2013-05-30

SOLAS EGITEKO IPUINAK

 Osasunkumeren istorioetatik abiatuta, hemen ditugu Lehen Hezkuntzan Familia arteko baloreak eta bestelakoak lantzeko animazioak eta jokoak. Oso interesgarriak 6- 12 urte bitartekoentzat.

 

Bi modutan sar gaitezke:

2013-05-23

GEORGES MOUSTAKIren omenez

Georges Moustaki abeslaria Nizan hil da goizean, 79 urte zituela. Giuseppe ezizena eman zioten eta Frantziako kantugintzako kantu ezagunetako asko idatzi ditu. "Chanson française" delakoa ezagun egin zuen artisten belaunaldi bateko garaikidea izan zen.
1961an lehen diskoa atera zuen, "Les orteils au soleil" eta ordutik 30 lan inguru kaleratu zituen. Azkena, 2008ko "Solitaire". Bere kantu ezagunenak 'La Méteque', 'Ma Solitude', 'Il Est Trop Tard', 'Il Y Avait un Jardin', 'Joseph' eta 'Ma Liberté' izan ziren.
"Zergatik" kantuan Georges Moustakik eta Imanolek elkarrekin abestu zuten:

 

LIBURU BERRIAK MEDIATEKAN

Nahiz eta gutxi falta ikasturtea bukatzeko, kurtso honen azken erosketak erakutsi nahi dizkizuegu badakigulako nobedadeak gustatzen zaizkizuela. Hona hemen liburu berriak. ZUEN ZAIN DAUDE!!


2013-05-22

"TEKNOLOGIA BERRIAK"

Teknologia berriak garai guztietan izan dira... Bideo hau barre egiteko da baina, seguru nago, teknologia berrien aurrean bat baino gehiagok noizbait ikusi duela bere burua horrela. Ea zer iruditzen zaizuen!

2013-05-20

IRENE. Laburmetraia.

Republica Dominicanako Liburu Azokarako irabazi duen laburmetraia . Irakurketari esker errealitate desberdinetara ihes egitea posiblea da.

2013-05-15

OLERKIEN EGUNAren OSPAKIZUNA

Azkenean ospatu genuen! Asteazkeneko goiza mantendu zen, ia-ia euririk gabe, eta aurrera eraman genuen gure ekintza handia. Baina merezi izan zuen. Primeran atera zen dena. Oso gustura ikusi genituen ikasleak olerkietan murgilduta; bai irakasleok prestatutakoekin baita beraiek errezitatutakoekin disfrutatzen, txikienetatik zaharrenetara... Denok poeta txikiak izan ginen. Hona hemen adibidea:


2013-05-10

ILARGIA

Marcos Geek, australiarra,  ilargiaren irudi bat grabatu du Victoria mendiko begiratokiaren gainetik  azalduz, Wellingtonen (Zeelanda Berrian),  .
Jendea gau horretan,  ilargiaren bistarik onena izateko, elkartu zen goian . Bideoa harrapatzeko beharrezkoa izan zen, hiriaren beste aldean,  2,1 kilometrotara kokatzea. Ez da batere erraza izan, saiakera asko egin behar izan baitu. Irudian klikatu bideoa ikusteko, MEREZI DU ETA!

2013-04-29

Liburu bat: "BRÚJULAS QUE BUSCAN SONRISAS PERDIDAS"

Albert Espinosaren liburu berria: Brújulas que buscan sonrisas perdidas.


"Es una historia que emociona y reflexiona sobre la madurez, las decepciones, la familia, la venganza, el perdón y las segundas oportunidades. El protagonista de la novela necesita encontrar su archipiélago de sinceridad y, para eso, tendrá que aprender a perdonar y a perdonarse, a perder el amor y a reencontrarlo; a asumir que la verdad es lo más importante".

Lehenengo kapitulua irakurri nahi baduzu, klikatu irudiaren gainean.



2013-04-26

EURIA ARI ZUENEZ...

 Gaur goizean Biteriko ikasleek Bordarira etorri behar zuten oinez, paseoan, Olerkiak entzun eta errezitatzera. Baina, eguraldia ez da ondo portatu gurekin eta faena egin digu. Euria ari zuen, hasieran  xirri-xirri, baina pronostikoa ez zen batere ona izaten. Hau dela eta, OLERKIEN EGUNA atzeratzea erabaki da. Momentuz, maiatzaren 8-ra pasa da ekintza. Espero dugu eguraldiak laguntzea!!
Hala ere, ez gara haserretuko eguraldiarekin eta olerki bat dedikatuko diogu:
 

  EURIA
"Etxean sartu
nahi zuen euriak,
larri-larri.
Ate-joka
ari zen gauean,
estu-estu.
Ez nion utzi
   sartzen etxean,
juxtu-juxtu".
                                           (J.K.Igerabide)

2013-04-25

apirilak 26: "OLERKIEN EGUNA" TALAIAN

Iritsi da eguna! Bihar, ikasturtearen zehar egindako ekintzak izango du bere egun handia. Dakizuenez, kurtsoan zehar eskolako ikasleek olerkiak irakurri eta ikasten aritu dira. Urtero bezala, LIBURUAREN EGUNArekin batera, irakasleok, gai ezberdinak aukeratuz, irakurketak antolatzen ditugu  ikasleei eskaintzeko.
Aurtengo ekintza zertxobait diferente izango da. Oraingo honetan ikasleek ere, irakurketan parte hartu behar baitute.  Eskolako 4 urtetik seigarren mailara bitarteko ikasleak hogeita hamar taldetan banatu dira, talde bakoitzean adin ezberdinetako haurrak izanik.
Goizeko 10:30ak aldera Bordarin elkartuko gara eta ikasle bakoitza dagokion gelara abiatuko da, txikiak seigarren mailakoen ardurapean. Talde guztiak osatzen direnean, irakasleak olerkiak errezitatzeari ekingo dio; ondoren, ikasle bakoitzak ikasitakoa errezitatuko du. Amaitzeko, pasiloetan dauden muraletan ikasle bakoitzak saioaren balorapena idatziz egingo du.

apirilak 25: SAN MARKOS. OPILAREN EGUNA


Gaurko egunarekin, apirilaren 25a, San Markos eguna ospatzen da. Eskualdeko biztanleentzat egun honek xarma berezia du (Irun, Hondarribia eta Errenteria). Egun honetan tarta bereziak, opilak, prestatzen dira eta amabitxiek besoetako ezkongabeei oparitzen dizkiete; dituzten urte kopuru haina arrautzekin eginiko Opila (bizkotxoa) oparitzea ohiturazkoa da.
Hona hemen opilaren historioa:

2013-04-24

HONDARRIBIKO OLERKARIEN MONUMENTUA

Juan Laborda eta Javier Ugarte kaleen arteko elkargunean, lorategi txiki batean, Olerkarien Usoaren Lorategia edota, batez ere, Kaioaren Lorategiaren izenaz ezagutzen da, iturriaren gainean dagoen motiboa gogoan dutela. Honelako inskripzioa grabatu zen iturri hartan:
"A los Poetas Ondarribitarras XI-IX-MCMLXVII"
Iturriaren gainaldean harri biribil handi bat paratu zuten eta haren gainean pausatu zuten kaio bat hegoak zabal-zabalik. Jos Diaz Buenok egin zuen eskultura ttiki hau.
Honako olerkari hauek izan zituen Udalak gogoan: Claudio Sagarzazu (Satarka), Juan Baxurko, FernandoArtola (Bordari), haren anaia Rafael Artola eta Javier Aramburu.

2013-04-22

Apirilak 23. LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Bihar, Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vegaren heriotzaren urtemuga (1616ko apirilaren 23an hil ziren) gogoratuz, 1932. urtetik ospakizun bihurtu du UNESCOk egun hau, irakurzaletasuna, argitalpen industria eta jabego intelektualaren babesa sustatzeko helburuarekin. Aurten BANGKOK hiria, "2013.eko Liburuaren Nazioarteko Kapitala" izendatu dute.


 Egun hau ospatzeko proposamena Katalunian sortu zen. Bertan ohiko bihurtu da egun honetan liburua eta arrosa bat oparitzea.
Gure eskolan  urtero, ekintza berezi batekin ospatzen da egun hau. 
Aurten "OLERKIEN EGUNA" antolatu dugu eta hilak 26an, ostiralean, gauzatuko da.
Egun honetan, 30 irakaslek  olerkiak errezitatzeari ekingo diote, eskola osoko ikasleak nahastuz. Talde bakoitzeko haurrek ere, ikasitako olerkia errezitatuko dute. 
Hona hemen, pretatu diren muralak eta txartelak:

5. mailako OLERKIAK




  

2013-04-18

ANTTON KAZABONekin solasean

Astelehenean, 6. mailako ikasleek Antton Kazabon idazlearen bisita izan zuten. Saioak bertsotan hasi ziren eta bere lanari buruzko galderak erantzun ondoren, txapelketa bat antolatu genuen. Txapelketa horretan  berak emandako aho-korapiloak ondo eta zuzen  irakurri behar ziren. Primeran pasa genuen.
Mila esker Antton!

ZORIONAK SUPERMAN!!

 Superman, komikietako lehenengo superheroia, 1938. urtean Joe Schuster eta Jerry Siegel komikigileek asmatu zuten, orain dela 75 urte, hain zuzen ere. Clevelandeko (Estatu Batuako) institutu batean ezagutu ziren bi mutil juduk, sortu zuten pertsonai hau Jerry Siegel gidoilaria eta Joe Schuster marrazkilaria.
 Superman-en lehenengo istorioa 1938ko apirilaren 18an  izan zen  «Action Comics-en» argitaratutako lehenengo zenbakian eta 13 orrialdeko abentura.  Geroztik, superheroien familia izugarri handitu da.

SUPERMAN. "El hombre de acero".  Lehenengo komiki banda.

2013-04-12

Pediatren esanetan: "LEER ES CRECER"

Descárgate el póster Leer es Crecer
Fecha de publicación: 7-04-2013
 Dakizuenez, apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzen da. Hau dela eta haur osasunaz arduratzen diren pediatra eta erizain elkarteak ospakizun honekin bat egin nahi du.

Horretarako dokumentu bat kaleratu dute non beste gauza batzuen artean horrela dio:

 "Los pediatras y profesionales que nos ocupamos de la infancia, sabemos de la importancia de la lectura en el desarrollo cultural pero también en la maduración psico-afectiva de nuestros niños. Leer les abre el mundo. Les permite experimentar sensaciones y sentimientos que les harán disfrutar, madurar y aprender. Mientras lee un libro, el niño puede soñar, puede reír, puede viajar y conocer otros mundos. Vive historias que no le son ajenas ya que las hace propias. Leer es vivir; y también, Leer es crecer."

2013-04-02

apirilak 2: HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA/DÍA INTERNACIONAL DEL LIBRO INFANTIL

2013KO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.

MEZUA
 Irakurri, irakurri
bai zuk, bai nik.
Horra letrak, horra hitzak,
horra liburuak hitzez beterik…
 esku artean jasotzen ditut nik.
Orrietatik xuxurlak datozkit
eta ibaien burrunbak
eta hartzen kantuak
ilargiari irribarre eginez.
Bagoaz gaztelu misteriotsuetan barna
eta zuhaitz loratuak hazten zaizkigu eskuetan
hodeietaraino. Badabiltza, badabiltza neskatxa
ausartak hegan, eta mutikoak izarrak harrapatzen.
Irakurri, irakurri, bai zuk bai nik, jirabiraka,
munduan zehar liburuetako poza banatuz.

Pat Mora      
Traducción: Juan Kruz Igerabide
Descargar Cartel + mensaje PDF

2013-03-26

EUSKAL MITOLOGIA

Hona hemen 5: A gelako ikasleek EUSKAL MITOLOGIAri buruz egin duten lan bikaina:

LOMCERI EZ!!

Ze modu polita aldarrikapenak egiteko!
 Txingudi BHIko irakasle talde batek Murrizketen eta  LOMCEren aurkako bertsoak abesten.

                 

2013-03-25

2013-03-20

martxoak 21: OLERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Martxoaren 21ean, udaberriko ekinozioarekin batera,Uneskok Olerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzea proposatu zuen 2001. urtean.

Horrela, herrialde guztietan poesiaren inguruan egiten diren jarduerak eskertzeko eta poesia oinarrizko kultura forma gisa sustatzeko hainbat ekintza egiten dira, urtero, martxoaren 21ean.

Kirmen Uriberen poema bat entzutera gonbidatzen zaituztet: 


UDABERRIA HELDU DA!

UDABERRIA

Gaur, martxoak 20, goizeko 12:00etan udaberria heldu da. Olerkietan murgilduta gaudenez poema bat eskainiko diogu:


UDABERRIAN DOTORE
SOINEAN MILA KOLORE
ERLEAK XURGA
TXORIAK KANTA
BEGIRA HAN ZENBAT LORE!

2013-03-19

IRAGARKI BITXI BAT

Teknologia berriak onak dira baina, iragarki honetan ikusten dugun bezala, gauza guztietarako ez dira egokiak. Papera adibidez, ezin izango dute ordezkatu. OSO ONA!!

... eta beste bat.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...