2013-11-21

XABIER LIZASO PIANOJOLEA

Orain dela aste bat mediatekan bidu ginen ikaragarri politak izan ziren saio batzuk ikusteko. Ikusteko eta parte hartzeko. Xabierrek gauza asko erakutsi zigun: isilik eta erne egoten, istorioak entzuten, amezten, musikaz gozatzen... Eta onena, ONGI PASATZEN! Glogster honetan saio hauetan egindako hainbat ekintza ikusteko aukera duzue: jokuak, musika, kantak... Ea gustatzen zaizuen!

IPUIN KLASIKOAK (II)

Aste honetan 3. mailako ikasleek ipuin klasikoekin jarraitu dute. Irakurri dituzten ipuinak hauexek izan dira:
MARI TITARE, TXANOGORRITXO, TXITXIRIO TXIKI eta HAMELINGO TXIRULARIA.
Hona hemen argazki batzuk:

IPUIN KLASIKOAK (2) by Slidely Slideshow

2013-11-14

IPUIN KLASIKOAK

Hirugarren mailako ikasleak Ipuin Klasikoak lantzen ari dira. Ikusten duzuen ekintza honetan, gelako ikasle talde batek, aldez aurretik ondo prestatutako ipuin bat ikaskideei irakurtzen die. Beheko argazkietan 3. B eta 3. Dko ikasleak ditugu eta Txanogorritxo eta Hiru iruleak irakurtzen ari dira. LAN POLITA EGIN DUTE. ZORIONAK!!!

IPUIN KLASIKOAK IRAKURTZEN (3. maila) by Slidely Slideshow

2013-11-11

XABIER LIZASO PIANOJOLEA






Datorren ostegunean, azaroaren 14ean, Xabier Lizaso pianojolea gure artean izango da mediatekan eta denok, bere saioekin ikasi eta  gozatzeko aukera izango dugu.

Xabier Lizaso pianojoleak musika klasikoaren bidez eta jolas modura, musikarekiko sentsibilizazioa lantzen du. Umeei musikarako zaletasuna piztea da saio didaktiko hauen asmoa.

IRAKURKETA OZENAREN GARRANTZIA

Gure ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko  jarduera asko eta ezberdinak egin daitezke, horietako bat, irakurketa ozena da. Jarduera hau aurrera eramatea,  haurra txiki-txikia denetik,  ezinbestekotzat jotzen dugu bai eskolan eta baita etxean ere.  Ondoko bideoan Txileko Eskola Liburutegien erakundeak (CRA) irakurketa ozenaren garrantzia eta onurak azaltzen dira.

2013-11-08

LIBURU BERRI GEHIAGO!



Ba ditugu mediatekan Desclée Editorialak kaleratu dituen  bilduma berrien tituluak. Liburu hauetan denetatik aurkituko duzue, misterioa, abenturak, fikzioa, umorea, beldurra, robotak, fantasia...
ZUEN GUSTUKOAK IZANGO DIRELAKOAN... ZUENTZAT PREST DAUDE!

2013-11-06

"KATU HEGODUNA" KOMIKI BERRIA


Gasteizko Sauré argitaletxeak plazaratu berri du bi irundarrek elkarlanean egindako komikia.  
KATU HEGODUNA izenburuko istorio misteriotsuaren gidoia Yurre Ugartek idatzia da , eta Joseba Larratxeren marrazkiz hornitua.  Sarean eskuragarri dago, bai gaztelaniaz bai euskaraz, koomic.com gunean.

Halaxe aurkeztu dute Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larratxe komikigileak elkarlanean osatutako proiektua, Katu hegoduna eta La gata alada.

 


2013-11-04

2013-2014ko MALETA BIDAIARIA

Joan den ostegunean gure Maleta Bidaiariak ikasturte honetako lehenengo bidaia egiten hasi ziren. Horrela, astez astez, hirugarren mailako ikasleen etxeetara hurbilduko dira ilusio handiz.
Lehendabiziko ikasleak hauexek izan dira:
3. Ako OSERTZ LARRETXEA
3. Bko ELAIA ZAPIAIN
3. Cko GORKA FERNANDEZ , eta
3. Dko MARTIN BASTERRETXEA
Espero dugu maletarekin asko disfrutatzea. Bidai ona izan!!

MACACO eta SAN JOAN DE DÉUko OSPITALEKO HAURRAK

Bartzelonako Dan Joan de Déu Ospitaleko Onkologia eta Hematologiako zerbitzuetan dauden gaixoek, euren familiek, profesionalek eta bolondresek, MACACO abeslariarekin batera bideo klip bat grabatu dute haur eta gazte minbizia finantziatu beharra dagoela erakutsiz eta gaiarekin sentsibilizatu asmoz. Anestia: "SEGUIREMOS".


2013-10-31

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2013


 

Euskarazko literatura, Gaztelaniazkoa, Euskarazko itzulpena eta literatura lanaren ilustrazioa, 2013ko Euskadi literatura sariak jakinarazi dira aste honetan.
Sarituak hauek izan dira:


Pasa den astean beste modalitate hauen sariak  ezagutu ziren:

  • Euskarazko haur eta gazte literaturan: “Tximeletrak”, de Xabier Olaso
  • Gaztelaniazko haur eta gazte literaturan: saria eman gabe gelditu da
  • Euskarazko saiakeran: “Oi Europa!” de Jon Sudupe
  • Gaztelaniazko saikeran: “Ese idioma raro y poderoso”, de Iban Zaldua
 

2013-10-29

INTEGRAZIOA MUSIKAREKIN

 
Hona hemen Vigoko ATLANTIDA COLEXIOan grabatu duten abestia: "HECHO CON TUS SUEÑOS"
IKARAGARRI POLITA !!

2013-10-28

FEDERICO MOCCIA IDAZLEA, HONDARRIBIAN


Federico Moccia italiar idazlea atzo Hondarribia ikustera etorri da, izan ere “Ese instante de
felicidad” eleberriaren bigarren zatia bertan girotu daiteke. Planeta argitaletxeak web orri bat
jarri zuen, irakurleek haien bazter gustukoenak aukera zitzaten. Hondarribiaz gain, finalistak Vic
(Barcelona), eta Vejer de la Frontera (Cadiz) izan ziren. Mocciak herri horiek ezagutuko dituelarik. Aukeratutako herria isilpean gordeko da, eta ez da horren berri emango datorren urteko udaberria arte: orduan argitaratuko da eleberria.

2013-10-23

apirilak 24: LIBURUTEGIAREN EGUNA


Urriaren 24a Liburutegiaren Eguna ospatzen dugu.  Aurtengo testoak dioenez, Liburutegia altxor bat da. Auskalo zer aurki dezakegun bertan!
 Egun hau gure gizartea irakurketaren garrantziaz kontzientziatzeko asmoz sortu zen, bereziki ume eta gazteen artean. Eta bide batez, liburuzainen lana eskertu eta bultzatzeko ere...

  “Siempre imaginé que el Paraíso sería algún tipo de biblioteca”.


"Paradisua liburutegi motaren bat izan behar duela imajinatu izan dut beti" . 
Jorge Luis Borges

Beheko helbidean klikatzen baduzu aurtengo edizioaren Andrés Rábago, "El Roto"k egin duen kartela eta Laura Gallegok idatzitako testoa.

 http://www.biblioasturias.com/dia-de-la-biblioteca-2013-pregon-de-laura-gallego-y-cartel-de-el-roto/

2013-10-22

LIBURUAREN FITXA

Fitxa betetzeko irudia
Hemendik aurrera blogaren ezkerraldean honako irudi bat aurkituko duzue. Bertan klikatuz gero, behean agertzen den fitxa irekiko zaizue  irakurri duzuen liburuen iritziak jasotzeko.
Bete ondoren, mediatekako korreora bidali eta blogean, "IRAKURKETA KLUBA" orrialdean, argitaratua izango da.  

ZUEN PARTAIDETZA ESPERO DUGU. MILA ESKER!



2013-10-18

MEDIATEKAKO GIROA EGUERDIAN


Dakizuenez, eguerdian mediateka irekita dagoela bazkaltzen diren ikasleentzat. Tarte honetan, nahi duten ikasleak etortzen dira era etxeko lanak  aurreratzen dituzte batzuk, eta beste batzuk goxo-goxo irakurtzen ematen dute denbora.
Argazkietan ikusten duzuenez, lan giro polita sortzen da saio hauetan.
SEGI HORRELA, LAN OHITURA MANTENDUZ!

2013-10-14

web bat: ZERNOLA

Irudian klikatu
Hona hemen gaztetxoentzako zientzia dibulgaziorako internet ataria. Elhuyar elkarteak apailatua. Hemendik aurrera blog honetatik, ezkerreko zutabean,  ZerNola webean sartzeko aukera izango duzue.
Bertan gauzen funtzionamendua, bitxikeriak, esperimentuak, jokoak, zientziazko gai ezberdinak... aurkituko dituzue. 
SARTU, MEREZI DU ETA!1

"TXINGUDI BIZIPEN MARGOTUAK"

Benito Lertxundik "TXINGUDI BIZIPEN MARGOTUAK"abestia aurkezten digu. Txingudiko badiari eskaini dio eta han bertan ingurumen sailak aurkeztu du.
Ikusi, entzun eta gozatu:

Hemen duzue abestiaren letra:

Joan-etorrian dirauten urekin
besarkatuz joan ziren haiek
kresala haizearen lurrinak dakarren
sentimenduan bizi dire.
Paduren bihotzean,
oroitzaren oihalean,
bizipen margotuak
egunsentietan, lanbroaren azpian,
itsasorantz lekutuak

2013-10-13

ipuin bat: "TODO EL MUNDO VA"

Pasa den ikasturtean Sara Iglesiasek "EL GLOBITO ROJO" ipuina kontatu zigun. Oraingo honetan, beste ipuin polit bat aurkitu dut zuentzako: "TODO EL MUNDO VA", Sarak ere kontatua.
Baina... NORA ARRAIO DOA ! Ikusi eta entzun.
Ondoren, beste ipuin batzuk ikusteko aukera dago.

2013-10-11

LIBURU BERRIAK

Eta urtero bezala, ikasturte hasieran gure mediateka hornitzeko erosketa polit bat  egiten saiatu gara .
Ikasturtean zehar ikusi dugu zeintzuk izan diren gehien gustatu zaizkizuen liburuak eta horren arabera egin dugu aukeraketa.
Astelehenetik aurrera eskura izango dituzue. Zuen gustukoak izatea espero dugu.
ZUEN ZAIN DAUDE!! 



2013-10-08

IT'S A BOOK!

Hona hemen liburu bitxi baten book trailerra. Polita benetan!!

IRAKURTZEKO ARRAZOI UGARI

"El coleccionista de mundos" blogak, ondoko bideoan, irakurtzeko hainbat arrazoi aipatzen ditu. Ziur nago ZUEK gehiago gehitu dezakezuela. Pentsatu eta idatzi baten bat.  Zuen komentarioek gure bloga aberazten dute. ANIMA ZAITEZTE!!

2013-10-03

Aldizkari bat: IMAGINARIA

Irudian klikatu
Gaur, on line Haur eta Gazte Literaturari buruzko aldizkari bat ezagutarazi nahi dizuet. Argentinan sortu zen 1999. urtean eta guraso, irakasle, liburuzain, idazle...eta irakurketari behar bezalako garrantzia ematen dioten guztiontzako zuzenduta dago. Beste gauza askoren artean Douglas Wrightek egindako "El jardinero mágico"-ren istoriotxo sinpatiko eta atseginak aurkituko dituzue.
klik egin


Hemendik aurrera ezagutu berria dugun lorezainaren istorioak  gure blogean ikusteko aukera izango duzue. Hona hemen hauetako bat; ea gustatzen zaizuen!!



2013-09-25

HIZKUNTZAREN KEINUA

Gure blogera berriro ekarri nahi dugu iaz aurkeztu genuen liburu hau: 'Hizkuntzaren keinua' 25 idazlek eta 26 ilustratzaile osatua. Aipatu genuen bezala, Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan,  kaleratu zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz. Hona hemen beste adibide bat Arrate Egaña eta Exprairen eskutik. "HITZ HEGALARIAK"
Irakurri eta gozatu.

2013-09-23

UDAZKENA

Eman ez arren,   udazkenean sartu garela esaten digu  egutegiak. Adituek diotenez, atzo, irailaren 22an, 22:44tan hasi zen eta 89 egun eta 20 ordu iraungo du, abenduaren 21ean neguari paso emateko.
Hau ospatzeko, hemen duzue Benito Lertxundiren kanta: UDAZKEN KOLORETAN .

2013-09-18

web bat: NABAR, HARTZ IPUINLARIA/NABAR, EL OSO CUENTACUENTOS

Irudian klikatu
"Ongi etorri Nabar-en etxera. Nabar hartz ipuinlariaren webgunea duzu hau. Hemen topatuko duzu hartzakumea eta berak kontatzen dituen ipuinak, eta hemendik bertatik jaitsi ahalko dituzu ipuinok. Nabar-ek, oraingoz, zazpi hizkuntzatan kontatzen ditu ipuinok, eta halaxe dauka etxea ere, zazpi hizkuntzatan eraikia.
Ipuinak irakurri ere hemen egin ahalko duzu, eta baita testua zeure etxera eraman ere, Nabar-ek kontatzen dizun bitartean zuk zure haurrekin batera irakurri ahal izateko.
Nabar ez daukazula oraindik? Webgune honetan erosi ahalko duzu, modu erraz batean, eta 5-10 eguneko epean etxean izango duzu.
Zatoz Nabar-en lagun egitera!"

blog bat: "MALIREN IPUINAK"

Irudian klikatu
 Deskubritu dudan blog honek horrela dio:

"Ez gara ez irakasle ez idazle ez eta haur literaturan aditu ere, Ama eta Aita gara. Blog honekin liburuak ezagutu eta ikastea nahi dugu, etorkizun hurbil batean ipuinak alabari kontatzeko"
Oso blog interesgarria iruditzen zait bertan ipuin askoren erreferentzia  baitugu. Zuen gustukoa izatea espero dut.

2013-09-16

AHOZ GORAKO IRAKURKETAREN GARRANTZIA/IMPORTANCIA DE LA LECTURA EN VOZ ALTA



Aurreko batean,   Pediatren Elkarteak irakurketaren garrantziaz ateratako dokumentu bat jarri genuen.gure blogean.  Oraingo honetan, Ahoz gorako irakurketaren garrantziaz hitz egiten digu Andaluziako Pediatren Elkarteak. Triptiko hau gurasoentzat zuzenduta dago,  baina denok hartu beharko genuke kontutan.
Irudiaren gainean klikatu dokumentua irakurtzeko.





2013-09-12

2013/2014 IKASTURTE HASIERAKO BULETINA

Lehenik eta behin, Talaia Eskolako irakasleria osatzen dugunok, gure agurrik beroena luzatu nahi dizuegu ikasturte berri honetan. Urtero bezala, ikasturtean zehar baliagarria izango den informazioa jaso dugu buletin honetan eta gure blogean ere finko geldituko da zuek eskura izateko, ezkerreko zutabean.


2013-09-09

HONDARRIBIKO JAIAK eta IKASTURTE BERRI BAT

Kaixo lagunak!
 Oporrak bukatuta  bueltan gaituzue berriro. Egia da gure herri honetan oporrak ezin hobeto bukatzen ditugula, jaiekin batera. Ekainan, ikasturtea bukatu baino lehenago, txilibitoen doinuak entzuten genituen eskolatik eta ziur naiz orain ere, jaiak pasata direnean, eskolako lehendabiziko egunetan txilibito horiek jotzen jarraituko dutela. Zaila egiten zaie gure ikasleei soinu hauek ahaztea. Polita da!
Baina pixkanaka-pixkanaka lanean murgiltzen joango gara .
Hala ere, izango dira datorren urterako, txilibitoa jotzen ikasi nahi duten ikasleak. Horretarako, hona hemen  Alardearen doinuak ikasteko Txingudi merkatalguneak argitaratutako liburuxka:
Entzun eta deskargatzeko helbide honetan sartu:
http://parquecomercialtxingudi.com/page_view.php?PageID=ESP_Information&ContentID=568

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...