Iaz bezala, ikasturtea bukatuta dagoela, mediatekako erabilerari buruzko datuak ateratzea oso lagungarria da. Hona hemen interesgarriak diren zenbait datu:
Grafikoa
ikusita, “Mamu Sorginkeria” eta “La montaña parlante” Knister eta Stilton-enak, hurrenez hurren izan dira
gehien mailegatuenak.
Goikoari lotuta dago. Stilton lehendabizikoa eta bigarren
postuan Knister; “Kika Super-sorgina”-ren bildumakoak. Hirugarren postuan
Pavanello, Bat Pat bildumarekin.
Aurreko
urteetan ikusi genuen 4. mailko ikasleak izan zirela gehien irakurtzen zutenak.
Aurten, nahiz eta 4. Cko gela izan gehien irakurri duena, atzetik datozenak, 3.
mailakoak direla ikusten dugu. Beraz aipatzekoa da gure ikasle txikiek aurten
hartu duten mediatekara etortzeko ohitura.
Iaz bezala, aurten ere oso nabarmena izan da neskak eta mutilen arteko aldea irakurketari dagokionez. Grafiko honetan % 78,99 neskak dira eta % 21,01 mutilak. Honek pentsa arazten gaitu... Nola zuzendu?
Eta bukatzeko esan behar da ikasturte
honetan 7000 mailegu inguru egin direla TALAIA BORDARI mediatekan. Balorapena OSO ONA da, ZORIONAK irakurle guztiei.