Teknologia berriak onak dira baina, iragarki honetan ikusten dugun bezala, gauza guztietarako ez dira egokiak. Papera adibidez, ezin izango dute ordezkatu. OSO ONA!!
Hitaz oroi.Pertsona berezia zarelako. Zu bestelakorik ez dagoelako. Itzela. Errepika ezina. Etzazula ahaztu inoiz. Guk inolaz ere ez dugu ahaztuko! …
Marrazkiak eta testua: muxote potolo bat (www.muxotepotolobat.com)
Musika: “Nora zoaz bakarrik”, Hodeien Azpian. Ruper Ordorika.
Eta liburu honekin egindako bideoa ikusita, burura etorri zaizkit blog honetan jarritako beste bi, mezua oso antzekoa da eta.. MAFALDAREN AHOLKUAK BE HAPPY!
Kioskoaren gainean klikatuz, prentsa irakurtzeko aukera izango duzue eta egunero ateratzen diren egunkari guztiak irakur ditzakezue. Hemendik aurrera, ezkerreko zutabean finkatuta izango da.
Gaur, martxoak 7, laugarren mailako ikasleek Leire Bilbaoren bisita izan dute. Kazetari lana oso ondo bete dute gure neska-mutilek Leireri galdera asko eginez eta berak, gustura erantzun ditu. Ipuinak irakurri eta liburuak ere sinatu ditu .
MILA ESKER LEIRE!!
Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Hau dela eta irakurketa gida hau aurkeztu nahi dizuet. Liburuak Kiriko klubak aukeratuak dira bertako protagonista guztiak emakumeak direlarik.
Adin guztietarako aleak daude.
Ea zuen gustukoren bat aurkitzen duzuen!.
"LAS HISTORIAS DEL SEÑOR BURDICK" liburutik hartutako beste irudi batekin egindako lanak ditugu hemen. Oraingoan 6. Cko ikasleak idazleak izan dira Gaztelera arloan. Irudiaren izena: DEBAJO DE LA ALFOMBRA.
Horrela hasten dira istorio guztiak: "Pasaron dos semanas y volvió a suceder".
2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte. Korrika txikia, martxoaren 22an, ostiralean, izango da Hondarribian eta 24an helduko da Korrika handia (ordua: 03:06:25 ).
Hemen dugu berriro"LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK"liburuarekin egindako beste lan bat.
Oraingoan 5. Cko ikasleek beste irudi bat aukeratu dute eta "ALFONBRAREN AZPIAN" izenburuarekin honako hasiera eman diote: "Bi aste igaro ondoren berriro gertatu zen...".
Hasiera bera dute lan guztiek, istorioak aldiz, oso desberdinak suertatu dira. Hemen duzue asmatutako istorioak irakurtzeko aukera. Ea gustatzen zaizkizuen!
Urtero bezala eta Liburuaren Eguna ospatzeko, ekintza batean murgilduta gaude dagoeneko. Gogoan izango duzue iazko gaia, ABENTURAK. Aurten, buruari dexente eragin ondoren, OLERKIAK aukeratu ditugu. Eskolako ikasleak olerki liburuak irakurtzen eta olerkiak ikasten ari dira. Etxetik ere, gurasoen laguntzaz, olerkien bilduma bat lortuko dugu.
Apirilaren 26an, OLERKIEN EGUNA ospatuko dugu Bordarin eta denon artean errezitatzeari ekingo diogu. Egun hauetan ekintza honi buruz, informazio gehiago izango duzue.
Eta guzti honekin oso lotuta dagoenez, pasa den astean "XLSemanal"ean Juan Manuel de Pradak idatzitako artikulo bat irakurtzera gonbidatzen zaituztet.
Horrela hasten da:
RECITANDO POEMAS
"Anda en estos días mi hija estudiando algunos poemas que le
han encomendado recitar en clase. Cuando me lo dijo me llevé una grata
sorpresa, pues daba por hecho que las modernas técnicas pedagógicas
habían anatemizado tales ejercicios nemotécnicos; e, inevitablemente,
rememoré aquellos días en que, a una edad parecida a la suya, empecé yo
también a aprender algunos poemas de memoria... Poemas que me han
acompañado siempre, como compañeros del alma, y que todavía acuden a mis
labios, en las vicisitudes más diversas, como acuden los suspiros o las
risas, con una espontaneidad que parece brotada de los propios genes y
no de una lección bien aprendida"
Pasa den ostiralean, otsailak 15ean, eskolako mediatekan urte betez laguntzaile aritu den Jon Lasagak praktikak bukatu zituen. Azkeneko eguna zuenez eta oso pilotari ona denez, pilota partida bat Sergiok eta berak antolatu zuten. A ze giroa!!! AGUR JON ETA ONGI IZAN!!!
Hemen dituzue argazki batzuk:
Aurten, LIBURUAREN EGUNA ospatzeko OLERKIAK aukeratu ditugu. Dagoeneko, eskolako ikasleak poemak ari dira irakurtzen zenbait ekintza burutzeko. Aurrerago honen berri izango duzue.
Gaur Kirmen Uribek idatzitako olerki bat ezagutarazi nahi dizuet ikaragarri polita iruditzen zaidalado. Ea zuei berdin pentsatzen duzuen! Irakurri eta behean, ikusi eta entzun:
KUKUA
Apirilaren hasieran entzun zuen aurrena kukua.
Urduri zebilelako beharbada,
kaosa ordenatzeko joera horrengatik beharbada,
kukuak zein notatan kantatzen zuen jakin nahi izan zuen.
Hurrengo arratsaldean, hantxe egon zen basoan zain,
diapasoia eskuan, kukuak noiz kantatuko.
Diapasoiak ez zioen gezurrik.
Si-sol ziren kukuaren notak.
Aurkikuntzak bazterrak astindu zituen.
Mundu guztiak frogatu nahi zuen benetan
nota horietan kantatzen ote zuen kukuak.
Baina neurketak ez zetozen bat.
Bakoitzak bere egia zuen.
Fa-re zirela zioen batek, Mi-do besteak.
Ez ziren ados jartzen.
Bitartean, kukuak kantari jarraitzen zuen basoan:
ez si-sol, ez fa-re, mi-do ezta ere.
Mila urte lehenago bezala,
kukuak kuku, kuku kantatzen zuen.
Literatura eta, batez ere, olerkia gogoko dugunontzat oso blog interesgarria ezagutarazi nahi dizuet gaur. Egilea, Jesús Rodriguez dugu, irakaslea.
Irudiaren gainean klikatuz, blogean murgildu eta dituen atalak deskubrituko dituzue.
Benetan merezi du!!
Mila esker Jesus!!
Irudian klikatuz, ospe handiko kirolariak, aktoreak, abeslariak, etab.., denon gozamenerako betiko ipuin ederrak kontatzen dizkigute . Sartu et ikusi!
"Para hacer felices a muchos niños, todo suma. Incluso un cuento". Hoy en día, miles de familias viven momentos de extrema dificultad. Por este motivo, la Obra Social ”la Caixa”, que promueve el desarrollo social y educativo de los niños y niñas en situación de vulnerabilidad, ha decidido impulsar un nuevo proyecto solidario.
¿Recuerdas los cuentos clásicos que tanto te gustaban de niño? Jorge Lorenzo, Sara Baras, Belén Rueda, David Bisbal, Alejandro Sanz, Xavi Hernández y Dani Pedrosa están aquí para contártelos de nuevo a ti y a todos los niños de nuestro país, porque todos se merecen una infancia igual de mágica que la tuya.
Ipuin guztiak ikusteko goiko irudian klikatu. Hemen duzue adibide bat:
Hona hemen INGURUNE arloan eta 5. mailan lantzen diren gai batzuei buruzko sekuentzia didaktikoak. Irudiaren gainean klikatzen baduzue informazioa eta ariketak aurkituko dituzue.
Evelin Navarrok egindako laburmetrai honek hausnarketa bat eskatzen digu belaunaldien arteko aztarna ekologikoa erakutsiz. Laburmetraiaren protagonista, bere amona Carmen da.
ETORKIZUNERANTZ AURRERA EGIN DEZAGUN, BAINA IRAGANEKO IKASIZ
Gaurkoan ... HIZTEGIA , IDATZIZKO ULERMENA ... garatzeko baliabidea euskeraz.
Ezagutzen dugun telebistako PASAPALABRA jolasak badu euskaraz bere kidea. "Pasapalabra" programaren eredua jarraituz hona hemen
euskaraz hiztegia lantzeko joko atsegina. Banaka edo binaka joka
daiteke. Ea norbait zirikatu eta laster hasten zareten jokoan. Zorte on!
Gaur gauean, estreinekoz, aitak eta aitonak lanera eramaten dute haurra. Egurrezko txalupa zahar batean itsasoratzen dira, eta lurra begi-bistan ez dutenean, gelditu eta itxaroten dira. Sorpresa handi bat hartuko du haurrak senideek nola egiten duten lan ikusita. Aitona eta aitaren ereduari jarraitu behar dio?...
Enrico Casarosak egindako gidoia eta zuzendutako laburmetrai zoragarria dugu hemen, Pixar Animation Studios-en gauzatua.