2013-01-27

"TERTULIAS POÉTICAS" bloga

Irudian klik egin


Literatura eta, batez ere, olerkia gogoko dugunontzat oso blog interesgarria ezagutarazi nahi dizuet gaur. Egilea, Jesús Rodriguez dugu, irakaslea.
Irudiaren gainean klikatuz, blogean murgildu eta dituen atalak deskubrituko dituzue.
Benetan merezi du!!
Mila esker Jesus!!



Proiektu bat: "CUENTA CONMIGO CONTRA LA POBREZA"

irudian klikatu
Irudian klikatuz, ospe handiko kirolariak, aktoreak, abeslariak, etab.., denon gozamenerako betiko ipuin ederrak  kontatzen dizkigute . Sartu et ikusi!

 "Para hacer felices a muchos niños, todo suma. Incluso un cuento".
Hoy en día, miles de familias viven momentos de extrema dificultad. Por este motivo, la Obra Social ”la Caixa”, que promueve el desarrollo social y educativo de los niños y niñas en situación de vulnerabilidad, ha decidido impulsar un nuevo proyecto solidario.

¿Recuerdas los cuentos clásicos que tanto te gustaban de niño?
Jorge Lorenzo, Sara Baras, Belén Rueda, David Bisbal, Alejandro Sanz, Xavi Hernández y Dani Pedrosa están aquí para contártelos de nuevo a ti y a todos los niños de nuestro país, porque todos se merecen una infancia igual de mágica que la tuya.



Ipuin guztiak ikusteko goiko irudian klikatu. Hemen duzue adibide bat:

Proiektuaren informazioa

2013-01-21

INGURUNE ARLOA

Hona hemen INGURUNE arloan eta  5. mailan lantzen diren gai  batzuei buruzko sekuentzia didaktikoak. Irudiaren gainean klikatzen baduzue informazioa eta ariketak aurkituko dituzue.
Irudian klikatu
Beheko helbidean beste gai batzuk aurkituko dituzue:
http://www.lapecera.eu/juegos.php

"LA HUELLA DE CARMELA" laburmetraia

Evelin Navarrok egindako laburmetrai honek hausnarketa bat eskatzen digu belaunaldien arteko aztarna ekologikoa erakutsiz. Laburmetraiaren protagonista, bere amona Carmen da.
 ETORKIZUNERANTZ AURRERA EGIN DEZAGUN, BAINA IRAGANEKO IKASIZ

2013-01-15

NOBEDADEAK

Hona hemen Olentzerok eta Erregeek mediatekan utzitako opariak. Prest daude irakurtzeko. ZUEN ZAIN DAUDE!!!

BI IPUIN

Oraingo honetan Janosch-en ipuin hauek ezagutarazi nahi dizkizuet. PAMIELA editorialak argitaratuak eta Ainhoa Irazustabarrena Barriolak itzuliak.dira. Biak adiskidetasunaren balioari buruzko kontakizun kuttunak.
Benetan ilustrazioak eta testuak ikaragarri politak dira!! 
POSTA TIGREARENTZAT 9788476816783
 Fitxa (PDF).
ZEIN POLITA DEN PANAMA!  9788476816462
 Fitxa (PDF).

2013-01-14

1000 SARRERA GEHIAGO EUSKARAZKO WIKIPEDIAN

1.000 sarrera gehiago sartu dira Wikipedia entziklopedia digitalaren euskarazko edizioan. Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimen honetan Elhuyar Fundazioak burutu du lan teknikoa, Eusko Jaurlaritzaren eskaerari erantzunez. Gogoratu behar da lehendik zeuden 100.000 sarrerari 2011ko abenduan beste 11.000 sarrera gehitu zitzaizkiola. Horiek guztiak nahi duenak erabili ahal izango ditu eta, jakina, doan. 
Gehiago jakiteko

PIKIHITZA=PASAPALABRA

Gaurkoan ... HIZTEGIA , IDATZIZKO ULERMENA ... garatzeko  baliabidea euskeraz.
Ezagutzen dugun telebistako PASAPALABRA jolasak badu euskaraz bere kidea.  "Pasapalabra" programaren eredua jarraituz hona hemen euskaraz hiztegia lantzeko joko atsegina. Banaka edo binaka joka daiteke. Ea norbait zirikatu eta laster hasten zareten jokoan. Zorte on!

Irudian klikatu








Gazteleraz aritzeko: PIKIPALABRA Ezkerraldeko zutabean finko izango duzue.

2013-01-09

LA LUNA. Enrico Casarosa

Gaur gauean, estreinekoz, aitak eta aitonak lanera eramaten dute haurra. Egurrezko txalupa zahar batean itsasoratzen dira, eta lurra begi-bistan ez dutenean, gelditu eta itxaroten dira. Sorpresa handi bat hartuko du haurrak  senideek nola  egiten duten lan ikusita. Aitona eta aitaren ereduari jarraitu behar dio?...

Enrico Casarosak egindako gidoia eta zuzendutako laburmetrai zoragarria dugu hemen,  Pixar Animation Studios-en gauzatua.

2013-01-08

ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ

Hemen gaude berriro! Oporrak bukatuta, urte berriari jolasten eta kantatzen harrera emango diogu. Hemen duzue web interesgarri bat:

Irudiaren gainean klikatu
Blog honen eskubiko zutabean beti eskuragarri izango dugu esteka hau.

2012-12-21

BE HAPPY

Eta orain, urte hau amaitzear dagoenean... 2013 urterako zenbait aholku:


                            ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

THEWALKONPROJECT

Gaixotasun neurologikoen inbestigazioa aurrera ateratzeko egina.



 "Aunque el esfuerzo ya ha valido la pena, cuando realmente se convertirá en un éxito será con cada click que se produzca en you tube o en cualquier página o red social que lo enlace. Porque su verdadero objetivo es que el mayor número de personas conozcan y divulguen el proyecto. Por eso os pido, no sólo que lo disfrutéis, también que se lo reenviéis al máximo número de personas que podáis. A por el millón de clicks!!!!! " 

2012-12-20

IRAKURKETA GIDAK

Egun hauetan lagungarriak izaten diren zenbait gida jarri nahi dugu:

ARCHIE SMITH, NIÑO MARAVILLA


"LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK"
CHRIS VAN ALLSBURG
ISBN: 9789681651145

Gaztelera arloan seigarren mailako ikasleek liburu honekin ekintza bat egin dute . Irakasleak aukeratutako irudi bat eman die  honi buruzko istorio bat asma dezaten  Hona hemen adibide bat:
    

ARCHI SMITH, NIÑO MARAVILLA


Una vocecita preguntó,-¿Es él?

     Tal vez aquella noche fue mágica, no se me ocurre  otra palabra para describirla.

         Yo estaba dormido tan agusto, la cama estaba tan  calentita, bueno, todo era perfecto en ese momento  hasta que una vocecita preguntó:

-¿Es él?

El susto que me pegué fue tan inmenso que se me levantó la mano y la luz de la vela que llevaba el misterioso hombre se cayó a la sabana de mi caliente  cama convirtiéndola en hirviente. Aquello fue un  desastre porque el misterioso hombre, que resultaba ser un pobre anciano, estaba sangrando del golpe y la cama estaba en llamas. ¡Pobre de mí! Era lo único que pensaba. Cuando iba a recoger al anciano, gracias a Dios, se levantó por sí mismo, me dio una gran chocolatina, apagó la cama en llamas y se fue  volando por la ventana hasta convertirse en una de las demás estrellas.

         Aún recuerdo el sabor de la chocolatina ¡que rico! Aunque hayan pasado años, siempre le doy las buenas noches antes de dormir y me duermo soñando en que volverá para que le de las gracias que no le pude dar.       


PATXI MUÑOZ 6. D

2012-2013 ikasturtea
Hona hemen beste adibide batzuk:  
JUNE LACOSTE 
INÉS VILLAR
 
Behean, 6. Cko ikasleek sortutako beste idazlan batzuk:

GU ERE, IPUIN KONTALARI

Orain dela gutxi seigarren mailako ikasleak Satarkara joan ziren beraiek sortutako ipuinak txikieei irakurtzera. Hona hemen zenbait argazki:

ZENBAIT IDAZLAN

Hona hemen 6. B.ko ikasleek egindako idazlan batzuk:

2012-12-18

Txikientzako ipuin bat: TXIZAGURA

Hona hemen liburu zoragarri bat txikientzako. Honetan, gaueko beldurrak, amets gaiztoak... agertzen dira  eta une hauetan haurrek, gurasoen beharra izaten dute. Polita da benetan gurasoekin irakurtzeko.

Gaueroko kontua da. Lontxo txizaguraz esnatzen da eta gurasoei deitzen die. Aita eta amak, txandaka, ohetik jaiki eta komunera eramaten dute. Eta goizero oso nekatuta egon ohi dira. Lortuko al du Lontxo txikiak komunera bakarrik joatea?
Egilea: Émile Jadoul
Ed: TTarttalo 
ISBN: 978-84-9843-326-5

Ondoko helbidean ipuina lantzeko oso lagungarria den fitxa bat aurkituko duzue.  


2012-12-17

LAISTER... GABONAK!!!

Oraingo honetan, ikasle batzuen eskaera bete berhar dut. Iaz bezala, Olentzerori eskutitza lehenbailehen bidali nahi diote eta oso informatizatuta bizi garenez..., baita gure Olentzero ere, email-ez egin nahi dute.
OSO ONDO neka-mutilak! hemen duzue eskatutakoa.
Web honetan ere, zenbait joko, eskulan, ipuin... aurkituko dituzue. Eta gurasoentzako ere bada zerbait.
 Ea gustatzen zaizuen!

Irudian klikatu
Hala ere, zuen eskutitza polit honetan libururen bat eskatzea ezinbestekoa izango da, noski!
Horreterako, eta ideia bat egiteko, hemen behen katalogo bat jarri dizuet zuen gustoko liburuak bilatzeko:

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN 5.D+3.C

Oraingo honetan 5. D eta eta 3. Cko ikasleek hartu dute parte. Saio honekin  lehenengo txanda amaitzen dugu.  Gabonak ondoren 3. mailakoak izango dira  irakurleak.


2012-12-12

INTERNETEN SEGURTASUNEZ ARITZEKO

Hona hemen irakasle, erabiltzaile eta gurasoak garenontzat lagungarria den web bat.  Bertan adin txikikoentzako atal bat aurkituko dugu.
https://www.osi.es/

OSI es un servicio de la Secretaría de Estado de Telecomunicaciones y para la Sociedad de la Información puesto en marcha por el Instituto Nacional de las Tecnologías de la Comunicación (INTECO). Como profesionales que tenemos relación con las TICs, como usuarios y como padres, no nos vendrá mal conocer este sitio para prevenir problemas derivados del uso inseguro de la red. Hay un apartado dedicado a la seguridad de los menores en internet.

2012-12-10

EUSKARAREN EGUNA BORDARIN

Nazioarteko Euskararen Eguna dela medio, aurten ere Talaia Ikastolako ikasleek zenbait ekintza berezietan hartu dute parte euskara gurea dela, eta zaindu behar dugula ohartzeko ahaleginetan.
 Egin diren jarduerak H.H.n zein L.H.n izan dira, eraikuntza bakoitzean haurren ahalmenei egokituz.
 Esan genuen bezala, aurtengo leloa: "Lehen hitza eta azkena euskaraz egizu dena"  izan da eta kantaren izenburua: "Egiozu euskaraz".
Girotzeko aukeratu dugun egoerari "Euskal Hitzen Basoa" izena jarri diogu. Zalantzarik gabe, ekintzarik ikusgarriena pasilloak zuhaitz dotorez apaintzea izan da.
Zuhaitza, gure Lurretik, Euskal Herritik, azaleratzen den hizkuntza litzateke; ondo zainduz gero bizia eta emankorra manten daitekeena.
Ikasleek, zuhaitzak egiteaz gain, norberarentzat esanguratsua den euskal hitza idatziz apaindu dute zuhaitza.
Horrez gain, irratsaio berezia egin da 5. mailako ikasle talde baten eskutik eta ikastolako maila guztietako ordezkariak izan ditugu beraien ahotsez "Kantu Kantari" saioa osatzen, hau da, eukal kanta klasikoen txokoa.
Esan beharra dago irakasleok ere gure hostoa zintzilikatu dugula sarrerako baso xumean euskara adin txikiko zein handikoen ardura dela adieraziz.
Hona hemen argazki batzuk:

  
                      

2012-12-05

2012ko DURANGOKO AZOKA

Bihar, abenduak 6, irekiko ditu ateak Durangoko Landako guneak, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioa hartzeko. Nestor Basterretxeak diseinatutako jantzi berria soinean hartuta eta barrua kultur produktu eta ekintzez beteta, gertu dago bisitariei ongi-etorria emateko. Domekara arte, abenduak 9, egongo da zabalik.
Irudian klik egin

2012-12-04

NOBEDADEAK!!

Egun hauetan liburu berri asko erosten ari gara zuentzako. Mediatekan buru belarri ari gara prestatzen zuek irakurri ahal izateko. Hauek dira batzuk. Denetatik dago: misteriozkoak, beldurrezkoak, fantasiazkoak, abenturazkoak... Gustukoak izango dituzuelakoan... ZUEN ZAIN GAUDE!!!

2012-12-03

2012-11-30

EUSKARAREN EGUNA TALAIAN

Datorren astean zehar, eta EUSKARAren EGUNA ospatzeko, zenbait ekintza antolatu dira eskolan. Gure leloa hauxe da:
"LEHEN HITZA ETA AZKENA, EUSKARAZ EGIZU DENA"
Eta hona hemen aukeratu dugun kanta:
"EGIOZU EUSKARAZ"


Liburu bat: HIZKUNTZAREN KEINUA

EUSKARAren EGUNA dela eta, Mediatekara iritsi berria dugun liburu eder bat aurkeztu nahi dizuet:'Hizkuntzaren keinua'  25 idazlek eta 26 ilustratzaile osatua.
 Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan, Hizkuntzaren keinua liburu kolektiboa kaleratu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz. Hona hemen zenbait adibide:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...