2012-03-09

GELA PDI BLOGA

Hemen dugu irakasleentzako blog interesgarri bat: GELA PDI
Honetan unitateak eta on line materialak aurki ditzakegu gure ikasleekin lantzeko.
http://gelapdi.blogspot.com/2009/12/indice-de-contenidos.html

http://gelapdi.blogspot.com/

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN III



Oraingo saio honetan 5. Dko ikasleak izan dira 3. Dko ikasleei ipuinak irakurri dizkietenak.
Aldez aurretik OSO ONDO prestatu dutela ipuina esan beharra dago.
PRIMERAKO LANA EGIN DUZUE!!

2012-03-08

MARTXOAK, 8

Myriam Cameros-Nunila López
Txalaparta
Traducción: Itziar de Blas-Mikel Garmendia
Género: Haurrak eta gazteak
Idioma: euskara
Colección: Axuri Beltza
Nº de pág: 64
ISBN: 9788481365580
Edición: 1 (2009)

Modernoa, errealista, dibertigarria eta bihotz-altxagarria dugu honako ipuin hau. Bizitza txikitan kontatutako eta sinetsi zituzten ipuinetatik urrun dagoela konturatu diren eta konturatzen ari diren hamaika emakumeen istorioa da Mari Zipriztinena. Testuen ironia eta irudien indar eta adierazkortasuna emakumea eta gizarte-arrakasta lotzen dituzten estereotipoak hankaz gora jartzeko tresna ezin hobea dira. Nunila López Salamero idazleak eta Myriam Cameros Sierra marrazkiak "Marizipriztin" ipuin klasikoa berriro asmatzen du, baina oso protagonista bereziarekin.
Mediatekan aurki dezakezue ipuin hau, eta ikusi nahi baduzu hemen duzue erdarazko bertsioan.

2012ko OSCARRETAN SARITUTAKO LABURMETRAIA


Hona hemen 2012ko Oscar sarietan irabazi duen animazio laburmetraia. Animaziozko film labur honek The Fantastic Flying Books of Mr Morris Lessmore (Lessmore jaunaren liburu hegalari fantastikoak) izenburua du eta hamabost minutu iraupena dauka. Uurakan batek istorio honetako protagonista idazten ari den bitartean, beste mundu  batera  eramaten du. Bere herrian alaia eta koloretsua zen dena, baina oraingo honetan berriz, dena triste eta grisa da eta gainera ezin du idatzi...

2012-03-07

EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO

Etxepare Euskal Institutua, Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Madrilen martxoaren 13tik 15era bitartean egingo diren EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO jardunaldiak aurkeztu dituzte gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritzan.Jardueren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela adieraziz.


2012-03-02

IDAZLEAK ESKOLAN

Laister PELLO AÑORGA, IÑAKI FRIERA eta IÑAKI ZUBELDIA gure eskolara etorriko dira eta beraiekin hitz egiteko aukera izango dugu. Hona hemen datak eta mailak:
    • PELLO AÑORGA      4. mailan    martxoak 26an
    • IÑAKI FRIERA          6. mailan    martxoak 28an
    • IÑAKI ZUBELDIA     2. mailan    maiatzak 9an
Dagoeneko, ikasleak, idazle hauek idatzitako liburuak irakurtzen ari dira eta hauei buruz hitz egingo dute idazleekin.
                                     

2012-03-01

INGELESA IKASTEKO WEBS INTERESGARRIAK

Ondoko helbidean klikatuz, ingelesari buruzko web interesgarriak aurkituko dituzue.
Helbide hauetan, jokuak, ipuinak, ariketak, gramatika... aurki ditzakezue.
Animatu eta kuxkuxeatu!
http://www.oriapat.net/ikasguay/ingelera-denetarik.htm

Hona hemen adibide bat:
Learn English kids

- ECOM - 40. URTEURRENA

ECOM fundazioak 40 urte betetzen ditu aurten. Urteurrena ospatzeko, ahalmen urritasun fisikoa duten pertsonek aukera berdinak izan ditzaten sortu dute bideo hau.

2012-02-29

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN II

Gaur goizean 5. B mailako ikasleak 3. A eta 3. B mailako ikasleekin elkartu ditugu eta hirukoteak osatuz, ipuin irakurketak egin dituzte. Oraingo honetan 5. mailako ikasleak izan dira  irakurleak baina hurrengo batean, txikiak izango dira beraiei irakurriko dietenak.
Oso ondo prestatu dute ipuina eta oso gustura aritu dira ikasle guztiak ekintza honetan.

NOLA SORTU IRAKURZALETASUNA SEME-ALABENGAN

" Sánchez Ruipérez Fundazioak "  bere Web orriari familientzako atal berri bat gehitu dio, Familia y más izenarekin. Hona hemen artikulu interesgarri bat irakurzaletasunari buruz:
"Cómo hacer de tu hijo un entusiasta de la lectura"

2012-02-24

LOS 100 MEJORES LIBROS PARA NIÑOS/HAURRENTZAKO LIBURURIK ONENAK


La web americana Scholastic ha sacado un completo listado con los 100 mejores libros para niños, siempre desde el punto de vista de la literatura norteamericana, que si bien no coincide con la mundial, nos brinda la oportunidad de descubrir -y redescubrir- algunos títulos que no son tan conocidos en nuestro idioma y que, sin embargo, son obras absolutamente consagradas en los Estados Unidos.


Fuente:Alfredo Álamo

2012-02-22

Nobela bat: EL BOLÍGRAFO DE GEL VERDE

Título: El bolígrafo de gel verde
Autor: Eloy Moreno
País: España
Año de publicación: 2011
Iaz nobela hau Mediatekara ekarri genuen.Eloy Moreno-ren lehenengoa da.  Irakurri bezain pronto lankideei eta lagunei gomendatzen hasi nintzen. Geroztik, nobela hau mediatik kanpo bidaiatzen ibiltzen da, eskuz esku. Erraz irakurtzekoa, baina irakurri ondoren pentsatzen uzten zaituenetarikoa. Orain arte irakurri duten guztiengandik kritika onak jaso egin ditut.
Irakurri dudanetik, gogoan izaten dut askotan, horregatik blog honetan aipamen berezi bat merezi duela pentsatzen dut eta hainbeste gustatu zaigun liburua ezagutzera eta irakurtzera animatzen dut.
Idazlearen hitzetan: "Esta novela no ha sido galardonada con ningún conocido premio literario, ni siquiera con uno desconocido".
Ondoko helbidean idazlea eta nobelaren informazioa aurkituko duzue.

2012-02-17

INAUTERIAK 2012

Teknologia berrien garaian gaudenez, pilak jarri beharko! Webs, Wikis, Blog... eta orain GLOGak.
Baina zer da GLOG BAT?
Interesatuta bazaude hona hemen adibide bat.


Ondoan,  Mariasun Juaristik inauteriei buruz egin duen gloga ikusteko aukera dugu. Tximeleta eta sagarren gainean klikatuz, informazioa aurkituko duzu.

Glogaren helbidea:

http://jasmariasunfer.edu.glogster.com/carnavales-2012/

  Iturria: BEGEL

2012-02-15

BIOGRAFÍAS

Hona hemen 6. Ako ikasleek Gaztelera arloan egindako Biografia lana.

POLINIZATZE PROZESUA

Zure eguneroko martxa gelditu eta har itzazu minutu batzuk bideo hau ikusteko. Benetan merezi du eta!

Haz un parón en la marcha diaria y dedica unos minutos a ver este video. Merece la pena!

2012-02-14

ABENTURAZ BETETAKO EGUNA

Urtero bezala liburuaren eguna ospatuko dugu ikasturte honetan ere. Aurtengo gaia: ABENTURAK.
Horretarako ikasleek, abenturazko liburu klasiko eta berriak irakurriko dituzte hiruhilabete honen zehar. Ekintza honi bukaera emateko apirilak 27an, “ABENTURAZ BETETAKO EGUNA” ospatzeko, irakasleok ipuin irakurketak egingo ditugu.
Iaz bezala, familiek ere parte hartzea gustatuko litzaiguke. Horretarako zuek, gurasoak, txikitan edo gaztetan lagunekin bizitutako abenturaren bat seme-alabei kontatzea nahiko genuke. Jasotako guztien artean aukeraketa bat egingo da eta bilduma helaraziko zaizue.
Zuen partehartzea espero dugu. Mila esker.

2012-02-13

MUERE GERMÁN SÁNCHEZ RUIPÉREZ

Fue el creador del Grupo Anaya e impulsó recientemente la creación de la Casa del Lector
Germán Sánchez Ruipérez comenzó siendo librero en Salamanca, en el negocio familiar. Autodidacta, decidió dejar los estudios y dedicarse a “una vocación precoz”, la de editar, como destacó en un homenaje que se le tributó en Madrid su amigo de toda la vida, Fernando Lázaro Carreter, ya fallecido también.
El 27 de octubre de 1981 creó la fundación que lleva su nombre; FUNDACIÓN GERMÁN SÁNCHEZ RUIPÉREZ, FGSR, dedicada a la actividad educativa y cultural, centra la mayor parte de sus programas en la difusión y extensión de la cultura del libro y de la lectura.
 Informazio gehiago

2012-02-07

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN

Aste honetan bi maila ezberdinen arteko ekintza berri bat jarri dugu martxan. Ekintza honetan 5. eta 3. mailako ikasleek hartzen dute parte. Hasteko, 5. mailako ikasle bakoitzak ipuin bat aukeratu du eta ondo prestatu ondoren, mailen arteko bikoteak osatuz, egokitzen zaion 3. mailako ikasle bati irakurriko dio ipuina. Horrela, gela guztietan egin ondoren, buelta egingo da eta oraingoan, 3. mailako ikasleak izango dira ipuin irakurketak egingo dituztenak. 
 

CHARLES DICKENSen 200. urteurrena


Gaur, otsailak 7, Charles Dickensen jaiotzaren 200. urteurrena betetzen da. Dickens ingelesez idazten zuten autoreen artean inportanteenetarikoa izan zen. Gazteentzat liburu asko idatzi zituen .

Bere lanik ezagunena David Copperfield da.
Beste batzuren artean aipagarriak dira: Cuento de Navidad, Tiempos dificiles, La pequeña Dorrit...:

2012-02-05

ESCUELA PÚBLICA, DE TOD@S, PARA TOD@S/EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA

Childtopia, txikientzako web interesgarria

Irudian klikatu
Childtopia izeneko web honek, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan dauden haurrentzako joko hezigarriak eskaintzen ditu teknologia berriak aprobetxatuz. Bost hizkuntza ezberdinetan aritzeko aukera ematen du (gaztelera, ingelera, frantzesa, katalan eta frantzesa).  Bertan matematika, irakurmena, ulermena, marrazketa, esku-lanak, fitxa hezigarriak, memoria lantzeko ariketak... aurki ditzakegu.

2012-01-26

ALBUM BERRIAK

Gaur album batzuk aurkeztu nahi dizkizuet, Ibaizabal argitaletxeak argitaratuak. Ipuin klasikoak izateaz gain, arte lanak ditugu gure eskuartean dituzten iluztrazioak zoragarriak dira eta. 
EDURNEZURI

EDURNEZURI


Autores: Jacob y Wilhelm Grimm.
Ilustrador: Benjamin Lacombe.
Adaptación: Suzanne Kaboc.
Título original: Blanche Neige.
Traductor: Jose Antonio Sarasola.
Ilustraciones: A cuatro colores.
Páginas: 48.
Edad recomendada: A partir de 10 años.




MAITAGARRIEN BELARRAK
MAITAGARRIEN BELARRAK
Egilea: Sébastien Perez.
Marrazkilaria: Benjamin Lacombe.
Jatorrizko tituloa: "L´Herbier des Fées".
Itzulpena: Jose Antonio Sarasola.
Marrazkiak: 4 koloretan.
Orrialdeak: 72.
Adina: 8 urtetik aurrera.


Liburu honek errusiar botanikari ospetsu baten egunkari sekretuan murgiltzen gaitu. Garatu zuen ikerlan baliotsua, argazkiz, marrazkiz, gutunez eta testigantzez ilustratua, liluragarria gertatzen da eta erremediorik gabe unibertso magiko horretara garamatza.
Liburu honen bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=o5vxop9P_nk&feature=related

Bi liburu hauen ilustrazioak Benjamín Lacombek egin ditu.  Dagoeneko, gure mediatekan daude. Etor zaitezte eta beraiekin disfrutatu

2012-01-20

PAGAGNINI IKUSKIZUNA AUDITORIUMEAN

Informazio gehiago
Datorren ostiralean, hilaren 27an arratsaldeko 20:00retan, Yllana taldearen “PAGAGNINI” umorezko antzerki emanaldia egongo da Itsas Etxea auditoriumean.
Sarreren salmenta gaurtik hasiko da bi turismo bulegoetan, Arma Plazan eta Kirol Kaian.
Ikuskizunaren egunean (urtarrilak 27 ostirala) auditoriuman ordu bat lehenago.
Hizkuntza: gaztelaniaz
Sarrera: 15 €

Sarreren salmenta:
Urtarrilaren 20tik aurrera (astirala)
Arma Plazako Turismo Bulegoa Hondarribia - Tlf 943 643 677
Asteartetik larunbatetara 10:30 - 13:30 eta 15:30 a 19:00
Igandeak 10:00 - 14:00

Kirol Kaiko Turismo Bulegoa Hondarribia - Tlf 943 645 458
Asteartetik larunbatetara 10:00 - 13:30 eta 15:30 a 18:30
Igandeak 10:00 - 14:00

2012-01-19

ONGI PASATZEKO!


Irribarre egiten zuen arraina Jimmy Liao idazle eta ilustratzaile taiwandarraren liburu batean oinarritutako marrazki bizidunetako laburmetraia da. Bi bertsiotan ikusi daiteke: laburra edo luzea. Egun egile asiar ezagunenetakoa dugu, eta xehetasunez beteriko ilustrazio xalo koloretsuak dira bere ezaugarri. Ariketa interesgarria izan daiteke baita ere, bere lanetako bat Desencuentros, eta Natalia Colomboren Hurbil alderatzea.

Informazio gehiago: www.bularretikmintzora.org eta www.galtzagorri.org
Bularretk mintzora
bm buletina 8. zenbakia - 2012ko urtarrila

2012-01-17

IPUINAK ENTZUTEN

                                   
Hauek dira atzoko emanaldian ateratako argazkiak. Gure eskerrik beroenak Luperi eskainitako saioengatik. Ikasleak oso gustura eta erne egon ziren bere ipuinak entzuten: UNTXI BELARRIAK, IGEL HARROPUTZA, GETARIAKO EGIA...

TINTIN DONOSTIAN

Oscar Alonso
Orain dela gutxi Steven Spielberg-ek egindako "Las aventuras de Tintín"  pelikularekin pertsonaia birgogoratu dugu eta beste batzuk, adin gutxikoek, ezagutu egin dute. Honekin lotuta, Oscar Alonso argazkilari donostiarraren lana erakutsi nahi dizuet. Tintin zale amorratua, orain dela urte batzuk, Donostiako toki enblematikoetara ekarri zuen Tintin. Bere lana oso bitxia eta zoragarria iruditu zaidanez gure blogean jartzea erabaki dut, zuek ere ezagutzeko aukera izan dezazuen.
Zuen gustukoak izango direlakoan...
                       
Mediatekan Tintin komikien bilduma aurki dezakezue.                          

2012-01-13

IPUIN KONTALARIA ESKOLAN

Lupe Lekuona
LUPE LEKUONA, ipuin kontalaria, urtarrilaren 16 eta 23an (astelehena) gure eskolara etorriko da.
Ekintza hau hirugarren mailako ikasleentzat izango da.
Datorren astelehenean, 3. B, A eta E geletako ikasleentzat izango da emanaldia, goizez; eta 23an, C eta D ikasleekin, arratsaldez.

2012-01-09

... eta OPORRAK BUKATU DIRA!

Berriro eskolara
Gaur eskolara bueltatu gara. Gabonetako oporrak, nahiz eta gertu izan, joan egin zaizkigu. Ahal izan dugun guztia disfrutatu dugu. Denbora nahikoa izan dugu edo... agian ez, genituen asmoak betetzeko. Seguru nago deskantsatzeko eta egunerokotasunaz ahazteko tarterik izan dugula. Baina betiko martxari heldu behar diogu eta horregatik gaude berriro hemen; hala eta guztiz ere, konten.
EUTSI GOGOR LANARI eta ONDO HASI URTEA!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...