Eta berriz, ia-ia konturatu gabe, beste ikasturte bat joan zaigu.
Uda ikaragarri ona pasatzea espero dugu.
Baina... ez ahaztu... garaia ezin hobea dela, beste gauza askoren
artean... irakurtzeko eta indarrak berritzeko. Ba goaz, bai, baina martxoan aurkeztu nizuen liburu batekin. Arretaz irakurri eta kontutan hartu liburuak dioena
Noizbait, aspertuta bazaudete, blog honetan baduzue zeregina: ipuinak, bitxikeriak, bideoak, zeuek eginiko lanak, etab. (Video en castellano)
Ekainaren 21ean gaude eta eman ez arren udan gaude. Esaten dutenez goizeko 7: 05etan sartu gara udan.
Gutxienek eskolako ikasleak konten daude udarakin batera oporrak hartu behar dituztelako.
Talaiako txoko honetatik, OPOR ZORIONTSUAK opa nahi dizkizuegu. Asko disfrutatu eta irakurtzeko aprobetxatu.
LAISTER ARTE!!!
Hona hemen ikasturte honetan, Talaia Bordari Mediatekan gehien irakurri duten ikasleak:
3. mailan: OIER LARRETXEA
4. mailan: MADDI AGINAGALDE
5. mailan: ENAITZ ZAPIAIN
6. mailan: MAIDER MIRANDA
Oporrak gainean ditugula, udan zer irakur dezakegun jakitea interesgarria da.
Hona hemen 0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, aurten
argitaratutako 120 izenburu biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta
adin-taldeen arabera antolatuta. Gida hau Donostiako udal liburutegien sarea prestatua da.
Urtero bezala, ikasturtea amaitzear dagoela, mediatekako erabilerari buruzko
datuak ateratzea oso interesgarria da. Hona hemen
zenbait datu:
Gehien mailegatutako tituluak hauexek izan dira:
Iaz
bezala, aurten ere oso nabarmena izan da neskak eta mutilen arteko
aldea irakurketari dagokionez. Aurreko urteetan bezala jarraitzen dugu. Grafiko honetan % 77, 02a neskak dira eta %22,98a mutilak. Zer gertatzen da mutilekin???
Ikasturtea amaitzear dagoela 3. mailan egin dugun ekintzaren emaitza ezagutarazi nahi dizuet.
Dakizuen bezala, maleta bakoitzean koadernotxo bat zegoen non gurasoek gustuko zerbait idatzi behar zuten. Astero, gustura irakurri da gelan maletak zekarren istoriotxoa. Azkenean, hasieran esan genuen bezala, "LIBURU POLIT BAT" idaztea lortu dugu zuek ekarritako istorioekin. ZORIONAK eta MILA ESKER zuen partaidetzagatik.
Hona hemen emaitza:
Glog honetan, "HONDARRIBIA" gaiari buruz, laugarren mailako ikasleek egindako lan guztiak bildu ditugu. Kartelen gainean klikatuz, gela bakoitzean egin den lana irakurtzeko aukera izango duzue. Lan bikaina benetan. ZORIONAK!!
Eta ikasturtea amaitzear dagoela, 6. Ckoek oparitxo bat egin digute. "Oasis" taldearen Wathever abestia, Sergiok egindako kaxoi flamenkoarekin. Aurrera!
Maurice Sendak (Brooklyn, New York, 1928ko ekainaren 10a - 2012ko maiatzaren 8a)
estatubatuar idazle eta marrazkilaria izan zen. Haur-liburuetarako
egindako marrazkiengatik da, batez ere, ezaguna, haur-liburuen munduko ilustratzailerik onenetako bat izan baitzen.
Bere lanetako bat "PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN" oso ezaguna egingo zaizue.
Glog honetan OLERKIEN EGUNErako egin genituen ekintza guztiak biltzen saiatu gara. Kartelen gainean klikatuz
ikusterik izango duzue. Ea gustatzen zaizuen!!
Gaur, ekainak 5, ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak urtero eskainitako eguna ospatzen da.
Egun honen ospakizuna 1972ko abenduaren 15ean onartu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusian. Egun horretan, Nazio Batuen Ingurumenerako Programa ere onartu zen .
NBEak egun honetaz baliatzen da mundua ingurumenak duen garrantziaz kontzientziatzeko, jendeari hurbiltasuna erakutsiz.
Gainera, egun honi esker, urtero komunikabideetan ingurumenari buruz hitz egitea lortzen da, eta ondorioz, gaur egun gure gizartean lekua duen gaia bihurtu.
Ospatzeko, hainbat ekitaldi, asmo oneko adierazpen, jarduera, protesta eta abar egiten dira.Guztiak beharrezkoak dira ingurugiroa zaindu eta babestu nahi badugu. ez baita lan makala. Izan ere, erraza izan daiteke hitz eta ekintza politak egitea, baina ez da batere erraza jendearen pentsatzeko eta jokatzeko modua aldatzea; ez da erraza natura agortezina dela eta bertan dagoen guztia ustiatu genezakeela burutik kentzea; ez da erraza bizimoduari lotu dizkiogun hainbat erotasuni uko egitea. Beti ez da erraza, gure bizi-kalitatea murriztu gabe, ingurugiroari kalte gutxiago egingo dioten ohitura eta baliabide berriak erabiltzea.
Eta hala ere, hori guztia egin beharrekoa dugu.
Ondoko bideoa ikusi eta hausnartu:
Osasunkumeren istorioetatik abiatuta, hemen
ditugu Lehen Hezkuntzan Familia arteko baloreak eta bestelakoak lantzeko
animazioak eta jokoak. Oso interesgarriak 6- 12 urte bitartekoentzat.
Georges Moustaki abeslariaNizan hil da goizean, 79 urte zituela. Giuseppe ezizena eman zioten eta Frantziako kantugintzako kantu
ezagunetako asko idatzi ditu. "Chanson française" delakoa ezagun egin
zuen artisten belaunaldi bateko garaikidea izan zen.
1961an lehen diskoa atera zuen, "Les orteils au soleil" eta ordutik 30 lan inguru kaleratu zituen. Azkena, 2008ko "Solitaire". Bere kantu ezagunenak 'La Méteque', 'Ma Solitude', 'Il Est Trop Tard', 'Il Y Avait un Jardin', 'Joseph' eta 'Ma Liberté' izan ziren.
"Zergatik" kantuan Georges Moustakik eta Imanolek elkarrekin abestu zuten:
Nahiz eta gutxi falta ikasturtea bukatzeko, kurtso honen azken erosketak erakutsi nahi dizkizuegu badakigulako nobedadeak gustatzen zaizkizuela. Hona hemen liburu berriak. ZUEN ZAIN DAUDE!!
Teknologia berriak garai guztietan izan dira...
Bideo hau barre egiteko da baina, seguru nago, teknologia berrien aurrean bat baino gehiagok noizbait ikusi duela bere burua horrela. Ea zer iruditzen zaizuen!
Azkenean ospatu genuen! Asteazkeneko goiza mantendu zen, ia-ia euririk gabe, eta aurrera eraman genuen gure ekintza handia. Baina merezi izan zuen. Primeran atera zen dena. Oso gustura ikusi genituen ikasleak olerkietan murgilduta; bai irakasleok prestatutakoekin baita beraiek errezitatutakoekin disfrutatzen, txikienetatik zaharrenetara... Denok poeta txikiak izan ginen. Hona hemen adibidea:
Marcos Geek, australiarra, ilargiaren irudi bat grabatu du Victoria mendiko begiratokiaren gainetik azalduz, Wellingtonen (Zeelanda Berrian), .
Jendea gau horretan, ilargiaren bistarik onena izateko, elkartu zen goian . Bideoa harrapatzeko beharrezkoa izan zen, hiriaren
beste aldean, 2,1 kilometrotara kokatzea. Ez da batere erraza izan, saiakera asko egin behar izan baitu. Irudian klikatu bideoa ikusteko, MEREZI DU ETA!
Albert Espinosaren liburu berria: Brújulas que buscan sonrisas perdidas.
"Es una historia que emociona y reflexiona
sobre la madurez, las decepciones, la familia, la venganza, el perdón y
las segundas oportunidades. El protagonista de la novela necesita
encontrar su archipiélago de sinceridad y, para eso, tendrá que aprender
a perdonar y a perdonarse, a perder el amor y a reencontrarlo; a asumir
que la verdad es lo más importante".
Lehenengo kapitulua irakurri nahi baduzu, klikatu irudiaren gainean.
Gaur goizean Biteriko ikasleek Bordarira etorri behar zuten oinez,
paseoan, Olerkiak entzun eta errezitatzera. Baina, eguraldia ez da ondo
portatu gurekin eta faena egin digu. Euria ari zuen, hasieran
xirri-xirri, baina pronostikoa ez zen batere ona izaten. Hau dela eta, OLERKIEN EGUNA atzeratzea erabaki da. Momentuz, maiatzaren 8-ra pasa da ekintza. Espero dugu eguraldiak laguntzea!!
Hala ere, ez gara haserretuko eguraldiarekin eta olerki bat dedikatuko diogu:
Iritsi da eguna! Bihar, ikasturtearen zehar egindako ekintzak izango du bere egun handia. Dakizuenez, kurtsoan zehar eskolako ikasleek olerkiak irakurri eta ikasten aritu dira. Urtero bezala, LIBURUAREN EGUNArekin batera, irakasleok, gai ezberdinak aukeratuz, irakurketak antolatzen ditugu ikasleei eskaintzeko.
Aurtengo ekintza zertxobait diferente izango da. Oraingo honetan ikasleek ere, irakurketan parte hartu behar baitute. Eskolako 4 urtetik seigarren mailara bitarteko ikasleak hogeita hamar taldetan banatu dira, talde bakoitzean adin ezberdinetako haurrak izanik.
Goizeko 10:30ak aldera Bordarin elkartuko gara eta ikasle bakoitza dagokion gelara abiatuko da, txikiak seigarren mailakoen ardurapean. Talde guztiak osatzen direnean, irakasleak olerkiak errezitatzeari ekingo dio; ondoren, ikasle bakoitzak ikasitakoa errezitatuko du. Amaitzeko, pasiloetan dauden muraletan ikasle bakoitzak saioaren balorapena idatziz egingo du.
Gaurko egunarekin, apirilaren 25a, San Markos eguna
ospatzen da. Eskualdeko biztanleentzat egun honek xarma berezia du
(Irun, Hondarribia eta Errenteria). Egun honetan tarta bereziak, opilak, prestatzen dira eta amabitxiek besoetako ezkongabeei oparitzen
dizkiete; dituzten urte kopuru haina arrautzekin eginiko Opila (bizkotxoa)
oparitzea ohiturazkoa da.
Hona hemen opilaren historioa:
Juan Laborda eta Javier Ugarte kaleen arteko elkargunean, lorategi txiki batean, Olerkarien Usoaren Lorategia edota, batez ere, Kaioaren Lorategiaren izenaz ezagutzen da, iturriaren gainean dagoen motiboa gogoan dutela. Honelako inskripzioa grabatu zen iturri hartan: "A los Poetas Ondarribitarras XI-IX-MCMLXVII"
Iturriaren gainaldean harri biribil handi bat paratu zuten eta haren gainean pausatu zuten kaio bat hegoak zabal-zabalik. Jos Diaz Buenok egin zuen eskultura ttiki hau.
Honako olerkari hauek izan zituen Udalak gogoan: Claudio Sagarzazu (Satarka), Juan Baxurko, FernandoArtola (Bordari), haren anaia Rafael Artola eta Javier Aramburu.
Bihar, Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Cervantes,
Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vegaren heriotzaren urtemuga
(1616ko apirilaren 23an hil ziren) gogoratuz, 1932. urtetik ospakizun
bihurtu du UNESCOk egun hau, irakurzaletasuna, argitalpen industria eta
jabego intelektualaren babesa sustatzeko helburuarekin. Aurten BANGKOK hiria, "2013.eko Liburuaren Nazioarteko Kapitala" izendatu dute.
Egun hau
ospatzeko proposamena Katalunian sortu zen. Bertan ohiko bihurtu da egun
honetan liburua eta arrosa bat oparitzea. Gure eskolan urtero, ekintza berezi batekin ospatzen da egun hau. Aurten "OLERKIEN EGUNA" antolatu dugu eta hilak 26an, ostiralean, gauzatuko da. Egun honetan, 30 irakaslek olerkiak errezitatzeari ekingo diote, eskola osoko ikasleak nahastuz. Talde bakoitzeko haurrek ere, ikasitako olerkia errezitatuko dute. Hona hemen, pretatu diren muralak eta txartelak:
Astelehenean, 6. mailako ikasleek Antton Kazabon idazlearen bisita izan zuten. Saioak bertsotan hasi ziren eta bere lanari buruzko galderak erantzun ondoren, txapelketa bat antolatu genuen. Txapelketa horretan berak emandako aho-korapiloak ondo eta zuzen irakurri behar ziren. Primeran pasa genuen.
Mila esker Antton!
Superman, komikietako lehenengo superheroia, 1938. urtean Joe Schuster eta Jerry Siegel komikigileek asmatu zuten, orain dela 75 urte, hain zuzen ere. Clevelandeko (Estatu Batuako) institutu batean ezagutu
ziren bi mutil juduk, sortu zuten pertsonai hau Jerry Siegel gidoilaria eta Joe Schuster
marrazkilaria. Superman-en lehenengo istorioa 1938ko apirilaren 18an izan zen
«Action Comics-en» argitaratutako lehenengo zenbakian eta 13 orrialdeko abentura. Geroztik, superheroien familia izugarri handitu da.