Atzo, abenduak 3,
EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eskolan. Goizean zehar ekintza ezberdinak antolatu ziren. Goizeko bederatzietan 5. mailako ikasleek irratsaio bereziari ekin zioten gela guztietako kideek parte hartu zutelarik. A eta E gelako ikasleek
Salamancara, B eta Ckoek
Isil-isilik eta
Ituringo Arotza eta Dkoek
Urtxintxa oihanean abestiak kantatu zituzten. Bukatzeko,
Euskaraz bizi abestia eskola osoko ikasleek abestu zuten. Guzti honetaz gain, astean zehar gela bakoitzak ortzadar bat eta eguzki euskaldun bat sortu du pasilloko paretak apaintzeko lelo batekin:
“
HAINBAT KOLOREZ EUSKARAZ AHO BATEZ”
Gurasoen laguntza ere jaso dugu, euskara batuan ez dauden hitzak, herrikoak bertakoak, hain zuzen ere, bildu ditugu eta euri tanta baten barruan idatzi egin dira. Tanta hauek, sortutako ortzadarretan jarri dira.
Hona hemen ekintza guzti hauen muestra txiki bat. Ea gustatzen zaizuen!
EUSKARAREN EGUNA BORDARIN by Slidely Slideshow