2013ko Euskararen Nazioarteko eguna
- Euskara mundiala dela erakutsi nahi du abenduaren 3rako Jaurlaritzak prestatu duen kanpainak
- Hizkuntza erabiltzearen garrantzian egiten du azpimarra, eremu ez formaletan batez ere
- http://www.mundiala.net/ atariak #mundial hashtag-arekin txio bat bidaltzeko gonbita luzatzen du
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen
dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi
Baztarrikak egun horretarako prestaturiko kanpaina aurkeztu du gaur
eguerdian, Donostian egin den ekitaldian. EiTBrekin lankidetzan burutu
den kanpaina, euskara
mundiala dela erakustera dator aurten,
eta etorkizunerako erronka erabileran dagoela azpimarratu nahi du. Sare
sozialak erabiltzeko gonbidapena eginez, euskara mundiala dela ez ezik,
munduan dagoela ere azalduko du kanpainak. #mundiala da aurtengo leloa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario