Gaur, apirilaren 25a, San Markos eguna
ospatzen da. Eskualdeko biztanleentzat egun honek xarma berezia du
(Irun, Hondarribia eta Errenteria). Egun honetan tarta bereziak, opilak, prestatzen dira amabitxiek besoetako ezkongabeei oparitzen
dizkietelarik; dituzten urte kopuru haina arrautzekin eginiko Opila (bizkotxoa)
oparitzea ohiturazkoa da.
Eta urtero, eskaparateetan opilak ikusten hasten direnean, gogora etortzen zait Juan Antonio Lekuona kazetari irundarraren esaldi famatu hura:
"HOY, FESTIVIDAD DE SAN MARCOS, LOS NIÑOS IRUNESES ACUDIRÁN A LA CAMPA DE IBARLA CON LOS HUEVOS EN LA MANO"
Oso ezagunak dira gure herrian Juan Antonio Lecuonaren esaldiak bai irratian eta baita periodikoan ere. Hona hemen hauetako beste batzuk:
- "EL PÚBLICO ENTUSIASMADO Y PUESTO EN PIÉ, APLAUDIÓ HASTA ENRONQUECER"
- "EL CADAVER PRESENTABA HERIDAS AL PARECER MORTALES"
- "LA FIESTA FUE AMENIZADA POR UN NUMEROSO CUARTETO"
- "PASEANDO ENTRE EL GANADO, SALUDAMOS AL SEÑOR ALCALDE"
Hona hemen opilaren historioa: