2014-12-28

AGURRA


MySpace Generators
Oharkabean badatoz
 Abenduko azken egunak,
Eta gogoan ditugu
 Urteak eman ditunak.
Asko ta asko izan dira
 Aurtengo gertakizunak,
 Batzutan gauza alaiak
 Eta bestetan ilunak.
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak,
Ta etxekoekin batera
 Gozatu ospakizunak.
 Lekua har dezatela
 Bake eta maitasunak
 Besarkada bat bihotzez,
URTE BERRI ON LAGUNAK!.

2014-12-27

ipuin bat: LOS NIÑOS PUEDEN DETENER EL TIEMPO

-¡Mira,mira!, ya viene -le dije mientras la sostenía en brazos.

Y noté como su pequeño cuerpo temblaba, aferrándose lentamente al mío.
Se acercó a ella y, tras un "has sido buena", le dio un beso y dejó los regalos en el suelo.

Se marchó con un suave tintineo.

Y ella seguía con sus manos enredadas en mi cuerpo, con la mirada atrapada en el momento, con la sensación de que todo lo que había visto era, indudablemente, cierto.

Ayer sentí que la ilusión es la felicidad disfrazada de viento, ayer me di cuenta de que, en realidad, los niños son los únicos que pueden detener el tiempo.

Eloy Moreno.
iturria: eloymoreno.com

2014-12-17

wix bat: GABONETAN ABESTEKO

http://mmarisc62.wix.com/gabonetan-abesteko
Gabonak iritsi dira eta Musika gelan abestutako kantak WIX honetan bildu ditugu. Sartzeko, irudian klikatu; ondoren, abesti bakoitzaren gainean klikatu eta kantaren doinua izango duzu.
EGUBERRI ON abeslari guztiei!!
En esta página hemos reunido todos los villancicos que hemos cantado en la clase de Música. Para entrar, pinchad en la imagen; después pinchando en cada canción escucharás cada una de ellas.

SIMPSON FAMILIAren 25. URTEURRENA



Gaur, hain ezaguna dugun familia honek 25 urte betetzen ditu telebistan. 
Matt Groeningek sortutako marrazki hauek arrakasta handia izan dute mundu osoan eta 45 hizkuntzatan eman dute.
 Hoy, esta familia tan conocida cumple 25 años en la televisión. Estos dibujos fueron creados por Matt Groening con mucho éxito en el mundo entero y han sido traducidos a 45 idiomas.

2014-12-15

GABONETAKO ESKUTITZA


Urtero bezala, Olentzero eta Erregeei eskutitza idazteko aukera duzue hemen. Eskutitza idatzi baino lehenago ondo pentsatu eta gogoratu atsotitzak dioena: "Hobe da bat eskuan, ez bi auzoan".
Web honetan ere, zenbait joko, eskulan, ipuin... aurkituko dituzue. Eta gurasoentzako ere bada zerbait.
A, eta gogoratu!! ... Libururen bat ez da falta behar zuen eskutitzean!


Eskutitza, jokoak, abestiak, eskulanak, marrazki bizidunak...





2014-12-14

GABONETAKO GIDA

Eta, oporrak gainean ditugula, urtero bezala, ikasle eta gurasoentzako prestatu dugu gida txiki bat. Bertan, adinaka sailkatuta, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez argitaratutako liburuak daude. Baietz zerbait interesgarria aurkitzen duzuen!
Azpian klik eginez, Galtzagorri Elkarteak bildutako hainbat gida aurkituko duzue.

Como en años anteriores, ahora que tenemos encima las vacaciones de Navidad, os presentamos esta pequeña guía pensada para padres y alumnos. En ella encontraréis libros editados en euskera, castellano e inglés. Debajo, otra selección de guías recogidas por GALTZAGORRI.

2014-12-12

"PLATERO Y YO" 100 URTE


100 urte bete dira PLATERO ETA BIOK Juan Ramon Jimenez-en lanik ezagunena lehen argia ikusi zuenetik. Mendeurrena ospatzeko, Patxi Ezkiagak egin du euskarazko bertsioa Beta Editorilak
argitaratua. Dagoeneko gure mediatekan dago. Gaur Google-k Plateroren urteurrena gogoratzen digu bere doodle-n.


  • PLATERO ETA BIOK
  • Autor: JUAN RAMON JIMENEZ
  • ISBN: 978-84-89212-91-6
  • EAN: 9788489212916
  • Editorial: EDICIONES BETA III MILENIO S.L
  • Idioma: Euskera
  • Año de edición: 2008

Andaluziako Juntak Web interesgarri bat prestatu du  jarduera eta ekintza ezberdinekin.

Hoy Google nos recuerda que este año se cumple el centenario de "PLATERO Y YO" escrito por Juan Ramón Jiménez. En nuestra mediateca está la versión en euskara de  Patxi Ezkiaga editado por Beta.
 La Junta de Andalucía ha creado una web en el que encontraréis información y actividades muy interesantes realizadas por diveresos centros .

2014-12-10

PUBLIZITATEA EDO ZERBAIT GEHIAGO?

Gehienetan Publizitateak nekatzen gaitu. Publizitatez gainezka gaude. Neurrigabeko kontsumoa...
Baina, noizean behin, sorpresak ere ematen dizkigu honako iragarki honekin gertatu zaidan bezala.
Hau dela eta gehitu behar dut Publizitateak ere, gutxitan, hunkitu egiten gaituela. ZORIONAK!!!

Casi siempre la publicidad nos cansa, nos desborda. Consumo incontrolado... Pero alguna que otra vez nos sorprende, como me ha sucedido con este anuncio. Por esto, debo de añadir que la publicidad, algunas veces, nos conmueve. ZORIONAK!!!

2014-12-02

abenduak 3: EUSKARAREN EGUNA


Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta urtero bezala eskolan hainbat ekimen antolatu dugu (batzuk eguraldiaren menpe geldituko dira).
Aurtengo leloak, "EUSKARA, ETENIK EZ DUEN HARIA", hizkuntzaren ahozko transmisioak familia barruan duen garrantzia azpimarratu nahi du.
Egingo diren ekintzen artean:  Irratsaio berezia, Pikihitza jokoa, Kantak... eta ikasleek etxetik ekarritako atsotitzak paretetan egindako itsasoan itsatsiko dituzte.

2014-12-01

eLIBURUTEGIA. EUSKADIKO LIBURUTEGI DIGITALA



eLiburutegia Euskadiko Liburutegi Digitalak, irekita dauka bere katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide guztientzat (530.000 bazkidetik gora), eta liburu digitalak maileguan eskaintzen hasika da dagoeneko eLiburutegiaren katalogo digitalak 3.000 titulutik gora izango ditu urte amaierarako. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak 25.000 lizentzia erosi ditu, bai euskarazko eta bai gaztelaniazko liburuenak. Ekimena aitzindaria da Estatuan, eta argitaletxeen nobedadeak eskaintzearen aldeko apustua egingo du.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten 250 udal liburutegietako erabiltzaileek, baldin eta zerbitzu berri hau erabili nahi badute, euren liburutegira jo behar dute, eta eLiburutegian alta eskatu. Liburuen on line mailegurako plataforma honetara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango diote. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea autonomia erkidegoko udal liburutegi guztiek osatzen dute, Donostia, Bilbo eta Santurtzikoek izan ezik. Azken hiru hauen 2015 urtean zehar sartuko dira sarean.

www.euskadi.net/eliburutegia

Gakoak jaso ondoren, irakurlea eLiburutegia plataforman sar daiteke, eta maileguan hartutako liburuak irakurtzen hasi. E-liburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:
  • Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
  • Erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izango ditu aldi berean. Mailegua iraungi baino 5 lehenago gogorarazteko mezua jasoko du.
  • Gainera, erabiltzaile batek bi maileguez gain, erreserba bi egiteko aukera izango du
  • Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean (21 egunez)
  iturria:euskadi.net

DURANGOko AZOKA 2014


Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Baina hasierakoa ez zen moduan, gaur egungo azoka ere ez da liburuen eta diskoen azoka bat soilik. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.
Aurten 49. edizioa ospatzen da
2014ko abenduaren 5etik 8ra.

JUNIE B. JONES-en IRAKURLEAK

Argazki hauetan Junie B. Jones-en liburuen jarraitzaile amorratuak dituzue.
Beraiek azaldu dutenez:: "Junie B. Jones-en liburuak asko gustatzen zaizkigu. Barbara Park-ek oso ondo idazten du eta irudimen handia dauka. Liburuak oso dibertigarriak dira eta gehienak oso barregarriak. Honetaz gain oso ondo ulertzen dira".

2014-11-28

JUNIE B. JONES-en WEBSITEa

Baditugu gure eskolan, Junie B. Jones liburu bildumaren  jarraitzale amorratuak. Egunero mediatekan agertzen dira Junie B.-ren abentura berriren bat eskuratzeko asmoz; baina... ez da lan erraza!. Nahiz eta bilduma honen ale asko izan, gehienetan mailegatuak egoten dira.
Ikasle guzti hauentzako dedikatzen diet blogaren sarrera hau: Junie B. Jones-en websitea.
Ingelesaz dagoenez... hizkuntza indartzeko aukera ere emango die.
Zuen gustukoa izango delakoan...irudian klikatu eta ONDO PASA!!!

http://juniebjones.com/

2014-11-26

txontxongiloak: TITIRIJAI



Titirijai, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo jaialdia da. Hilaren 23an hasi da eta 30 bukatu egingo da.
Titirijai klasikoan 4 herrialdetako eta 5 autonomia-erkidegotako 11 konpainia izango ditugu, 43 ikuskizun eskeiniko dituztenak, 27 Tolosan, Donostian 16 (Altza eta Egian), Eibarren, Pasaian, Ordizian eta Sestaon. - See more at: http://www.topictolosa.com/eu/titirijai.html#sthash.5EQbeCXE.dpuf
 Lau herrialdetako eta 5 autonomia-erkidegotako 11 konpainia izango dira, 43 ikuskizun eskeiniko dituztenak; 27 Tolosan, Donostian 16, Eibarren, Pasaian, Ordizian eta Zestaon.



2014-11-25

azaroak 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Forma ezberdinak dituen emakumeen aurkako indarkeria emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria dugu eta, horrenbestez, giza eskubideen urraketa nabarmena eta onartezina da. Emakumeen aurkako indarkeria oso konplexua den arazo politiko eta soziala da eta desagerrarazteko halabeharrezkoa da eremu ugari eta diferenteetan esku hartzea.

http://www.emakunde.euskadi.net/u72-subhome/eu/
Klikatu irudian











25 de Noviembre: DIA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA DE GÉNERO
 La violencia que en sus diferentes formas se ejerce contra las mujeres atenta gravemente contra su dignidad e integridad física y moral y, en consecuencia, constituye una flagrante e intolerable violación de los derechos humanos. La violencia contra las mujeres es un problema político y social muy complejo y para su erradicación es necesario intervenir en muchos y diferentes ámbitos.
iturria: Emakunde

2014-11-20

SENTIMENDUA? EMOZIOA?

Bi urteko neskato hau pinguino baten gorabeherak ikusten ari den bitartean negarrez hasten da. Sentimendua ala emozioa ote?

Esta pequeña de dos años comienza a llorar al ver las aventuras de un pingüino. Qué será, sentimiento o emoción?

azaroak 20: HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Haurren Eskubideen Aldarrikapena 1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egindako aldarrikapena da, haurren eskubide unibertsalak finkatuz.
Haurren eskubideak (edo haurtzaroaren eskubideak) jaiotzeagatik bakarrik haur eta nerabeek dituzten eskubideak; utziezinak, berezkoak eta nahitaezkoak direnak haurtzaro on bat izateko dira.




20 de Noviembre: DIA INTERNACIONAL DE LOS DERECHOS DEL NIÑO
La Declaración de los Derechos del Niño es un tratado internacional aprobado el 20 de noviembre de 1959 de manera unánime por todos los 78 Estados miembros que componían entonces la Organización de Naciones Unidas.
 Esta declaración reconoce al niño y la niña como "ser humano capaz de desarrollarse física, mental, social, moral y espiritualmente con libertad y dignidad".

2014-11-17

MARRAZKI BIZIDUNAK EUSKARAZ

Gogoratu nahi dizuegu eitb.com-en aukera paregabea dugula gure etxeko txikientzat.
Bertan, Doraemon, Vicky Vikingoa, Tom eta Jerry, Ninja Dortokak, Shin Chan, Hello Kitty... eta beste batzuk aurki ditzakezue. Irudian klikatu eskaintza ikusteko:

http://www.eitb.com/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/

Queremos recordaros que en eitb.com  tenemos una importante colección de dibujos animados en euskera para nuestros pequeños: Doraemon, Vicky Vikingoa, Tom eta Jerry, Ninja Dortokak, Shin Chan, Hello Kitty... Pinchad en la imagen para ver la oferta completa.

2014-11-16

MALETA BIDAIARIA 2014-2015

Pasa den astean, ikasturte honetako lehenengo maleta bidaiariak martxan jarri genituen. Urtero bezala, hirugarren mailako ikasleak dira ekintza honetan parte hartzen dutenak. Ikusten duzuenez, oso konten eta gogo handiz jaso eta etxera eraman zituzten familian kide guztiek maletak duen materialaz disfrutatzeko.
BIDAI ONA IZAN!!



 La semana pasada pusimos en marcha las maletas viajeras de este curso. Al igual que en años anteriores los alumnos de tercero son los que llevan a cabo esta actividad. Como podéis ver recogieron sus maletas muy contentos para llevarla a sus hogares y poder disfrutar del material que hay en ella con toda la familia.
BUEN VIAJE!!!

2014-11-13

GERONIMO STILTON IRUNEN!!!

Hirugarren mailako Jon Duinat-ek gaur goizean, blogean jartzeko ohar garrantzitsu bat zuela  esan digu:

"Bihar ostirala, hilak 14, Irungo Alcampo hipermerkatuan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00tara, GERONIMO STILTON egongo da. Bere liburuen zale amorratuak diren guztiek liburuak sinatzeko  eta berarekin hitz egiteko aukera izango dute". 
 
Gure artean oso liburuak arrakastatsuak direnez, badakigu Jonek ekarri digun berria gustatuko zaizuela.

ANIMATU LAGUNAK! EZ GALDU AUKERA HAU! GERONIMO ZUEN ZAIN DAGO!!


Querid@s amig@s roedor@s,
¡Requetebigotes! Geronimo Stilton ha decidido visitar Irún, Bilbao y Vitoria los próximos 14 y 15 de noviembre, para firmar a todos los ratosoci@s que acudan a verles los ejemplares preferidos de sus libros. ¡Será una experiencia morrocotuda! ¿No te tiemblan los bigotes de la emoción?
Si queréis verles los bigotes, apuntad bien las coordenadas para poder encontrarlo:
Viernes 14 de noviembre
Alcampo de Irún
C.C. Txingudi. Zona Araso, s/n
20.305 IRÚN (GUIPÚZKOA)

HORARIO: 18:00h a 20:00h

Marrazki bizidunak: SHAUN ARDITXOA/SHAUN THE SHEEP

Hona hemen 2007. urtean Erresuma Batuan sortutako marrazki bizidunak "stop-motion" teknika erabiliaz.
Shaun artalde xelebre bateko liderra da. Ardi guztiek, eta Shaunek bereziki, gizakiok egiten ditugun gauzak egiteko gaitasuna dute: futbolean aritu, golfean... Bitzer zakurra izango dute zeregin hauetan lagun.


SHAUN THE SHEEP son unos simpáticos dibujos animados de origen británico creados con la técnica denominada "stop-motion".
Shaun es la oveja lider de un rebaño en el que todas las ovejas, y sobre todo Shaun, tiene habilidades que poseen los humanos como jugar al fútbol, al golf... En todas las aventuras les acompaña el perro Bitzer.

2014-11-12

250 URTE PERNANDO AMEZKERARRA JAIO ZELA

Aurten, 250 urte dira Pernando Amezketarra jaio zela.  
Pernando Amezketarra, jaiotzez Fernando Bengoetxea Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1764ko urriaren 10a - 1823ko uztailaren 9a) bertsolaria eta plazagizona izan zen. Bere ateraldi umoretsuengatik, bizitasunagatik eta argitasunagatik oso famatua izan da Gipuzkoan bere garaitik, eta 1990eko hamarkadan argitaratutako marrazki bizidunen bitartez gaur egungo euskaldunen artean ere ospetsua. Oso bertsolari eta gizon berezia izan zen. Haren bitxikeriak eta ateraldi xelebreak Gregorio Mujika jaunak jaso zituen behin eta berriro berrargitaratu den Pernando Amezketarra izeneko liburuan.
 Iturria: Wikipedia
Hona hemen bere pasadizotako bat:

Han pasado 250 años del nacimiento de Pernando Amezketarra. Nació en el caserío Espizaltxe, de Amezketa, Gipuzkoa, el 10 de octubre de 1764. Murió en 1823.
Hijo de Martín José y Josepha. Desde muy niño se empezó a distinguir por sus salidas ingeniosas, sus rarezas, ingenio, hasta convertirse en personaje imprescindible en cualquier reunión, banquete o fiesta popular. Fue un gran bersolari y como a tal se le han rendido homenajes. Las anécdotas de este singular personaje fueron recogidas y publicadas por don Gregorio de Múgica, bajo el título Pernando Amezketarra, libro de gran éxito.
ETB1 realizó una serie de dibujos animados basados en este bertsolari.

2014-11-10

GURE ARTISTAK

Hona hemen pasaden ostiralean, Plastika arloan, laugarren mailako ikasleek egindako lanak.
ZORAGARRIAK benetan!
ZORIONAK ARTISTAK!!!
GURE ARTISTAK by Slidely Slideshow

2014-10-31

ABERATSAK GARA!!/SOMOS RICAS!!

Plata en los cabellos.
Oro en los dientes.

Piedras en los riñones. 

Azúcar en la sangre

Plomo en los pies.
Tocino en las caderas.
Hierro en las articulaciones.
Y una fuente inagotable de Gas Natural en el vientre.
 
¡¡¡Nunca pensé que a partir de los
 40   
pudiera llegar a tener tanta riqueza interior!!! 

"HORRELA EGIN DA BETI"/"SIEMPRE SE HA HECHO ASÍ"

Bizitzan askotan, egoera batzuen aurrean,   jaso ditugun ohiturak eta ereduak errepikatzen ditugu pentsatu gabe, horrela ikasi dugulako. Honekin ez dut esan nahi gaizki egiten dugunik, esperientziak asko balio baitu. Baina batzuetan, badago aztertzerik eta  egiteko era bestelakoa izan.
"Horrela egin da beti"-k ez du betirako balio behar. Agian, bere momentuan, bazuen pisuzko arrazoi bat, guretzako orain, garrantzirik gabekoa dena.
Eguneroko bizimoduan eta hainbat egoeratan, Jorge Bucay-en ipuinak  etortzen zaizkit burura. Asko gustatzen zaidan bat ezagutarazi nahi dizuet. Thomas Jarris-ena da eta "Cartas para Claudia" liburuan jaso du Bucay-ek.
Ea zuen gustukoa den!
EL JAMÓN ASADO

ACTO PRIMERO
(En la casa de la pareja la esposa ha cocinado por primera vez un hermoso jamón
al horno para su marido
)

ÉL - (lo prueba) Está exquisito. ¿Para qué le cortaste la punta?
ELLA - El jamón al horno se hace así.
ÉL- Eso no es cierto, yo he comido otros jamones asados enteros.
ELLA - Puede ser, pero con la punta cortada se cocina mejor.
ÉL - ¡Es ridículo! ¿Por qué?
ELLA - (duda) ... Mi mamá me lo enseñó así.
ÉL- ¡Vamos a la casa de tu mamá!

ACTO SEGUNDO
(En la casa de la madre de Ella)

ELLA - Mamá, ¿cómo se hace el jamón al horno?
MADRE - Se lo adoba, se le corta la punta y se lo mete al horno.
ELLA - (a Él) ¡¿Viste?!
ÉL - Señora, ¿y para qué le corta la punta?
MADRE - (duda) Bueno... el adobo... la cocción... ¡Mi madre me lo enseñó así!
ÉL - ¡Vamos a la casa de la abuela!

ACTO TERCERO

(En la casa de la abuela de ella)

ELLA - Abuela, ¿cómo se hace el jamón al horno?
ABUELA - Lo adobo bien, lo dejo reposar tres horas, le corto la punta y lo
cocino a horno lento.
MADRE - (a Él) ¡¿Viste?!
ELLA - (a Él) ¡¿Viste?!
ÉL - (porfiado) Abuela, ¿para qué le corta la punta?
ABUELA - Hombre, ¡le corto la punta para me pueda entrar en la asadera! Mi
horno es tan chico que...
(Cae el telón)

2014-10-27

bitxikeriak: PRIMERAKO IRAKURLEA/ LECTOR PRECOZ

Arretaz entzun haur txiki honek nola irakurtzen duen! Antza denez,gurasoek ipuin asko irakurri diote.


Fijaos bien en como lee este pequeño. Parece que sus padres le han leído muchos cuentos.

blog bat: CUENTO A LA VISTA

Hona hemen blog interesgarri bat.
Entzuteko eta irakurtzeko ipuinak, koloreztatzeko marrazkiak, esku-lanak, gurasoentzako gomendioak, ahokorapiloak...
Irudian klikatu ea zuen gustukoa den.

http://www.cuentoalavista.com/

Os presento un interesante blog. En él encontraréis cuentos para leer y escuchar. dibujos para colorear, manualidades, recomendaciones para los padres, trabalenguas...
Pinchad en la imagen para conocerlo.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...