2016-03-26

JAIZKIBEL, KLIK BATEAN


Lander Zurutuza lezoarrak Jaizkibel mendian ateratako argazkiekin egitasmoa abiatu du. Tarteka mendiarekin lotura duten argazkiak ari da sarean jartzen, horretarako propio sortu duen webgunean.
Irudiak ikusgarriak dira, Jaizkibelek duen balioa eta aberastasuna adierazten dute. Oraingoz, 14 daude. Askoz gehiago egongo dira.

iturria: Hitza

2016-03-15

ROALD DAHL-en URTEURRENA eta LIBURUAREN EGUNA

http://talaialhliburutegia.wix.com/roalddahl1
Irudian klikatu
Eta urteurrenak ospatzen ari garenez, aurtengo Talaia Eskolako Liburuaren Eguna idazle ospetsu bati eskainiko diogu: ROALD DALH.
Roald Dahl, (Llandaf 1916-1990), Haur eta Gazte Literatura idazle famatuaren jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatzen da. Asko dira berak idatzitako liburuak. Hauetako batzuk zinera eraman dira: Matilda, Charlie eta txokolate lantegia, Sorginak...
Dagoeneko, martxan gaude eta eskolako ikasleentzat lehen baino askoz ezagunagoa egin da idazlea, hori baitzen gure helburua. Mediatekan, berari buruzko informazioa jaso dute eta gela ezberdinetan liburuak irakurtzen hasi dira. Honetaz gain, Roald Dahlen liburuetako pertsonaia ezberdinekin,  istoriotxoak asmatu eta idatzi egin dituzte etxean, gurasoen laguntzaz. Horietako batzuk Liburuaren Egunean irakurri egingo dira.
Udak Liburutegiarekin batera, maiatzean, erakusketa bat antolatuko dugu Arma Plazan.
Hemendik aurrera, informatzen jarraituko dugu.

BLAS DE OTEROren URTEURRENA


Gaur, martxoak 15, Blas de Otero idazle bilbotarraren jaiotzaren ehun urte betetzen dira.
Otero izan zen, Gabriel Celayarekin batera, poesia soziala mugimenduaren ordezkari nagusia, eta gerra ondorengo olerkaririk garrantzitsuenetako bat. Oterok harreman handia izan zuen euskal olerkariekin. Gerra aurrean Lauaxeta ezagutu zuen, eta gerra ondoren Gabriel Aresti izan zuen adiskide handia. Arestiren olerkigintza Oteroren eraginpean idatzia da, aldi batez behintzat. Arestik euskaratu zizkion, bestalde, Majoria handiari (1963) izeneko poemak.


 PIDO LA PAZ Y LA PALABRA
 Escribo
en defensa del reino
del hombre y su justicia. Pido
la paz
y la palabra. He dicho
«silencio»,
«sombra»,
«vacío»
etcétera.
Digo
«del hombre y su justicia»,
«océano pacífico»,
lo que me dejan.
Pido
la paz y la palabra.


2016-03-09

martxoak 8 BORDARIN

Atzo, martxoak 8, Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatu zen mundu osoan. Aipatu genuen bezala, eskolan hainbat ekintza antolatu ziren ikasleekin, baina honetaz gain eskolako maisuek egin ziguten harrera aipatu beharra dago. Ezusteko atsegina eta polita izan zen, txalapartaz lagunduta, eskeini zutena. MILA ESKER!!
Hona hemen argazki batzuk:
 



Hala ere, benetako borondatea dutenentzat, urteko 365 egunak dira martxoaren 8a. eta ez egun hau soilik.

2016-03-06

liburu bat: "CUENTOS PARA ENTENDER EL MUNDO"

 Ipuin bilduma honetan, erraz ulertzeko eta bereganatzeko istorio motzak bildu ditu Eloy Morenok.
Idazleak egokitutako aspaldiko istorioak dira hauek, baina, garai guztietan interesgarriak, baliogarriak eta pentsa arazten duten horietakoak.

"Estos cuentos no son míos. Yo, ni en mil vidas podría escribir algo tan bonito. Por eso lo único que he hecho ha sido adaptarlos a los tiempos que corren. Adaptar el lenguaje, los personajes y los escenarios. Y lo más importante de todo, seguir transmitiéndolos. Me siento como un pequeño satélite que recibe información para emitirla de nuevo hacia otras personas, hacia otras vidas".

 Hona hemen bi ipuin:

 EL NIÑO QUE PUDO HACERLO


"Dos niños llevaban toda la mañana patinando sobre un lago helado cuando, de pronto, el hielo se rompió y uno de ellos cayó al agua. La corriente interna lo desplazó unos metros por debajo de la parte helada, por lo que para salvarlo la única opción que había era romper la capa que lo cubría.

LAS ESTRELLAS DE MAR


"Una mañana de invierno, un hombre que salía a pasear cada día por la playa se sorprendió al ver miles de estrellas de mar sobre la arena, prácticamente estaba cubierta toda la orilla.
Se entristeció al observar el gran desastre, pues sabía que esas estrellas apenas podían vivir unos minutos fuera del agua. Resignado, comenzó a caminar con cuidado de no pisarlas, pensando en lo fugaz que es la vida, en lo rápido que puede acabar todo.


2016-02-29

BERDINTASUNA: "ARROSA KOLORE"

Datorren astean, martxoaren 8an, EMAKUMEAREN EGUNA ospatuko da. Hau dela eta, Hezkidetza Batzordetik beste jarduera batzuen artean, gure ikasleek honako bideoa hau ikusiko dute. Ondoren hausnarketa bultzatuko duten galderak egingo ditugu.




Luzatu nahi dugun mezua zera da:
Denok berdinak gara, pertsonak. Neskak edo mutilak izateagatik ez gara honelakoak edo halakoak izan behar. Askatasuna izan behar dugu nahi duguna egiteko, nahi ditugun jokoak aukeratzeko, nahi dugun bezalakoak izateko. 

2016-02-25

PEDIATRA BATEN AHOLKUAK/CONSEJOS DE UN PEDIATRA



Forest-ek esaten zuen bezala " Bizitza bonboi kaxa bat bezalakoa da. Zer tokatuko zaizun ez dakizu inoiz " esaten du Jaionek.
Jaione, ama bilbotarra da, eta pediatrak berari emandako amaberrientzako aholku zerrenda bitxia Facebooken jartzea erabaki zuenean ez zuen espero hainbeste arrakasta izatea
Ama honek blog bat ere badu:: masalladelrosaoazul
Oso interesgarria iruditu zaidalako, gure blogera ekartzea erabaki dut.
Irakurri arretaz.





 “La vida es como una caja de bombones. Nunca sabes lo que te va a tocar” que decía Forrest :) Cuando escribí este texto en Facebook, no podía ni imaginar que algo así pudiera pasar. El texto compartido y comentado miles de veces, colgado en la consulta de una pediatra, viralizado por whatsapp y las redes sociales… hasta aparecer en las noticias O.O. P

2016-02-22

5 URTEKO IKASLEAK ERDI AROAN

Oraingo honetan "ERDI AROA" proiektuari heldu diote bost urteko ikasleek fantasia eta errealitatea uztartuz.
Talde lanari garrantzi handia eman zaio eta asko gozatu dute.
Familia guztiei ESKERRAK eman nahi dizkiegu izandako inplikazioarengatik.
Zuen gustukoa izango delakoan argazki bilduma hau uzten dizuegu.

ERDI AROA by Slidely Slideshow

2016-02-19

BEGEL blogaren URTEURRENA

BEGEL: Gipuzkoako Eskola Liburutegien Blogak 7 urte bete ditu hilaren 12an.  Eskola Liburutegi batean aritzen dugunontzat eredu ezinhobea dugu bertan eta jarraitzaile leialak izan eta izango gara betirako. 
Talaia Mediatekako blog honetatik ZORIONAK eta MILA MILA ESKER,bene-benetan, bidaltzen dizkiogu blog honen  sortzaileari. 
B.E.G.E.L.



2016-02-04

otsailak 4: SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren 5ean Santa Ageda eguna ospatzen da. Euskal Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera. Betiko kopla zaharrak edo sortu berriak abestera aterako da jendea iluntzean.
Gure eskolako ikasleak ere, goizean zehar kantatzera atera dira herrian barrena.

3. C-ko ikasleak

 "Ezaguna da Santa Ageda 
gure ohitura zaharretan 
ama-natura esnatzen dugu
 makil bana eskuetan. 

 Aurten ere bai eskaera bat 
 luzatzen dugu benetan: 
 Talaiak osasun ona izan 
dezan mendeen-mendetan".





Con fecha de hoy, 4 de febrero,  es costumbre en muchos pueblos de Euskal Herria salir a cantar las coplas de vísperas de Santa Águeda.
La costumbre marca que se salga en cuadrillas por la calles de los pueblos y ciudades, así como que se recorran los barrios de caseríos yendo de puerta en puerta cantando coplas a la santa y recogiendo dinero para diferentes causas. Se suelen acompañar de bastones y palos con los que se golpea el suelo rítmicamente.
Nuestros alumnos también han salido a cantar por el pueblo  sus coplas.

2016-02-02

8. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA


Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
  • IPUINA ILUSTRATU
  • ILUSTRAZIOA, IPUINA BILAKATU
  • KOMIKI EDO BINETA SORTU 

2016-02-01

STORY TELLER/IPUIN KONTALARIA



Urtarrilaren 29an, 5. mailako ikasleek ipuintxo bat ingelesez entzuteko aukera izan zuten. Oso gustura aritu ziren eta gogoz parte hartu zuten ondorengo ekintza guztietan.







Story: "JIM AND THE BEANSTALK"
Story Teller: CAROLINE

2016-01-29

BALOREAK LANTZEKO LABURMETRAIAK/CORTOS PARA TRABAJAR VALORES

"El cine ha llevado a la gran pantalla muchas películas en las que se tratan temas relacionados con el mundo de la educación. Continuamos ampliado esta entrada con vuestras propuestas hasta alcanzar los 45 cortometrajes para educar en valores. Con ellos, el alumnado reflexionará sobre la amistad, la solidaridad, el trabajo en equipo, el respeto a las personas…"



iturria: educacion 3.0

2016-01-27

SIMETRIA LANTZEN

Matematika arloan, laugarren mailako ikasleak simetria lantzen ari dira. Hona hemen 4. E-ko ikasleen lanak:

2016-01-25

MATRIKULATZE EPEA ZABALIK/ABIERTO EL PLAZO DE MATRÍCULA

Hurrengo ikasturterako matrikulatze epea zabaltzen dela adierazi nahi dizuegu. 2016-2017 ikasturtean ikasle berriak izango direntzat matrikulazio epea honakoa izango da: urtarrilaren 25etik otsailaren 5era.
Matrikulazioa idazkaritzan izango da.
Helbidea: BORDARI. Baserritar etorbidea, 51.



 El plazo de matrícula del curso 2016-2017 para los alumnos nuevos  sera del 25 de Enero al 5 de Febrero.
Las matrículas se realizarán en secretaría.
BORDARI, Baserritar etorbidea 51. 

AZTERTU SARIAK 2015

2015eko Azterkosta eta Ibaialde lehiaketan,  marrazki modalitate barruan, gure eskolako 6. C-ko Nerea Agirre dugu irabazletako bat. ZORIONAK!!
Hona hemen saritutako lana:
Aztertu programa 1992an jarri zen abian Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Azterkosta izena zuela, itsasertzaren gaineko ingurumen hezkuntzarako Coastwatch Europako programa gurera ekarrita. Gerora, Ibaialde programarekin bat egin zuen, Euskadiko ibaien egoera ere aztertu ahal izateko.

2016-01-20

DONOSTIA, 2016ko EUROPAKO KULTUR HIRIBURUTZA


 

2016ko Europako Kultur Hiriburutza aukera handia da kulturaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egiteko; hiriak hori aprobetxatzea erabaki du horien bidez elkarbizitza hobe bat eraikitzeko. Gainera, Europako gainerako herrialdeekin harremanak indartzeko eta kulturaren alorrean berrikuntza sustatzeko lan egingo da.


SAN SEBASTIAN EGUNA:DANBORRADA


 Danborrada da urtero urtarrilaren 20an Donostiak bere zaindariaren eguna ospatzeko egiten duen jaialdia. Jaia 00:00etan hasten da Konstituzio plazan, hiriko bandera igotzeko ekitaldiarekin. Orduan, Gaztelubide elkarteko eta beste danborrada batzuetako kideak Sarriegiren doinuak jotzen hasten dira. Ondoren, doinu horiek egun osoan entzungo dira hirian.




Ondo pasa hiriaren egun handian, danbor eta barrilen erritmora

2016-01-18

EMAN HEGOAK EUSKARARI/DALE ALAS AL EUSKERA



Herritarrak euskaraz hitz egitera animatzeko marka berria sortu du Eusko Jaurlaritzak: Euskararen Txantxangorria.  Euskaraz eginda,  "eman hegoak euskarari"



"Dale alas al euskera", es el lema de la nueva marca creada por el Gobierno Vasco para invitar a la ciudadanía a hablar en euskera. "Eman hegoak euskarari"

NI ZU BEZALA PROGRAMA

"Gizaki oro pertsona da berez beti.
Eta inoiz ez dio izateari uzten, ezta zati batean ere, gaitasun gehiago edo gutxiago izateagatik. Ni Zu Bezala."

  Ikasturte honetan ere NiZuBezala programa martxan jarraitzen du.
Gureak Taldeak antolatzen duen programa bat da; desgaitasunaren inguruan sentsibilizazioa eta gerturatze bat eragitea da bere helburua. 




2016-01-11

ipuin bat: "JUAN SIN PIERNAS"

Gaur, laguntasunaren balioaz pentsatzeko ematen digun Jorge Bucay-en ipuin zoragarri bat, "CUENTOS PARA PENSAR" liburutik hartua.
Ipuin hau, ikasleei irakurtzea asko gustatzen zait hainbat arrazoirengatik: hasieratik atentzioa erakartzen duelako, hitz egiteko aukera handia ematen duelako... eta batez ere, bukaera entzuten dutenean nola gelditzen diren ikusteko.

JUAN SIN PIERNAS (... o el arte de igualar hacia abajo)
 Juan Sinpiernas era un hombre que trabajaba como leñador.

Un día Juan compró una sierra eléctrica pensando que esto aligeraría mucho su trabajo.
La idea hubiera sido muy feliz si él hubiera tenido la precaución de aprender a manejar primero la sierra, pero no lo hizo.

Una mañana mientras trabajaba en el bosque, el aullido de un lobo hizo que el leñador se descuidara... La sierra eléctrica se deslizó entre sus manos y Juan se accidentó hiriéndose de gravedad en las dos piernas.

Nada pudieron hacer los médicos para salvarlas, así que Juan Sinpiernas, como si fuera víctima de la profética determinación de su nombre, quedó definitivamente postrado en un sillón por el resto de su vida.

Juan estuvo deprimido durante meses por el accidente y después de un año, pareció que poco a poco empezaba a mejorar.

No obstante, algo conspiró contra su recuperación psíquica e imprevistamente, Juan volvió a caer en una profunda e increíble depresión.

Los médicos lo derivaron a psiquiatría.

2016-01-07

ESKOLARA BUELTA

Dagoeneko eskolan gaude;, Gabonetako oporrak joan egin zaizkigu. Ahal izan dugun guztia disfrutatu dugu. Deskantsatzeko denbora izan dugu ...
Baina betiko martxari heldu behar diogu eta horregatik hemen gaude berriro ere, normaltasunera bueltatu gara, eta gainera... konten.

EUTSI GOGOR LANARI eta ONDO HASI 2016 URTEA! 


2015-12-28

IGNACIO ALDECOA IPUIN SARIAK

 Aldundiak Ignacio Aldecoa ipuin sariketak ere ebatzi ditu. Aurten XLIV. urtea betetzen duten sari hauek Juana Cortes madrildarraren “Piedras” eta Aritz Gorrotxategi gipuzkoarraren "Bada hor nonbait" lanentzat izan dira. “‘Piedras’ kontakizunak frantses eta espainiar estatuen arteko mugaldeko Bigarren Mundu Gerrako errealitatea islatzen du. Horretarako, sakonean arakatzen ditu bizirik iraun beharraren eta instintuz errealitateari aurre egitearen arteko mugak. Bilbadurak lagundu egiten du testuinguru historikoa birsortzen ez ezik, gerrak ekarri zituen inplikazio pertsonal desberdinetan sakontzen ere bai", adierazi du epaimahaiak.


 Juana Cortés (ganadora del premio Ignacio Aldecoa):
«Me he inspirado en mujeres como las pescadoras de Hondarribia»
 La hondarribitarra afincada en Madrid ha ganado el premio por 'Piedras', un relato que sucede en la comarca.

2015-12-21

OLENTZERORI ESKUTITZA


Iaz bezala, Olentzerori eskutitza lehenbailehen bidali nahi diote gure ikasleek eta oso informatizatuta bizi garenez..., baita gure Olentzero ere, oraingo honetan email-ez egingo dugu.
Web honetan ere, zenbait joko, eskulan, ipuin... aurkituko dituzue. Eta gurasoentzako ere bada zerbait. Ea gustatzen zaizuen!
Eskutitza 

Ez ahaztu zuen eskutitza polit honetan libururen bat eskatzea!
Horreterako, eta ideia bat egiteko, hemen behean katalogo bat jarri dugu zuen gustuko liburuak bilatzeko:

GABONETAN ABESTEKO

http://mmarisc62.wix.com/gabonetan-abesteko
Gabonak iritsi dira eta Musika gelan abestutako kantak WIX honetan bildu ditugu. Sartzeko, irudian klikatu; ondoren, abesti bakoitzaren gainean klikatu eta kantaren doinua izango duzu.
EGUBERRI ON abeslari guztiei!!
En esta página hemos reunido todos los villancicos que hemos cantado en la clase de Música. Para entrar, pinchad en la imagen; después pinchando en cada canción escucharás cada una de ellas.

2015-12-17

Publizitatea: NO ME GUSTA STAR WARS

"STAR WARS: INDARRAREN ESNATZEA" pelikula atzo estreinatu zen duela 38 urte estreinatu zen antzerki txinatar berean.Eromena eragin du .Hasierako protagonista batzuk bueltan ditu.

ZER DA JOLASTEA?

Galdera honen erantzuna, Amets Arzallus-ek inork baino hobeto eman digu  bertso hauetan. Bertsoak    ikaragarri politak eta sentimenduz beteak iruditu zaizkidalako ekarri nahi izan ditut gure blogera.


JOLASTEA DA 
Debekatua ez dena derrigortua da, eta derrigortua ez dena debekatua, guk egindako moduan. Jolastea debekatzen duen munduan. Bilboko parke batean irakurri nuen: "Prohibido  jugar"





Jolastea da eskutik heldu
ta hankak paseatzea,
jolastea da pareta hizkitan
irakurtzen saiatzea,
jolastea da ziba askatu
ta zeba ahoskatzea...
Noren ideia izan da ama
jolasa debekatzea?
Jolastea da zilipurdika
lurrak kordea galtzea,
jolastea da adar batetik
hankak zintzilikatzea,
jolastea da pixerreketan
parkeak nabigatzea...
Ta kremaillera trabatu bat da
jolasa debekatzea.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...