2016-05-13

BIOGRAFIA LANTZEN

Hirugarren mailako ikasleak BIOGRAFIA lantzen aritu dira azken egunotan gelako talde bakoitzak pertsonaia bat aukeratu duelarik. Informazioa jaso, ordenatu eta lana bukatu ondoren, gelakideen aurrean aurkeztu behar dute.
Mediatekan 3. Ckoek probasaio bat egin dute.

2016-05-06

MUSIKA EMANALDIA ITSAS ETXEAN

Bihar, larunbata arratsaldeko 18:00etan ikuskizun berezi bat izango dugu Itsas Etxean. 
"GAUEKO ENTZIKLOPEDIA KOXKORRA" du izena, jostailuzko instrumentuekin egindako musika emanaldi xumea. 
Hona hemen bideo txiki bat:

2016-05-04

ERAKUSKETA PREST!

Eta azken ikutuak ematen ari ginela... lehenengo bisitariak agertu zaizkigu. A ze sorpresa sartzen ikusi ditugunean... JAPONIARRAK!!
 (Gauza da, gure erakusketaren aretoa Turismo bulegoaren goiko solairuan dagoela...)

2016-05-03

ROALD DAHLen ERAKUSKETA

Talaia, Udal Liburutegiarekin batera, idazlearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ERAKUSKETA bat antolatzen  ari da Arma Plazan.
1990ean hil zen hirurogeita hamalau urterekin, baina,  bere istorioak gaur egun inoiz baino biziagoak daudela esan dezakegu.
Roald Dahl-en biografia, lanak, pertsonaiak ... baita eskola eta institutuko ikasleek egindako eskulanak ere ikusiko dituzue bertan.

Ilusio handiz prestatu dugu ERAKUSKETA hau zuen gustukoa izango delakoan.
 
Hemen dituzue erakusketarako prestatu diren triptikoak.

2016-05-02

IÑAKI ZUBELDIA Bordarin

Pasa den ostiralean, apirilak 29, 6. mailako ikasleek Iñaki Zubeldiaren bisita izan zuten. Oso saio interesgarriak izan ziren, idazleak emandako azalpenak ikasleek adi eta interes handiz  entzun zituztelarik. Saioak Ibaizabal argitaletxearen eskutik antolatu ziren.
Mila esker Iñaki!

2016-04-29

liburu bat: PENTSATZEKO TXOKOA

XXXIV. Lizardi 2015 sariaren irabazlea. Atzo aurkeztu zen Donostian. 

Egilea: Nerea Arrien
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón
Adin gomendatua: 10-13 urte
Bilduma: Auskalo Bumeran, 49
Formatua: 140 x 205 mm
Orrialdeak: 56
ISBN paperezko edizioa:978-84-9109-099-1

"Ingeleseko andereñoari ez zaio pentsatzea gustatzen. Izatez, beretzako zigor bat da.
Gaizkileentzat kartzelak eraikitzen dituzten bezala, gelan txoko bat eraiki du. Hara bidaltzen gaitu gaizki portatzen garenean. Pentsatzeko txokora.
Niri, berriz, pentsatzea gustatu egiten zait."
...

2016-04-25

apirilak 25: OPILAREN EGUNA


Gaur, apirilaren 25a, San Markos eguna ospatzen da. Eskualdeko biztanleentzat egun honek xarma berezia du (Irun, Hondarribia eta Errenteria). Egun honetan tarta bereziak, opilak, prestatzen dira amabitxiek besoetako ezkongabeei oparitzen dizkietelarik; dituzten urte kopuru haina arrautzekin eginiko Opila (bizkotxoa) oparitzea ohiturazkoa da.
Eta urtero, eskaparateetan opilak ikusten hasten direnean, gogora etortzen zait  Juan Antonio Lekuona kazetari irundarraren esaldi famatu hura:
 "HOY, FESTIVIDAD DE SAN MARCOS, LOS NIÑOS IRUNESES ACUDIRÁN A LA CAMPA DE IBARLA CON LOS HUEVOS EN LA MANO"

Oso ezagunak dira gure herrian Juan Antonio Lecuonaren esaldiak bai irratian eta baita periodikoan ere. Hona hemen hauetako beste batzuk:
  • "EL PÚBLICO ENTUSIASMADO Y PUESTO EN PIÉ, APLAUDIÓ HASTA ENRONQUECER"
  • "EL CADAVER PRESENTABA HERIDAS AL PARECER MORTALES"
  • "LA FIESTA FUE AMENIZADA POR UN NUMEROSO CUARTETO"
  • "PASEANDO ENTRE EL GANADO, SALUDAMOS AL SEÑOR ALCALDE"
 Hona hemen opilaren historioa:


2016-04-23

apirilak 23, LIBURUAREN EGUNA


1995.urtean UNESCOk, apirilaren 23a LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA izendatu zuen, liburuak, argitaletxeak eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin. Izan ere, orduantxe, 1616ko apirilean, hil baitzen Cervantes eta baita Shakespeare ere. 
Eta ospakizun handi honekin batera, ROALD DAHLen jaiotzaren mendeurrena aurten ere ospatzen denez, ikasturte hasieratik, gure ikasleen irakurzaletasuna bultzatzearren, bere lana ezagutaraztea erabaki genuen eskolan.


Hona hemen apirilaren 22an egindako ekintzaren argazkiak:



Talaia, ROALD DAHLen omenez by Slidely Slideshow

2016-04-20

LIBURU EGUNAren IRAKURKETAK

Esan genuen bezala, aurtengo Liburuaren Eguna ROALD DAHL idazleari eskainiko diogu. Ekintza ezberdinak antolatu ditugu, baina egun handia, urtarrilaren 22an, ostiralean ospatuko dugu.
Aipatu behar da, Roald Dahlen liburuetako pertsonaiekin familietan egindako idazlanak. Benetan, txalogarria izan da gurasoen partaidetza eta aitortu beharra dago urtero, primerako idazleak deskubritzen ditugula gure eskolan.
Gure blog honetatik eskerrak beroenak luzatu nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei.
 Hona hemen, egun horretako irakurketak eta kokapenak. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

liburu bat: "EN LA CALLE MAYOR"


Gaur, arratsaldeko 19:00retan, Virginia Gil Rodriguez idazlearen lehenengo liburuaren aurkezpena izango da Kultur Etxean.
Virginia  Hondarribiko Kale Nagusian bizi da eta hemen bertan kokatu du liburuaren istorioa.



Hoy, a las 19:00 horas tendrá lugar en Kultur Etxea la presentación del primer libro de la escritora Virginia Gil Rodriguez. 
Virginia vive en la Calle Mayor de Hondarribia y es aquí donde ha situado la historia que nos cuenta en su libro. 


iturria: Cadena Ser

2016-04-11

CERVANTES-en URTEURRENA

Durante este año se celebra el IV centenario de la muerte de Cervantes. He aquí la web oficial que se ha preparado con este fin y en la que se detalla información sobre las actividades programadas.

klik egin

2016-04-08

LAIDA MARTINEZ MEDIATEKAN

Gaur, laugarren mailako ikasleek LAIDA MARTINEZ idazlearen bisita jaso dute.
Pasa den hiruhilekoan, MAX BAZTERRAK NAHASTEN eta MAX ETA LEHENGUSINA TXIKIA liburuak irakurri zituzten gure ikasleek. Hau dela eta, Ibaizabal editorialari esker, idazlearekin egoteko eta hitz egiteko aukera izan dugu.
Oso tarte atsegina pasa dugu berarekin, oso ondo, pazientzia handiz eta era atseginez erantzun ditu ikasleek egindako galdera guztiak. Berak aipatutako gauza askoren artean, honako honekin gelditu gara:
"Idazten duzunean, planeta bat sortzen duzu eta, sortzen ari zarenean, planeta horretan murgiltzen zara".
MILA ESKER LAIDA!!

2016-04-04

Ipupomamua eta ROALD DAHL

Aurreko sarrera batean jakin arazi genizuen bezala, aurtengo gure Liburuaren Eguna ROALD DAHL idazleari buruz ari gara prestatzen eskolan. Donostiako Haur Liburuaren Dokumentazio guneari esker jakin dugu telebistako IPUPOMAMUA saio batzuk, idazle honen inguruan egin zirela. 
Hau dela eta, aukera ezin hobea izan dugu gure blogean jartzeko:

2016ko HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.

Aurtengo mezua  Luciana Sandroni- k idatzi du eta Iñaki Mendiguren-ek euskarazko itzulpena egin du
Ilustrazioa: Ziraldo
iturria: OEPLI 
GAZTELERAZ

Behin batean…
Behin batean, bazen...Printzesa bat?Ez.
Behin batean bazen liburutegi bat. Eta behin batean bazen Luisa ere, liburutegira lehen aldiz joan zena. Neskatila poliki-poliki zebilen han, motxila gurpildun handi bati tiraka. Txundituta begiratzen zion guztiari: apalak eta apalak zeuden, liburuz beteak. Mahaiak, aulkiak, koloretako kuxinak, marrazkiak eta afixak paretetan.

2016-03-26

JAIZKIBEL, KLIK BATEAN


Lander Zurutuza lezoarrak Jaizkibel mendian ateratako argazkiekin egitasmoa abiatu du. Tarteka mendiarekin lotura duten argazkiak ari da sarean jartzen, horretarako propio sortu duen webgunean.
Irudiak ikusgarriak dira, Jaizkibelek duen balioa eta aberastasuna adierazten dute. Oraingoz, 14 daude. Askoz gehiago egongo dira.

iturria: Hitza

2016-03-15

ROALD DAHL-en URTEURRENA eta LIBURUAREN EGUNA

http://talaialhliburutegia.wix.com/roalddahl1
Irudian klikatu
Eta urteurrenak ospatzen ari garenez, aurtengo Talaia Eskolako Liburuaren Eguna idazle ospetsu bati eskainiko diogu: ROALD DALH.
Roald Dahl, (Llandaf 1916-1990), Haur eta Gazte Literatura idazle famatuaren jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatzen da. Asko dira berak idatzitako liburuak. Hauetako batzuk zinera eraman dira: Matilda, Charlie eta txokolate lantegia, Sorginak...
Dagoeneko, martxan gaude eta eskolako ikasleentzat lehen baino askoz ezagunagoa egin da idazlea, hori baitzen gure helburua. Mediatekan, berari buruzko informazioa jaso dute eta gela ezberdinetan liburuak irakurtzen hasi dira. Honetaz gain, Roald Dahlen liburuetako pertsonaia ezberdinekin,  istoriotxoak asmatu eta idatzi egin dituzte etxean, gurasoen laguntzaz. Horietako batzuk Liburuaren Egunean irakurri egingo dira.
Udak Liburutegiarekin batera, maiatzean, erakusketa bat antolatuko dugu Arma Plazan.
Hemendik aurrera, informatzen jarraituko dugu.

BLAS DE OTEROren URTEURRENA


Gaur, martxoak 15, Blas de Otero idazle bilbotarraren jaiotzaren ehun urte betetzen dira.
Otero izan zen, Gabriel Celayarekin batera, poesia soziala mugimenduaren ordezkari nagusia, eta gerra ondorengo olerkaririk garrantzitsuenetako bat. Oterok harreman handia izan zuen euskal olerkariekin. Gerra aurrean Lauaxeta ezagutu zuen, eta gerra ondoren Gabriel Aresti izan zuen adiskide handia. Arestiren olerkigintza Oteroren eraginpean idatzia da, aldi batez behintzat. Arestik euskaratu zizkion, bestalde, Majoria handiari (1963) izeneko poemak.


 PIDO LA PAZ Y LA PALABRA
 Escribo
en defensa del reino
del hombre y su justicia. Pido
la paz
y la palabra. He dicho
«silencio»,
«sombra»,
«vacío»
etcétera.
Digo
«del hombre y su justicia»,
«océano pacífico»,
lo que me dejan.
Pido
la paz y la palabra.


2016-03-09

martxoak 8 BORDARIN

Atzo, martxoak 8, Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatu zen mundu osoan. Aipatu genuen bezala, eskolan hainbat ekintza antolatu ziren ikasleekin, baina honetaz gain eskolako maisuek egin ziguten harrera aipatu beharra dago. Ezusteko atsegina eta polita izan zen, txalapartaz lagunduta, eskeini zutena. MILA ESKER!!
Hona hemen argazki batzuk:
 



Hala ere, benetako borondatea dutenentzat, urteko 365 egunak dira martxoaren 8a. eta ez egun hau soilik.

2016-03-06

liburu bat: "CUENTOS PARA ENTENDER EL MUNDO"

 Ipuin bilduma honetan, erraz ulertzeko eta bereganatzeko istorio motzak bildu ditu Eloy Morenok.
Idazleak egokitutako aspaldiko istorioak dira hauek, baina, garai guztietan interesgarriak, baliogarriak eta pentsa arazten duten horietakoak.

"Estos cuentos no son míos. Yo, ni en mil vidas podría escribir algo tan bonito. Por eso lo único que he hecho ha sido adaptarlos a los tiempos que corren. Adaptar el lenguaje, los personajes y los escenarios. Y lo más importante de todo, seguir transmitiéndolos. Me siento como un pequeño satélite que recibe información para emitirla de nuevo hacia otras personas, hacia otras vidas".

 Hona hemen bi ipuin:

 EL NIÑO QUE PUDO HACERLO


"Dos niños llevaban toda la mañana patinando sobre un lago helado cuando, de pronto, el hielo se rompió y uno de ellos cayó al agua. La corriente interna lo desplazó unos metros por debajo de la parte helada, por lo que para salvarlo la única opción que había era romper la capa que lo cubría.

LAS ESTRELLAS DE MAR


"Una mañana de invierno, un hombre que salía a pasear cada día por la playa se sorprendió al ver miles de estrellas de mar sobre la arena, prácticamente estaba cubierta toda la orilla.
Se entristeció al observar el gran desastre, pues sabía que esas estrellas apenas podían vivir unos minutos fuera del agua. Resignado, comenzó a caminar con cuidado de no pisarlas, pensando en lo fugaz que es la vida, en lo rápido que puede acabar todo.


2016-02-29

BERDINTASUNA: "ARROSA KOLORE"

Datorren astean, martxoaren 8an, EMAKUMEAREN EGUNA ospatuko da. Hau dela eta, Hezkidetza Batzordetik beste jarduera batzuen artean, gure ikasleek honako bideoa hau ikusiko dute. Ondoren hausnarketa bultzatuko duten galderak egingo ditugu.




Luzatu nahi dugun mezua zera da:
Denok berdinak gara, pertsonak. Neskak edo mutilak izateagatik ez gara honelakoak edo halakoak izan behar. Askatasuna izan behar dugu nahi duguna egiteko, nahi ditugun jokoak aukeratzeko, nahi dugun bezalakoak izateko. 

2016-02-25

PEDIATRA BATEN AHOLKUAK/CONSEJOS DE UN PEDIATRA



Forest-ek esaten zuen bezala " Bizitza bonboi kaxa bat bezalakoa da. Zer tokatuko zaizun ez dakizu inoiz " esaten du Jaionek.
Jaione, ama bilbotarra da, eta pediatrak berari emandako amaberrientzako aholku zerrenda bitxia Facebooken jartzea erabaki zuenean ez zuen espero hainbeste arrakasta izatea
Ama honek blog bat ere badu:: masalladelrosaoazul
Oso interesgarria iruditu zaidalako, gure blogera ekartzea erabaki dut.
Irakurri arretaz.





 “La vida es como una caja de bombones. Nunca sabes lo que te va a tocar” que decía Forrest :) Cuando escribí este texto en Facebook, no podía ni imaginar que algo así pudiera pasar. El texto compartido y comentado miles de veces, colgado en la consulta de una pediatra, viralizado por whatsapp y las redes sociales… hasta aparecer en las noticias O.O. P

2016-02-22

5 URTEKO IKASLEAK ERDI AROAN

Oraingo honetan "ERDI AROA" proiektuari heldu diote bost urteko ikasleek fantasia eta errealitatea uztartuz.
Talde lanari garrantzi handia eman zaio eta asko gozatu dute.
Familia guztiei ESKERRAK eman nahi dizkiegu izandako inplikazioarengatik.
Zuen gustukoa izango delakoan argazki bilduma hau uzten dizuegu.

ERDI AROA by Slidely Slideshow

2016-02-19

BEGEL blogaren URTEURRENA

BEGEL: Gipuzkoako Eskola Liburutegien Blogak 7 urte bete ditu hilaren 12an.  Eskola Liburutegi batean aritzen dugunontzat eredu ezinhobea dugu bertan eta jarraitzaile leialak izan eta izango gara betirako. 
Talaia Mediatekako blog honetatik ZORIONAK eta MILA MILA ESKER,bene-benetan, bidaltzen dizkiogu blog honen  sortzaileari. 
B.E.G.E.L.



2016-02-04

otsailak 4: SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren 5ean Santa Ageda eguna ospatzen da. Euskal Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera. Betiko kopla zaharrak edo sortu berriak abestera aterako da jendea iluntzean.
Gure eskolako ikasleak ere, goizean zehar kantatzera atera dira herrian barrena.

3. C-ko ikasleak

 "Ezaguna da Santa Ageda 
gure ohitura zaharretan 
ama-natura esnatzen dugu
 makil bana eskuetan. 

 Aurten ere bai eskaera bat 
 luzatzen dugu benetan: 
 Talaiak osasun ona izan 
dezan mendeen-mendetan".





Con fecha de hoy, 4 de febrero,  es costumbre en muchos pueblos de Euskal Herria salir a cantar las coplas de vísperas de Santa Águeda.
La costumbre marca que se salga en cuadrillas por la calles de los pueblos y ciudades, así como que se recorran los barrios de caseríos yendo de puerta en puerta cantando coplas a la santa y recogiendo dinero para diferentes causas. Se suelen acompañar de bastones y palos con los que se golpea el suelo rítmicamente.
Nuestros alumnos también han salido a cantar por el pueblo  sus coplas.

2016-02-02

8. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA


Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
  • IPUINA ILUSTRATU
  • ILUSTRAZIOA, IPUINA BILAKATU
  • KOMIKI EDO BINETA SORTU 

2016-02-01

STORY TELLER/IPUIN KONTALARIA



Urtarrilaren 29an, 5. mailako ikasleek ipuintxo bat ingelesez entzuteko aukera izan zuten. Oso gustura aritu ziren eta gogoz parte hartu zuten ondorengo ekintza guztietan.







Story: "JIM AND THE BEANSTALK"
Story Teller: CAROLINE
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...