Hona hemen Mariasun Landak liburutegiari eskainitako olerkia. Ikasturte berria ondo hasteko oso egokia ikusten dudanez, gure blogean txoko bat eskaini nahi diogu. Irudien gainean klik eginez, tamaina handian irakurtzeko aukera izango duzue.
2012-09-16
2012-09-12
eta... OPORRAK BUKATU DIRA!
Bai, bai, Katxiporretako lagunek esaten duten bezala, oporrak bukatu zaizkigu. Gaur, dagoeneko jaiak pasata, denok gaude eskolan: irakasleak, ikasleak, jangelako langileak... elkar ikusiko dugu pasiloetan. Indarberrituta gatozela pentsatu nahi dut; eta, nahiz eta kanpoan dugun egoera oso ona ez izan ILUSIO ETA INDARREZ ekingo diogu ikasturte berri honi, ahalik eta atseginen egiten saiatuz.
ONGI ETORRIAK IZAN!!
2012-06-27
Abesti bat: STAND BY ME (Gelditu nirekin)
Dagoeneko bloga itxita dago, baina guztiz itxi baino lehenago, askotan gogora etortzen zaidan kanta eskaini nahi dizuet. Hamaika bertsio ezberdin dituen kanta bat da eta hona hemen bi bertsio diferente... zeinekin gelditzen zarete? Zuek aukeratu!
Eta orain bai, kantarekin, banoa... UDA ON BAT OPA DIZUET!
2012-06-26
OPORRENGATIK ITXITA
Uda ikaragarri ona pasatzea espero dugu. Baina... ez ahaztu... garaia ezin hobea dela, beste gauza askoren artean... irakurtzeko eta indarrak berritzeko.
Eta, noizbait, aspertuta bazaudete, blog honetan baduzue zeregina: ipuinak, bitxikeriak, bideoak, zeuek eginiko lanak, etab.
Eta, noizbait, aspertuta bazaudete, blog honetan baduzue zeregina: ipuinak, bitxikeriak, bideoak, zeuek eginiko lanak, etab.
Bitartean, aurtengo maskotari EMAIOZUE JATEN!!!
ONDO PASA OPORRAK!!!
ONDO PASA OPORRAK!!!
2011-2012ko MEDIATEKAko ESTATISTIKAK
Iaz bezala, ikasturtea bukatuta dagoela, mediatekako erabilerari buruzko datuak ateratzea oso lagungarria da. Hona hemen interesgarriak diren zenbait datu:
Goikoari lotuta dago. Stilton lehendabizikoa eta bigarren postuan Knister; “Kika Super-sorgina”-ren bildumakoak. Hirugarren postuan Pavanello, Bat Pat bildumarekin.
Iaz bezala, aurten ere oso nabarmena izan da neskak eta mutilen arteko aldea irakurketari dagokionez. Grafiko honetan % 78,99 neskak dira eta % 21,01 mutilak. Honek pentsa arazten gaitu... Nola zuzendu?
Eta bukatzeko esan behar da ikasturte honetan 7000 mailegu inguru egin direla TALAIA BORDARI mediatekan. Balorapena OSO ONA da, ZORIONAK irakurle guztiei.
![]() |
| klikatu hemen |
Grafikoa
ikusita, “Mamu Sorginkeria” eta “La montaña parlante” Knister eta Stilton-enak, hurrenez hurren izan dira
gehien mailegatuenak.
![]() |
| Klikatu hemen |
Goikoari lotuta dago. Stilton lehendabizikoa eta bigarren postuan Knister; “Kika Super-sorgina”-ren bildumakoak. Hirugarren postuan Pavanello, Bat Pat bildumarekin.
![]() |
| Klikatu hemen |
Aurreko
urteetan ikusi genuen 4. mailko ikasleak izan zirela gehien irakurtzen zutenak.
Aurten, nahiz eta 4. Cko gela izan gehien irakurri duena, atzetik datozenak, 3.
mailakoak direla ikusten dugu. Beraz aipatzekoa da gure ikasle txikiek aurten
hartu duten mediatekara etortzeko ohitura.
![]() |
| Klikatu hemen |
Iaz bezala, aurten ere oso nabarmena izan da neskak eta mutilen arteko aldea irakurketari dagokionez. Grafiko honetan % 78,99 neskak dira eta % 21,01 mutilak. Honek pentsa arazten gaitu... Nola zuzendu?
Eta bukatzeko esan behar da ikasturte honetan 7000 mailegu inguru egin direla TALAIA BORDARI mediatekan. Balorapena OSO ONA da, ZORIONAK irakurle guztiei.
2012-06-20
IRAKURTZEKO UDA-UN VERANO PARA LEER
![]() |
| Gida ikusteko, klikatu hemen |
IRAKURLERIK HOBERENAK
2011-2012ko ikasturtean bukatzear dagoela nortzuk izan diren mediatekatik liburu gehien irakurri dituenak hauexek izan dira:
Hala ere, honek ez du esan nahi estatistikak aldatzen ari direnik... Hemendik gutxira ikusiko dituzue estatistiken emaitzak...
ZORIONAK !!
- 3. maila: MADDI AGINAGALDE
- 4. maila:TAMARA NAVAL
- 5. maila: MADDI IRIDOI
- 6. maila: JON ANDER BEROZ
Hala ere, honek ez du esan nahi estatistikak aldatzen ari direnik... Hemendik gutxira ikusiko dituzue estatistiken emaitzak...
ZORIONAK !!
2012-06-18
GURASOEN ABENTURAK
Eta hau da ikasturte honetan, familia guztien parte hartzearekin, lortu dugun emaitza. Oso aukera anitza eta aberatsa izan dugu, baina tamalez, guztiak jasotzea ezinezkoa zaigu eta, iaz bezala, gela bakoitzeko bi lan jaso ditugu hemen.
Talaia Bordari mediateka eta eskolatik eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztiei, zuei esker gauzatu baita lan hau.
2012-06-15
5. Bko IKASLEEK SORTUTAKO IPUINAK
Bostgarren mailako ikasleek IPUINA landu dute. Ondoko zerrendan 5. An sortutako zenbait ipuin erakutsi nahi dizuegu. Ea gustatzen zaizkizuen!
BOBABOGA UHARTEKO ABENTURA. Zorione
ERAGON ERREGEA Julen
KOTXE GORRI TXIKIA. Igor
LEHOIAREN LEPOKOA. Iratxe
SONANBULUA. Josu
TXERRIA ETA MAPA. Unai
WOPEN GAIZTAKERIAK. Beñat
WOPEN GAIZTAKERIAK. Julen
BI MUNDU MAJIKO. Jone etaMaite
DORDOKAREN BELARRITAKOAK. Ines eta Klara
ARDI MALTZURRA. Nora
SUGE BATEN AMETSA. Garazi
GIZONEZ JANTZITAKO NESKA. Aitziber
BETAURREKODUN SAGUA. Erik
ERAGON ERREGEA. Julen

2012-06-14
CUENTOS PARA ANTES DE DESPERTAR. LOS COLORES.
Nunila ipuin kontalari bat da, berari gustatzen zaio "cuentista" deitzea. Bere ipuinak umore eta magiaz beteta daude, baina, zenbait gairi buruz gogoeta egiteko balio dute. Guretzat ezaguna da "LA CENICIENTA QUE NO QUERÍA COMER PERDICES" edo euskaraz, "MARIZIPRISTINEK EZ DU ZORIONEKO GALEPERRIK NAHI". Oraingo honetan "CUENTOS PARA ANTES DE DESPERTAR" liburua ekartzen digu. Liburu honek dituen ipuinen artean LOS COLORES" ipuina aurkituko dugu. Ea zuen gustukoa den!... Datorren ikasturterako mediatekan izango da.
2012-06-11
MALETA BIDAIARITIK SORTUTAKO LIBURUAK
Apalategi honetan, ikasturtean zehar 3. mailan egindako MALETA BIDAIARIAren ekintzaren emaitzak bildu ditugu. Liburu bakoitzaren gainean klikatuz gero, astez aste, maletaren barruko koadernotxoan idatzi dituzuen istoriotxoak irakur ditzakezue.
Guraso guztiei eskerrik beroenak zuen parte hartzeagatik, ezin hobea izan baita.
MILA ESKER ere zuen kritikengatik
2012-06-06
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN (4)
Hauek dira 3. mailako ikasleek 5. mailako ikasleentzako prestatu dituzten ipuinak. Momentuz bi saio izan dira, Lehenengoan 3. Eko ikasleak 5. Ako ikasleekin egin zen; eta bigarrena, gaur goizean gauzatu da 3. A eta 3. Bko ikasleek 5. Bko ikasleei, hirukoteak osatuz, irakurri dietelarik. Ekintza hau oso positiboa izan da eta ikasle guztiek oso ondo pasa dute. ZORIONAK eman behar dizkiegu txikitxoei OSO ONDO prestatu baitute irakurri beharreko ipuina.
Hona hemen argazki batzuk:
2012-06-01
GURE BLOGA HIZKUNTZA GUZTIETAN
BLOGGER-ek zerbitzu berri bat eskaintzen du: ITZULTZAILE bat.
Honi esker, gure bloga hizkuntza ezberdinetan irakurtzeko aukera izango dugu.
Hemendik aurrera blogaren eskuinaldean, egutegiaren azpian, leihatila berri bat izango da: ITZULTZAILE/TRADUCTOR deiturikoa.
Espero dugu zuen laguntzakoa izatea.

2012-05-29
MUNDUARI BUELTA EMATEKO (ekainak 8)
Gehienetan publizitateaz nazkatuta eta nekatuta gaude; baina noizean behin, sorpresak hartzen ditugu. Eta hau izan da , hain zuzen, ondoko bideoarekin gertatu zaidana. Nahiz eta hemen eskatzen dena zehatz-mehatz ez bete, ezinbestekoa den zerbait eskatzen digu. Eta ez badugu lagundu behar... gutxienez... EZ DEZAGUN OZTOPORIK JAR!!!
Besteei laguntzeak ondo sentiarazten gaitu . Gustatu zait!
Besteei laguntzeak ondo sentiarazten gaitu . Gustatu zait!
LUR Entziklopedia sarean denon eskuragarri
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta
Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.
www.euskara.euskadi.net/lur-hiztegia eta www.euskara.euskadi.net/lur-entziklopedia.
Bi helbide horiek kontuan hartu beharko ditugu, hurrenez hurren, Lur Hiztegi Entziklopedikoaeta Lur Entziklopedia Tematikoa sarean topatu nahi baditugu.
Lur Entziklopedia Tematikoak, Entziklopedia orokor baten berezko egitura izanik, Euskal Herriari buruzko bost liburuki eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi liburuki ditu. Beraz, paperezko formatuan eskuragarri izan den corpusa digitalizatu da eta, orain, Interneten kontsulta daiteke.
Hortaz gain, gogoratukoko dugu, aurten, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Lur Hiztegiko eta Lur Entziklopedia Tematikoko 11.000 artikulu egokitu eta eguneratu dituela Wikipedian argitaratzeko.

Fuente: eskola 2.0
Hemendik aurrera, gure blogean aurkituko dituzue eskubiko zutabean.
2012-05-28
WEB BAT: "LEO LO QUE VEO"
![]() |
| http://www.leoloqueveo.org/ |
Web hau Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat pentsatuta dago. Dituen edukiak eta aktibitateak deskarga daitezke libre eta doan baitira.
Atal ezberdinak aurki ditzakezue:
- LEO LO QUE VEO: Ingelera eta gaztelera ikasteko oinarrizko hiztegi bisuala.
- EL COMICOMIO: Lehen Hezkuntzako ikasleak komikiaren mundura hurbiltzen ditu.
- ¡A MIS PELÍCULAS!: Zineari dedikatua
- ...
2012-05-24
MEREZI DU
Bideo hau Pazifikoan dagoen irla batean grabatua da, beste kostaldeetatik 3200 kilometrotara. Irla honetan hegaztiak izan ezik, ez da inor bizi. Arretaz ikusi
Gure inguruan gertatzen ari denaren ardura dugu denok. Ez da hain zaila.
![]() |
| Bideoa ikusteko klik egin |
Ipuin kontalaria: LUR USABIAGA
Atzo, hilak 23, bostgarren mailako ikasleek Lur Usabiaga ipuin kontalariarekin egoteko aukera izan zuten.Goizeko 9:00ak ziren, erdi lo sartu ziren baina berehala Lurrek esnatu zituen eta ikasleek, ipuinean murgildu eta parte hartzeko aukera izan zuten.
Oso saioa atsegina izan zen. Primeran pasa genuen.
MILA ESKER LUR!!
IRAKURRI , GOZATU ETA OPARITU
![]() |
| Kanpainaren kartela |
Bi hilabetez, apirilaren 23tik, hau da, Liburuaren Nazioarteko Egunetik, ekainaren 30era pertsona batek, Udal Liburutegian euskarazko edozein liburu maileguan hartu eta irakurtzen du.
Liburua itzulitakoan, liburuzainak, liburuarekin fitxa bat emango dio irakurleari eta fitxa beteta itzultzerakoan, %25eko deskontua izango du liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, (%50ekoa Euskara Elkarteko kidea izanez gero).
Hamabost herritan egongo da martxan kanpaina.
Informazio gehiago: www.topagunea.org.
2012-05-22
TEKNOLOGIA BERRIAK
Gau, Donostiako Haur liburutegian seminario bat izan dugu eskola liburutegietako arduradunok. Eguneko gai-zerrendan: "Irakurketa pantailetan. Ipad erabiltzeko aplikazioak", beste batzuen artean.
Gai honekin geundenean bideo hau jarri digute:
Polita iruditu zait. Baina hau ikusitakoan... beste hau etorri zait burura:
Parregarria benetan!!
Gai honekin geundenean bideo hau jarri digute:
Polita iruditu zait. Baina hau ikusitakoan... beste hau etorri zait burura:
Parregarria benetan!!
2012-05-21
Ipuin kontalaria: LUR USABIAGA
![]() |
| Lur Usabiaga |
IBAIZABAL editorialaren bidez gauzatu da ekintza hau.
Ordua: 9:30etan
2012-05-14
EUSKARA GIDA
Paper formatoan zein pdf formatoan eskura daiteke. Bertan, hau, gazte zein helduei zuzendutako produktuak kontsultatu eta eskuratu ahal izango ditugu; besteak beste, aldizkariak, komikiak, liburuak eta hiztegiak, musika, DVDak, multimedia edukiak, denbora pasako joko eta jolasak eta gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua.
2012-05-11
IÑAKI ZUBELDIA BITERIN
Atzo, maiatzaren 9an, Iñaki Zubeldia Biteri eskolan egon zen 2. mailako ikasleekin. Hona hemen egindako saoien zenbait argazki.
Helbide honetan ere:
https://picasaweb.google.com/104019304307732308721/INAKIZUBELDIABITERIN?authuser=0&authkey=Gv1sRgCNCMlPO6soLuwgE&feat=directlink
Helbide honetan ere:
https://picasaweb.google.com/104019304307732308721/INAKIZUBELDIABITERIN?authuser=0&authkey=Gv1sRgCNCMlPO6soLuwgE&feat=directlink
2012-05-08
ORTOGRAFÍA BÁSICA DE LA LENGUA ESPAÑOLA
Gaur, R.A.E.k (Real Academia de la Lengua Española) "Ortografía básica de la lengua española" aurkeztu du.
Aurrekoaren arau berberak ditu baina era laburrago eta arinagoan. Ikasleek erabil dezaten pentsatuta dago.
Hamahiru eta hamalau urte bitarteko 200 bat ikasle inguru liburuaren aurkezpenera joan dira. Bertan zeuden akademikoekin eraman dituzten zalantzak argitzen saiatu dira.
2012-05-06
WEBGUNE BERRI BAT: www.hizkimizki.com
![]() |
| http://www.hizkimizki.com/ |
05.05.12 - 02:17 - DIARIO VASCO
N. AZURMENDI | DONOSTIA.
2012-05-04
ABENTUREZ BETETAKO EGUNA BORDARIN
Hona hemen "ABENTUREZ BETETAKO EGUN"-ean egindako zenbait argazki. Ekintza hau apirilaren 27an ospatu zen.
BATBIRULAU!
"Lehen ‘Abrite portas, klis-klas!’ esan, eta lapurren haitzuloko atea
irekitzen zen, iraganeko altxor preziatuak. Orain ‘Abrite portas,
klis-klas!’ esan, eta etorkizuneko altxorrak zabalduko zaizkizu,
euskaraz nahiz munduko edozein hizkuntzatan sortutako liburuak:
KLIS-KLASIKOAK!"
Lelo horrekin zabaltzen dira Klis-klasikoak bildumako lehen liburuak
Lehenengo bilduma honetan Pinotxoren abenturak (Carlo Collodi, Jokin Mitxelena), Txan Fantasma (Mariasun Landa, Jon Zabaleta), Indianoa (Gregorio Muro, Francisco Fructuoso) eta .Maria Goikoak Batbirulau (Anjel Lertxundi, Antton Olariaga)
Azken hau da, hain zuzen, gaur aurkeztu nahi duguna. Honetan kantak, olerkiak, asmakizunak, aho-korapiloak, ipuinak...aurkituko dituzue. Hona hemen adibide bat:
Mediatekan bilduma honetako liburu guztiak aurkitzerik duzue.

2012-05-02
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IRAKURKETA PLANA
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu du; ekimen horren bidez, irakurketa gizartearen kultura eta hezkuntza lehentasunetako bat bihurtu nahi du eta Erkidegoa garatzeko eragiletzat hartu du. Irakurketa Euskal Planak, jarduera hori sustatu nahi du Euskadi garatzeko eragile moduan
Eusko Jaurlaritzak Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren aholkularitza izan du dokumentua egiteko; dokumentu horretan, irakurketa XXI. mendean Euskadin lana eta aberastasuna sortzeko bitartekorik onena dela adierazteaz gain, adimenari probetxu ateratzeko ezinbesteko tresna dela diote, eta adimena lehengaia dugu informazioaren gizartean.
(Informazio gehiago)

| klik egin |
(Informazio gehiago)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)