"IKUSEZINA", Marijn Boukaert-ek, 26 hizkuntz ezberdinetan, idatzi duen album on line bat.
Denon artean konpartitzeko bidali digu.
MILA ESKER!!
Hemen klik eginez hizkuntza aukera dezakezue.
Gaia: Jaiotza, haurdunaldia, eta ikusezina den zerbait...
2014-02-06
2014-02-04
otsailak, 4: SANTA AGEDA BEZPERA
Otsailaren 5ean ospatzen du Eliza Katolikoak Santa Ageda eguna. Euskal
Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren
ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera. Betiko kopla zaharrak edo sortu berriak abestera aterako da jendea
iluntzean. Talaia eskolako ikasleak ere, goizean zehar kantatzen ibiliko dira herrian barrena.
"Ezaguna da Santa Ageda
gure ohitura zaharretan
ama-natura esnatzen dugu
makil bana eskuetan.
Aurten ere bai eskaera bat
luzatzen dugu benetan:
Talaiak osasun ona izan
2014-02-03
ESKOLARAKO BIDEAN
Askotan daukaguna baloratzen ahaztu egiten zaigu. Ados bazaude, ondoko irudiak arretaz begiratu...
2014-01-30
ELAREN MUNDUAK. Ikusi, entzun eta irakurtzeko ipuinak
![]() |
| www.elarenmunduak.com |
Umeek ipuin interaktiboak ikusteko eta PDF formatoan deskargatzeko ahal izango dituzte. Gainera beraiek idatzitako ipuinak partekatu eta iritzia ematea ere izango dute.
SARTU ELAREN MUNDUETAN ETA ONDO PASA!!!
2014-01-28
AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA/ PREMATRÍCULA
Ziur gaude zuentzat, zuen seme-alaben hezkuntza ardura handia dela. Horregatik, eskola baten hautaketak duen garrantziaz jabetuta, gure eskolaren berri eman nahi dizuegu. Horretarako, honekin batera doan informazioa bidaltzen dizuegu.
Eginiko eskaintza gustukoa baduzu, ondoan eskatzen zaizuen dokumentazioarekin batera, zuzen zaitezte Talaia Eskolako idazkaritzara. (Baserritar etorbidea, 51- Bordari eraikina).
EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Aita eta ama edo lege-tutorearen N.A.N.aren fotokopiak (atzerritarren kasuan A.I.Z.).
- Familia helbidearen udalak luzatutako erroldagiria (familia osoarena).
- Familia liburu osoaren fotokopia.
- Familia ugariaren kartilaren fotokopia, badagokio.
- Ikaslearen elbarritasun agiria, badagokio.
- Ikaslearen ama, aita, tutore legalaren edota anai-arreben elbarritasun agiria, badagokio.
- Familia unitatearen errenta agiria, Gipuzkoatik kanpo errenta aitorpena egiten badu.
- Kontu korrontearen 20 digituak.
- Otsailaren 3tik 14ra.
ORDUTEGIA:
- Goizean: 9:00tatik 12:00ak arte
- Arratsaldean: 14:30etik 16:00ak arte.
BIKOTEKA IRAKURTZEN/LEEMOS EN PAREJA
Azken urteotan bezela, seigarren mailako ikasleek "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuari ekingo diote.
Lankidetzako ikaskuntza metodo honek bikoteak osatzen ditu; rolen banaketatik abiatzen da (tutorea eta tutoretzapekoa), helburu komuna duelarik: irakurmena hobetzea. Hau guztia gidoi zehatz bati jarraituz egiten da testu errealak erabiliz eta benetako ulermen egoerak sortzen saiatuz.
Bi helburu nagusi ditu:
- Irakurketa konpetentzia hobetzea, batez ere, ulermena.
- Ikasleek elkarri ematen dioten laguntza bultzatzea (ikasleen arteko interakzioak).
Ekintza hau, astean behin, Hizkuntza eta Gaztelera arloetan burutuko da.
2014-01-27
6. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
![]() |
| Informazio gehiago |
Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak haurren eta
gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. Horretarako bi
modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera.
- Ipuina ilustratu.
- Ilustrazioa ipuin bilakatu.
ANIMATU ZAITEZTE LAGUNAK!!!
2014-01-23
MAITE FRANKO IPUIN KONTALARIA, BORDARIN
Atzo eta gaur, hilak 22 eta 23, Maite Franko ipuin kontalaria Bordariko 3. mailako ikasleekin egon da. Arreta handiz entzun dituzte kontatu dituen ipuinak eta ikaragarri ondo pasa dute. Hiru ipuin kontatu dizkie ikasleei.
Fantasia, misterio, beldurra, umorea... denetatik izan dugu eta tarteka... asmakizunak.
OSO ONDO pasa dugu zurekin.
MILA ESKER MAITE!!
MAITE FRANKO IPUIN KONTALARIA by Slidely Slideshow
2014-01-20
2014ko DANBORRADA. DONOSTIAN BARRENA TINTINEKIN
![]() |
| Iturria: Diario Vasco de 27.10.2009 |
Atzo eta gaur donostiarrentzat egun handiak dira. San Sebastian Martxarekin hasten da festa Donostian eta Azpeitian, eta 24 orduz danbor hotsak izango dira nagusi.
Oscar Alonso argazkilari donostiarraren lana gogorarazi nahi dizuet berriro ere. Tintin zale amorratua, orain dela urte batzuk, Donostiako toki enblematikoetara ekarri zuen Tintin.
Hona hemen aipatutako irudiak:
2014-01-17
Txotxongilo antzerkia: "ERREKA MARI"
Udalherria: Irun
Lekua: Amaia Kultur Zentroa
Ordua: 17:00
Hasiera: 2014/01/18
Amaiera: 2014/01/18
Sarrerak: 4,10 €
Txotxongillo Taldea Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek osatzen dute. 1971. urteaz geroztik Euskal Herriko bazter guztiak bisitatu dituzte beren panpinekin. Aurreneko panpinak Bixente otsoa, Jaxinto eta Joxepa eta Leire eta Eneko izan ziren. Urte batzuk igarota, bikotearen haur kutunenak jaio ziren: Erreka Mari eta Martin.
Erreka Mari obra euskal pertsonaia mitologiko batean oinarritzen da, azken lamia. Umorez, samurtasunez, kontatzen dizkigu Erreka Marik eta Martinek herriko biztanleen aldetik jasan behar dituzten arazo eta eragozpenak, eta hori guztia besteak ez bezalakoak izateagatik. Gure errepertorioko istoriorik ezagunena eta gehien antzeztu duguna izanik ere, bizi-bizirik dirau oraino, haurrek oso ondo ulertzen duten hizkuntza baitauka mintzagai: maitasuna, gure ingurumenaren zainketa, eta besteekiko begirunea.
- 3 urte gorako haurrentzat
- Euskaraz
iturria: txikiweb (Gipuzkoako haur agenda)
2014-01-09
UMORE PIXKAT MAITENAREKIN
Eta ondo hasteko, umore pixka batekin egingo diogu harrera 2014. urte berri honi.
Maitena Burundarena argentinarra da eta erro euskaldunak ditu. Ez da umorista edo komikilaria hutsa. Zintzotasun eta goxotasun handiz egiten die aurre emakumeen arazoei bere biñetetan umoreak eta marrazkiak bat eginez.
Maitena Burundarena argentinarra da eta erro euskaldunak ditu. Ez da umorista edo komikilaria hutsa. Zintzotasun eta goxotasun handiz egiten die aurre emakumeen arazoei bere biñetetan umoreak eta marrazkiak bat eginez.
Ezagutzen ez duzuenentzat, hona hemen "SUPERADAS 1" liburutik ateratako zenbait biñeta.
2013-12-27
TXOTXONGILOAK
Txotxongiloekin lan egiteko teknika ezberdin asko dago. Laura Kibelek, italiarra, oinak, belaunak, eskuak...gorputzeko atal guztiak txotxongilo bihurtzen ditu umorea, fantasia, kolorea eta erritmo biziko istorioak sortuz. Hona hemen adibide bat:
2013-12-26
2013-12-19
ZINEMA EUSKARAZ
Eta Gabonetan, etxean egoteko denbora gehiago dugunez, zenbait pelikula euskaraz ikusteko aukera dugu helbide honetan.
Irudiaren gainean klikatu.
2013-12-18
HAUR TXINATAR BATEN AMETSAK, ARGAZKIETAN
Wengenn Liao haurra lo dagoen bitartean, Queenie Liao , bere amak, haurrak dituen ametsak imajinatzen ditu konposaketa ezberdinak eginez. Argazkirik hoberenak "EL BEBE DURMIENTE" liburuan jaso dira. Hona hemen hauetako batzuk.
HAUR TXINATAR BATEN AMETSAK on PhotoPeach
HAUR TXINATAR BATEN AMETSAK on PhotoPeach
2013-12-15
2013ko GABONETAKO IRAKURKETA GIDA
Eta, eskutitza egin behar duzuela aprobetxatuz, ez ahaztu libururen
bat ere eskatzea. Hemen dituzue, ideia bat egiteko, zuentzako eta gurasoentzako prestatu
dugun gida txiki bat. Baietz zerbait interesgarria aurkitzen duzuen!
OLENTZERORI ESKUTITZA
Zuen gustukoa izatea espero dugu!
BERTSOLARI TXAPELKETA FINALA 2013
AMETS ARZALLUSEK jantzi du txapela.
Hendaiara joan da txapel preziatua. Buruz burukoan indarrak Lujanbiorekin neurtu ondoren, Arzallusek irabazi du lehia, 1737,5 puntu eskuratuta. Aurreko txapeldunak, berriz 1686,5 puntu lortu ditu.
Hona hemen Amets Arzallusen agurra, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.
"BERTSOLARI"
Iturria: eitb.com
Eta bertsolaritzaz gehiago jakiteko hona hemen Xabier Altunak, 2011. urtean egindako dokumentala:"BERTSOLARI"
2013-12-12
GABONETAKO HONDARRIBIKO LIBURU AZOKA
Igandera arte zabalik dago Hondarribiko Zumardian XIX. Euskal Liburu eta Disko Azoka, urtero Gabonen aurreko egunetan finkoa bilakatu den hitzordua.
San Pedro kaleko lanak direla eta, Zumardian jarri dute aurten.
Bordari eta Satarka lehiaketen sari-ematea egingo da etzi, 30 urtetako lan aukeratuen aurkezpenarekin batera.
2013-12-11
liburu bat: TATSU NAGATAREN PIZTIA HANDIAK
Tatsu Nagata Thierry Dedieuk asmaturiko pertsonaia da, eta ikertzaileak, liburuko ataletan barrena
animalia batzuen inguruko informazioa helaraziko digu euskaraz plazaratu duen bere lehen obra honetan.
animalia batzuen inguruko informazioa helaraziko digu euskaraz plazaratu duen bere lehen obra honetan.
Balea, krokodiloa, gorila, hartza, otsoa, lehoia eta marrazoari buruzko informazioa jasotzen du irakurleak oso modu xelebrean, eta horixe da, hain zuzen, liburu honen balio literarioa. Berez informazio liburutzat edo formaziorako materialtzat har daiteke Tatsu Nagataren liburu hau.
Informazio gehiago
Hona hemen liburuaren irudi batzuk:
Informazio gehiago
Hona hemen liburuaren irudi batzuk:
2013-12-03
2013ko EUSKARAREN EGUNA TALAIAN
Atzo, abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eskolan. Goizean zehar ekintza ezberdinak antolatu ziren. Goizeko bederatzietan 5. mailako ikasleek irratsaio bereziari ekin zioten gela guztietako kideek parte hartu zutelarik. A eta E gelako ikasleek Salamancara, B eta Ckoek Isil-isilik eta Ituringo Arotza eta Dkoek Urtxintxa oihanean abestiak kantatu zituzten. Bukatzeko, Euskaraz bizi abestia eskola osoko ikasleek abestu zuten. Guzti honetaz gain, astean zehar gela bakoitzak ortzadar bat eta eguzki euskaldun bat sortu du pasilloko paretak apaintzeko lelo batekin:
“HAINBAT KOLOREZ EUSKARAZ AHO BATEZ”
Gurasoen laguntza ere jaso dugu, euskara batuan ez dauden hitzak, herrikoak bertakoak, hain zuzen ere, bildu ditugu eta euri tanta baten barruan idatzi egin dira. Tanta hauek, sortutako ortzadarretan jarri dira.
Hona hemen ekintza guzti hauen muestra txiki bat. Ea gustatzen zaizuen!
“HAINBAT KOLOREZ EUSKARAZ AHO BATEZ”
Gurasoen laguntza ere jaso dugu, euskara batuan ez dauden hitzak, herrikoak bertakoak, hain zuzen ere, bildu ditugu eta euri tanta baten barruan idatzi egin dira. Tanta hauek, sortutako ortzadarretan jarri dira.
Hona hemen ekintza guzti hauen muestra txiki bat. Ea gustatzen zaizuen!
EUSKARAREN EGUNA BORDARIN by Slidely Slideshow
2013-12-02
IPUIN KLASIKOAK (III)
Oraingo honetan, 3. A, 3. C eta 3. Dko ikasleek ipuin hauek irakurri dituzte:
Erpurutxo, Jack eta babarrun magikoak eta Otsoa eta zazpi antxumeak. Hona hemen argazki batzuk:
Erpurutxo, Jack eta babarrun magikoak eta Otsoa eta zazpi antxumeak. Hona hemen argazki batzuk:
ipuin klasikoak 3 by Slidely Slideshow
2013-11-29
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. MUNDIALA KANPAINA.
2013ko Euskararen Nazioarteko eguna
- Euskara mundiala dela erakutsi nahi du abenduaren 3rako Jaurlaritzak prestatu duen kanpainak
- Hizkuntza erabiltzearen garrantzian egiten du azpimarra, eremu ez formaletan batez ere
- http://www.mundiala.net/ atariak #mundial hashtag-arekin txio bat bidaltzeko gonbita luzatzen du
2013-11-27
IRAKURKETA LANTZEKO ORIENTABIDEAK /ORIENTACIONES EN TORNO A LA LECTURA
![]() |
| Irudian klikatu |
Dokumentu honek honakoak biltzen ditu: EAEko ikasleek irakurketa eraginkorra egiteko behar dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko proposamenak eta ikastetxeei, eguneroko jardunean, irakurketa ikasteko eta irakasteko prozesuak txertatzen laguntzeko orientabideak.
![]() |
| Irudian klikatu |
Este documento recoge propuestas encaminadas a potenciar en el alumnado de la Comunidad Autónoma Vasca las competencias necesarias para la práctica eficaz de la lectura y pautas de actuación para que los centros educativos puedan llevar a cabo su actividad cotidiana en relación con el proceso de enseñanza-aprendizaje de la lectura.
2013-11-26
azaroak 25. GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA
![]() |
| www. emakunde.euskadi.net |
2013-11-24
ZUK ERE IRAKURTZEN AL DUZU OHEAN?
Irakurzalea bazara, seguruenik hauetako posturaren bat hartzen duzula. Baina horrela ez bada, ohean irakurtzea zer den oraindik probatu ez baduzu, beheko irudian adibide batzuk ematen dizkizugu.
Etorri mediatekara, gustuko liburu bat hartu eta afaldu ondoren...irudian bezela, proba ezazu mesedez. Ikusiko duzu zein ondo bukatuko duzun eguna eta ze amets gozoak izango dituzun! Kontatuko diguzu!
Etorri mediatekara, gustuko liburu bat hartu eta afaldu ondoren...irudian bezela, proba ezazu mesedez. Ikusiko duzu zein ondo bukatuko duzun eguna eta ze amets gozoak izango dituzun! Kontatuko diguzu!
2013-11-22
48. DURANGOKO AZOKA
Atzo goizean aurkezpen ofiziala San Agustin kulturgunean egin zen, azoka egunetan Szenatokia izango den gunean, Arte Eszenikoen plazan. Aurtengoa 48. edizioa da eta abenduaren 5etik-8ra irekita izango da.
Egitaraua ikusteko klikatu aurtengo kartelaren gainean.
2013-11-21
XABIER LIZASO PIANOJOLEA
Orain dela aste bat mediatekan bidu ginen ikaragarri politak izan ziren saio batzuk ikusteko. Ikusteko eta parte hartzeko. Xabierrek gauza asko erakutsi zigun: isilik eta erne egoten, istorioak entzuten, amezten, musikaz gozatzen... Eta onena, ONGI PASATZEN!
Glogster honetan saio hauetan egindako hainbat ekintza ikusteko aukera duzue: jokuak, musika, kantak...
Ea gustatzen zaizuen!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)














