Aste honetan bi maila ezberdinen arteko ekintza berri bat jarri dugu martxan. Ekintza honetan 5. eta 3. mailako ikasleek hartzen dute parte. Hasteko, 5. mailako ikasle bakoitzak ipuin bat aukeratu du eta ondo prestatu ondoren, mailen arteko bikoteak osatuz, egokitzen zaion 3. mailako ikasle bati irakurriko dio ipuina. Horrela, gela guztietan egin ondoren, buelta egingo da eta oraingoan, 3. mailako ikasleak izango dira ipuin irakurketak egingo dituztenak.
2012-02-07
CHARLES DICKENSen 200. urteurrena
Gaur, otsailak 7, Charles Dickensen jaiotzaren 200. urteurrena betetzen da. Dickens ingelesez idazten zuten autoreen artean inportanteenetarikoa izan zen. Gazteentzat liburu asko idatzi zituen .
Bere lanik ezagunena David Copperfield da.
Beste batzuren artean aipagarriak dira: Cuento de Navidad, Tiempos dificiles, La pequeña Dorrit...:
2012-02-05
Childtopia, txikientzako web interesgarria
![]() |
| Irudian klikatu |
2012-01-29
2012-01-26
ALBUM BERRIAK
Gaur album batzuk aurkeztu nahi dizkizuet, Ibaizabal argitaletxeak argitaratuak. Ipuin klasikoak izateaz gain, arte lanak ditugu gure eskuartean dituzten iluztrazioak zoragarriak dira eta.
Liburu honek errusiar botanikari ospetsu baten egunkari sekretuan murgiltzen gaitu. Garatu zuen ikerlan baliotsua, argazkiz, marrazkiz, gutunez eta testigantzez ilustratua, liluragarria gertatzen da eta erremediorik gabe unibertso magiko horretara garamatza.
Liburu honen bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=o5vxop9P_nk&feature=related
Bi liburu hauen ilustrazioak Benjamín Lacombek egin ditu. Dagoeneko, gure mediatekan daude. Etor zaitezte eta beraiekin disfrutatu
![]() |
| EDURNEZURI |
EDURNEZURI
Autores: Jacob y Wilhelm Grimm.
Ilustrador: Benjamin Lacombe.
Adaptación: Suzanne Kaboc.
Título original: Blanche Neige.
Traductor: Jose Antonio Sarasola.
Ilustraciones: A cuatro colores.
Páginas: 48.
Edad recomendada: A partir de 10 años.
Ilustrador: Benjamin Lacombe.
Adaptación: Suzanne Kaboc.
Título original: Blanche Neige.
Traductor: Jose Antonio Sarasola.
Ilustraciones: A cuatro colores.
Páginas: 48.
Edad recomendada: A partir de 10 años.
Egilea: Sébastien Perez.
Marrazkilaria: Benjamin Lacombe.
Jatorrizko tituloa: "L´Herbier des Fées".
Itzulpena: Jose Antonio Sarasola.
Marrazkiak: 4 koloretan.
Orrialdeak: 72.
Adina: 8 urtetik aurrera.
Marrazkilaria: Benjamin Lacombe.
Jatorrizko tituloa: "L´Herbier des Fées".
Itzulpena: Jose Antonio Sarasola.
Marrazkiak: 4 koloretan.
Orrialdeak: 72.
Adina: 8 urtetik aurrera.
Liburu honek errusiar botanikari ospetsu baten egunkari sekretuan murgiltzen gaitu. Garatu zuen ikerlan baliotsua, argazkiz, marrazkiz, gutunez eta testigantzez ilustratua, liluragarria gertatzen da eta erremediorik gabe unibertso magiko horretara garamatza.
Liburu honen bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=o5vxop9P_nk&feature=related
Bi liburu hauen ilustrazioak Benjamín Lacombek egin ditu. Dagoeneko, gure mediatekan daude. Etor zaitezte eta beraiekin disfrutatu
2012-01-20
PAGAGNINI IKUSKIZUNA AUDITORIUMEAN
![]() |
| Informazio gehiago |
Sarreren salmenta gaurtik hasiko da bi turismo bulegoetan, Arma Plazan eta Kirol Kaian.
Ikuskizunaren egunean (urtarrilak 27 ostirala) auditoriuman ordu bat lehenago.
Hizkuntza: gaztelaniaz
Sarrera: 15 €
Sarreren salmenta:
Urtarrilaren 20tik aurrera (astirala)
Arma Plazako Turismo Bulegoa Hondarribia - Tlf 943 643 677
Asteartetik larunbatetara 10:30 - 13:30 eta 15:30 a 19:00
Igandeak 10:00 - 14:00
Kirol Kaiko Turismo Bulegoa Hondarribia - Tlf 943 645 458
Asteartetik larunbatetara 10:00 - 13:30 eta 15:30 a 18:30
Igandeak 10:00 - 14:00
2012-01-19
ONGI PASATZEKO!
Irribarre egiten zuen arraina Jimmy Liao idazle eta ilustratzaile taiwandarraren liburu batean oinarritutako marrazki bizidunetako laburmetraia da. Bi bertsiotan ikusi daiteke: laburra edo luzea. Egun egile asiar ezagunenetakoa dugu, eta xehetasunez beteriko ilustrazio xalo koloretsuak dira bere ezaugarri. Ariketa interesgarria izan daiteke baita ere, bere lanetako bat Desencuentros, eta Natalia Colomboren Hurbil alderatzea.
Informazio gehiago: www.bularretikmintzora.org eta www.galtzagorri.org
Bularretk mintzora
bm buletina 8. zenbakia - 2012ko urtarrila
2012-01-18
2012-01-17
TINTIN DONOSTIAN
![]() |
| Oscar Alonso |
Zuen gustukoak izango direlakoan...
2012-01-13
IPUIN KONTALARIA ESKOLAN
2012-01-09
... eta OPORRAK BUKATU DIRA!
![]() |
| Berriro eskolara |
EUTSI GOGOR LANARI eta ONDO HASI URTEA!
2011-12-23
GABONETAKO OPORRAK IRITSI DIRA!
Gaur goizean bisita atsegina izan dugu eskolan. Urtero bezela, bertako eta inguruko kirolari batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu: Mikel Orbañanos, Estibaliz Gezala, Osertz Alday, Patxi Vila, Joseba LLorente eta saski baloiko neskak, Saioa eta Sara. Guztiei eskertu nahi diegu izan duten pazientzia, ikasleek egindako galdera guztiak erantzun baitituzte.
MILA ESKER ETA ONDO PASA GABONAK!!
2011-12-19
ESKUTITZA PRESTATZEN
![]() |
| Olentzero |
Txoriaren gainean klik eginez, eskutitza agertuko zaizue. A, eta ez ahaztu libururen bat eskatzea!
Beheko helbidean Olentzerori buruzko jolasak, eskulanak, postalak, denborapasak... aurkituko dituzue. ONDO PASA!!
http://www.jalgi.com/olentzero/aukerak.htm
![]() |
| Gutuna |
2011-12-15
IRRIA ALDIZKARIA
![]() |
| ZORIONAK!! |
Abendukoa prest dugu zuek hartu ahal izateko; "PAPEREZKO ITSASONTZIAK" du izenburua, eta horrela hasten da:
"Liburu irekiak itsasontziak direla idatzi zuen behin sudur gorrien adiskide batek. Liburu bat daukanak lagun bat daukala dio hurrengo orrialdean Martin Bertsok..."
Barruan abenturak, denborapasak, jolasak, informazioa,...aurkituko dituzue!
Eta sarean ere:
http://www.irrienlagunak.com/
2011-12-09
2011-12-07
GABONETAN ZINEMA EUSKARAZ
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ZINEMA EUSKARAZ delako programa aurkeztu zuen iaz. Gabonak iristear dira eta oporretan, etxean, zineaz disfrutatzeko aukera izango dugu.
Guztira 30 pelikula. Guzti hauen artean aurki ditzakegu:
ANIMAL CHANNEL
BETIZU ETA URREZKO ZINTZARRIA
GLUP
GO!AZEN
KARRAMARRO UHARTEA
eta askoz gehiago...
![]() |
| Irudian klik egun |
ANIMAL CHANNEL
BETIZU ETA URREZKO ZINTZARRIA
GLUP
GO!AZEN
KARRAMARRO UHARTEA
eta askoz gehiago...
2011-12-05
2011ko DURANGOKO AZOKA
![]() |
| Irudian klik egin |
2011-12-02
NON DAUDE MALETAK?
Aste honetan ikasle hauen etxean:
3. A: Iñaki Sarasola, 3. B: Maddi Goikoetxea, 3. C: Diego Miguel, 3. D: Maddi Aginagalde eta 3. E: Asier Arburua.
Mediatekatik eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei zuen partaidetzagatik. Animo eta segi gauza politak idazten!

2011-11-29
BIKOTEKA IRAKURTZEN/LEEMOS EN PAREJA
Iaz bezala, seigarren mailako ikasleek "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuan parte hartuko dute.
Lankidetzako ikaskuntza metodo honek bikoteak osatzen ditu; rolen banaketatik abiatzen da (tutorea eta tutoretzapekoa), eta helburu komun bat lantzen da: irakurmena hobetzea. Hau guztia gidoi zehatz bati jarraituz egiten da testu errealak erabiliz eta benetazko ulermen egoerak sortzen saiatuz.
Ekintza hau, astean behin, Hizkuntza eta Gaztelera arloetan burutuko da.
Tal como se hizo el pasado curso, los alumnos de sexto llevarán a cabo el proyecto "LEEMOS EN PAREJA".
Este es un método de aprendizaje cooperativo basado en la creación de parejas, en las cuales, haciendo de tutor o de tutorado, ambos miembros aprenden a través de un guión de interacción estructurado, todo esto utilizando textos reales e intentando crear situaciones de comprensión auténticas.
Sus principales objetivos son:
- Mejorar la competencia lectora y especialmente, la comprensión lectora.
- Fomentar la capacidad de cooperación entre el alumnado.
Esta actividad se llevará a cabo una vez por semana en las asignaturas de Euskara y Castellano.

Bi helburu nagusi ditu:
- Irakurketa konpetentzia hobetzea, batez ere, ulermena.
- Ikasleek elkarri ematen dioten laguntza bultzatzea (ikasleen arteko interakzioak).- Irakurketa konpetentzia hobetzea, batez ere, ulermena.
Ekintza hau, astean behin, Hizkuntza eta Gaztelera arloetan burutuko da.
Tal como se hizo el pasado curso, los alumnos de sexto llevarán a cabo el proyecto "LEEMOS EN PAREJA".
Este es un método de aprendizaje cooperativo basado en la creación de parejas, en las cuales, haciendo de tutor o de tutorado, ambos miembros aprenden a través de un guión de interacción estructurado, todo esto utilizando textos reales e intentando crear situaciones de comprensión auténticas.
Sus principales objetivos son:
- Mejorar la competencia lectora y especialmente, la comprensión lectora.
- Fomentar la capacidad de cooperación entre el alumnado.
Esta actividad se llevará a cabo una vez por semana en las asignaturas de Euskara y Castellano.
2011-11-25
2011-11-23
EUSKARAREN EGUNA
Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian Donostiako Euskararen Udal Patronatuak.Informazio gehiago:
http://www.gukereeuskaraz.net/index.php?uuid=1
2011-11-18
ASTE HONETAKO BIDAIARIAK
Aste honetan maleta eraman duten ikasleak hauexek izan dira:
3. A: Libe Sorondo, 3. B:Uxue Arsuaga, 3. C: Nikolas Gomez, 3. D: Arene Zugasti eta 3. E: Maialen Amunarriz
Espero dugu maletaz disfrutatzea! ONDO PASA!
2011-11-15
Ongi Etorri Titirijai 2011!
Azaroaren 26tik abenduaren 4ra egingo da 2011ko Titirijai, jaialdiaren bederatzigarren ekitaldia. 22 taldek parte hartuko dute aurten, atzerriko zazpi herrialdetakoak (Argentina, Austria, Belgika, Bulgaria, Frantzia, Mexiko eta Suitza) eta zazpi autonomia erkidegotakoak (Andaluzia, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Euskadi, Illes Balears eta Madril).
Aurten, Suitzako txotxongiloen leihoa irekiko du jaialdiak. Hori dela eta, Aranburu jauregiko erakusketan herrialde hartako txotxongiloen bilduma zaindu eta zabala izango da ikusgai.
Aurten, Suitzako txotxongiloen leihoa irekiko du jaialdiak. Hori dela eta, Aranburu jauregiko erakusketan herrialde hartako txotxongiloen bilduma zaindu eta zabala izango da ikusgai.
2011-11-11
MALETA BIDAIARIA
| Lehenengo bidaiariak |
Interesgarria den zerbait kontatzeko denok dugula eta zuen artean benetan idazle onak ditugula deskubritzea, oso hunkigarria da.
Guzti hau esan ondoren familiak animatzea besterik ez zaigu falta. Ilusioa, gogoa eta interesa agertu zuen seme-alaba maletarekin etxean agertzen denean.
Mila esker eta bidai ona izan!
2011-11-10
MEDIATEKAKO LANKIDE BERRIA
| Jon Lasaga |
Esan behar dugu prozesua ez dela batere zaila izan eta aste honetan, azaroaren 7an, gure nahia bete egin da.
Laguntzaile berria aurkeztu nahi dizuegu blogaren bidez; JON LASAGA dugu gure artean. Hogeitahiru urteko mutil irundarra da bera, bertsolaritza du gogoko eta lan egiteko ilusioz beteta etorri zaigu.
Gure artean gustura egotea espero dugu.
Jaso ezazu guztion ongi etorria, Jon.
2011-10-27
HELDUOK ERE IRAKURTZEN DUGU!
Eskolako mediatekan, pixkanaka-pixkanaka, helduentzako liburuak biltzen ari gara.
Irakasleen artean oso irakurle onak ditugu eta hau ikusita, gurasoei ere, zerbitzu hau zabaldu nahiko genieke.
Badakigu gure eskaintza, momentuz ez dela oso zabala baina, ondo dakizuenez, eskola oso handia da eta gainera, denbora gutxi daramagu proiektu honekin. Nobedadeak ekartzen saiatuko gara eta mailegatzeko aukera izango duzue.
Ondoko irudian klik eginez, helduentzako ditugun liburu guztiak ikus ditzakezue.
Gustukoak izango dituzuelakoan, zuen zain gaude.
ANIMA ZAITEZTE!
![]() |
| Liburuen zerrenda |

2011-10-03
MEDIATEKA MARTXAN!
![]() |
| IRAKURTZEKO ASKO DAGO! |
Gaur, urriak 3, eskolako mediatekak ateak irekitzen dizkizue. Beti bezala, goizeko 9:00tatik 14:30ak arte.
Maileguak egiteko bi aukera dituzue:
a) gelako ordutegian egokitu zaizuen saioan, edota
b) errekreo garaian (astearteetan izan ezik)
Bazkaltzen gelditzen zareten guztiok ere, beste aukera bat baduzue. Ondoren, ordutegia ikus dezakezue.
2011-09-22
OPORRAK BUKATU DIRA!
KAIXO lagunak!
Jaiak pasa ondoren, hilak 12an hasi genuen ikasturte berria. Mediatekan gogoz ari gara lanean liburu, pelikula, komikiak eta ekintza berriak prestatzen.
Gogorarazi nahi dizuet mediateka, urriak 3an irekita izango duzuela eta zuen zain egongo garela.
Iaz bezala, dagokizuen saioan edota errekreo garaian (astearteetan izan ezik), etor zaitezkete.
Pilak bete lagunak! Energiaz beteta itxaroten zaituztegu!
Laster arte!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)