurlegoaren kontra (hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Idazle Elkartearen bitartez eskolaz eskola gabiltzanok, ondotxo dakigu liburutegia dela eskolaren bihotza, irakurleen mintegi eta haztegia, baldin eta basoa sortuko bada...); eta, beste aldera, oso kezkagarriak dira Bizkaiko Foru Aldunditik etorri diren murrizketak, izan ere 18 eskola Galtzagorri elkartearen bitartez garatzen den Book Trailer Lehiaketarik gabe geratu baitira, eta gazteei dagokienean dena inondik ere gutxi da. Ez dakit idazle gaiztoak edo gaiztoegiak behar diren, mozorro festa honetan manerak eta formak estereotipatuegiak ez ote dauden, espantu gehiegi ez ote dagoen, baina kulturaren egoera setiatzea eta gaiztotzea geure buru berez ahulari harrika egitea da."

TALAIA BORDARIko irakurLE ONak


Urtero bezala, ikasturte amaieran, Bordariko mediatekan egin den lana aztertzeari ekin diogu. Hauetako bat, zeintzuk izan diren irakurlerik hoberenak izan da.
Asko dira egunero mediatekatik pasatzen diren ikasleak eta  guztien artean irakurle bikainak ditugula esan dezakegu.
Hona hemen aurtengo batzuk.
ZORIONAK guztiei eta horrela jarraitzea espero dugu.




2015-2016 ikasturteko DIPLOMAK on PhotoPeach

2016-06-08

ITSASOKO ANIMALIAK

Aurten ere, 4 urteko geletan "ITSA ANIMALIAK eta NEURRIAK" gaia landu dute.
Aquariumetik pasa eta gero, arrai batzuk aukeratu eta errepresentazioak egin dituzte Biteriko korridoreetan neurri errealak kontutan hartuta.
Argazki hauetan dituzue egindako lan politak.


ITSASOKO ANIMALIAK by Slidely Slideshow

2016-06-07

AITONAREN OROIGARRIAK

Gaur, 3. Dko Loreak sorpresa bat ekarri digu eskolara. Neska ausarta dugu Lorea!  Kontatu digunez, aitona Beñardo,  arrantzalea zen eta bidaietako batean, Panaman arrantzan zegoela, marrazo bat harrapatuta geratu zen sarean. Jaso zutenean, hilda zegoela konturatu ziren eta oroigarri bezala, ahoa gorde zuen beretzako eta semeak, hegala.
Argazkietan, Loreak eta Laiak, marrazoaren ahoa eta ezpalarta (ezpata-arrain) baten muturra erakusten dizkigute. Mila esker!

2016-06-04

ISTORIO GOZO ETA HUNKIGARRI BAT

Bideo honetan Francinek kontatzen digun istorioak ez du komentariorik behar. Arretaz entzun besterik ez dugu egin behar, eta... norberak hausnarketa egin eta ondorioak atera ditzala.

2016-06-02

eLiburutegia HANDITZEN/ eLiburutegia CRECIENDO

eLiburutegiak domeinu publikoko 1.100 lanetik gora barneratu ditu bere katalogoan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

  •  Domeinu publikoko lanak norberaren gailuan gorde daitezke, iraungitze datarik gabe 
  • Euskal diasporako kideek eska dezakete dagoeneko eLiburutegian alta 
  • Euskadiko Liburutegi Digitalak ere bere App-a izango du aurki 
  • eLiburutegiak pirateriaren aurkako kontzientziazioari ekingo dio interneten 
  • Erabiltzaileek 47.449 liburu mailegatu dituzte urte eta erdiko ibilbidean 
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...