Liburuaren Egunaren harira, liburuak askatzen hasi ziren atzo Zuloaga Etxeko Lirurutegian, bookcrossing ekimenari hasiera emateko.
Bookcrossing liburuak elkarrekin trukatzeko proiektua da eta gaur egun
mundu osoko milaka irakurle biltzen ditu. Liburuak leku jakin batean edo
kalean bertan "aske" uzten dira, norbaitek topatuko dituelakoan.
Pertsona batek liburu bat aurkitzean, liburuaren kodea erregistratu
egiten du Bookcrossing webgunean. Honela liburuaren ibilbidea jarrai
daiteke. Bestalde behin liburu bat irakurrita, berriro libre uzten da
irakurle gehiago izateko eta ...mundua ezagutzeko.
Euskara, gaztelania eta ingelesezko 40 lan askatuko dituzte Hondarribian, eta
herriko leku desberdinetan utzi. Eta, liburu edo disko bat
askatzen duten unean bertan, zein eta non askatu duten jakiteko
aukera dago twitter bidez (jarraitu #BCHliburutegia2018).
Bokcrossing-az gain, ekimen dezente izango da liburutegian astean zehar. Eskoletako bisitak bertan irakurketak eginez, Kasino Zaharreko eta Nagusilaneko boluntarioen bisita... eta hileko azken astea izanik, ipuin-kontaketa saioa Lupe Lekuonak egingo du, baina egunez aldatuko da saioa. Asteazkenean San Marko eguna denez, eguna aurreratu egin da eta gaur, asteartea, izango da kontaketa 18:00etan, 4-7 urteko haurrei zuzendua.


No hay comentarios:
Publicar un comentario