Superman, komikietako lehenengo superheroia, 1938. urtean Joe Schuster eta Jerry Siegel komikigileek asmatu zuten, orain dela 75 urte, hain zuzen ere. Clevelandeko (Estatu Batuako) institutu batean ezagutu
ziren bi mutil juduk, sortu zuten pertsonai hau Jerry Siegel gidoilaria eta Joe Schuster
marrazkilaria. Superman-en lehenengo istorioa 1938ko apirilaren 18an izan zen
«Action Comics-en» argitaratutako lehenengo zenbakian eta 13 orrialdeko abentura. Geroztik, superheroien familia izugarri handitu da.
Dakizuenez, apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzen da. Hau dela eta haur osasunaz arduratzen diren pediatra eta erizain elkarteak ospakizun honekin bat egin nahi du.
Horretarako dokumentu bat kaleratu dute non beste gauza batzuen artean horrela dio:
"Los pediatras y profesionales que nos ocupamos de la infancia, sabemos
de la importancia de la lectura en el desarrollo cultural pero también
en la maduración psico-afectiva de nuestros niños. Leer les abre el
mundo. Les permite experimentar sensaciones y sentimientos que les harán
disfrutar, madurar y aprender. Mientras lee un libro, el niño puede
soñar, puede reír, puede viajar y conocer otros mundos. Vive historias
que no le son ajenas ya que las hace propias. Leer es vivir; y también, Leer es crecer."
2013KO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.
MEZUA
Irakurri, irakurri bai zuk, bai nik. Horra letrak, horra hitzak, horra liburuak hitzez beterik… esku artean jasotzen ditut nik. Orrietatik xuxurlak datozkit eta ibaien burrunbak eta hartzen kantuak ilargiari irribarre eginez. Bagoaz gaztelu misteriotsuetan barna eta zuhaitz loratuak hazten zaizkigu eskuetan hodeietaraino. Badabiltza, badabiltza neskatxa ausartak hegan, eta mutikoak izarrak harrapatzen. Irakurri, irakurri, bai zuk bai nik, jirabiraka, munduan zehar liburuetako poza banatuz.
Guraso agurgarriok: Leer.es web orrian inauguratzen den proiektu honek esku hartzeko gonbit egin nahi dizue, eta irakurtzea zuen seme-alabei, orain eta etorkizunerako, eskaini ahal diezuen ekipajerik onena delako uste osoarekin egiten da.
Interesgarria izango zaizuelakoan
Martxoaren 21ean, udaberriko ekinozioarekin batera,Uneskok Olerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzea proposatu zuen 2001. urtean.
Horrela, herrialde guztietan poesiaren
inguruan egiten diren jarduerak eskertzeko eta poesia oinarrizko kultura
forma gisa sustatzeko hainbat ekintza egiten dira, urtero, martxoaren
21ean.
Kirmen Uriberen poema bat entzutera gonbidatzen zaituztet:
Teknologia berriak onak dira baina, iragarki honetan ikusten dugun bezala, gauza guztietarako ez dira egokiak. Papera adibidez, ezin izango dute ordezkatu. OSO ONA!!
Hitaz oroi.Pertsona berezia zarelako. Zu bestelakorik ez dagoelako. Itzela. Errepika ezina. Etzazula ahaztu inoiz. Guk inolaz ere ez dugu ahaztuko! …
Marrazkiak eta testua: muxote potolo bat (www.muxotepotolobat.com)
Musika: “Nora zoaz bakarrik”, Hodeien Azpian. Ruper Ordorika.
Eta liburu honekin egindako bideoa ikusita, burura etorri zaizkit blog honetan jarritako beste bi, mezua oso antzekoa da eta.. MAFALDAREN AHOLKUAK BE HAPPY!
Kioskoaren gainean klikatuz, prentsa irakurtzeko aukera izango duzue eta egunero ateratzen diren egunkari guztiak irakur ditzakezue. Hemendik aurrera, ezkerreko zutabean finkatuta izango da.
Gaur, martxoak 7, laugarren mailako ikasleek Leire Bilbaoren bisita izan dute. Kazetari lana oso ondo bete dute gure neska-mutilek Leireri galdera asko eginez eta berak, gustura erantzun ditu. Ipuinak irakurri eta liburuak ere sinatu ditu .
MILA ESKER LEIRE!!
Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Hau dela eta irakurketa gida hau aurkeztu nahi dizuet. Liburuak Kiriko klubak aukeratuak dira bertako protagonista guztiak emakumeak direlarik.
Adin guztietarako aleak daude.
Ea zuen gustukoren bat aurkitzen duzuen!.
"LAS HISTORIAS DEL SEÑOR BURDICK" liburutik hartutako beste irudi batekin egindako lanak ditugu hemen. Oraingoan 6. Cko ikasleak idazleak izan dira Gaztelera arloan. Irudiaren izena: DEBAJO DE LA ALFOMBRA.
Horrela hasten dira istorio guztiak: "Pasaron dos semanas y volvió a suceder".
2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte. Korrika txikia, martxoaren 22an, ostiralean, izango da Hondarribian eta 24an helduko da Korrika handia (ordua: 03:06:25 ).
Hemen dugu berriro"LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK"liburuarekin egindako beste lan bat.
Oraingoan 5. Cko ikasleek beste irudi bat aukeratu dute eta "ALFONBRAREN AZPIAN" izenburuarekin honako hasiera eman diote: "Bi aste igaro ondoren berriro gertatu zen...".
Hasiera bera dute lan guztiek, istorioak aldiz, oso desberdinak suertatu dira. Hemen duzue asmatutako istorioak irakurtzeko aukera. Ea gustatzen zaizkizuen!
Urtero bezala eta Liburuaren Eguna ospatzeko, ekintza batean murgilduta gaude dagoeneko. Gogoan izango duzue iazko gaia, ABENTURAK. Aurten, buruari dexente eragin ondoren, OLERKIAK aukeratu ditugu. Eskolako ikasleak olerki liburuak irakurtzen eta olerkiak ikasten ari dira. Etxetik ere, gurasoen laguntzaz, olerkien bilduma bat lortuko dugu.
Apirilaren 26an, OLERKIEN EGUNA ospatuko dugu Bordarin eta denon artean errezitatzeari ekingo diogu. Egun hauetan ekintza honi buruz, informazio gehiago izango duzue.
Eta guzti honekin oso lotuta dagoenez, pasa den astean "XLSemanal"ean Juan Manuel de Pradak idatzitako artikulo bat irakurtzera gonbidatzen zaituztet.
Horrela hasten da:
RECITANDO POEMAS
"Anda en estos días mi hija estudiando algunos poemas que le
han encomendado recitar en clase. Cuando me lo dijo me llevé una grata
sorpresa, pues daba por hecho que las modernas técnicas pedagógicas
habían anatemizado tales ejercicios nemotécnicos; e, inevitablemente,
rememoré aquellos días en que, a una edad parecida a la suya, empecé yo
también a aprender algunos poemas de memoria... Poemas que me han
acompañado siempre, como compañeros del alma, y que todavía acuden a mis
labios, en las vicisitudes más diversas, como acuden los suspiros o las
risas, con una espontaneidad que parece brotada de los propios genes y
no de una lección bien aprendida"
Pasa den ostiralean, otsailak 15ean, eskolako mediatekan urte betez laguntzaile aritu den Jon Lasagak praktikak bukatu zituen. Azkeneko eguna zuenez eta oso pilotari ona denez, pilota partida bat Sergiok eta berak antolatu zuten. A ze giroa!!! AGUR JON ETA ONGI IZAN!!!
Hemen dituzue argazki batzuk:
Aurten, LIBURUAREN EGUNA ospatzeko OLERKIAK aukeratu ditugu. Dagoeneko, eskolako ikasleak poemak ari dira irakurtzen zenbait ekintza burutzeko. Aurrerago honen berri izango duzue.
Gaur Kirmen Uribek idatzitako olerki bat ezagutarazi nahi dizuet ikaragarri polita iruditzen zaidalado. Ea zuei berdin pentsatzen duzuen! Irakurri eta behean, ikusi eta entzun:
KUKUA
Apirilaren hasieran entzun zuen aurrena kukua.
Urduri zebilelako beharbada,
kaosa ordenatzeko joera horrengatik beharbada,
kukuak zein notatan kantatzen zuen jakin nahi izan zuen.
Hurrengo arratsaldean, hantxe egon zen basoan zain,
diapasoia eskuan, kukuak noiz kantatuko.
Diapasoiak ez zioen gezurrik.
Si-sol ziren kukuaren notak.
Aurkikuntzak bazterrak astindu zituen.
Mundu guztiak frogatu nahi zuen benetan
nota horietan kantatzen ote zuen kukuak.
Baina neurketak ez zetozen bat.
Bakoitzak bere egia zuen.
Fa-re zirela zioen batek, Mi-do besteak.
Ez ziren ados jartzen.
Bitartean, kukuak kantari jarraitzen zuen basoan:
ez si-sol, ez fa-re, mi-do ezta ere.
Mila urte lehenago bezala,
kukuak kuku, kuku kantatzen zuen.