2015-05-25

LIBURUAREN EGUNA SATARKAN

Pasa den apirilaren 23an, Satarka eraikuntzako 3 urteko ikasleek ere Liburuaren Eguna  ospatu zuten. Tutoreek, goizeko bederatzietan fantasiazko pertsonaien mozorroekin jaso zituzten ikasleak.
Saio kolektiboan, pertsonaiari zegokion ipuina kontatu zieten haurrei.
Ikasleek, ipuina entzun ondoren, folio batean marraztu eta idatzi zuten gehien gustatu zitzaiena. Ondoren, lan hauek pasilloan jarri ziren.
Arratsaldean tutoreak, gelaz gela ibili ziren ipuinak kontatzen haur guztiak entzun ahal izateko.
Eta jaia bukatzeko, treneko parkean merendola bat egin zuten.
Hauek izan ziren aukeratutako ipuinak:
  • 3 urte A: TARRAPATATA PIRATA. Ainhoa
  • 3 urte B: PETER PAN. M. Jose
  • 3 urte C: EDURNE ZURI.Mila
  • 3 urte D: ZUREA BAI APARTEKO ERRATZA. Lupe
  • 3 urte E: ALADIN. Asier
Hona hemen argazki batzuk:


2015-05-21

LA BIBLIOTECA DEL SEÑOR LINDEN

"LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK" liburutik hartutako beste irudi bati buruzko istorio bat idatzi eta ekarri digu seigarren mailako Maddi Benages-ek. Lan bikaina!
     "Os voy a contar una historia que me contaron ayer:
Él la había prevenido sobre el libro. Ahora era demasiado tarde.

Esto pasó en el instituto Howalsky, conocido como “ La esperanza de Linden”, debido a que al señor de la biblioteca, el señor Linden, lo encontraron en un sueño profundo con un libro, cuyo título era “Él”. Ahí sigue Linden, ¿y el libro?. Nadie se atreve a tocar nada. 
Aparte de lo de la biblioteca, ese instituto era un instituto corriente, pero había una chica un tanto especial. Se llamaba Judith. Judith era rubia, alta y digamos que medio espía. Un día de clase, entraron todos al aula del señor Mr Cottes; el señor Mr Cottes no es una persona sonriente, digamos que está muy centrado en su trabajo, manejar sus alumnos. Bueno, sigo con la historia. El caso es que ese día mandó a sus alumnos traer una noticia en pareja. A Judith le tocó con Josh. Judith tenía claro lo que quería investigar, el caso de “Linden”. Enseguida se lo contó a Josh, no le gustó mucho la idea pero como él no tenía ninguna mejor, tuvo que conformarse. Fueron a la biblioteca y Judith vio que Josh estaba muy nervioso, demasiado quizás. Judith dejó el caso de Linden a un lado y quiso saber qué era lo que le sucedía a Josh. 
Al cabo de los días, Judith supo que Josh era Linden, porque se le escapó. Por eso Josh apareció el mismo día  que Linden entró en ese profundo sueño, ahora llamado “muerte”. Judith no quería ser menos que Linden, ella también quería tener otra vida, así que subió a la biblioteca del señor Linden y cogió el libro. Empezó a leerlo desde la página abierta, sin entrar en ese profundo sueño, olvidándose de la redacción. Llegó el día de la entrega pero Judith no tenía el trabajo, ya que estaba tan asombrada. El profesor los llamó y salieron ante sus compañeros sin la redacción, pero a pesar de ello Judith empezó a hablar sobre lo ocurrido y todos se quedaron asombrados. 
Judith se hizo famosa, aun así, ella seguía queriendo entrar en ese sueño profundo. Ella estaba empeñada con que tenía algo que ver con el libro, pero Josh le decía que no era así. 
Un día la encontraron sumida en un sueño profundo, sin el libro, pero se lo pusieron entre las manos por descubrir la muerte. Él la había prevenido sobre el libro, ahora era demasiado tarde.
¿Será esto cierto?, os dejo investigar si tenéis curiosidad".
MADDI BENAGES 6. D
   
                                                                                                                 

2015-05-15

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN 2015

Urtero bezala, 5. eta 3. mailako ikasleen arteko eginten dugun ekintza hau oso gustukoa dugu guztiok. Hona hemen hainbat argazki:

2015-05-14

"TOM TXIKI ETA ISPILU MAGIKOA" zinema euskaraz

Malagako Zinemaldian eta Sevillako Europear Zinema Festibalean arrakasta handia izan duen 3Dko animazio-luzemetrai hau estreinatu da euskaraz.


Jatorrizko bertsioan 'Meñique' izenburua eman zioten, eta sei urte behar izan zituzten proiektua burutzeko. Erpurutxo ipuinaren moldaketa bat da filma. Txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki baten istorioa kontatzen du filmak, Tom Txikirena. Uzta hondatu dio intsektu izurrite batek, eta laranja itxurako ispilu batek abentura batean sartuko du. Ispiluak haren ametsetako emakumea erakutsiko dio, eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira bidean jakingo du Tome Txikik erregearen jauregia ilunpetan eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu baten eraginez. Ur putzua zabaltzen duenarentzat opari bikainak dauzka erregeak. Horretan ahaleginduko da Tom Txiki.

Zuzendaria: Ernesto Padrón (Kuba/Espainia, 2014)
Iraupena: 73 min  

2015-05-04

MEDIATEKAKO KATALOGOA IKUSGAI/CATÁLOGO DE LA MEDIATEKA

Hezkuntza Sailak web berri bat, http://opacabies.eus , prestatu du fondoak kudeatzeko Abies 2 programa erabiltzen duten  eskola liburutegietarako.  Honi esker eta lankide batzuen lanari esker, gaurtik aurrera Mediatekako katalogoa gure blog honetan kontsulta dezakezue goiko orrialde batean.


El Departamento de Educación ha apuesto a disposición de los centros docentes no universitarios que gestionen la Biblioteca Escolar con el programa Abies 2, una web en la que alojar los catálogos de sus fondos. Debido a ello, y al trabajo de algunos compañeros, a partir de hoy será posible consultar el catálogo de nuestra mediateka en  una página de nuestro blog.

2015-05-03

DENOK EZBERDIN, DENOK BEHARREZKO

Pasa den astean, Pello Añorga idazlea laugarren mailako ikasleekin egon zen eskolako mediatekan. Berarekin tarte atsegina pasa genuen, ipuinak entzuten, abesten eta baita dantza egiten ere. Berak pasa zigun mezua hauxe izan zen: Denok gara ezberdinak, bai, baina... denok gara beharrezkoak. Hona hemen argazki batzuk. MILA ESKER PELLO!!

XAKEA ESKOLAN/ EL AJEDREZ EN LA ESCUELA

Gaur goizean SER irrati katean, Leontxo Garciari egindako elkarrizketa interesgarri bat entzun dut. Behin baino gehiagotan entzun diot xakearen garrantziaz hitz egiten, batez ere eskolara eramaten denean; nola aplikatu daitekeen Matematika arloan eta batez ere, zein lagungarria den Hizkuntza arloan, irakurketako prozesuan eta baita arazoak dituzten ikasleei ere laguntzeko. Xakeak, herraminta didaktiko bezala balio handia duela dio eta, hau dela eta, xakea eskolara eramateko ari da borrokatzen.
Hona hemen goizeko elkarrizketa. 15 minutu irauten du eta entzuteak merezi du.

  

Esta mañana en la cadena Ser he escuchado una entrevista muy interesante realizada al ajedrecista  Leontxo García. En más de una ocasión le he oído hablar de la importancia del ajedrez en la escuela, de cómo se puede aplicar en las áreas de Matemáticas y sobre todo cómo ayuda en el área de Lengua en una buena lectura y comprensión y cómo también resulta de gran ayuda en las personas con diferentes tipos de problemas. Por todo ello él sigue peleando por su implantación en las escuelas.
Aquí os dejo la grabación del programa. Dura 15 minutos y me ha parecido muy interesante.

2015-04-29

BARCO DE VAPOR eta GRAN ANGULAR SARIAK/PREMIOS BARCO DE VAPOR Y GRAN ANGULAR

Hilak 21ean, BARCO DE VAPOR eta GRAN ANGULAR SARIAK 2015 banatu ziren Madrilen.
Aurtengoa, hogeita hamazazpigarren edizioa izan da eta sarituak izan diren idazleak honako hauek ditugu:
  • Barco de Vapor  Saria: Pedro Mañas Romero "La vida secreta de Rebecca Paradise" liburuagatik 
  •  Gran Angular Saria:  Patricia García-Rojo, " El mar" obragatik.
El pasado día 21 se concedieron en Madrid los premios Barco de Vapor y Gran Angular en su treinta y sieteava edición. Los escritores premiados han sido:
  • Premio Barco de Vapor: Pedro Mañas Romero, por La vida secreta de Rebecca Paradise 
  • Premio Gran Angular: Patricia García-Rojo, por El mar 
iturria: BEGEL

2015-04-24

apirilak 23: "FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA" "EN UN MUNDO DE FANTASÍA"

Azkenean iritsi zen espero genuen eguna!. Irrikatan geunden gure ekintzarekin hasteko. Dena prest zegoen. Biteriko ikasle txikien zain geunden Bordariko ikasle eta irakasleok, kontent, urduri. Baina bat-batean... zaparrada ederra bota zuen. Han geunden denok, zeruari begira, ea noiz atertuko zain; bestela bertan behera utzi beharko genuen eguna. Baina, zorionez, segituan euri-jasa pasa zen eta txikiak gurera abiatu ziren. Seigarren mailako ikasleak patioan zain zeuden kartelekin txikiak jasotzeko eta zegozkien geletara laguntzeko.
Hemendik aurrera gertatu zena, argazkietan duzue. Guk oso ondo pasa genuen eta disfrutatu genuela esan behar dugu.Ea gustatzen zaizkizuen!!


"FANTASIAZ BLAI" by Slidely Slideshow
Por fin llegó el día esperado! Estabamos deseosos de empezar con la actividad. Todo estaba preparado. Esperábamos a los pequeños que venían de Biteri, contentos, nerviosos. Pero de pronto... un buen chaparrón! Todos mirando al cielo por ver si paraba; si no, habría que suspender todo. Pero pasó rápido y pudieron venir. Los alumnos de sexto esperaban en el patio con sus carteles para recoger a los pequeños y acompañarles a sus clases. Lo que vino a continuación lo podéis ver en las siguientes fotografías. Espero que os gusten.

TALAIA BORDARI MEDIATEKA HONDARRIBIA de Slidely by Slidely Slideshow

2015-04-21

LIBURU EGUNERAKO IRAKURKETAK/LECTURAS PARA EL DÍA DEL LIBRO

 Aurreko sarreretan aipatu dugun bezala, datorren ostegunean, hilak 23, Bordari eraikuntzan Liburuaren eguna ospatuko dugu.
Dagoeneko prest dago dena. Irakasleok irakurriko ditugun ipuinen kartelak sarrerako horma-irudian  ikusgai daude, ikasleei banatuko zaizkien txartelak ere...
FANTASIAZ BLAI!!
 Eta ekintza borobil-borobila ateratzeko... eguraldiak laguntzea espero dugu!!
Behean irakurleak eta ipuinak ikus ditzakezue.



Como os hemos comentado en anteriores entradas el próximo día 23 celebraremos en Bordari el Día del Libro. Ya está todo listo. Los cuentos que leerán los profesores en el mural de la entrada, las entradas que repartiremos a los alumnos... Esperemos que el tiempo acompañe!

2015-04-20

NESS LAKUKO MUNSTROA

Eta Liburuaren egunerako fantasiazko pertsonaiak ari garela eta  Googlek munstro bat ekartzen digu gogora: Ness lakukoa, hain zuzen ere. 81. urteurrena. Non ote da?

Y ya que estamos en un Mundo de fantasía , hoy Google nos recuerda el monstruo del lago Ness y su 81 aniversario. Lo encontrarán?

2015-04-18

LIBURUAREN EGUNA PRESTATZEN/PREPARANDO EL DÍA DEL LIBRO

Datorren ostegunean, apirilak 23,  Bordari eraikuntzan Liburuaren Eguna ospatuko dugu. Dakizuenez, "FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA" da  aukeratu dugun gaia. Ikusten duzuenez jo ta ke ari gara denok lanean ekintza ondo atera dadin.

 El próximo jueves día 23 celebraremos en Bordari el Día del Libro. Como sabéis el tema elegido para este año es "UN MUNDO DE FANTASÍA". Os dejamos una pequeña muestra de los preparativos.

2015-04-15

GOGOAN DUZU...?/ ¿TE ACUERDAS DE...?

Goizean lehengusina batek bideotxo hau bidali dit eta zuekin konpartitu nahi dut.
Denborarekin gauza asko aldatu egiten dira; baina... GUZTIAK EZ!!

iturria: Rinconcito de luz
He querido compartir este pequeño video que me ha enviado mi prima.
Muchas cosas cambian con el paso del tiempo; pero...NO TODAS!!

altxor bat: PRINTZE TXIKIA

Hona hemen hirugarren mailako ikasle batek etxetik ekarritako altxorra. "Printze Txikia" liburua hamabi hizkuntza ezberdinetan. ZORAGARRIA BENETAN!! Gure mediatekatik eskerrik beroenak Ainhoa Camacho-ren familiari bilduma bitxi hau erakusteagatik, eta ... ZORIONAK!!
Liburu osoa euskaraz irakurtzeko aukera.
"Printze txikia" hizkuntza guztietan
 
  Hoy os queremos enseñar este pequeño tesoro que nos ha traído una alumna de tercero. "El pricipito" en doce idiomas diferentes. Desde la mediateca queremos agradecer a la familia de Ainhoa Camacho por habernos enseñado esta preciosa colección. FELICIDADES!!  
"El principito"en todos los idiomas.

2015-04-10

BARBANTXO ANTZERKIA


Eta Aste Santuko oporrak ondo bukatzeko... ANTZERKIRA!

Bihar, apirilak 11, Irungo Amaia Kultur Zentroan, 17:00etatik aurrera "Barbantxo" antzerki 3D ikuskizuna eskainiko da euskaraz "LogelaMultimedia" taldearen eskutik.
Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria egin eta eramango dio. Amak Barbantxori 3D-ko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arrisku uneetan hobeto ikusteko.
Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu. Interakzio honek mundu harrigarri bat. iragartzen du, interakzio hau baita 3D-ko irudi garaikideen eta ilustrazio tradizionalaren arteko zubia.
informazio gehiago: irun.org 


 
Y para terminar bien las vacaciones... AL TEATRO!
Mañana sábado, día 11, en el Centro Cultural Amaia a partir de las 5 de la tarde "LogelaMultimedia"  ofrecerá la obra en 3D "Barbantxo".

La ama está enferma en la cama y el pequeño y revoltoso Barbantxo ha preparado la comida para el padre y se la va a llevar.

La ama le da a Barbantxo unas gafas 3D para que vea mejor los momentos de riesgo que pudieran aparecer por el camino.
En el mismo momento que Barbantxo se ponga las gafas, el público hará lo mismo. Esta interacción descubrirá un mundo maravilloso, pues esta interacción supone un puente entre las imágenes contemporáneas 3D y la ilustración tradicional.

2015-04-03

LIBURUAREN EGUNA MARTXAN/EL DÍA DEL LIBRO EN MARCHA

Urtero bezala eskolako Liburuaren Eguna prestatzen ari gara. Fantasiazko pertsonaiak da aukeratu dugun gaia eta horrela deitu diogu:
"FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA". Hona hemen aurrerapen txiki bat:

Como todos los años nos estamos preparando para el Día del Libro. El tema elegido ha sido los personajes fantásticos y así lo hemos llamado: " EN UN MUNDO DE FANTASÍA". Aquí tenéis un pequeño adelanto.

2015-04-02

apirilak 2: HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA/DÍA INTERNACIONAL DEL LIBRO INFANTIL


 1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Aurtengo mezua  Marwa Al Aqroubi-k idatzi du eta Iñaki Mendigunek egin du itzulpena.

Leloak horrela dio: "KULTURA ASKO, ISTORIO BAKARRA"

"Hainbat hizkuntzatan mintzo eta
jatorri askotarikoak gara,
hala ere, istorio berberak partekatzen ditugu".
Nazioarteko istorioak… folklore-istorioak,
istorio berbera da guztioi kontatua
hainbat ahotsetan
hainbat koloretan
eta hala ere ez da aldatzen…
Hasiera…
korapiloa…
eta amaiera.
Istorio berbera da guztiok jakin eta maite duguna.
Guztiok entzun dugu
hainbat bertsiotan, hainbat ahotsek kontatua,
eta hala ere beti berbera.
Heroia… printzesa… eta bilaua.
Ez du axola beraien hizkuntzak,
ezta beraien izenak
edo aurpegiak ere.
Beti berbera da.
Hasiera,
korapiloa
eta amaiera.
Beti heroi hura… printzesa hura eta
bilau hura,
gizaldiz gizaldi aldatu gabe.
Konpainia egiten digute,
ametsetan xuxurlaka aritzen zaizkigu,
lo harrarazten digute goxo-goxo.
Haien ahotsak aspaldi isildu ziren,
baina gure bihotzean bizi dira betiko,
misterioaren eta irudimenaren zelaian
elkartzen gaituzte-eta,
kultura ezberdin guztiak istorio bakar batean urtuz".

Idazlea: Marwa Al Aqroubi
Itzulpena: Iñaki Mendiguren
Sarah J. Turtle.
  Castellano     

2015-03-23

GURE BILDUMAK/NUESTRAS COLECCIONES

http://edu.symbaloo.com/home/mix/13ePLPjTR4
BALIABIDEAK



Gure blogean, egunez egun argitaratzen joan garen hainbat baliabide eta atsegin zaizkigun bideoak biltzea interesgarria iruditu zaigu bi webmix hauetan. Horretarako SYMBALOO erabili dugu.

Zuen gustukoak izango direlakoan, hona hemen gure bildumak:







http://edu.symbaloo.com/home/mix/13ePLQ6XIA
ATSEGIN ZAIZKIGUNAK



Os presentamos en estos dos webmix una colección de recursos y de videos que hemos ido recogiendo día a día en nuestro blog. Para ello hemos utilizado el programa SYMBALOO.

Esperamos que os gusten.


2015-03-20

UDABERRIA IRITSI DA!/ LLEGA LA PRIMAVERA

Astronomoek diotenez gaur, martxoak 20, goizeko 6:14tan hasi da udaberria. Euskalmetek "berotsua eta prezipitazio normalekoa edo pixka bat euritsuagoa izan daitekeela" aurreratu du. Negua pasa ondoren, udaberria itxaropenarekin eta garai berriekin lotzen dugu. Batzuentzat alergia, azkura eta begi gorrituen sasoia ere bada, baina horrekin batera inguruko landareak loratzen ikustea, kukuaren lehen agurra entzutea eta arratsalde luzeak datoz. Gaurtik aurrera, eguzkiak hamabi ordu baino gehiagotan berotuko du lurra eta, eguerdian, gero eta gorago azalduko da, ekainaren 21ean punturik gorenean egon arte. Goza dezagun bada!




 Según los astrónomos hoy 20 de marzo a las 6:14 de la mañana ha comenzado la primavera. La agencia Euskalmet adelanta que será algo calurosa pero también lluviosa. A pesar de las alergias, los picores, los ojos enrojecidos...merecerá la pena ver florecer las plantas y alargar los días.

2015-03-16

GURE ARTISTAK

Hau irudimena eta trebetasuna gure bi lagun hauek dituztenak!! Begira zer ekarri diguten fruta ezberdinak erabiliaz!! Hontza anana, sagar, mahats... eta trikua, udare eta mahatsez eginak.

2015-03-12

ANTTON KAZABON BORDARIN

Atzo, hilak 10, Antton Kazabon idazlea laugarren mailako ikasleekin egon zen mediatekan. Oso saio atseginak izan ziren eta oso ondo pasa genuen denok. Ttantto, Momolo eta Elurretako Leopardoaren bila izan dira ikasleek irakurri dituzten liburuak. Berarekin gustura aritu ginen: mihia trabatzeko aho-korapiloen lehiaketa, asmakizunak... eta hainbat argibide eman zigun eskupilotan aritzeko... MILA ESKER ANTTON!!

2015-03-10

Bitxikeriak: GAIZKI EGITEN ARI GAREN 10 GAUZA

Bideo honetan bururatzen ez zaizkigun trikimailuak ikusteko eta ikasteko aukera dugu. Egunero egiten ditugun gauzak dira baina gaizki eginak! Seguru nago baten batek harrituta utziko zaituela!!
Egia esateko niri gehien gustatu zaidana baratxuriena izan dela, baina orain probatzera noa... Esango!!

  En este video podemos ver y aprender unos cuantos trucos que nunca se nos hubieran ocurrido para realizar una serie de cosas cotidianas y que normalmente hacemos mal. Seguro que más de uno os gustará. A mí particularmente el de los ajos me ha llamado la atención pero... habrá que probarlo.

2015-03-09

olerki bat: EL RENACUAJO PASEADOR

3. B gelako Luciaren amak, maletako koadernoan, Rafael Pombok poeta kolonbiarraren olerki polit bat idatzi digu. Mila esker!!
Hona hemen marrazki bizidunetan.

Hemos conocido esta poesía del poeta colombiano Rafael Pombo gracias a la ama de Lucía de 3. B que nos la  ha escrito en el cuaderno de la maleta viajera. Muchas gracias!!
Lo hemos encontrado en dibujos animados.

2015-03-06

martxoak 8: EMAKUMEAREN EGUNA

Datorren igandean, martxoak 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.

1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.
iturria: Wikipedia

 

Argi dagoena da eman ditugun pausuak handiak izan arren, ez direla nahikoak izan berdintasunera iristeko. Gaur bertan irratian eman dute berria entzun edota irakurri besterik ez dugu egin behar. Hona hemen:

"Las mujeres soportan una doble brecha salarial: respecto a los hombres y también entre ellas en función de si son madres o no. Así, el sueldo de las españolas es un 17% más bajo que el de los varones y, si tienen hijos, ganan de media un 5% menos que las que no tienen."


  • En las diferencias salariales influye el número de hijos y si son niñas o niños
  • "La maternidad está penalizada por la sociedad", asegura la organización
  • Según la OIT, la igualdad salarial no se alcanzará hasta dentro de 71 años
  • Deberían ganar más que los hombres, si se atiende a factores explicables"
iturria: rtve.es
Hona hemen  emakumearen bilakaera Disney-ren ipuinetan:




2015-03-05

2015eko KORRIKA

 Hilaren 19an Urepelen hasiko da hemeretzigarren  Korrika; euskararen lurraldea zeharkatu eta euskararen alde 2.500 kilometro egin ostean, Bilbon bukatuko da lasterketa.

 Aurtengo leloa:  EUSKAHALDUN!


Hondarribitik martxoaren 22an, igandea, goizeko 6:09an pasako da  eta
Korrika Txikia martxoaren 13an izango da goizeko 11:00tan Arma Plazan, Santiago kalean amaitzeko. 

HAN ELKARTUKO GARA DENOK!!..


Hemen duzue aurtengo kanta: DENOK KORRIKARA!



Hona hemen bideo interesgarri bat: EUSKARAREN MISTERIOA 
El próximo día 19 se celebra la décimonovena edición de la KORRIKA Comenzará en Urepel para terminar en Bilbao después de recorrer 2500 kilómetros y bajo el lema: EUSKAHALDUN!
Por Hondarribia pasará el domingo 22 a las 6: 09 de la mañana. La Korrika txikia se celebrará el viernes día 13 a las 11 de la maña para terminar en la calle Santiago.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...