2012-01-20

PAGAGNINI IKUSKIZUNA AUDITORIUMEAN

Informazio gehiago
Datorren ostiralean, hilaren 27an arratsaldeko 20:00retan, Yllana taldearen “PAGAGNINI” umorezko antzerki emanaldia egongo da Itsas Etxea auditoriumean.
Sarreren salmenta gaurtik hasiko da bi turismo bulegoetan, Arma Plazan eta Kirol Kaian.
Ikuskizunaren egunean (urtarrilak 27 ostirala) auditoriuman ordu bat lehenago.
Hizkuntza: gaztelaniaz
Sarrera: 15 €

Sarreren salmenta:
Urtarrilaren 20tik aurrera (astirala)
Arma Plazako Turismo Bulegoa Hondarribia - Tlf 943 643 677
Asteartetik larunbatetara 10:30 - 13:30 eta 15:30 a 19:00
Igandeak 10:00 - 14:00

Kirol Kaiko Turismo Bulegoa Hondarribia - Tlf 943 645 458
Asteartetik larunbatetara 10:00 - 13:30 eta 15:30 a 18:30
Igandeak 10:00 - 14:00

2012-01-19

ONGI PASATZEKO!


Irribarre egiten zuen arraina Jimmy Liao idazle eta ilustratzaile taiwandarraren liburu batean oinarritutako marrazki bizidunetako laburmetraia da. Bi bertsiotan ikusi daiteke: laburra edo luzea. Egun egile asiar ezagunenetakoa dugu, eta xehetasunez beteriko ilustrazio xalo koloretsuak dira bere ezaugarri. Ariketa interesgarria izan daiteke baita ere, bere lanetako bat Desencuentros, eta Natalia Colomboren Hurbil alderatzea.

Informazio gehiago: www.bularretikmintzora.org eta www.galtzagorri.org
Bularretk mintzora
bm buletina 8. zenbakia - 2012ko urtarrila

2012-01-17

IPUINAK ENTZUTEN

                                   
Hauek dira atzoko emanaldian ateratako argazkiak. Gure eskerrik beroenak Luperi eskainitako saioengatik. Ikasleak oso gustura eta erne egon ziren bere ipuinak entzuten: UNTXI BELARRIAK, IGEL HARROPUTZA, GETARIAKO EGIA...

TINTIN DONOSTIAN

Oscar Alonso
Orain dela gutxi Steven Spielberg-ek egindako "Las aventuras de Tintín"  pelikularekin pertsonaia birgogoratu dugu eta beste batzuk, adin gutxikoek, ezagutu egin dute. Honekin lotuta, Oscar Alonso argazkilari donostiarraren lana erakutsi nahi dizuet. Tintin zale amorratua, orain dela urte batzuk, Donostiako toki enblematikoetara ekarri zuen Tintin. Bere lana oso bitxia eta zoragarria iruditu zaidanez gure blogean jartzea erabaki dut, zuek ere ezagutzeko aukera izan dezazuen.
Zuen gustukoak izango direlakoan...
                       
Mediatekan Tintin komikien bilduma aurki dezakezue.                          

2012-01-13

IPUIN KONTALARIA ESKOLAN

Lupe Lekuona
LUPE LEKUONA, ipuin kontalaria, urtarrilaren 16 eta 23an (astelehena) gure eskolara etorriko da.
Ekintza hau hirugarren mailako ikasleentzat izango da.
Datorren astelehenean, 3. B, A eta E geletako ikasleentzat izango da emanaldia, goizez; eta 23an, C eta D ikasleekin, arratsaldez.

2012-01-09

... eta OPORRAK BUKATU DIRA!

Berriro eskolara
Gaur eskolara bueltatu gara. Gabonetako oporrak, nahiz eta gertu izan, joan egin zaizkigu. Ahal izan dugun guztia disfrutatu dugu. Denbora nahikoa izan dugu edo... agian ez, genituen asmoak betetzeko. Seguru nago deskantsatzeko eta egunerokotasunaz ahazteko tarterik izan dugula. Baina betiko martxari heldu behar diogu eta horregatik gaude berriro hemen; hala eta guztiz ere, konten.
EUTSI GOGOR LANARI eta ONDO HASI URTEA!

2011-12-23

GABONETAKO OPORRAK IRITSI DIRA!


Gaur goizean bisita atsegina izan dugu eskolan. Urtero bezela, bertako eta inguruko kirolari batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu: Mikel Orbañanos, Estibaliz Gezala, Osertz Alday, Patxi Vila, Joseba LLorente eta saski baloiko neskak, Saioa eta Sara. Guztiei eskertu nahi diegu izan duten pazientzia, ikasleek egindako galdera guztiak erantzun baitituzte.
MILA ESKER ETA ONDO PASA GABONAK!!

2011-12-19

ESKUTITZA PRESTATZEN

Olentzero
Olentzero Hondarribitik gero eta hurbilago nabaritzen dugu, horregatik eskutitza idazten hasi behar dugu opariak eskatzeko. Ordenagailuaren bidez ere eskutitza bidaltzerik duzue
Txoriaren gainean klik eginez, eskutitza agertuko zaizue. A, eta ez ahaztu libururen bat eskatzea!
Beheko helbidean Olentzerori buruzko jolasak, eskulanak, postalak, denborapasak... aurkituko dituzue. ONDO PASA!!
 http://www.jalgi.com/olentzero/aukerak.htm
Gutuna

2011-12-15

IRRIA ALDIZKARIA

ZORIONAK!!
Mediatekan jasotzen dugun IRRIA aldizkariak urtea bete du.
Abendukoa prest dugu zuek hartu ahal izateko; "PAPEREZKO ITSASONTZIAK" du izenburua, eta horrela hasten da:
"Liburu irekiak itsasontziak direla idatzi zuen behin sudur gorrien adiskide batek. Liburu bat daukanak lagun bat daukala dio hurrengo orrialdean Martin Bertsok..."
Barruan abenturak, denborapasak, jolasak, informazioa,...aurkituko dituzue!
Eta sarean ere:
http://www.irrienlagunak.com/

2011-12-07

GABONETAN ZINEMA EUSKARAZ

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ZINEMA EUSKARAZ delako programa aurkeztu zuen iaz. Gabonak iristear dira eta oporretan, etxean, zineaz disfrutatzeko aukera izango dugu.
Irudian klik egun
Guztira 30 pelikula. Guzti hauen artean aurki ditzakegu:
ANIMAL CHANNEL
BETIZU ETA URREZKO ZINTZARRIA
GLUP
GO!AZEN
KARRAMARRO UHARTEA
eta askoz gehiago...

2011-12-05

2011ko DURANGOKO AZOKA


Irudian klik egin
   Durangoko azoka dagoeneko martxan da; abenduaren 4-tik 8ra bitarte. Euskal Liburu eta Disko Azoka, Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da, euskalgintzan dihardutenen elkargunetzat sortua. Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da. Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.

2011-12-02

NON DAUDE MALETAK?

Aste honetan ikasle hauen etxean:
3. A: Iñaki Sarasola, 3. B: Maddi Goikoetxea, 3. C: Diego Miguel, 3. D: Maddi Aginagalde eta 3. E: Asier Arburua.
Mediatekatik eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei zuen partaidetzagatik. Animo eta segi gauza politak idazten!
   
                               

2011-11-29

BIKOTEKA IRAKURTZEN/LEEMOS EN PAREJA

Iaz bezala, seigarren mailako ikasleek "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuan parte hartuko dute.
Lankidetzako ikaskuntza metodo honek bikoteak osatzen ditu; rolen banaketatik abiatzen da (tutorea eta tutoretzapekoa), eta helburu komun bat lantzen da: irakurmena hobetzea. Hau guztia gidoi zehatz bati jarraituz egiten da testu errealak erabiliz eta benetazko ulermen egoerak sortzen saiatuz.
Bi helburu nagusi ditu:
-  Irakurketa konpetentzia hobetzea, batez ere, ulermena.
-  Ikasleek elkarri ematen dioten laguntza bultzatzea (ikasleen  arteko interakzioak).
Ekintza hau, astean behin, Hizkuntza eta Gaztelera arloetan burutuko da.
            
                                       



Tal como se hizo el pasado curso, los alumnos de sexto llevarán a cabo el proyecto "LEEMOS EN PAREJA".
Este es un método de aprendizaje cooperativo basado en la creación de parejas, en las cuales, haciendo de tutor o de tutorado, ambos miembros aprenden a través de un guión de interacción estructurado, todo esto utilizando textos reales e intentando crear situaciones de comprensión auténticas.
Sus principales objetivos son:
- Mejorar la competencia lectora y especialmente, la comprensión lectora.
- Fomentar la capacidad de cooperación entre el alumnado.
Esta actividad se llevará a cabo una vez por semana en las asignaturas de Euskara y Castellano.

2011-11-25

                                   
Hona hemen aste honetako bidaiariak:
3. A: Ander Altuna; 3. B: Naiara Emazabel; 3. C: Telmo Gorrotxategi; 3. D: Tasio Zumeta eta ·. D: Berta Apalategi.
Bidai ona izan!

2011-11-23

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNAAbenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian Donostiako Euskararen Udal Patronatuak.

Informazio gehiago:

http://www.gukereeuskaraz.net/index.php?uuid=1

2011-11-18

ASTE HONETAKO BIDAIARIAK

                              
Aste honetan maleta eraman duten ikasleak hauexek izan dira:
3. A: Libe Sorondo, 3. B:Uxue Arsuaga, 3. C: Nikolas Gomez, 3. D: Arene Zugasti eta 3. E: Maialen Amunarriz
Espero dugu maletaz disfrutatzea! ONDO PASA!

2011-11-15

Ongi Etorri Titirijai 2011!
Azaroaren 26tik abenduaren 4ra egingo da 2011ko Titirijai, jaialdiaren bederatzigarren ekitaldia. 22 taldek parte hartuko dute aurten, atzerriko zazpi herrialdetakoak (Argentina, Austria, Belgika, Bulgaria, Frantzia, Mexiko eta Suitza) eta zazpi autonomia erkidegotakoak (Andaluzia, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Euskadi, Illes Balears eta Madril).

Aurten, Suitzako txotxongiloen leihoa irekiko du jaialdiak. Hori dela eta, Aranburu jauregiko erakusketan herrialde hartako txotxongiloen bilduma zaindu eta zabala izango da ikusgai.
Gehiago jakiteko klik egin logoaren gainean.
   
                 
           klik

                                                                        

2011-11-11

MALETA BIDAIARIA

Lehenengo bidaiariak
Aste honetan, 3. mailako MALETA BIDAIARIAK  bidaiatzen hasiko dira. Ekintza honetan familia osoak parte hartzeko aukera izaten du. Maleta bakoitzean irakurtzeko liburuak eta aldizkariak, ikusteko dvd..., -az gain, koadernotxo bat badago non familiako kideren batek zerbait idazten duen. Benetan, urtero, koaderno hau altxor txiki bat suertatzen ari da  istorio edo pasadizoez beteta baitago.
 Interesgarria den zerbait kontatzeko denok dugula  eta zuen artean benetan idazle onak ditugula deskubritzea, oso hunkigarria da.

Guzti hau esan ondoren familiak animatzea besterik ez zaigu falta. Ilusioa, gogoa eta interesa agertu zuen seme-alaba maletarekin etxean agertzen denean.

Mila esker eta bidai ona izan!        


2011-11-10

MEDIATEKAKO LANKIDE BERRIA

Jon Lasaga
"Gogoko ditut astelehenak" lelopean, Atzegik Gipuzkoa osoan kanpaina zabaldu du. Kanpainaren berri izan bezain laister,  proiektu honetan parte hartzea pentsatu genuen eta ikasturtearen bukaeran, harremanetan jarri ginen bertako arduradunekin gure eskolako mediatekarako laguntzaile bat lortzeko asmoz.
Esan behar dugu prozesua ez dela batere zaila izan eta aste honetan, azaroaren 7an, gure nahia bete egin da.
Laguntzaile berria aurkeztu nahi dizuegu blogaren bidez; JON LASAGA dugu gure artean. Hogeitahiru urteko mutil irundarra da bera, bertsolaritza du gogoko eta lan egiteko ilusioz beteta etorri zaigu.
Gure artean gustura egotea espero dugu.
Jaso ezazu guztion ongi etorria, Jon.

2011-10-27

HELDUOK ERE IRAKURTZEN DUGU!


Liburuen zerrenda

Eskolako mediatekan, pixkanaka-pixkanaka, helduentzako liburuak biltzen ari gara.  
Irakasleen artean  oso irakurle onak ditugu eta hau ikusita, gurasoei ere, zerbitzu hau zabaldu nahiko genieke.
Badakigu gure eskaintza, momentuz ez dela oso zabala baina, ondo dakizuenez, eskola oso handia da eta gainera, denbora gutxi daramagu proiektu honekin. Nobedadeak ekartzen saiatuko gara eta mailegatzeko aukera izango duzue.
Ondoko irudian klik eginez, helduentzako ditugun liburu guztiak ikus ditzakezue.
Gustukoak izango dituzuelakoan, zuen zain gaude.
ANIMA ZAITEZTE!

2011-10-03

MEDIATEKA MARTXAN!

IRAKURTZEKO ASKO DAGO!
Kaixo lagunok!
Gaur, urriak 3, eskolako mediatekak ateak irekitzen dizkizue. Beti bezala, goizeko 9:00tatik 14:30ak arte.
Maileguak egiteko bi aukera dituzue:
a) gelako ordutegian egokitu zaizuen saioan, edota
b) errekreo garaian (astearteetan izan ezik)
Bazkaltzen gelditzen zareten guztiok ere, beste aukera bat baduzue. Ondoren, ordutegia ikus dezakezue.

2011-09-22

OPORRAK BUKATU DIRA!


KAIXO lagunak!
Jaiak pasa ondoren, hilak 12an hasi genuen ikasturte berria. Mediatekan gogoz ari gara lanean liburu, pelikula, komikiak eta ekintza berriak prestatzen.

Gogorarazi nahi dizuet mediateka, urriak 3an irekita izango duzuela eta zuen zain egongo garela.
Iaz bezala, dagokizuen saioan edota errekreo garaian (astearteetan izan ezik), etor zaitezkete.

Pilak bete lagunak! Energiaz beteta itxaroten zaituztegu!

Laster arte!

2011-06-21

OPORRETARA GOAZ!!!

Kurtsorearekin klik eginez berarekin jolastu eta emaiozu jaten.
DISFRUTATU UDAN eta ez ahaztu IRAKURTZEA!

2011-06-16

2010-2011ko IRAKURLERIK HOBERENAK


2011ko ekainaren 14a
   2010-2011ko ikasturtea amaitzear dagoenean, Mediatekatik jakin arazi nahi dugu nortzuk izan diren ikasturte honetan, maila bakoitzean, irakurlerik hoberenak.
3. mailan: ANE ALZAGA
4.mailan: GABRIELA GAZTELUMENDI
5. mailan: ANE INTXAUSTI
6. mailan: ANE LAINSA
Neska guzti hauei DIPLOMA eta LIBURU bana oparitu zaizkie.
Harritzekoa da, ala ez... denak neskak izatea? Honek ez du esan nahi mutilek irakurtzen ez dutenik, baina argi dagoena da, hemen ez direla agertzen.
Oso gustura ikusiko genituzke hemen gure mutil batzuen izenak. ANIMA ZAITEZTE!!
ZORIONAK GUZTIEI!

2010-2011ikasturteko MEDIATEKAKO DATUAK

Ikasturte honi errepaso bat eman ondoren honako datu hauek atera ditugu:

Gehien irakurritako liburuak: GERONIMO STILTONen bilduma lehenengo postuan eta BAT PATena, bigarrenean.


 4. MAILAko ikasleak izan dira Mediateka gehien erabili dutenak.





Sexuari dagokionez, NESKAK (% 70.6a) izan dira irabazleak. MUTILAK (%29.4a)


    2011-06-12

    KARLOS ZABALA ESKOLAN


    Ekainak 8an, Karlos Zabala idazlearen bisita izan genuen eskolan, bostgarren mailako ikasleek berak idatzitako "KARAKOL TXIKIREN IPUINAK" irakurri baitzuten.
    Liburu honekin, 2002an LIZARDI SARIA irabazi zuen.
    Eskaini zuen saioan bere liburari buruzko gorabeherak adierazi zituen eta ikasleek egindako galdera guztiak gogo onez erantzun zituen.

    2011-06-08

    AITON-AMONEK KONTATUTAKO PASADIZOAK

    Aiton-amonekin hitz egin ondoren, kontakizun asko jaso ditugu. Hemen aurrean duzuena, muestra txiki bat besterik ez da. Ez da erraza izan aukeraketa egitea, baina denak sartzea ezinezkoa zen. Mila esker, bene-benetan,  ekintza honetan parte hartu duzuen guztiei.

    2011-06-07

    Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...