2014-05-30
KONTSUMO TAILERRAK TALAIAN
Urtero bezala, Talaiako ikasleak KONTSUMO TAILERRETAN parte hartzen ari dira.
Antolatu diren tailerrak hauexek dira: PAPERA, URA, SUPERMERKATUA,LEHENGAIAK, EHUNAK, PUBLIZITATEA, ENERGIA, ANALISIAK, ETIKETAK, JOGURRA, JOLASA eta GARRAIOA.
Hona hemen argazki batzuk:
2014-05-29
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN (III)
Atzo, hilak 28, 5. C eta 3. Cko ikasleen txanda izan zen. A, zein ondo ibili ziren denak!! ipuinak irakurtzen batzuk eta entzuten besteak. ZORIONAK!!!
2014-05-28
Musika gelan: CUP SONG (5. maila)
Bostgarren mailakoak oso gustura aritu gara musika gelan edalontzien jolasarekin.
Hona hemen egindakoaren eredua, ea gustatzen zaizuen!
Hona hemen egindakoaren eredua, ea gustatzen zaizuen!
2014-05-27
herri-ipuin bat: "LA ROSA Y EL SAPO"
Haur guztiek ezagutu behar duten ipuin horietako bat; eta batez ere, helduok.
Uno de esos cuentos que todos los niños deben conocer, y sobre todo, los adultos
En un gran jardín, una pequeña rosa y un sapo habían ido creciendo en compañía. Se pasaban horas juntos: él dando saltos a su alrededor y ella convirtiéndose poco a poco una preciosa flor. Durante mucho tiempo habían compartido todo tipo de vivencias, secretos y, sobre todo, amistad.
La vida iba pasando y el sapo observaba como su amiga se volvía cada vez más y más hermosa. Para él era un placer ir a visitarla, saltar a su alrededor y contarle todo lo que sucedía al otro lado del jardín.
Uno de esos cuentos que todos los niños deben conocer, y sobre todo, los adultos
En un gran jardín, una pequeña rosa y un sapo habían ido creciendo en compañía. Se pasaban horas juntos: él dando saltos a su alrededor y ella convirtiéndose poco a poco una preciosa flor. Durante mucho tiempo habían compartido todo tipo de vivencias, secretos y, sobre todo, amistad.
La vida iba pasando y el sapo observaba como su amiga se volvía cada vez más y más hermosa. Para él era un placer ir a visitarla, saltar a su alrededor y contarle todo lo que sucedía al otro lado del jardín.
2014-05-22
2014-05-19
ESPIRAL EDUBLOGS 2014ko SARIAK
Hauek izan dira "Eskola Liburutegiak" taldean, ESPIRAL EDUBLOGS 2014ko sariak:
ZORIONAK GUZTIEI!!!
ZORIONAK GUZTIEI!!!
2014-05-15
GEOHONDARRIBIA GIDA/GUÍA GEOHONDARRIBIA
GeoHondarribia Hondarribiko Udalak egindako Udal-informazio zerbitzua da, turismo eta merkataritza sustapenera bideratuta. Web plataforma batean herriko eta udaleko informazioa jasotzen duen pertsonalizatutako mapa bat, parte-hartzea bultzatuz.
GeoHondarribia gunean eguneratutako hainbat informazio ikus ahal izango dugu: Udalekua, zerbitzu eta ekipamenduena, merkataritza, ostalaritza, zerbitzu profesionalak, xenda ibilbideak, obra eta proiektuak eta herrian zehar egiten diren jarduera desberdinak.
Sartzeko helbidea:
www.geohondarribia.org
2014-05-13
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN/LEYENDO CUENTOS
Urtero bezala , aurten ere bi maila ezberdinen arteko ipuin irakurketa ozena jarri dugu
martxan. Ekintza honetan 5. eta 3. mailako ikasleek hartzen dute parte.
Hasteko, 5. mailako ikasle bakoitzak ipuin bat aukeratu du eta ondo
prestatu ondoren, bi mailen arteko bikoteak osatuz, egokitzen zaion
3. mailako ikasle bati irakurriko dio ipuina. Horrela, gela guztietan
egin ondoren, buelta egingo da 3. mailako ikasleak ipuin irakurleak izango direlarik. Hona hemen 5. A eta 3. Ako ikasleak:
2014-05-09
"IRUDI BAT, HAMAIKA ISTORIO LABUR" ekintzaren istorioak"/ Colección de relatos "UNA IMAGEN, MUCHAS PEQUEÑAS HISTORIAS"
Ondoko irudian klik egiten baduzue, Bordariko ikasleek gurasoekin egindako istorio laburrak irakurtzeko aukera izango duzue.
Benetan istorio politak sortu dituzuela!!
Irakurtzeak merezi du.
ZORIONAK GUZTIEI!! ETA MILA ESKER ZUEN PARTAIDETZAGATIK.
Pinchando en la imagen tenéis la opción de leer todos los relatos escritos por las familias de los alumn@s de Bordari.
El trabajo realizado ha merecido la pena ya que habéis creado preciosas historias.
ZORIONAK!! Y GRACIAS POR VUESTRA PARTICIPACIÓN.
IZAR IHESKORREN BILA/EN BUSCA DE ESTRELLAS FUGACES
Kristau Mülhsuser suitzarra, 2012ko abuztua eta urriaren artean hiru aldiz igo zen Matterhorn-era, (Suitzako mendirik ospetsuenera) 4,15 minutuko bideo eder hau grabatzeko. 2.700 m altueran eta -12º C tenperaturarekin eman behar izan zuen hainbat gau lo egiten .
Altuera horretan ez dago argi kutsadurarik eta zeruak zoragarriak dira.
Musika, Roberto Cacciapagliarena da.
Altuera horretan ez dago argi kutsadurarik eta zeruak zoragarriak dira.
Musika, Roberto Cacciapagliarena da.
2014-05-07
FINALERA IRITSI GARA!!
![]() |
| FINALISTA NAIZ! |
Eskola liburutegien taldean aurkeztu diren 156 blogetatik, 11 izan dira aukeratuak; horien artean gurea dagoelarik.
Honek biziki animatzen gaitu, eskolan denon artean egiten ari garen lanekin jarraitzera.
ZORTE ON GUZTIEI!!
El blog Talaia Bordari Mediateka ha sido finalista en el VIII PREMIO ESPIRAL DE EDUBLOGS 2O14.
En la categoría de Bibliotecas Escolares han sido 156 los blogs presentados y 11 los que han pasado a la final.
El estar entre los seleccionados nos anima a seguir trabajando mano a mano en la tarea de nuestra escuela .
BUENA SUERTE A TODOS!!
Hauek dira gurekin daudenak:
BLOGS DE BIBLIOTECAS ESCOLARES
- A Quinta dos libros
- BiblioRoca
- Biblioteca escolar MIRACONTES
- Bibloinfantes
- Diario de la biblioteca
- La biblioteca de Pablo de Olavide
- Llerenateca
- Llum de mar-Biblioteca INS Alella
- O murmurio das palabras.
- Talaia bordari mediateka
- Un munt de lectures
2014-04-30
web bat: urtesasoiak.com
![]() |
| http://urtesasoiak.com/ |
Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak Urte sasoiak egitasmoa landu dute, herri egutegiaren barruan urtean zehar Euskal Herri osoan egiten diren ospakizun tradizionalen bilduma.
2014-04-28
RUBICKen KUBOAren urteurrena
![]() |
| Erno Rubick |
Haurtzaroan, denok izan dugu gure eskuetan Rubik izeneko kubo koloretsua. Beste kontu bat da inoiz (baita heldu bihurtutakoan ere) puzlea osatzea lortu dugun ala ez.
70eko hamarkadan aurkeztu zuen Erno Rubik hungariarrak hain ospetsu egin den kuboa. Publizitate kanpainak kuboaren ilarak eta zutabeak higituz milioika konbinazio posible egin zitezkeela zioen, baina egiaz, milioika baino, trilioika posibilitate daude.
iturria: Argia
Más vídeos en Antena3
2014-04-23
2014-04-20
apirilak 11: "IRUDI BAT, HAMAIKA ISTORIO LABUR"
Hona hemen Liburuaren Eguna ospatzeko, aurten egin dugun ekintzaren hainbat argazki. Oporretatik bueltan,argazki gehiago ikusteko aukera izango duzue. Zuen gustokoak izango direlakoan...
2014-04-18
GABRIEL GARCIA MARQUEZ HIL DA/ MUERE GABRIEL GARCÍA MÁRQUEZ
Gabriel Garcia Marquez, Literatura Nobel saria 1982an eta XX. mendeko idazle garrantzitsuenetariko bat, hil da, 87 urte zituela, Mexikon duen etxean. Kolonbiako idazleak kritikaren eta publikoaren onespena lortu zuen "Crónica de una muerte anunciada", "El amor en tiempos de cólera" eta "El coronel no tiene quién le escriba" eleberriekin, baina batez ere bere lehen arrakastarekin, "Cien años de soledad".
iturria: eitbkultura
Uno de los grandes escritores de la literatura universal ha fallecido en México DF a la edad de 87 años.
El narrador y periodista colombiano, ganador del Nobel en 1982, es el creador de obras clásicas como "Cien años de soledad", "El amor en los tiempos del cólera", "El coronel no tiene quien le escriba, "El otoño del patriarca" y "Crónica de una muerte anunciada".
Nació en Aracataca y fue el creador de un territorio eterno llamado Macondo donde conviven imaginación, realidad, mito, sueño y deseo.
La Fundación Gabriel García Márquez para el nuevo periodismo
iberoamericano ha hecho un homenaje especial a su fundador en su página
web: http://cort.as/8r7V
fuente: EL PAÍS
Frases de Gabriel García Márquez:
"Es más fácil, atrapar a un conejo, que a un lector".
"Si uno no crea, es cuando le llega la muerte". "Cuando no escribo, me muero; y cuando lo hago, también".
"Hay que jubilar la ortografía, terror del ser humano desde la cuna".
"Simplificar la gramática antes de que la gramática termine por
simplificarnos a nosotros".
Sobre su esposa afirmó: "Yo pude escribir todas mis obras gracias a que
Mercedes se hizo cargo de los asuntos de la vida diaria como mantener la
casa y pagar las cuentas cuando no teníamos con qué hacerlo, y también
cuando tuvimos mucho. Cuando me meto a algunos de esos asuntos ella me
dice: "No fastidies; lo único que tú sabes y debes hacer es escribir."
"La paz es como la felicidad. Se dispone solamente a plazos y se sabe lo que se tenía después de que se ha perdido".
2014-04-09
Liburuaren eguna. IRUDIAK ETA ISTORIOAK
Beheko liburuxka honetan, datorren ostiralean,hilak 11n, irakasleok irakurriko ditugun istorioak ikusteko eta irakurtzeko aukera duzue. Hauetaz gain, ikasle bakoitzak, egokitutako irudiari buruz sortu duen mikroipuina ere irakurri egingo du.
IÑAKI FRIERA MEDIATEKAN
Atzo, hilak 8, IÑAKI FRIERA idazlearen bisita jaso zuten seigarren mailako ikasleek. Berak idatzitako IZAROKO ALTXORRA eta TRIANOKO GAU GORRIAK irakurriak zituzten ikasleek eta istorio hauei eta beste gauza askori buruz aritu ginen hizketan. Saio hauek IBAIZABAL argitaletxeak antolatuak izan dira. MILA ESKER.
2014-04-08
6. Ako IKASLEEN NARRAZIOAK
6. Ako ikasleek taldeka egin dituzten lanak, ekarri dizkigute blogean jartzeko. Lan polita. ZORIONAK
2014-04-07
10 LIBURUZ OSATUTAKO KATALOGOA
Euskarazko Haur eta Gazte
Literaturako 10 liburuz osatutako katalogoa argitaratu du Galtzagorri
Elkarteak, Etxepare Euskal
Institutuaren laguntzarekin: 10 books from Basque Literature for
Children and Young People / 10 Libros de literatura vasca infantil y juvenil
(atxikita duzue).
Katalogo honen bidez, euskarazko Haur eta
Gazte liburuak ezagutzera eman eta alor honek bizi duen une emankorra islatu
nahi dira nazioartean, hori dela eta, gaztelaniaz eta ingelesez (elebitan)
argitaratu da.
Liburuen hautaketa, bakoitzaren sinopsia eta
egileen biografia Asun Agiriano, Mikel Ayerbe eta Jone Arroitajauregi literatur
aditu eta Galtzagorri Elkarteko bazkideek egin dute.
Horrez gain, liburu bakoitzaren zati bat ere
bi hizkuntza horietara itzulita jaso dute katalogo honetan.
Hautatutako 10 liburuen zerrenda:
![]() |
| irudian klikatu |
Gerlari handia. Pello Añorga, Jokin Mitxelena.
Xola eta Angelito. Bernardo Atxaga.
Eguberria. Juan Kruz Igerabide, Elena Odriozola.
Maitagarria eta
desioa. Mariasun Landa.
Urtebete itsasargia. Miren Agur Meabe.
Pupuan trapua. Xabier Olaso.
Ilunorduak eta
argilaurdenak. Joxantonio Ormazabal.
Anekdotak. Ruben Ruiz.
Ebelina Mandarina. Castillo Suarez.
Xia Tenzinen bidaia
miresgarria. Patxi Zubizarreta.
iturria: Galtzagorri Elkartea
2014-04-04
ZER IKUSTEN DUZUE? BELDURRA...POZA.../¿QUÉ OS SUGIERE? MIEDO... ALEGRÍA...
Artikulua irakurtzen hasi baino lehenago argazkiari erreparatu. Gero, irakurri eta bideoa ikusi, ea zer iruditzen zaizuen....
"La niña que no saldrá en las noticias"
iturria: http://www.eloymoreno.com/
2014-04-03
IRAKURKETA GOZOAK!!/DULCES LECTURAS
Ibaizabal argitaletxeak 125. urteurrena ospatzen duenez, gozokiz betetako tarta bat oparitu zigun Xabierrek. Arazoa hauxe zen: nola banatu tarta hau eskola handi honetan?
Haur Liburuaren Eguna aprobetxatuz, gela bakoitzeko irakurlerik hoberenak elkartu ditugu mediatekan eta ... tarta gozo hau, ikasle hauen artean banatu dugu. A ze gozoa!
MILA ESKER!!.
2014-04-02
LIBURUAREN EGUNA PRESTATZEN/PREPARANDO EL DÍA DEL LIBRO
Nahiz eta aurten Aste Santuko oporretan egokitzen den, urtero bezala Liburuaren Eguna ospatuko dugu; baina oraingo honetan apirilaren 11n burutuko dugu ekintza. Bestelako zerbait egitekotan geunden eta idazteari ere ekin diogu. Beraz, irakurle eta idazle izango gara guztiok. Mikro-ipuin edo kontakizun laburren idazleak, hain zuzen. Gure leleoa hauxe izango da:
"IRUDI BAT, HAMAIKA ISTORIO LABUR"
Ekintza aurrera eramateko, ikasle eta familiek elkarrekin lan egin duzue, aldez aurretik emandako irudi bati buruzko mikro-ipuin edo kontakizun labur bat idazteko. Hemendik gutxira blog honetan zuen lanak ikusteko aukera izango duzue.
Talaia Bordari Mediatekak biziki eskertu nahi dizue ekintza honetan parte hartu duzuen guztiei. Beti esaten dugun bezala, ZUEK GUZTIAK GABE ezin izango baikenuke horrelako ekintzarik gauzatu.
Mila esker eta agur beroa
Carmen
apirilak, 2: HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Apirilaren 2an HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu guztian Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko.
IBBYren bitartez mundu zabalean hedatuko den kartela hemen duzue. Kartelaren gainean klikatzen baduzue, mezua irakurriko duzue. Biak benetan, zoragarriak.
Aurten "Munduko haurrei gutuna" goiburu duen kartela sortu dute Irlandako Siobhán Parkinson idazleak eta Niamh Sharke ilustratzaileak.
Andersen-en ipuinak euskaraz
Andersen-en ipuinak gaztelaniaz
IBBYren bitartez mundu zabalean hedatuko den kartela hemen duzue. Kartelaren gainean klikatzen baduzue, mezua irakurriko duzue. Biak benetan, zoragarriak.
Aurten "Munduko haurrei gutuna" goiburu duen kartela sortu dute Irlandako Siobhán Parkinson idazleak eta Niamh Sharke ilustratzaileak.
Andersen-en ipuinak euskaraz
Andersen-en ipuinak gaztelaniaz
2014-03-30
ANTTON KAZABON BORDARIN
Pasa den asteartean, martxoaren 25ean bostgarren mailako ikasleek Antton Kazabonekin hitz egiteko aukera izan zuten Talaiako Mediatekan. Saio hauetan, ikasleek bere liburuei buruz galderak egin zizkioten. Ondoren talde ezberdinekin, aho korapiloen lehiaketak antolatu zituen. Irabazleei sari bana eman zien. Bukatzeko bere liburuak sinatu zituen.
Oso saio politak eta atseginak izan ziren. Talaia eskolako irakasle eta ikasleen partetik MILA ESKER Anttoni eta Ibaizabal Argitaletxeari.
Oso saio politak eta atseginak izan ziren. Talaia eskolako irakasle eta ikasleen partetik MILA ESKER Anttoni eta Ibaizabal Argitaletxeari.
2014-03-28
IÑAKI ZUBELDIA BITERIN
Ostegunean, hilak 27, 2. mailako ikasleek Iñaki Zubeldiaren bisita izan zuten. Berak idatzitako liburuak irakurri ondoren, Iñakirekin hitz egiteko aukera paregabea izan zuten. Gustura aritu ziren galderak egiten eta berak emandako azalpenak entzuten.
Hona hemen adibide bat.
TALAIA ESKOLAren partetik...MILA ESKER IÑAKI!!
Hona hemen adibide bat.
TALAIA ESKOLAren partetik...MILA ESKER IÑAKI!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













