2018-02-28
2018-02-27
IPUIN KONTARI UDAL LIBURUTEGIAN
Aste honetan bi Ipuin Kontari saio izango dira Udal Liburutegian:

Otsailaren 28an, asteazkena, 18:00etan, Lupe Lekuona arituko da 4-7 urte bitartekoentzat kontu-kontari.

Bigarren saioa, ingelesezko ipuin kontaketa izango da. Larunbatean, martxoak 3, 11.00etan, Elena Mosquera kontalariak, 0-6 urte bitarteko haurrentzat Moana ipuina kontatuko du. Lehen aldia izango
da Hondarribiko Udal Liburutegian ingelesezko ipuin kontaketa
bat egiten dena.
2018-02-26
KOMIKI BAT: WALUK
Gutxi dira euskaraz argitaratutako komikiak eta gutxiago haurrrentzat eginikoak; horregatik, pozik jaso dugu Astiberri komiki-etxe bilbotarrak kaleratutako Waluk komikia.
Waluk, hartz zuri txiki bat, amak bakarrik utzi ondoren, hartz zahar erretxin batekin elkartuko da bizitzan aurrera egin ahal izateko. Eskimok, hartz zaharrak, bizitzaren gorabeherei aurre egiten irakatsiko dio.
Sentimenduz betetako eta adin guztietarako komikia ondu zuten 2011n
Emilio Ruiz gidoilariak eta Ana Miralles marazkigileak eta orain
euskaraz dugu.
Waluk-i buruz, Argia astekarian, Hartz-kumearen abenturak irakurri dezakezue gehiago jakiteko.
Bukatzeko, euskal komikigintzari buruz aipamen bat:
Olatua hartu du komikigintzak zioen, otsailaren 25ean, Berrian, Miren Garatek idatzitako artikuluaren titularrak. Bertan, Mikel Begoña komikilariak, aipatzen du: "... Hor bazegoen mito bat: komikia umeentzako gauza bat zela, baina gainditu zen hori, eta orain umeentzat baino komiki gehiago ateratzen dira helduentzat" . Ea txanpa on bat hartzen duen euskal komikigintzak eta umeentzako argitalpenak ugaritzen diren!
2018-02-22
ASTEBURURAKO BI IKUSKIZUN
Asteburu honetan familian gozatzeko bi ikuskizun dituzue hementxe:
Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, Famili zinema programaren barruan, "Oihaneko kuadrila" pelikula proiektatuko dute larunbatean.
Familia osoarentzako egokia den film honek oihanaren bihotzean bidegabekeriaren aurka borroka egiten duten animalien talde baten historia kontatzen du. Maurice tigre boteretsua dela uste duen pinguinoa da. Alboan izango ditu Junior semea, tigre-arraina, Miguel, gorila indartsu eta maitagarria, eta Batricia, iluntasunari beldur dion saguzarra.
LEKUA: Itsas Etxea Audioturiuma
ORDUA: 18:00
IRAUPENA: 97´
SARRERA: 3€
Eta Irunen, Amaia Kultur Zentroan, "Printze txikia" txotxongilo klasikoaren emanaldia izango da, Txotxongilo taldearen eskutik.
Oso urrutitik, asteroide zk. 612-tik hain zuzen ere, gizon txiki bat, Printze Txiki bat etorri zaigu hau uler arazteko: begiek,batzutan engainatzen gaituzte, bainabihotzak ez du inoiz gezurrik esaten. Honek goxo-goxo hauxe dio: gauzak, pertsonak, arrosak, politak dira, maite baditugu batez ere.
Ipuin eder honek, musika berezia eta ederra eskatzen du. Horregatik Anne Landak bere eskusoinuarekin, egile hauen musika eskeiniko digu: Mendelssohn, Uruñuela, Zolotariev, Mozart, eta Bach. Opari bat musikazale eta antzerkizale guztientzat.
LEKUA: Amaia Kultur Zentroa
ORDUA: 17:00
IRAUPENA: 50´
SARRERA: 4,30€
2018-02-20
TALDEAN IPUINAK IRAKURTZEN
Mediatekan egiten diren jardueren artean, taldean irakurtzea da horietako bat. 3. mailako ikasleek, irakasleok aukeratutako ipuin klasiko bat etxean prestatu eta besteen aurrean irakurtzen dute. Testua, 4-5 ikasleen artean lantzen dute.
Urtarrilean hasi ziren ekintza honekin eta gogotsu ari dira.
Orain arte irakurritako ipuinak hauek izan dira:
"Elurretako erregina", "Hiru hiruleak", "Sinbad marinela", "Urrezko arrautzak erruten zituen oiloa" eta "Erpurutxo".
Saioen bukaeran esker ona emateko eta hobetzen laguntzeko proposamenak egiteko aukera izaten dute.
2018-02-19
ARANTXA URRETABIZKAIAREKIN SOLASALDIA
Blagan Hondarribiko Euskara Elkarteak antolatuta, otsailaren 21ean, asteazkena, Kultur Etxean (Denda kalea), Arantxa Urretabizkaiarekin Bidean ikasia (Pamiela, 2016) liburuaren inguruan solasaldia izango da.
Idazleak Euskarazko saiakeraren Euskadi literatura saria 2017 jaso zuen liburu honengatik.
2018-02-08
INAUTERIAK
Iñauteriak hemen ditugu! Mozorroak prest?
![]() |
| Simona Ceccarelliren irudia |
Hondarribian, beste herri askotan bezala, gaur hasi eta astearte bitarte inauteriak ospatuko dira.
Eskolan bihar, otsailak 9, ostiral mehe, jolas, dantza eta parodia ugari izango ditugu. Herrian aldiz, ekitaldi nagusienak asteburuan burutuko dira.
Euskal inauteriak urtarrilarekin batera hasi ziren hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren hasieran dira. Inguruko herrietako ospakizunak eta ohiturak ezagutzeko interesa baduzue, inauterietako "oinarrizko egutegia" Dantzan atarian aurkitu dezakezue. Inauteriei buruzko gainontzeko informazioa, argazkiak eta bideoak ikusteko jo dantzazaleen atarira.
Ondo pasa inauteriak!!
2018-02-05
EUSKADIKO IRAKURKETA PLANA
Iturria: Irekia
Hezkuntza sailak Euskadiko Irakurketa Plana aurkeztu berria du. Cristina Uriartek aurkeztu zuen joan den asteazkenean, urtarrilaren 31n.
Ekimen honen helburua da gure ikasleen irakurmena hobetzea eta haien artean irakurzaletasuna bultzatzea.
Irakurketa Planaren barruan webgune bat garatu dute. Irakurgunea deritzo eta eduki
guztiak jasotzeaz gain, ikastetxeek burutzen dituzten jardueren
ekarpenekin osatu eta aberastu daiteke. Familiei zuzenduriko gune bat
gehitzea ere aurreikusten da, irakurketarekin zerikusia duten
gomendioak, ekimenak edo iradokizunak jasotzeko.
2018-01-30
MAITE FRANKO ESKOLAN IPUIN KONTARI
Maite Franko Bordarin izan dugu kontu-kontari.
Bidasoaldeko ipuin kontalari eta idazlea 3. eta 5. mailako ikasleekin aritu da azken bi astetan. Neska-mutilak ederki pasa dute Maitek kontatutako ipuinak entzun eta antzezten.
Bihar, urtarrilaren 31, beste aukera bat izango da herrian bere kontakizunak entzuteko. Saioa, Zuloaga Etxean izango da, 18:00etan.
Bidasoaldeko ipuin kontalari eta idazlea 3. eta 5. mailako ikasleekin aritu da azken bi astetan. Neska-mutilak ederki pasa dute Maitek kontatutako ipuinak entzun eta antzezten.
Bihar, urtarrilaren 31, beste aukera bat izango da herrian bere kontakizunak entzuteko. Saioa, Zuloaga Etxean izango da, 18:00etan.
LIBURU BERRIAK
Azken hilabetean mediatekan jasotako liburu batzuk ekarri ditugu hona. Zuen zain daude!!
2018-01-23
EUSKARALDIA!
2018an erronka berria dugu Hondarribian!
Hilaren 25ean, osteguna, hitzaldia emango du Kike Amonarrizek Itsas Etxean, 18:00etan. Bertan azalduko ditu Euskaraldia, 11 egun euskaraz iniziatibaren nondik norakoak.
Ideia
nagusia, Amonarrizek aurreratu du: "Herritarren hizkuntza-ohituretan
eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskararekiko aktibatuko dituena,
Eusko Jaurlaritzatik eta Hondarribiko Udaletik Blagan Elkartearen
laguntzaz bultzatuko dena. Hondarribian 2016an egindako kale neurketan
euskararen erabilera eskasa eman zen, %24. Denon esku dago datu hori
hobetzea, ekin diezaiogun bada gaurtik aurrera".
UDAL LIBURUTEGIRA BISITA
Duela egun batzuk 6. mailako ikasleek Zuloaga Etxea Udal Liburutegira bisita egin zuten.
Liburutegi berritua ezagutu zuten liburuzainaren gidaritzapean eta interes handiarekin jarraitu zituzten bere azalpenak.
Izaskunek ederki azaldu zizkien bertan egindako aldaketak, espazio bakoitzaren erabilera eta eskaintzen dituzten zerbitzuak.
Liburutegiko arauak eta liburuak ordenatzeko erabiltzen diren irizpideak, gure eskola liburutegian ditugunaren antzekoak, jakinarazi zizkien.
Zenbait ikaslek mailegua egiteko aprobetxatu zuten eta beste batzuk erabiltzaile txartela egiteko inprimakiak jaso zituzten.
Ziur gaude bere kabuz sarritan itzuliko direla, bai horixe!
2018-01-17
Galtzagorri: «Haur eta Gazte Literaturaren inguruan eragile izaten jarraitzea gustatuko litzaiguke»
Galtzagorri Elkarteak mende laurdena baino gehiago darama haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzen. Bere helburua Euskal Haur eta Gazte Literatura ezagutaraztea ez ezik, sektorea bultzatzen laguntzea ere bada. Honen adibide, urtarrilaren amaieran Iruñean antolatu duten Biko-teka tailerra.
Galtzagorriren nondik norakoa eta lana ezagutzeko Kulturklik webgunean Iñaki Markotegiri, elkarteko zuzendariari, eta Izaskun Jauregiri, idazkari teknikoari, egindako elkarrizketa mamitsua irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
"... gure hainbat proiektu ahaztuta gelditzea gustatuko litzaiguke, horrek adieraziko lukeelako irakurzaletasunaren inguruan gaur egun oso zabalduta ez dauden ohiturak eta jarrerak jaur eta gazteen ingurune naturalean (eskoletan, familian...) orokortuta leudekeela..."Elkarrizketa osoa hemen irakurri dezakezu.
10. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
10. urtez, elkar Fundazioak Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa abian jarri du haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helburuarekin. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Pello Añorga eta Elena Odriozolaren laguntza izan du aurten.
Lan guztiak apirilaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri. Iturria: Elkar
2018-01-15
JOXAN ARTZE GOGOAN
Ostiralean zendu zen Joxanton Artze sortzaile handia. Bere hitzak bide desberdinetatik ezagutu ditugu: ikusiz, entzunez, irakurriz... eta gure barnean geratu, askotan bereak direla jakin gabe ere.
Kantua kantu denean
kantaria ez da ikusten,
kantuak du ezkutatzen...
Usurbilen jaio zen 1939. urtean eta bertan bizi zen. Euskal literaturan ezinbesteko tokia du, forman berriztapen handia ekarri baitzuten haren poemek, liburua artelan bihurtuta.
Kantagintzari auspoa eman zion besteak beste Ez dok Amairu-ren bidez. Baga, Biga, Higa ikuskizunaren suspertzailea izan zen. Antzerkia, dantza, poemen errezitaldia eta kantua bateratzen zituen ikuskariak. Poesia oholtza gainera eramaten jarraitu zuen ondoren prestatutako beste ikuskizun batzuekin.
Ez dok amairu taldea desegin zenean, bere anaia Jesus, Jose Mari Zabala eta Mikel Laboarekin batera, musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik (1974) egitasmoa abiarazi zuen. Luis de Pablorekin, berriz, Zurezko Olerki kontzertua prestatu zuen.
Anaia Jesus Marirekin batera, txalaparta hauts artetik atereaz instrumentu garaikide bihurtu zuen. Txalaparta-diskoak eta bere poemak ere grabatu zituen Zurezko olerkia.
Poesia lanetan abangoardista izan da. Hamar liburu kaleratu zituen Artzek: Isturitzetik Tolosan barru, Zumetarekin lankidetzan argitaratutako ...laino guzien azpitik... eta ...sasi guztien gainetik..., ...bide bazterrean hi eta ni kantari..., Ortzia lorez, besteak beste.
Susa argitaletxeak haren antologia bat prestatu zuen XX.mendeko poesia kaierak bilduman.
Susa argitaletxeak haren antologia bat prestatu zuen XX.mendeko poesia kaierak bilduman.
"Poesia ez da hitzetan bakarrik bukatzen. Ezer ez da bere baitan bukatzen. Dena dago bata bestearekin harreman estuan, bai harri koxkor bat eguzkiarekin, eta eguzkia azken belar izpiarekin, edo errekako ur tantarekin. Denak dik bata bestearen bilatzen hori!"
Lotura honetan duzue Hasier Etxeberriak Sautrela programarako, 2007ko ekainean, Artzeri egin zion elkarrizketa interesgarria.
"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako,
dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik"
Joxan Artze
2018-01-10
HAURREI ZUZENDUTAKO ALDIZKARIAK
Behinola aldizkariaren 36. zenbakian (2017ko abendua), haurrei zuzendutako aldizkarien gomendio batzuk egiten dira.
Gustavo Puertari, ¡La leche! aldizkariaren editoreari, egindako elkarrizketa interesgarriaren amaieran, haurrei zuzendutako hainbat aldizkarien erreferentzia-fitxak eskaintzen dizkigute. Aukeratutako argitalpenak gure merkatuan eta gure merkatutik kanpo aurkitu ditzakegu.
Honekin batera, gaur egun gure Eskolako Liburutegian eskuragarri ditugun aldizkariak hementxe dituzue:
Euskaraz:
* IRRIA aldizkaria / Irrien Lagunak Kluba (2010)
Maiztasuna: Hilabetekaria
Adina: 4+ urte
* KARRAMARRO TXIKI: gozatzeko aldizkaria
Amorebieta-Etxano: IKA Kultur Alkartea (2004)
Maiztasuna: Hiruhilabetekaria
* KARRAMARRO: gazteen aldizkaria
Amorebieta-Etxano: IKA Kultur Alkartea (2004)
Maiztasuna: Hiruhilabetekaria
Gaztelaniaz:
Periodicidad: Mensual
Edad: 7-10 años
Periodicidad: Mensual
Edad: 9+ años
2018-01-09
KAIXO 2018!
URTE BERRI ON TALAIA ESKOLA LIBURUTEGIKO IRAKURLE GUZTIEI!!
Mónica Carreteroren ilustrazioa
2018 honetan liburuak bidean lagun izaten jarraitzea desio dugu.
Urte zoragarria izan dezazuela aukeraz josia.
2017-12-18
BEGEL IRAKURKETA GIDA GABONETARAKO
Gabonei begira Gipuzkoako Eskola Liburutegiak (BEGEL) argitaratutako Irakurketa Gida jaso dugu. Haurrentzat eta gurasoentzat hainbat proposamen aurkitu ditzakegu bertan. Irudian klikatu gomendioak ezagutzeko.
2017-12-14
HONDARRIBIKO LIBURU ETA DISKA AZOKA
Abenduaren 14tik 17ra, Arrantzale auzoan, Liburu eta Diska Azoka izango da. Bertan Durangon aurkeztu berri diren nobedadeak aurkitu ahal izango dira.
Aurten euskaraz kaleratutako liburuak ezagutu nahi badituzu, Juan Luis Zabalak egindako zerrenda kontsultatu dezakezu hemen.
2017-12-05
DURANGOKO AZOKA
Durangoko Azokaren 52. edizioa hastera doa. Sormenaren Lurraldeak, bihar, goizeko 10:15ean zabalduko ditu ateak. Abenduaren 6tik 10era, 10:30etik 22:00etara zabalik egongo da Landako Azokagunea.
400 nobedade, 240 stand eta 200 kultur ekitalditik gora izango ditugu Kultur plaza honetan.
Sormenaren Lurraldea DA! leloarekin, kultur eragile guztiak batzen dituen espazio moduan agertu eta bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak... aldarrikatu nahi ditu Azokak.
Aurtengo kartelaren egilea Jose Antonio Sistiaga margolaria da. Irudiak "unibertsoaren sorrerara egindako bidaia" iradokitzen du.
Azokako orrira joateko argazkian klikatu
KULTURA BONUA SALGAI
Abenduaren 4tik aurrera 8.854 Kultura Bonu jarri dira salgai Gipuzkoako 51 dendetan.
- Gipuzkoako 20 herritan erosi ahal izango dira.
- Bonuak, diskoak eta DVDak erosteko, horietatik 2.542 euskarazko `produktuak erosteko, eta 5.312 beste hizkuntzetakoak erosteko.
- Euskarazko produktuek 12 euroko hobaria izango dute eta gainerakoek 8 eurokoa.
- Kanpainarekin bat egiten duten dendek bereizgarri bat izango dute.
- Bonua erositako denda berean erabili beharko da.
- Urtarrilaren 15 arte erabili ahal izango da.
Kanpainaren xehetasun gehiago HEMEN
2017-12-02
ITXEKI EUSKARARI!
Bihar, Euskararen Eguna, Hondarribiko Itsas etxeko auditorioan Itxeki euskarari! lelodun argazki-mosaikoa aurkeztuko da. Horretarako egitaru polit bat prestatu du Blagan Hondarribiko Euskara Elkarteak.
500 argazki biltzeko erronka jo zuten eta 700 badira mosaikoan parte hartu dutenak. Bistan da, Hondarribian euskaraz bizi nahi dugunak asko garela.
Hementxe duzue Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatutako egitaraua. Igande goiz atsegina pasatzeko proposamen polita eta Hondarribian euskararen erabilerari beste bultzada txiki bat emateko aukera.
ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN EGUNA
Ostiralean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan.
Hori izan da gure aurtengo leloa eta euskararen eraikuntza irudikatuz, Talaia eskolan hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu ziren Euskararen Eguna gogoratu eta indartzeko: irratsaio berezia, etxeetatik ekarritako irudiekin hormairudiak osatu, kotxeetan jartzeko txartelak egin eta kaleetan banatu, Talaia Institutukoek eskainitako CUP SONG ikuskizuna ikusi eta elkarrekin abestu... Baina eguraldiak ez zigun asko lagundu eta kalera irteteko aukera izan zuten bakarrak, Biteriko ikasleek izan ziren.
2017-11-16
LIBURU AURKEZPENA KULTUR ETXEAN
Azaroaren 22an, Lola Sarratearen Lolita liburuaren aurkezpena izango da Hondarribiko Kultur Etxean, 19:30ean. Liburua 49 kontakizunek osatzen dute, Baztanen bizitutako bere lehen hamabi urteak abiapuntu direlarik. Informazio gehiago Berrian eta Radiokulturan (idazlearen audioa) aurkituko duzue.
2017-11-10
MALETA BIDAIARIA
LIBURUA HARTU, orriek duten usain berezia sentitu, begiak entretenitzen hasi lerroz lerroko bidean aurrera. Parke batean paseatzen goazenean bezala. Edo itsasora irtendakoan...
Bidai baten hasiera da liburu bat. Badakigu zer utzi dugun atzean; baina bukaeran zer aurkituko dugun, nekez.
Bidai baten hasiera da liburu bat. Badakigu zer utzi dugun atzean; baina bukaeran zer aurkituko dugun, nekez.
Anjel Lertxundi, Hain eskura
Irakurri, hamaika idazki literario irakurtzeari buruz
liburuan idatzitako testutik aukeratua
liburuan idatzitako testutik aukeratua
MALETA BIDAIARIA bidean da aurten ere.
3. mailako ikasleek, istorioz, ametsez, irudimenez... betetako maleta bat eramango dute etxera. Bidai honetan haurrak ez dira bakarrik egongo, tutore, anai-arrebak, aiton-amonak... bide-lagun izango dira.
Maletan aurkituko dituzue gazte eta helduentzako liburuak, abestiak, film bat, irakurketari buruzko orientabide-gida bat, jolas bat...
Familia maletaren inguruan elkarrekin aritzeko, ikusteko, irakurtzeko gonbidapena egiten dugu. Tartetxo bat lasai hartu eta esperientzi honekin gozatu. Dena irakurtzeko aukerarik ez duzue ziurrenik izango... lasai! Aukeraketak egin: bertan dagoena ikusi, aipatu, irakurri osorik, zatika, irudikatu eta DISFRUTATU! Hori bai!, konstanteak izan, denboratxo bat eskaini aste honetan.
LA MALETA VIAJERA está de camino un año más.
Los alumnos-as de 3º llevarán a casa una maleta llena de historias, sueños, imaginación... En este camino los-as niños-as no estarán solos-as, estarán acompañados por sus tutores, hermanos-as, abuelos-as... Dentro de la maleta encontrareis libros para jóvenes lectores, adultos, canciones, una película, una guía de orientación lectora para padres, un juego...
Os invitamos a reuniros alrededor de la maleta para ver, conocer y leer juntos. Elegid un momento y con tranquilidad gozad de esta experiencia. Es posible que no os de tiempo para leer todo el contenido, no importa!! Podeis hacer elecciones: ver bien lo que hay, comentad, leer textos completos, fragmentos, imaginad y DISFRUTAD!! Eso sí, es importante la constancia, dedicad a ello unos ratitos esta semana.
2017-11-09
LITERAKTUM 2017
Letrekin ezinbesteko hitzordua datorkigu azaroaren 14tik 25era Donostian ospatuko den Literaktum Jaialdian.
Literaturaren inguruko menu zabala eta askotariko aukerak izango dira aurtengo edizioan: ospe handiko izenak eta perla
ezezagunagoak; gaur egungo gaiei buruzko eztabaidak, bai eta
filosofikoak ere. Edonork bere liburua, egilea edo jarduera topatu ahal
izateko bideak proposatzen ditu Literaktumek.
Informazio guztia LITERAKTUMEN orrian topatuko duzue.
HARRI BATEN ISTORIOA
Inoiz pentsatu al duzue harriek ere bere "bizitza" dutela?
An Object at Rest from Seth Boyden on Vimeo.
Bada, ikusi Seth Boyden-en animazio film labur honetan harkaitz batek egiten duen bidaia munduaren sorreratik gaur egun arte.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




































