2012-05-06

WEBGUNE BERRI BAT: www.hizkimizki.com

http://www.hizkimizki.com/
1.806 hiztegi txiki, hizkuntzen arteko elkarbizitza eta ezagutza sustatzeko. Topaguneak 43 hizkuntza konbinatzetik sortzen diren hiztegiak 'ekoizten' dituen webgunea aurkeztu du: www.hizkimizki.com Seguruenik, historian zehar inori ez zaio tokatu 'nik etxe bat behar dut' esaldia Afrika Iparraldeko amazigh edo berbereen hizkuntzatik, tamazightetik, Hego Amerikako zenbait herrialdetan mintzatzen den aymarara itzultzea. Inor horren premian balego, ordea, badu nora jo: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sortu duen hizkimizki.com webgunera.
05.05.12 - 02:17 - DIARIO VASCO 
N. AZURMENDI | DONOSTIA.

2012-05-04

ABENTUREZ BETETAKO EGUNA BORDARIN

Hona hemen "ABENTUREZ BETETAKO EGUN"-ean egindako zenbait argazki. Ekintza hau apirilaren 27an ospatu zen.

BATBIRULAU!

"Lehen ‘Abrite portas, klis-klas!’ esan, eta lapurren haitzuloko atea irekitzen zen, iraganeko altxor preziatuak. Orain ‘Abrite portas, klis-klas!’ esan, eta etorkizuneko altxorrak zabalduko zaizkizu, euskaraz nahiz munduko edozein hizkuntzatan sortutako liburuak: KLIS-KLASIKOAK!"
Lelo horrekin zabaltzen dira Klis-klasikoak bildumako lehen liburuak
Lehenengo bilduma honetan  Pinotxoren abenturak (Carlo Collodi, Jokin Mitxelena), Txan Fantasma (Mariasun Landa, Jon Zabaleta),   Indianoa (Gregorio Muro, Francisco Fructuoso) eta .Maria Goikoak Batbirulau (Anjel Lertxundi, Antton Olariaga)
Azken hau da, hain zuzen, gaur aurkeztu nahi duguna. Honetan kantak, olerkiak, asmakizunak, aho-korapiloak, ipuinak...aurkituko dituzue. Hona hemen adibide bat:
 Mediatekan bilduma honetako liburu guztiak aurkitzerik duzue.


2012-05-02

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IRAKURKETA PLANA

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu du; ekimen horren bidez, irakurketa gizartearen kultura eta hezkuntza lehentasunetako bat bihurtu nahi du eta Erkidegoa garatzeko eragiletzat hartu du. Irakurketa Euskal Planak, jarduera hori sustatu nahi du Euskadi garatzeko eragile moduan
Eusko Jaurlaritzak Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren aholkularitza izan du dokumentua egiteko; dokumentu horretan, irakurketa XXI. mendean Euskadin lana eta aberastasuna sortzeko bitartekorik onena dela adierazteaz gain, adimenari probetxu ateratzeko ezinbesteko tresna dela diote, eta adimena lehengaia dugu informazioaren gizartean.

klik egin

(Informazio gehiago)

2012-04-28

LIBURU BERRIAK


Gure mediateka eguneratuta izaten eta liburu berriak ekartzen saiatzen gara. Irudi hauetan ikus ditzakezue helduentzako eta haurrentzako egin ditugun azken erosketak. Esan beharra dago, aste honetan LIBURU EGUNA dela eta, gehien saldutako nobela baztuk erosi ditugula. Beraz, ikasle, irakasle eta gurasoak... hemen daude zuen zain.
Intentamos mantener nuestra mediateca al día y para ello adquirir novedades. En la siguiente presentación podéis ver las últimas adquisiciones para niños y adultos. Si os fijáis tenemos bastantes de las novelas más vendidas en el DÍA DEL LIBRO. Por lo tanto, alumnos, padres y profesores... aquí están a vuestra disposición.

2012-04-23

ABENTUREZ BETETAKO EGUNA


Liburuxka honetan bildu ditugu datorren ostiralean, hilak 27, eskolako zenbait irakaslek irakurri behar dituzten ipuinak. Ekintza honetan BITERI eta BORDARIko ikasleak elkartuko dira, guztira 29 irakurketa izango direlarik.
Dagoeneko kartelak jarrita daude ikasleek aukera dezaten. Ostegunean, tutoreek sarrerak banatuko dituzte eta, urtero bezala, 6. mailako ikasleak izango dira Biteriko ikasleei harrera egingo dietenak.

2012-04-22

APIRILAK 23, LIBURU EGUNA.

Apirilaren 23an Nazioarteko Liburu eguna ospatzen da. Ospakizun honek bi idazle hauen sorburua du: William Shakespeare, Miguel de Cervantes.
Idazle hauek 1616. urtean hil ziren. Hori dela eta, UNESCOk 1995. urtean hauen omenez, apirilak 23, NAZIOARTEKO LIBURU EGUNA eta EGILEEN ESKUBIDEEN EGUNA izendatu zuen.
Egun honekin bat egiteko, datorren ostiralean, ABENTURA EGUNA ospatuko dugu eskolan.
Ondoko helbidean "EL QUIJOTE" interactivo ikus dezakezu:
http://quijote.bne.es/libro.html

2012-04-20

RECETAS DEL MUNDO

Bigarren hiruhilekoan "Ingurune" ikasgaian geografia ikasten aritu gara 3. mailako ikasleok. Gaztelera arloan errezetak nola idazten diren ikasi dugu. Bi ikasgaiak elkartu eta "RECETAS DEL MUNDO" egitea bururatu zitzaigun. Honako hau da ideia bikain honen emaitza:

2012-04-16

BERRIRO LANERA!

Irudia: noticias Lore
Aste Santuko oporrak bukatu dira eta, honen ondorioz, lanari ekin behar diogu berriro ere. Indarrak berrituta bueltatu gara eskolara azken txanpa hau pasatzeko.
Txanpa hau ez da makala izango, lan pila bat egin behar dugu eta. Gainean dugu LIBURUAREN EGUNA, hilak 23an (1995.urtean UNESCOk apirilaren 23a liburuaren nazioarteko eguna izendatu zuen). Hortaz, irakurketa zaletasuna bultzatzeko gure eskolak bat egin ohi du ekimenarekin.
Aurtengo proposamena, ondo dakizuen bezala:
"ABENTUREZ BETETAKO EGUNA" ospatuko dugu eskolan hilak 27an. Horretarako irakasleak abenturazko ipuinak prestatzen ari gara, zuei, guztiei irakurtzeko.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.

2012-03-31

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Aste Santuko oporrak iritsi dira, baina joan baino lehenago apirilaren 2an,  HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen dela esan beharra dago.
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna sustatzen du, haur eta gazte liburu onak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko.
Urtero Atal Nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera, eta bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidalitako mezua eta mundu osotik banatzen den kartela egin dezaten, liburutegietan, ikastetxetan, liburu-dendetan eta bestelakoetan ere parte hartzeko. 
Iturria: OEPLI
Aurten, Mexikon, Juan Gedovius-ek egin du kartela. Mezua Francisco Hinojosak idatzi du. 

 BAZEN BEHIN MUNDU OSOAK KONTATZEN ZUEN IPUINA 
 Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina. Ipuin hori, egia esan, ez zen bat bakarrik; askoz ere gehiago ziren, eta mundu osotik zabaltzen hasi ziren, besteak beste esan txarreko nesken eta otso limurtzaileen, beirazko zapaten eta maitemindutako printzeen, katu azkarren eta berunezko soldaduen, erraldoi on-pusken eta txokolatezko fabriken istorioekin. Hitzez, adimenaz, irudiez, pertsonaia zoragarriez bete zuten. Barre egiteko, harritzeko, elkarrekin bizitzeko aukera eman zioten. Esanahiez bete zuten. Eta ordutik aurrera ipuin horiek gehitzen jarraitzen dute, mila eta bat aldiz hauxe esateko: “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina…”

IÑAKI FRIERA ESKOLAN



Pasa den asteazkenean, hilak 28, seigarren mailako ikasleek Iñaki Friera idazlearen bisita izan zuten.  "IZAROKO ALTXORRA" liburuari buruz eta berak idatzitako beste liburuei buruz hitz egin zuen  ikasleek egindako galdera guztiak gogo onez erantzun zituelarik. Bukatzeko, liburuak sinatu zizkigun.
MILA ESKER IÑAKI!

2012-03-29

ONGI PASATZEKO!

Liburu bitxi bat, Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa , Werner Holzwarth-en testu eta Wolf Erlbruch-en ilustrazioz osaturikoa, eta aski ezaguna, ekarriko dugu bistara. 1990koa da lehenen edizioa (Alemanian). Gurean, 1999an izan genuen euskaraz, eta 1991n gaztelaniaz.
20 urte baino gehiago bete dituen arren, ez du batere freskotasunik galdu, eta haurren artean arrakasta segurua du satorrak inguruko guztien gorotzak aztertuz egiten duen paseo bitxiak. Bideo batean ikusteko aukera ere badugu.

iturria:bularretik mintzora buletina
10. zenbakia - 2012ko martxoa
 Hona hemen ipuinaren beste bertsio bat: 

2012-03-28

ZER GERTATZEN ZAIO EGUZKIARI?

Mediatekara iritsi berria den ipuin hau aurkeztu nahi dizuet. 
Izena: Zer gertatzen zaio eguzkiari?
Egilea: Arantza Ibarra
Ilustratzailea: Arantza Ibarra
Argitaletxea: Erein
ISBN: 978-84-9746-711-7
Orain dela milaka urte, kondairak esaten du, eguzkia oso lotsatua eta berezia zela, ez baitzen gaur egungo eguzkia bezain horia, ez hain beroa, ezta hain alaia ere... Edonon ikusten zitzaion negarrez, eta inork ez zekien zer gertatzen zitzaion. Bainan den-denak zeuden bere goibeltasunak, iluntasunak eta hoztasunak kutsatuta....
Ideia bat egiteko hemen duzue Arantza Ibarrak liburuari egindako bideoklip-a:


Zer gertatzen zaio eguzkiari? from Erein argitaletxea on Vimeo.

2012-03-27

PELLO AÑORGA ESKOLAN



Atzo, hilak 26, laugarren mailako ikasleek Pello Añorga idazlearekin hitz egiteko aukera izan zuten. Bere liburuak irakurri ondoren lasai eta gustura aritu ginen solasean. Oso saio lasaiak eta atseginak suertatu ziren. Pellok hasieratik ikasleen arreta bereganatu zuen eta ikasleekin kontu-kontari ibili zen. Bukatzeko, bere liburu batean, "AMA ERRALDOIA"-n, hauxe idatzi zigun:
MILA ESKER, PELLO!

2012-03-23

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/
Nobedade bibliografikoak, gomendioak eta irakurketa gidak interesatzen bazaizkizue, edota Euskadiko liburutegi publikoetan antolatzen diren ekintzen berri izan nahi baduzue, gune egokian zaudete.
Liburutegiak, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzutik koordinatutako plataforma birtuala da. Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko liburutegietako profesionalekin lankidetzan sortutako egitasmo honek, informazio eta komunikazio teknologien erabileraren bidez liburutegi zerbitzuak bultzatzea bilatzen du.
Gure helburua, informazio eta ekintza interesgarriak sortu, eskaini eta hedatzea da, eta Interneti esker, liburutegiak herritarrekin modu bizi eta erraz batez elkartzea.

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN 4



Gaur, martxoaren 22an, 5. Cko ikasleak 3. Cko ikasleekin aritu dira ipuinak irakurtzen.
LAN BIKAINA EGIN DUZUE!!

2012-03-22

OZENKI IRAKURTZEKO ZENBAIT IPUIN

Gida honetan euskarazko ipuinak bildu ditugu. Hauek izan dira 5. eta 3. mailako ikasleekin bikotekako irakurketak egiterakoan erabili ditugun albumak.
Egilea: Carmen Gutiérrez

CUENTOS PARA LEER EN VOZ ALTA

Hona hemen ipuinak ozenki irakurtzeko gida bat. Gida honetan agertzen diren ipuin guztiak gaztelerazkoak dira.
Egileak: Asun Maestro, Clara Flamarique eta Jesús Arana

2012-03-20

IKASGUAY

Lehen Hezkuntzako Ikasleentzako web gune interesgarrien bilduma. Honetan arlo ezberdinetako ariketak aurki ditzakegu.

Irudiaren gainean klikatu

 Recopilación de Webs interesantes para los alumnos de Educación Primaria. Aquí podemos encontrar actividades de las diferentes asignaturas.

TALDE LANEAN ASKOZ HOBETO



Beste bi helbideotan, talde lanean aritzearen garrantzia ikus dezakegu:
http://www.youtube.com/v/mgCIKGIYJ1A?hl=en&fs=1&autoplay=1

http://www.youtube.com/v/LuVPnW0s3Vo?hl=en&fs=1&autoplay=1

2012-03-18

IRAKURLEAREN ESKUBIDEAK

Blog bat hasten duzunean etortzen zaizkizun ideiak, artikuluak, liburuak, ekintzak... buruan gordetzen dituzu eta hauei esker pixkanaka-pixkanaka bloga handitzen doa. Pendiente nuen hauetako bat da Danniel Pennac-ek bere liburuan "Como una novela" aipatzen  dituen idazlearen eskubideak.
Gure blog honetan toki inportante bat  merezi duela pentsatzen dut.
                                                                        Hona hemen dekalogoa:

  • 1.-EZ IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 2.-ORRIAK PASATZEKO ESKUBIDEA
  • 3.-LIBURU BAT EZ AMAITZEKO ESKUBIDEA
  • 4.-BERRIRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 5.-EDOZER GAUZA IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 6.- EDONON IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 7.- EDONOLA IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 8.- LIBURUAK GAINBEGIRATZEKO ESKUBIDEA
  • 9.- OZEN IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 10.- IXILTZEKO ESKUBIDEA 
Honi buruz gogoeta bat egiteak merezi du.


2012-03-09

GELA PDI BLOGA

Hemen dugu irakasleentzako blog interesgarri bat: GELA PDI
Honetan unitateak eta on line materialak aurki ditzakegu gure ikasleekin lantzeko.
http://gelapdi.blogspot.com/2009/12/indice-de-contenidos.html

http://gelapdi.blogspot.com/

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN III



Oraingo saio honetan 5. Dko ikasleak izan dira 3. Dko ikasleei ipuinak irakurri dizkietenak.
Aldez aurretik OSO ONDO prestatu dutela ipuina esan beharra dago.
PRIMERAKO LANA EGIN DUZUE!!

2012-03-08

MARTXOAK, 8

Myriam Cameros-Nunila López
Txalaparta
Traducción: Itziar de Blas-Mikel Garmendia
Género: Haurrak eta gazteak
Idioma: euskara
Colección: Axuri Beltza
Nº de pág: 64
ISBN: 9788481365580
Edición: 1 (2009)

Modernoa, errealista, dibertigarria eta bihotz-altxagarria dugu honako ipuin hau. Bizitza txikitan kontatutako eta sinetsi zituzten ipuinetatik urrun dagoela konturatu diren eta konturatzen ari diren hamaika emakumeen istorioa da Mari Zipriztinena. Testuen ironia eta irudien indar eta adierazkortasuna emakumea eta gizarte-arrakasta lotzen dituzten estereotipoak hankaz gora jartzeko tresna ezin hobea dira. Nunila López Salamero idazleak eta Myriam Cameros Sierra marrazkiak "Marizipriztin" ipuin klasikoa berriro asmatzen du, baina oso protagonista bereziarekin.
Mediatekan aurki dezakezue ipuin hau, eta ikusi nahi baduzu hemen duzue erdarazko bertsioan.

2012ko OSCARRETAN SARITUTAKO LABURMETRAIA


Hona hemen 2012ko Oscar sarietan irabazi duen animazio laburmetraia. Animaziozko film labur honek The Fantastic Flying Books of Mr Morris Lessmore (Lessmore jaunaren liburu hegalari fantastikoak) izenburua du eta hamabost minutu iraupena dauka. Uurakan batek istorio honetako protagonista idazten ari den bitartean, beste mundu  batera  eramaten du. Bere herrian alaia eta koloretsua zen dena, baina oraingo honetan berriz, dena triste eta grisa da eta gainera ezin du idatzi...

2012-03-07

EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO

Etxepare Euskal Institutua, Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Madrilen martxoaren 13tik 15era bitartean egingo diren EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO jardunaldiak aurkeztu dituzte gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritzan.Jardueren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela adieraziz.


2012-03-02

IDAZLEAK ESKOLAN

Laister PELLO AÑORGA, IÑAKI FRIERA eta IÑAKI ZUBELDIA gure eskolara etorriko dira eta beraiekin hitz egiteko aukera izango dugu. Hona hemen datak eta mailak:
    • PELLO AÑORGA      4. mailan    martxoak 26an
    • IÑAKI FRIERA          6. mailan    martxoak 28an
    • IÑAKI ZUBELDIA     2. mailan    maiatzak 9an
Dagoeneko, ikasleak, idazle hauek idatzitako liburuak irakurtzen ari dira eta hauei buruz hitz egingo dute idazleekin.
                                     

2012-03-01

INGELESA IKASTEKO WEBS INTERESGARRIAK

Ondoko helbidean klikatuz, ingelesari buruzko web interesgarriak aurkituko dituzue.
Helbide hauetan, jokuak, ipuinak, ariketak, gramatika... aurki ditzakezue.
Animatu eta kuxkuxeatu!
http://www.oriapat.net/ikasguay/ingelera-denetarik.htm

Hona hemen adibide bat:
Learn English kids

- ECOM - 40. URTEURRENA

ECOM fundazioak 40 urte betetzen ditu aurten. Urteurrena ospatzeko, ahalmen urritasun fisikoa duten pertsonek aukera berdinak izan ditzaten sortu dute bideo hau.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...