2014-01-09

UMORE PIXKAT MAITENAREKIN

Eta ondo hasteko, umore pixka batekin egingo diogu harrera 2014. urte berri honi.
Maitena Burundarena argentinarra da eta erro euskaldunak ditu. Ez da umorista edo komikilaria hutsa. Zintzotasun eta goxotasun handiz egiten die aurre emakumeen arazoei  bere biñetetan umoreak eta marrazkiak bat eginez. 
Ezagutzen ez duzuenentzat, hona hemen "SUPERADAS 1" liburutik ateratako zenbait biñeta.  

 

2013-12-27

TXOTXONGILOAK

Txotxongiloekin lan egiteko teknika ezberdin asko dago. Laura Kibelek, italiarra, oinak, belaunak, eskuak...gorputzeko atal guztiak txotxongilo bihurtzen ditu umorea, fantasia, kolorea eta erritmo biziko istorioak sortuz. Hona hemen adibide bat:

2013-12-19

GABON KANTAK

Egin klik argazkiaren gainean eta abesti bakoitzean partitura, letra eta mp3a ikusiko duzue.

ZINEMA EUSKARAZ

http://www.eitb.com/eu/kultura/zinema-euskaraz/

Eta Gabonetan, etxean egoteko denbora gehiago dugunez, zenbait pelikula euskaraz  ikusteko aukera dugu helbide honetan.
Irudiaren gainean klikatu.

2013-12-18

HAUR TXINATAR BATEN AMETSAK, ARGAZKIETAN

Wengenn Liao haurra lo dagoen bitartean, Queenie Liao , bere amak, haurrak dituen ametsak imajinatzen ditu konposaketa ezberdinak eginez. Argazkirik hoberenak "EL BEBE DURMIENTE" liburuan jaso dira. Hona hemen hauetako batzuk.

HAUR TXINATAR BATEN AMETSAK on PhotoPeach

2013-12-15

2013ko GABONETAKO IRAKURKETA GIDA

Eta, eskutitza egin behar duzuela aprobetxatuz, ez ahaztu libururen bat ere eskatzea. Hemen dituzue, ideia bat egiteko, zuentzako eta gurasoentzako prestatu dugun gida txiki bat. Baietz zerbait interesgarria aurkitzen duzuen!


Hona hemen beste gida batzuk:
ACEX Bizkaia
NEGUKO GIDA 2013 
EUSKARA GIDA

OLENTZERORI ESKUTITZA

 http://www.eitb.com/eu/hiru3/olentzero/
Urtero bezala, blog honetan, Olentzerori edo Erregeei eskutitza idazteko aukera eman nahi diegu gure ikasleei. Irudiaren gainean klikatuz, esandako eskutitzak aurkituko dituzue beste gauza batzuen artean: ipuinak, jokoak, eskulanak, abestiak...
Zuen gustukoa izatea espero dugu!

BERTSOLARI TXAPELKETA FINALA 2013

AMETS ARZALLUSEK jantzi du txapela. Hendaiara joan da txapel preziatua. Buruz burukoan indarrak Lujanbiorekin neurtu ondoren, Arzallusek irabazi du lehia, 1737,5 puntu eskuratuta. Aurreko txapeldunak, berriz 1686,5 puntu lortu ditu.


Hona hemen Amets Arzallusen agurra, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.
Iturria: eitb.com
Eta bertsolaritzaz gehiago jakiteko hona hemen Xabier Altunak, 2011. urtean egindako dokumentala:
"BERTSOLARI"

2013-12-12

GABONETAKO HONDARRIBIKO LIBURU AZOKA


Igandera arte zabalik dago Hondarribiko Zumardian XIX. Euskal Liburu eta Disko Azoka, urtero Gabonen aurreko egunetan finkoa bilakatu den hitzordua.
San Pedro kaleko lanak direla eta, Zumardian jarri dute aurten.
Bordari eta Satarka lehiaketen sari-ematea egingo da etzi, 30 urtetako lan aukeratuen aurkezpenarekin batera.


LIBURU BERRIAK

Hona hemen mediatekan erositako azken liburuak. Zuen zain daude!

2013-12-11

liburu bat: TATSU NAGATAREN PIZTIA HANDIAK

 Tatsu Nagata Thierry Dedieuk asmaturiko pertsonaia da, eta ikertzaileak, liburuko ataletan barrena
animalia batzuen inguruko informazioa helaraziko digu euskaraz plazaratu duen bere lehen obra honetan.
Balea, krokodiloa, gorila, hartza, otsoa, lehoia eta marrazoari buruzko informazioa jasotzen du irakurleak oso modu xelebrean, eta horixe da, hain zuzen, liburu honen balio literarioa. Berez informazio liburutzat edo formaziorako materialtzat har daiteke Tatsu Nagataren liburu hau. 
 Informazio gehiago

Hona hemen liburuaren irudi batzuk:
TATSU NAGATA on PhotoPeach

2013-12-03

2013ko EUSKARAREN EGUNA TALAIAN

 Atzo, abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eskolan. Goizean zehar ekintza ezberdinak antolatu ziren. Goizeko bederatzietan 5. mailako ikasleek irratsaio bereziari ekin zioten gela guztietako kideek parte hartu zutelarik. A eta E gelako ikasleek Salamancara, B eta Ckoek Isil-isilik eta Ituringo Arotza eta Dkoek Urtxintxa oihanean abestiak kantatu zituzten. Bukatzeko, Euskaraz bizi abestia eskola osoko ikasleek abestu zuten. Guzti honetaz gain, astean zehar gela bakoitzak ortzadar bat eta eguzki euskaldun bat sortu du pasilloko paretak apaintzeko lelo batekin:
 “HAINBAT KOLOREZ EUSKARAZ AHO BATEZ”
Gurasoen laguntza ere jaso dugu, euskara batuan ez dauden hitzak, herrikoak bertakoak, hain zuzen ere, bildu ditugu eta euri tanta baten barruan idatzi egin dira. Tanta hauek, sortutako ortzadarretan jarri dira.
Hona hemen ekintza guzti hauen muestra txiki bat. Ea gustatzen zaizuen!

EUSKARAREN EGUNA BORDARIN by Slidely Slideshow


2013-12-02

IPUIN KLASIKOAK (III)

Oraingo honetan,  3. A, 3. C eta 3. Dko ikasleek ipuin hauek irakurri dituzte:
Erpurutxo, Jack eta babarrun magikoak eta Otsoa eta zazpi antxumeak. Hona hemen argazki batzuk:

ipuin klasikoak 3 by Slidely Slideshow

2013-11-29

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. MUNDIALA KANPAINA.

2013ko Euskararen Nazioarteko eguna
  • Euskara mundiala dela erakutsi nahi du abenduaren 3rako Jaurlaritzak prestatu duen kanpainak
  • Hizkuntza erabiltzearen garrantzian egiten du azpimarra, eremu ez formaletan batez ere
  • http://www.mundiala.net/ atariak #mundial hashtag-arekin txio bat bidaltzeko gonbita luzatzen du 
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak egun horretarako prestaturiko kanpaina aurkeztu du gaur eguerdian, Donostian egin den ekitaldian. EiTBrekin lankidetzan burutu den kanpaina, euskara mundiala dela erakustera dator aurten, eta etorkizunerako erronka erabileran dagoela azpimarratu nahi du. Sare sozialak erabiltzeko gonbidapena eginez, euskara mundiala dela ez ezik, munduan dagoela ere azalduko du kanpainak. #mundiala da aurtengo leloa.

2013-11-27

IRAKURKETA LANTZEKO ORIENTABIDEAK /ORIENTACIONES EN TORNO A LA LECTURA

Irudian klikatu

 

Dokumentu honek honakoak biltzen ditu: EAEko ikasleek irakurketa eraginkorra egiteko behar dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko proposamenak eta ikastetxeei, eguneroko jardunean, irakurketa ikasteko eta irakasteko prozesuak txertatzen laguntzeko orientabideak.





Irudian klikatu



Este documento recoge propuestas encaminadas a potenciar en el alumnado de la Comunidad Autónoma Vasca las competencias necesarias para la práctica eficaz de la lectura y pautas de actuación para que los centros educativos puedan llevar a cabo su actividad cotidiana en relación con el proceso de enseñanza-aprendizaje de la lectura.




2013-11-26

azaroak 25. GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

www. emakunde.euskadi.net
XXI. mendean, munduak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna aldarrikatu behar du ORAINDIK ERE. Egia latza datuek erakusten dute.

 

2013-11-24

ZUK ERE IRAKURTZEN AL DUZU OHEAN?

Irakurzalea bazara, seguruenik hauetako posturaren bat hartzen duzula. Baina horrela ez bada, ohean irakurtzea zer den oraindik probatu ez baduzu, beheko irudian adibide batzuk ematen dizkizugu.
Etorri mediatekara, gustuko liburu bat hartu eta afaldu ondoren...irudian bezela,  proba ezazu mesedez. Ikusiko duzu zein ondo bukatuko duzun eguna eta ze amets gozoak izango dituzun! Kontatuko diguzu!

2013-11-22

48. DURANGOKO AZOKA

http://www.durangokoazoka.com/1/egitaraua/op,37

Atzo goizean aurkezpen ofiziala San Agustin kulturgunean egin zen, azoka egunetan Szenatokia izango den gunean, Arte Eszenikoen plazan. Aurtengoa 48. edizioa da eta abenduaren 5etik-8ra irekita  izango da.
Egitaraua ikusteko klikatu aurtengo kartelaren gainean.


 

2013-11-21

XABIER LIZASO PIANOJOLEA

Orain dela aste bat mediatekan bidu ginen ikaragarri politak izan ziren saio batzuk ikusteko. Ikusteko eta parte hartzeko. Xabierrek gauza asko erakutsi zigun: isilik eta erne egoten, istorioak entzuten, amezten, musikaz gozatzen... Eta onena, ONGI PASATZEN! Glogster honetan saio hauetan egindako hainbat ekintza ikusteko aukera duzue: jokuak, musika, kantak... Ea gustatzen zaizuen!

IPUIN KLASIKOAK (II)

Aste honetan 3. mailako ikasleek ipuin klasikoekin jarraitu dute. Irakurri dituzten ipuinak hauexek izan dira:
MARI TITARE, TXANOGORRITXO, TXITXIRIO TXIKI eta HAMELINGO TXIRULARIA.
Hona hemen argazki batzuk:

IPUIN KLASIKOAK (2) by Slidely Slideshow

2013-11-14

IPUIN KLASIKOAK

Hirugarren mailako ikasleak Ipuin Klasikoak lantzen ari dira. Ikusten duzuen ekintza honetan, gelako ikasle talde batek, aldez aurretik ondo prestatutako ipuin bat ikaskideei irakurtzen die. Beheko argazkietan 3. B eta 3. Dko ikasleak ditugu eta Txanogorritxo eta Hiru iruleak irakurtzen ari dira. LAN POLITA EGIN DUTE. ZORIONAK!!!

IPUIN KLASIKOAK IRAKURTZEN (3. maila) by Slidely Slideshow

2013-11-11

XABIER LIZASO PIANOJOLEA






Datorren ostegunean, azaroaren 14ean, Xabier Lizaso pianojolea gure artean izango da mediatekan eta denok, bere saioekin ikasi eta  gozatzeko aukera izango dugu.

Xabier Lizaso pianojoleak musika klasikoaren bidez eta jolas modura, musikarekiko sentsibilizazioa lantzen du. Umeei musikarako zaletasuna piztea da saio didaktiko hauen asmoa.

IRAKURKETA OZENAREN GARRANTZIA

Gure ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko  jarduera asko eta ezberdinak egin daitezke, horietako bat, irakurketa ozena da. Jarduera hau aurrera eramatea,  haurra txiki-txikia denetik,  ezinbestekotzat jotzen dugu bai eskolan eta baita etxean ere.  Ondoko bideoan Txileko Eskola Liburutegien erakundeak (CRA) irakurketa ozenaren garrantzia eta onurak azaltzen dira.

2013-11-08

LIBURU BERRI GEHIAGO!



Ba ditugu mediatekan Desclée Editorialak kaleratu dituen  bilduma berrien tituluak. Liburu hauetan denetatik aurkituko duzue, misterioa, abenturak, fikzioa, umorea, beldurra, robotak, fantasia...
ZUEN GUSTUKOAK IZANGO DIRELAKOAN... ZUENTZAT PREST DAUDE!

2013-11-06

"KATU HEGODUNA" KOMIKI BERRIA


Gasteizko Sauré argitaletxeak plazaratu berri du bi irundarrek elkarlanean egindako komikia.  
KATU HEGODUNA izenburuko istorio misteriotsuaren gidoia Yurre Ugartek idatzia da , eta Joseba Larratxeren marrazkiz hornitua.  Sarean eskuragarri dago, bai gaztelaniaz bai euskaraz, koomic.com gunean.

Halaxe aurkeztu dute Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larratxe komikigileak elkarlanean osatutako proiektua, Katu hegoduna eta La gata alada.

 


2013-11-04

2013-2014ko MALETA BIDAIARIA

Joan den ostegunean gure Maleta Bidaiariak ikasturte honetako lehenengo bidaia egiten hasi ziren. Horrela, astez astez, hirugarren mailako ikasleen etxeetara hurbilduko dira ilusio handiz.
Lehendabiziko ikasleak hauexek izan dira:
3. Ako OSERTZ LARRETXEA
3. Bko ELAIA ZAPIAIN
3. Cko GORKA FERNANDEZ , eta
3. Dko MARTIN BASTERRETXEA
Espero dugu maletarekin asko disfrutatzea. Bidai ona izan!!

MACACO eta SAN JOAN DE DÉUko OSPITALEKO HAURRAK

Bartzelonako Dan Joan de Déu Ospitaleko Onkologia eta Hematologiako zerbitzuetan dauden gaixoek, euren familiek, profesionalek eta bolondresek, MACACO abeslariarekin batera bideo klip bat grabatu dute haur eta gazte minbizia finantziatu beharra dagoela erakutsiz eta gaiarekin sentsibilizatu asmoz. Anestia: "SEGUIREMOS".


2013-10-31

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2013


 

Euskarazko literatura, Gaztelaniazkoa, Euskarazko itzulpena eta literatura lanaren ilustrazioa, 2013ko Euskadi literatura sariak jakinarazi dira aste honetan.
Sarituak hauek izan dira:


Pasa den astean beste modalitate hauen sariak  ezagutu ziren:

  • Euskarazko haur eta gazte literaturan: “Tximeletrak”, de Xabier Olaso
  • Gaztelaniazko haur eta gazte literaturan: saria eman gabe gelditu da
  • Euskarazko saiakeran: “Oi Europa!” de Jon Sudupe
  • Gaztelaniazko saikeran: “Ese idioma raro y poderoso”, de Iban Zaldua
 

2013-10-29

INTEGRAZIOA MUSIKAREKIN

 
Hona hemen Vigoko ATLANTIDA COLEXIOan grabatu duten abestia: "HECHO CON TUS SUEÑOS"
IKARAGARRI POLITA !!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...