2014-03-30

ANTTON KAZABON BORDARIN

Pasa den asteartean, martxoaren 25ean bostgarren mailako ikasleek Antton Kazabonekin hitz egiteko aukera izan zuten Talaiako Mediatekan. Saio hauetan, ikasleek bere liburuei buruz galderak egin zizkioten. Ondoren talde ezberdinekin,  aho korapiloen lehiaketak antolatu zituen. Irabazleei sari bana eman zien. Bukatzeko bere liburuak sinatu zituen.
Oso saio politak eta atseginak izan ziren. Talaia eskolako irakasle eta ikasleen partetik MILA ESKER Anttoni eta Ibaizabal Argitaletxeari.



2014-03-28

IÑAKI ZUBELDIA BITERIN

Ostegunean, hilak 27, 2. mailako ikasleek Iñaki Zubeldiaren bisita izan zuten. Berak idatzitako liburuak irakurri ondoren, Iñakirekin hitz egiteko aukera paregabea izan zuten. Gustura aritu ziren galderak egiten eta berak emandako azalpenak entzuten.
 Hona hemen adibide bat.
TALAIA ESKOLAren partetik...MILA ESKER IÑAKI!!

2014-03-25

ipuin bat: GRÚFALO

Haur Literaturan, ipuin klasiko bat dugu hau. Bertan sagutxo baten abenturak kontatzen ditu Julia Donaldson-ek. Marrazkiak Axel Scheffer-ek eginak dira.
Irudian klikatu eta ipuina ikusiko duzue.

https://www.youtube.com/watch?v=HG0EUSkAHq0
Gaztelerazko bertsioa

2014-03-21

OLERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 21ean, udaberriarekin batera,Uneskok Olerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzea proposatu zuen 2001. urtean.

Horrela, herrialde guztietan poesiaren inguruan egiten diren jarduerak eskertzeko eta poesia oinarrizko kultura forma gisa sustatzeko hainbat ekintza egiten dira, urtero, martxoaren 21ean.
Beraz, gaur, poesia irakurtzeari tarte bat eskaini.

Hona hemen Joseba Sarrionaindiaren poema bat:


 
Behean klikatzen baduzue Joseba Sarrionaindiak berak, errezitatutako olerki polit bat entzungo duzue:

2014-03-20

martxoak 20: UDABERRIA

Gaur arratsaldeko seiak aldera sartuko gara udaberrian; zehatzago esanda, 17: 57tan. Eguraldi eguzkitsua eta polita tokatu zaigu. Hasiera, behintzat, ederra emango diogu udaberriari.ONDO PASA!

2014-03-17

DIDACTALIA: Hezkuntzarako baliabideak

DIDACTALIA baliabide honi esker, eta denbora alferrik galdu gabe,  ariketa mota desberdinak aurki ditzakegu  sarean: mapa elkarreragileak, kaligrafia koadernoak, etxean egiteko esperimentuak, eskulanak, matematika ariketak eta problemak, inprimatzeko mapak...Bilaketa arlo, adin edo maila arabera egin daitezke. Ikasle, irakasle edo guraso moduan eman dezakezue izena doan.
Euskaraz eta ingelesaz ere  materialik dago.

2014-03-13

NARRACIONES

 Hona hemen 6. Cko ikasleek Gaztelera arloan egindako zenbait lan:

Bitxikeriak: TXURINGOA ETA GORRINGOA

Nola banandu arrautza baten gorringoa hautsi gabe?



Eta txuringoz eta gorringoz ari garenez, DOMINGO GORRINGO ipuina ere ikusteko aukera duzue hemen:

)

2014-03-10

HONDARRIBIA."MAITE EDERRA"

Eta musika alaia entzutea ondo etortzen zaigu beti. Hona hemen Mikel Garikoitz & Denali-k Hondarribia herriari eskainitako kanta: MAITE EDERRA.

2014-03-06

martxoak 8: KONPLIZE!

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hona hemen Uxue Alberdiren bertso zoragarriak,Aire ahizpak eta Mikel Markezek kantatuak.



2014-03-05

SUPERMERKATU IBILTARIA MEDIATEKAN

https://plus.google.com/photos/104019304307732308721/albums/5986913716782028833

Aste honetan, hilak 4tik 7ra arte, Mediatekako zerbitzua ezin izango dugu eman SUPERMERKATU IBILTARIA antolatu baita. Astean zehar eskolako ikasle guztiek bertan egiten diren saioetan parte hartuko dute.Ondo pasa eta asko ikasi!!

SUPERMERKATU IBILTARIA by Slidely Slideshow

ipuin bat: ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN

Eta inauteriak pasa berriak direnez... 
Ziripot eta Miel Otxin Lanz Nafarroako herri txikiko inauteriko pertsonaia ospetsuak dira. Hona hemen ipuina:

2014-02-21

AITOR ARANA TALAIAN

IBAIZABAL argitaletxeari eskertu behar diogu  AITOR ARANA idazleak 4. mailako ikasleekin egin dituen saioak Talaiako mediatekan. Aldez aurretik, aurreko hiruhilabetean  ikasleek idazlearen bi liburu irakurri dituzte oso gustura:
 Esan beharra dago Aitorrek pazientzia handiz erantzun dituela ikasleek egin dizkioten galdera guztiak eta, ikasleek arreta handiz entzun dituztela berak emandako azalpenak ere. Saioak bukatu baino lehenago, idazleak sinatu ditu ikasleen liburuak. MILA ESKER AITOR!
 Hona hemen argazki batzuk:

2014-02-17

Poema bat: "EN EL PAÍS DE NOMEACUERDO"

Ondo dakizuenez, gure maleta bidaiariak etxez etxe ibiltzen dira astero eta ikastolara bueltatzen direnean barruko koadernoaren istorioa irakurtzeko irrikitan gaude. Gurasoek idazten dituzten kontakizunak, pasadizoak, bizipenak... ikaragarri politak eta atseginak dira beti eta oso zapore ona uzten digutela esan  behar dugu. Joakinen gurasoek,   Maria Elena Wals idazle argentinarra ezagutarazi digute poema honen bidez:
EN EL PAÍS DE NOMEACUERDO


”En el país de Nomeacuerdo
doy tres pasitos y me pierdo”.


Un pasito para allí
no recuerdo si lo di.
Un pasito para allá,
ay, qué miedo que me da.

Un pasito para atrás,
y no doy ninguno más
porque ya, ya me olvidé
dónde puse el otro pie.

(María Elena Walsh)


 

Beste bideo bat
Guraso guztiei MILA ESKER zuen partaidetzagatik.

2014-02-06

liburu on line: IKUSEZINA

"IKUSEZINA", Marijn Boukaert-ek, 26 hizkuntz ezberdinetan,  idatzi duen album on line bat. 
 Denon artean konpartitzeko bidali digu.
MILA ESKER!! 
Hemen klik eginez hizkuntza aukera dezakezue.
Gaia: Jaiotza, haurdunaldia, eta ikusezina den zerbait...


2014-02-04

otsailak, 4: SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren 5ean ospatzen du Eliza Katolikoak Santa Ageda eguna. Euskal Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera. Betiko kopla zaharrak edo sortu berriak abestera aterako da jendea iluntzean. Talaia eskolako  ikasleak ere, goizean zehar kantatzen  ibiliko dira herrian barrena. 
 


"Ezaguna da Santa Ageda
gure ohitura zaharretan
ama-natura esnatzen dugu
makil bana eskuetan. 
Aurten ere bai eskaera bat 
luzatzen dugu benetan: 
Talaiak osasun ona izan 
dezan mendeen-mendetan". 


Historia eta tradizioa. Informazioa

2014-02-03

ESKOLARAKO BIDEAN

Askotan daukaguna baloratzen ahaztu egiten zaigu. Ados bazaude, ondoko irudiak arretaz begiratu...

Eskolarako bidean from talaia

GUK, ASKOZ ERRAZAGO DUGU! 

2014-01-30

ELAREN MUNDUAK. Ikusi, entzun eta irakurtzeko ipuinak

www.elarenmunduak.com
Elaren munduak haurrentzako espazio interaktiboa da, modu dibertigarrian irakurketa sustatu eta euskara trebatzeko aukera ematen duena eskolatik kanpo.
Umeek ipuin interaktiboak ikusteko eta PDF formatoan deskargatzeko ahal izango dituzte. Gainera beraiek idatzitako ipuinak partekatu eta iritzia ematea ere izango dute.
SARTU ELAREN MUNDUETAN ETA ONDO PASA!!!

2014-01-28

AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA/ PREMATRÍCULA

Guraso agurgarriak 
Ziur gaude zuentzat, zuen seme-alaben hezkuntza ardura handia dela. Horregatik, eskola baten hautaketak duen garrantziaz jabetuta, gure eskolaren berri eman nahi dizuegu. Horretarako, honekin batera doan informazioa bidaltzen dizuegu.
Eginiko eskaintza gustukoa baduzu, ondoan  eskatzen zaizuen dokumentazioarekin batera, zuzen zaitezte Talaia Eskolako idazkaritzara. (Baserritar etorbidea, 51- Bordari eraikina).


 

EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:


  • Aita eta ama edo lege-tutorearen N.A.N.aren fotokopiak (atzerritarren kasuan A.I.Z.).
  • Familia helbidearen udalak luzatutako erroldagiria (familia osoarena).
  • Familia liburu osoaren fotokopia.
  • Familia ugariaren kartilaren fotokopia,  badagokio.
  • Ikaslearen elbarritasun agiria, badagokio.
  • Ikaslearen ama, aita, tutore legalaren edota anai-arreben elbarritasun agiria, badagokio.
  • Familia unitatearen errenta agiria, Gipuzkoatik kanpo errenta aitorpena egiten badu.
  • Kontu korrontearen 20 digituak.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif3/eu_2078/matricula_primaria_secundaria.html
Irudian klikatu
MATRIKULA EPEA: 

  •  Otsailaren 3tik 14ra.
ORDUTEGIA:  

  • Goizean: 9:00tatik 12:00ak arte
  • Arratsaldean: 14:30etik 16:00ak arte.


BIKOTEKA IRAKURTZEN/LEEMOS EN PAREJA

Azken urteotan bezela, seigarren mailako ikasleek "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuari ekingo diote. Lankidetzako ikaskuntza metodo honek bikoteak osatzen ditu; rolen banaketatik abiatzen da (tutorea eta tutoretzapekoa), helburu komuna duelarik: irakurmena hobetzea. Hau guztia gidoi zehatz bati jarraituz egiten da testu errealak erabiliz eta benetako ulermen egoerak sortzen saiatuz. Bi helburu nagusi ditu: - Irakurketa konpetentzia hobetzea, batez ere, ulermena. - Ikasleek elkarri ematen dioten laguntza bultzatzea (ikasleen arteko interakzioak). Ekintza hau, astean behin, Hizkuntza eta Gaztelera arloetan burutuko da.

2014-01-27

6. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

Informazio gehiago
Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. Horretarako bi modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera.

- Ipuina ilustratu.

- Ilustrazioa ipuin bilakatu.

 ANIMATU ZAITEZTE LAGUNAK!!!


2014-01-23

MAITE FRANKO IPUIN KONTALARIA, BORDARIN


 

 
Atzo eta gaur, hilak 22 eta 23, Maite Franko ipuin kontalaria Bordariko 3. mailako ikasleekin egon da. Arreta handiz entzun dituzte  kontatu dituen ipuinak eta ikaragarri ondo pasa dute. Hiru ipuin kontatu dizkie ikasleei.
Fantasia, misterio, beldurra,  umorea... denetatik izan dugu eta tarteka... asmakizunak.
OSO ONDO pasa dugu zurekin.

MILA ESKER MAITE!!
MAITE FRANKO IPUIN KONTALARIA by Slidely Slideshow

2014-01-20

2014ko DANBORRADA. DONOSTIAN BARRENA TINTINEKIN


Iturria: Diario Vasco de 27.10.2009


Atzo eta gaur donostiarrentzat egun handiak dira. San Sebastian Martxarekin hasten da festa Donostian eta Azpeitian, eta 24 orduz danbor hotsak izango dira nagusi.
Oscar Alonso argazkilari donostiarraren lana gogorarazi nahi dizuet berriro ere. Tintin zale amorratua, orain dela urte batzuk, Donostiako toki enblematikoetara ekarri zuen Tintin.



Hona hemen aipatutako irudiak:

2014-01-17

Txotxongilo antzerkia: "ERREKA MARI"

 
Udalherria: Irun
Lekua: Amaia Kultur Zentroa
Ordua: 17:00
Hasiera: 2014/01/18
Amaiera: 2014/01/18
Sarrerak: 4,10 €

Txotxongillo Taldea Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek osatzen dute. 1971. urteaz geroztik Euskal Herriko bazter guztiak bisitatu dituzte beren panpinekin. Aurreneko panpinak Bixente otsoa, Jaxinto eta Joxepa eta Leire eta Eneko izan ziren. Urte batzuk igarota, bikotearen haur kutunenak jaio ziren: Erreka Mari eta Martin.
Erreka Mari obra euskal pertsonaia mitologiko batean oinarritzen da, azken lamia. Umorez, samurtasunez, kontatzen dizkigu Erreka Marik eta Martinek herriko biztanleen aldetik jasan behar dituzten arazo eta eragozpenak, eta hori guztia besteak ez bezalakoak izateagatik. Gure errepertorioko istoriorik ezagunena eta gehien antzeztu duguna izanik ere, bizi-bizirik dirau oraino, haurrek oso ondo ulertzen duten hizkuntza baitauka mintzagai: maitasuna, gure ingurumenaren zainketa, eta besteekiko begirunea.
  • 3 urte gorako haurrentzat
  • Euskaraz

2014-01-09

UMORE PIXKAT MAITENAREKIN

Eta ondo hasteko, umore pixka batekin egingo diogu harrera 2014. urte berri honi.
Maitena Burundarena argentinarra da eta erro euskaldunak ditu. Ez da umorista edo komikilaria hutsa. Zintzotasun eta goxotasun handiz egiten die aurre emakumeen arazoei  bere biñetetan umoreak eta marrazkiak bat eginez. 
Ezagutzen ez duzuenentzat, hona hemen "SUPERADAS 1" liburutik ateratako zenbait biñeta.  

 

2013-12-27

TXOTXONGILOAK

Txotxongiloekin lan egiteko teknika ezberdin asko dago. Laura Kibelek, italiarra, oinak, belaunak, eskuak...gorputzeko atal guztiak txotxongilo bihurtzen ditu umorea, fantasia, kolorea eta erritmo biziko istorioak sortuz. Hona hemen adibide bat:

2013-12-19

GABON KANTAK

Egin klik argazkiaren gainean eta abesti bakoitzean partitura, letra eta mp3a ikusiko duzue.

ZINEMA EUSKARAZ

http://www.eitb.com/eu/kultura/zinema-euskaraz/

Eta Gabonetan, etxean egoteko denbora gehiago dugunez, zenbait pelikula euskaraz  ikusteko aukera dugu helbide honetan.
Irudiaren gainean klikatu.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...