Aste honetan bi maila ezberdinen arteko ekintza berri bat jarri dugu martxan. Ekintza honetan 5. eta 3. mailako ikasleek hartzen dute parte. Hasteko, 5. mailako ikasle bakoitzak ipuin bat aukeratu du eta ondo prestatu ondoren, mailen arteko bikoteak osatuz, egokitzen zaion 3. mailako ikasle bati irakurriko dio ipuina. Horrela, gela guztietan egin ondoren, buelta egingo da eta oraingoan, 3. mailako ikasleak izango dira ipuin irakurketak egingo dituztenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario