Bihar, martxoak 27, asteazkena, 18:00etan, Maite Franko ipuin kontalaria izango da Udal Liburutegian. 4-7 urte bitarteko haurrentzat izango da saioa.
2019-03-26
2019-03-20
AGUR NEGUA, KAIXO UDABERRIA
![]() |
| Selçuk Demirel |
Gaur hasiko da udaberria, 22:58an, eta 92 egun eta 18 ordu izango ditu, ekainaren 21era arte. Udaberria heldu eta ordu gutxira, urtaro horretako lehen ilbetea egongo da.
Urtaro berrian, argi orduek egunean hiru minutu gehiago iraungo dute. Gainera, ordulariak ordubete aurreratuko dira martxoaren 30etik 31era doan gauena. Hain zuzen ere, 02:00etan 03:00ak izango dira.
Astronomi Behatoki Nazionalaren arabera, baliteke 2019ko martxoan azkenekoz aldatzea ordua Europar Batasunean. Halere, herrialde bakoitzak ordu-eremua hautatzeko aukera izango du, udaberriko ala udazkeneko ordutegiaren alde eginda.
Planetei dagokionez, udaberriko egnsentietan Venus, Saturno eta Jupiter nagusituko dira; ilunabarretan, aldiz, Artizarra.
Urtaroeran hasierak bat egin ohi dute Lurrak Eguzkiaren inguruko orbitan leku jakin bat hartzen duen unearekin. Udaberrian, adibidez, Eguzkiaren erdiguneak, Lurretik ikusita, zeruaren ekuatorea gurutzatzen du, iparralderako noranzkoan. Hori gertatzen denean, egunak eta gauak iraupen oso antzekoak dituzte. Horregatik, udaberriko ekinokzioa deitzen zaio fenomeno horri.
Asko jota, hiru data ezberdinetan gerta daiteke ekinokzioa: martxoaren 19an, 20an edo 21ean.
Iturrria: eitb.eus
2019-03-19
"STORY OF FLOWERS" (LOREEN HISTORIA) ANIMAZIO FILMA
Udaberria ate joka dugun honetan, loreen bizi-zikloa erakusten digun film eder bat partekatu nahi dugu zuekin.
Azuma Makoto artista japoniarrak Story of Flowers (Loreen historia) izeneko animazio filma sortu zuen, umeei loreen bizi-zikloa irakasteko. Ideia hori bururatu zitzaion, bere alabari gai honi buruz irakasteko liburu edo pelikula egokiak aurkitu ez zituenean.
Azuma Makoto artista japoniarrak Story of Flowers (Loreen historia) izeneko animazio filma sortu zuen, umeei loreen bizi-zikloa irakasteko. Ideia hori bururatu zitzaion, bere alabari gai honi buruz irakasteko liburu edo pelikula egokiak aurkitu ez zituenean.
Pelikula egiteko, Katie Scott artista britaniarra eta James Paulley animatzailea kontratatu zituen.
Hiru minutu eta erdi irauten duen bideoak bizitzaren, berpizkundearen eta gainbeheraren ziklo jarraitua eta amaigabea erakusten digu. Gozatu ikuskizunarekin!
2019-03-18
BELARDOREN BARATZA HONDARRIBIKO LIBURUTEGIAN
Udaberria dela eta ospatzeko, Udal Liburutegian antolatu duten egitasmo baten berri eman nahi dizuegu: BELARDOREN BARATZA, ORTU ETA KOMIKI TAILERRA. Baratzea Liburutegira
ekartzea eta Liburutegia Baratzera eramatea proposatzen digute jarduera eta ekintza desberdinak eskainiz. Lehenengo saioa martxoaren 20an, asteazkenean, 18:00etan izango da.
UDABERRIA
HONDARRIBIKO LIBURUTEGIAN
Egitarau osoa:
- Belardoren Baratza ikastaroa. 1. saioa
Izena
ematea gomendatzen dugu
Martxoaren
20an 18:00etan. 7-11 urtekoentzat.
Liburutegian.
- Zizareak elikatzen eta Liburutegiko baratzaren
zaintza
Martxoaren
20tik ekainaren 12a arte.
Liburutegian.
- Xixare elkartearen baratzera bisita.
Maiatzaren
18. 11etan
Liburutegitik
Amutera oinez joango gara.
- Belardoren Baratza ikastaroa. 2. saioa
Ekainaren
12an 18:00etan. 7-11 urtekoentzat.
Liburutegian.
- Baratza erakusketa.
Ekainaren
17tik 21a arte.
Liburutegian.
Liburutegiko ikastaro/tailerretan Iñaki
Martiarena “Mattin” (Belardoren Baratza-ren marrazkilaria, Berria
egunkariko Amona Mantangorrin agertzen den tira) izango da begirale/laguntzaile.
Ikastaro/tailerra 7-11 urtekoekin
egin nahi dute, baina gainontzeko ekintzetan denok parte hartzeko aukera izango dugu.
Tailerretan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea komeni da: Liburutegian bertan, 943 111 285 telefonoan edo liburutegia@hondarribia.eus helbidean.
Guztia doanekoa da.
2019-03-05
ALUZINESKAK!! IPUIN KONTAKETA
Martxoaren 8a dela eta, bihar, martxoaren 6an, Udal Liburutegian 18:00etan, ipuin kontaketa berezia izango da, 5-9 urtekoentzat Maite Franko-rekin.
ALUZINESKAK!! ekitaldian, neska, neskato, emakume zein amona aluzinanteen ipuinak entzungo ditugu.
2019-02-13
AITOR ARANAREKIN SOLASEAN
Astelehenean, Bordariko mediatekan, Aitor Arana idazlea izan genuen 4. mailako ikasleekin solasean.
Aldez aurretik, ikasleek idazlearen hiru liburu irakurri zituzten oso gustura: Klaudia eta baloien sekretua, Santurtziko mamuak eta Printzesa politaren sekretua . Hirurak Ibaizabalek argitaratuak dira eta beraien eskutik etorri da egilea guregana.
Egindako hiru saioetan makina bat galdera erantzun zituen Aranak: irakurritako liburuei buruz, idazle lanaren ingurukoak, argitaraturako lanekin zerikusia dutenak... eta ikasleek arretatsu entzun zituzten azalpenak.
Saioen bukaeran, idazleak liburuak sinatu zituen.
MILA ESKER, AITOR!!
2019-02-08
JON ARRETXE ESKOLAN
Atzo, Jon Arretxe idazlea izan genuen gurekin. Bigarren urtea da berarekin solasaldiak antolatzen ditugula, Erein argitaletxeari esker. Hiru saio izan genituen.
6. mailako ikasleek Arretxek idatzi eta Cristina Fernándezek ilustratutako Beti iparralderantz (Erein) liburua irakurri dute urtarrilaren zehar, eta gogotsu gainera!
Abentura eleberri bat da, erritmo bizikoa, etorkinen ibilbideetan barneratzen gaituena. Marrazkiek testuaren osagarri dira eta liburuaren hasierako mapa oso lagungarria da bidaiaren nondik norakoa jakiteko.
Abentura eleberri bat da, erritmo bizikoa, etorkinen ibilbideetan barneratzen gaituena. Marrazkiek testuaren osagarri dira eta liburuaren hasierako mapa oso lagungarria da bidaiaren nondik norakoa jakiteko.
Idazleak aipatu digu Afrikara egindako bidai baten ondoren (askotan izan da bertan eta munduko beste leku askotan) idatzi zuela liburua. Han ikusi, bizitu eta ezagututako pertsonaiak inspirazio iturri izan omen ziren. Bertan ateratako argazkiak erakutsi dizkigu eta protagonistaren ingurua hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.
Esan bezala, 6. mailako neska-mutilek gogoz irakurri dute Drissaren abentura eta arreta handiz jarraitu dute Jon Arretxek emandako azalpen guztiak.
Aurkezpenaren ondoren, ikasleek egindako galderak erantzun ditu idazleak giro polita sortuz.
Saio polita, interesgarrai, aberatsa... ikasle eta irakasleen esanetan.
Mila esker, Jon Arretxe!!
Ondorengo bideoan bildu ditugu aurreko egunetan girotzeko sortutako artelan batzuren argazkiak eta saioetan ateratakoak.
BETI IPARRALDERANTZ 2019-02-07
2019-01-28
MAITE FRANKO ZULOAGA ETXEAN
Datorren asteazkenean, urtarrilak 30, Zuloaga Etxean, 18:00etan, Maite Franko ipuin kontalaria kontu kontari arituko da. Saioa 4-7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
2019-01-25
IPUINA.EUS ATARI DIGITALA
Ipuina.eus webgune berria aurkeztu dute.
Koldo Izagirreren ekimenez sortu da proiektua; hark egin du ipuinen
bilketa eta gaurkotze lana. Susa argitaletxearen bultzadarekin jarri
dute martxan webgunea.
Hogeitabat ipuinekin abiatu da Ipuina.eus,
baina ezarian-ezarian elikatzen joatea da asmoa; bizpahiru ale gehituz
hilero. Hiru atal nagusi ditu: ipuinak, autoreak eta kronologia. Baina
ipuinak biltzea eta nolabait testuinguru batean kokatzea du xede. Idazleak argitu du proiektuaren helburua ez dela antologia bat osatzea ezta sailkapen bat egitea ere.
Izagirrek webguneko sarreran azaltzen du zer den ipuina.eus eta zertarako sortu den. Testu horretatik ateratako bi aipamen hemen: "...Tradizioa beti laguntzeko prest daukan fantasia librea da
ipuina, nolabait, ipuin literarioa. Laburra izanik, malgutasun
handia du haurren, ume kozkorren, nerabeen, gazteen eta helduen
artean mugitzeko. Adinen artekotasun horrek hainbat gai, hainbat
estilo eta hainbat ikuspuntu lantzeko aukera eman ohi dio
ipuinari..."
"...Narrazio laburra gure literaturaren zati garrantzitsua da, baina
ez mereziko lukeen bezain hedatua irakurleen artean. Ihes
egiten die definizio akademikoei, hibrido bat dugu, batetik
bestera dabil sartu-irten fabulan, kronikan, artikuluan, gutunean
edo oroitzapenean."
Iturria: Berria.eus
2019-01-18
2019AN DOMEINU PUBLIKORA PASA DIREN ARTE-LANAK
Urte berriarekin, jabetza publikora arte-lan berriak igarotzen dira. Europako herrialde gehienek, 70 urteko epea
dute egilea hiltzen denetik bere obra jabetza publikora igaro arte.
Literatura, musika, zinea eta pinturarekin zerikusia duten lan esanguratsu asko bihurtuko dira jabetza publikokoak, Xataka.com webgunean plazaratu duten zerrendan ikus daitekeen eran.
Zinemari dagokionez, Charlie Chaplinen Erromesa (The Pilgrim), Buster Keatonen Hospitalitatearen Legea (Our Hospitality) filmak edo Felix katua marrazki bizidunak esaterako.
Literaturaren arloan, Sigmund Freuden Ni-a eta hura (Das Ich und das Es), Virginia Woolfen Dalloway anderea (Mrs. Dalloway), Felix Salten Banbi edo Agatha Christieren Roger Ackroyden Hilketa eta Golf zelaiko hilketa bezalako titulu ezagunak.
Pinturarekin zerikusia dutenen artean, Kandinskyren Zarte Spannung, Henri Matissen Odaliska beso altxatuekin eta Marcel Duchampen Aitabitxiek biluztutako emaztegaia obrak besteak beste.
Musikaren kasuan, 1923an oso famatu egin zen Charleston jazz-kantua eta Jazzaren garapenerako garrantzitsua izan zen Jelly Roll Mortonen King Porter Stomp abestia dira izenburu esanguratsuenetarikoak.
2019-01-13
MAITE FRANKO KONTU KONTARI
Jon den ostiralean Maite Franko izan genuen Bordarin hirugarren mailakoekin kontu kontari. Ele, dar-dar, irri, antzerki, txalo... denetik izan genuen. 2019 urtea umoretsu hasi dugu eta horrela jarraitu nahi dugu.
Saioen hainbat irudi ondorengo bideoan bildu ditugu.
Eskerrik asko Maite!
2019-01-05
2018-12-21
AGUR UDAZKENA, KAIXO NEGUA
Gaur, abenduak 21, San Tomas Eguna, Gabonetako opor hasiera eta negu hasiera ospatuko ditugu.
Ipar hemisferioan, udazkenari agur esango diogu gaur, 23:23an hasiko da ofizialki urtaro berria. Neguak 88 egun eta 23 ordu iraungo du, 2019ko martxoaren 20ra arte.
Neguko solstizioa urteko egunik laburrena eta gaurik luzeena da. Eguerdian Eguzkia urteko punturik baxuenera iristen da eta hemendik aurrera, gauak pixkanaka laburtzen joango dira, eta argi orduak nagusituko dira.
Ipar poloan, Eguzkia ez da ateratzen egun osoan, 24 orduko gaua izaten da, eta egoera hori zenbait egunez luzatzen da.
Hego hemisferioan, ekainaren 21-22an gertatzen da neguko solstizioa.
Rob Gonsalves-en irudia
2018-12-18
SUPERTALAIA 1
4. mailako ikasle talde batek egindako lanaren emaitza da SUPERTALAIA berripapera.
Nerea Sorzabal, Nikole Zuzaya, Naia Ibargoyen, Inza Iraola eta Jare Sanz dira SUPERKAZETARI sortzaileak. Eskolako egunkari bat egiteko gogoa zuten, eta hara!, ekin eta asmoa egi bihurtu!
Zorionak, boskote!!
2018-12-17
IRAKUR GIDAK: GABONAK 2018
Gabonetako oporrak gainean ditugula, liburu gida batzuk partekatu nahi ditugu zuekin.
Gida horietako bat, Gipuzkoako Eskola Liburutegietatik jasotako liburu gomendio txiki bat da. Bigarrena aldiz, Debagoieneko Udal Liburutegietatik luzatutako proposamena da. Bietan, adinka sailkatuta, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako liburuak daude.
![]() |
| Gida osoa hemen |
![]() |
| Gida osoa hemen |
Horiekin batera, duela bi hilabete, Mondragon Unibertsitateak argitaratutako Haur eta Gazte Literatura Irakur Gida 2017 hona ekarri dugu lagungarri izan dezakelakoan liburuak irakurtzeko edo oparitzeko aukeratzeko garaian.
Gida, lan talde baten lanaren emaitza da. 2017. urtean euskaraz argitaratutako liburuak irakurri eta aztertu ondoren osatutakoa. Liburuen zerrenda orokorraren ondoren sailkapen bat egiten da: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. Azken horiei erreseina bat gehitzen zaie. Bestalde, agertzen den adina orientagarria besterik ez da, bilakaera erritmoak, haurren zaletasunak, etab. sailkaezinak baitira.
Gida, lan talde baten lanaren emaitza da. 2017. urtean euskaraz argitaratutako liburuak irakurri eta aztertu ondoren osatutakoa. Liburuen zerrenda orokorraren ondoren sailkapen bat egiten da: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. Azken horiei erreseina bat gehitzen zaie. Bestalde, agertzen den adina orientagarria besterik ez da, bilakaera erritmoak, haurren zaletasunak, etab. sailkaezinak baitira.
![]() |
| Gida ikusteko irudian sakatu |
2018-12-10
ASTE HONETAN HONDARRIBIAN
Asteazkenean, abenduak 12, 19:30ean Kultur Etxeko (Denda kalea) 103 gelan Maite Darcelesek bere lehen eleberria, Bihotzean daramagun mundua (Alberdania), aurkeztuko digu, Yoseba Peña idazleak bideratuko duen solasaldiaren bidez.
XXIV. Euskal Liburu eta Disko Azoka.
Abenduaren 13tik 16ra Arrantzale Auzoan urteroko zita izango dugu.
Ostegunean, 12:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian, azokaren aurkezpena egingo da eta Mariasun Landa idazleak, Hondarribi saria jasoko du.
Asteburuan, Jon Arretxe idazlea liburuak sinatzen egongo da azokan.
2018-12-05
53. DURANGOKO AZOKA. DA!
Kulturaren plaza martxan da. Gaur hasi da eta bost egunez, abenduaren 9ra arte, kulturaz gozatzeko aukera dugu.
Aurten, aniztasunarena da antolaitzaileek nabarmendu nahi izan duten ideia: euskal kulturaren oparotasunean, artisten profilean, azokara biltzen diren herritarren ezaugarrietan, azoka bizitzeko moduan eta abarretan ikusten den aniztasunean. Eta hortik dator leloa ere: DA! Asko dira!
Kulturzaleek 200 ekitaldiz osatutako egitarauaz gozatu ahal izango dute Azokako zazpi guneetan. 439 nobedade izango dira bertan: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari eta abar.
Unean uneko egitaraua eta sortzaileen sinadura-ordutegiak www.durangokoazoka.eus webgunean kontsultatu daitezke egunero.
![]() |
| Berria.eus |
EUSKARALDIA ETA EUSKARAREN EGUNA
Aurreko egunetan Euskaraldia eta Euskararen Eguna dela eta, programa zabala eta ekimen dezente izan ditugu Talaian, Euskal Herriko eta munduko beste bazter askotan bezala.
Eskolan eta kalean, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko ikasle, irakasle, guraso... elkarrekin ibili gara: argazkiak atera ditugu, dantzak ikasi ditugu, puzzleak osatu, elkarrizketarako eta hausnartzeko tarteak hartu ditugu, telebista saio bat egin dugu, irratsaio bereziak, kalean mezuak banatu ditugu...
Ekimenari bukaera emateko, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, arratsaldez, musika eta dantza izan dira protagonista gurean: Biterin Txantxariak izan ditugu eta Bordarin karaokeak eta trikitrilariek azken txanpa girotu eta alaitu dute.
2018-11-15
LITERAKTUM 2018
Literaktum edizio berri bat abian da Donostian. Azaroaren 13tik 24ra egitarau zabala izango du
jaialdiak, literatur zaleei eta hain zale ez direnei ere eskainia. Literaturaren izen ezagunak beraien lanak aurkeztera etorriko dira, eta egungo
gaiei buruzko solasaldietan gonbidatu esanguratsuak egongo dira.
Literaktum jaialdiaren gai nagusiak, berriz, ondorengoak izango
dira: nobela eta historiaren arteko harremana, utopiaren indarra
–eta haren itzal distopikoak– eta liburu ilustratua. Horri
erantsi behar zaizkio literaturaren eta beste diziplina batzuen
arteko uztarketak ere: gastronomiarekin, musikarekin, zinemarekin,
pentsamenduarekin, kazetaritzarekin edo komikiarekin.
Solasaldien artean, Literaturaren bide berriak II: Gazteak eta irakurketa aurkitu dugu. Nola zaletu gazteak irakurtzera? Ez da gai berria, baina gaurkotasuna gordetzen du oraindik ere, eta irakasle, liburuzain zein guraso askoren erronka da. Galderaren inguruan Uxue Alberdi idazlearekin batera hausnarketa egingo dute hiru solaskidek: Imanol Epelde irakasle eta blogaria, Maialen Berasategi kazetaria eta Larraitz Idarreta liburuzaina.
Ekitaldia euskaraz izango da, Donostiako San Jeronimo ekitaldi arteoan, azaroaren 20an, 19:30ean.
Literaktum jaialdiko jarduera guztiak irekiak dira, jarlekuak bete arte.
Programa osoa xehetasun gehiagorekin, Literaktum jaialdiaren webgunean ikus daiteke.
2018-11-07
SOLASALDIA KULTUR ETXEAN
Hondarribiko Liburutegiak antolatutako Mary Shelley-ren
Frankenstein 200 urte zatiak josten egitasmoaren barruan ostegun honetan, azaroak 8, zikloaren azken solasaldia izango da:
“Frankenstein ikonoa arte plastikoetan eta zineman”.
Solaskideak, Koldo Almandoz eta Begoña Vicario zinemagileak izango dira.
Ekitaldia, 19:00etan Kultur Etxeko 103 aretoan.
Ekitaldia, 19:00etan Kultur Etxeko 103 aretoan.
2018-10-31
GAU BELTZA, ARIMEN GAUA, HALLOWEEN...
Izen asko dituzte gaur gaueko jaiek: Gau Beltza, Arimen Gaua, Halloween... Jaime Altunak eta Josu Ozaitak, jai horiek aztertu dituzte, umeen eta aiton-amonen bizipenak oinarri hartuta.
Juan San Martin beka jaso zuten, 2015ean; hemezortzi hilabetez aritu dira ikertzen eta egindako lana, "Itzalitako kalabazen berpiztea" liburuan jaso dute.
"Joan etorriko jai bat da" dio Jaime Altunak Bidasoako Hitzan jasotako elkarrizketa interesgarri honetan.
Sosa ala pota!...
2018-10-30
"GELTOKIAN KONTATUTAKOAK" IPUIN KONTAKETA MUSIKATUA
Bihar asteazkena, urriaren 31, Santu guztien bezpera, arratsaldeko 18:30ean, Ameli eta Xirrikituen jostunek heriotzari buruzko ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute.
"Geltokian kontatutakoak"ekitaldia Zuloaga Etxean izango da eta 12 urtetik gorako gazteei eta helduei zuzenduta dago.
2018-10-24
BI EKITALDIREN BERRI
Gaur, asteazkena, urriak 24, eta bihar, urriak 25, izango diren bi ekitaldiren berri eman nahi dizuegu.
Gaur, Blagan euskara elkarteak antolatuta, Kultur Etxean (Denda kalea), arratsaldeko 7etan, Eneko Bidegainek Lurraldea eta herria liburua aurkeztuko du.
URRIAREN 24A, LIBURUTEGIAREN EGUNA
1997tik
urriaren 24an Liburutegiaren Eguna ospatzen da gizartea irakurketaren
garrantziaz kontzientziatzeko eta haur eta gazteengan ohitura hori
bultzatzeko helburuarekin. Aldi berean, liburuzainek egiten duten lana
aitortzeko modu bat da.
Asociación Española de Amigos del Libro Infantil y Juvenil elkartearen ekimenez sortu zen Eguna. Aurtengo kartela Alfonso Zafico ilustratzaileak egin du eta pregoia, Gonzalo Moure idazleak idatzi du.
PREGOIA
PREGOIA
EL DÍA DE LA LUZ
Vengo
del desierto del Sáhara, de inaugurar una biblioteca. Está en Dajla, el
más alejado, el más olvidado de los cinco campamentos saharauis. Es la
cuarta biblioteca que construimos, y es preciosa. En el centro hemos
plantado árboles, para que los niños y los jóvenes del Sáhara puedan
experimentar el gozo de sentarse a su sombra a leer un libro. No
queremos que esa biblioteca sea ningún "templo de silencio", sino más
bien un espacio para el sonido, para el ruido. Una biblioteca que ya es
el lugar más hermoso del campamento. Un espacio para desear ir a buscar
lectura, pero tambiénamistad, sueños compartidos.
>>Segi irakurtzen
>>Segi irakurtzen
2018-10-22
EUSKARALDIA, 11 EGUN EUSKARAZ
Euskarak 365 egun herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskararekiko aktibatu nahi dituena. Hondarribian 2016an egindako kale neurketan euskararen erabilera eskasa eman zen, %24. Denon esku dago datu hori hobetzea.
Asmo hori dela eta, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi da Hondarribian, Euskal Herriko beste herri askorekin batera.
Herritarrei eskatuko zaie bere hizkuntza portaerak aldatzea, euskara gehiago erabiliz edo aukera emanez. Horretarako bi figura sortu dira: ahobiziak, euskal hiztunak, eta belarriprestak, euskaraz gutxi jakin arren ulertzeko eta elkarrizketa bat ele bitan eramateko gai dena.
Hiru modu daude Hondarribian izena emateko: BAZ bulegoan (udaletxeko arkupeak), Euskara Udal Zerbitzuan (Pampinot kalea), eta euskaraldia.eus webgunean.
Hiru modu daude Hondarribian izena emateko: BAZ bulegoan (udaletxeko arkupeak), Euskara Udal Zerbitzuan (Pampinot kalea), eta euskaraldia.eus webgunean.
Hori bai, erabileran erronka ezin da 11 egunetara mugatu, urteko 365 egunetan presente eduki beharreko gaia da.
LIBURU BERRIAK
Erabateko martxa hartzea pittin bat kosta egin bazaigu ere, urriaren bigarren astetik, astero-astero, 3. mailatik hasi eta 6. maila bitarteko ikasle-taldeak mediatekara etortzen ari dira. Ikasturte osoan irakaslearekin astean behin etortzeko aukera izango dute.
Jolasgaraian eta jangela orduan, aldiz, bere kabuz etor daitezke.
Jolasgaraian eta jangela orduan, aldiz, bere kabuz etor daitezke.
Erabiltzaile berriek, 3. mailako ikasle direnak, mediatekako erabilera ederki asko ikasi dute eta zale asko ditugu dagoeneko horien artean. Segi horrela!!
Azken hilean liburu berri dezente jaso ditugu liburutegian. Horietako batzuk hemen dituzu:
2018-10-02
FRANKENSTEIN 200 URTE ZATIAK JOSTEN
Mary Shelleyren FRANKENSTEIN 200 urte zatiak josten izeneko zikloa abiatu du Hondarribiko Zuloaga Etxea liburutegiak. Joan den astean honen berri eman genuen eta oraingoan egitaraua aurkeztu nahi dizuegu. Filmak, haurrentzako jarduera eta tailerrak, solasaldiak, erakusketa... programa zabala eta erakargarria iruditu zaigu.
Erakusketa abuztuaren 30ean zabaldu bazuten ere, gainontzeko ekitaldietako lehena urriaren 4
ostegunerako programatu dute. Egun horretan Kultur Etxeko areto
nagusian James Whale zuzendariaren Frankenstein (1931) proiektatuko dute 19:00etan, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Emanaldi eta jarduera guztiak DOAKOAK dira, lekuak bete arte. Zenbaitetan aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, izartxo batekin markatuta daude (*).
Izena emateko: 943111285 edo liburutegia@hondarribia.eus helbidean
Suscribirse a:
Entradas (Atom)























