2012-10-30

LEONARDO INTERAKTIBOA

Los Códices Madrid I y II, la única obra de Leonardo da Vinci en España, una de las grandes joyas de la Biblioteca Nacional de España, ya es interactiva en Internet. A partir de ahora, cualquiera puede tener los dos cuadernos de trabajo de da Vinci –con su transcripción y traducción– en sus manos, dentro de un contexto intelectual y temporal, y acceder a contenidos multimedia que contextualizan la obra: música de la época, animaciones en 3D, herramientas de búsqueda, zoom de alta calidad, juegos…

2012-10-27

LIBURU BERRIAK!!!

Aste honetan liburu berriak ari gara prestatzen zuentzako. Oraingo honetan DESCLÉE editorialak atera berriak dituen bilduma batzuk eta iaz kaleratutako PIZTIEN ERRONKA, DINOSAUROEN KOBA  eta SCREAM STREET bildumen ale berriak ere.
Bilduma berriak:
MARMAR ETA KARKAR: 7 urtetik gorakoentzat. 3 troll-istorio liburu bakoitzean, baina... Kontuz! Liburu hauetan harrak, belarri zikinak, mukiak era zilbor iletsuak ageriko dira!
SPOOK SCHOOL: 8 urtetik gorakoentzat. Ongi etorri Spook Skoolera, buruan mamuak besterik ez dituzten ikastetxera!
BROWNIE KLUBA: 8 urtetik gorakoentzat. Ezagutu Katie, Ellie, Charlie, Jamila eta Grace. Bost lagun min  dira eta Brownie klubeko kide bihurtu berri dira!.
Hauetaz gain, PUNKI 1989-2008 komiki berria dugu non Punkiren pasadizo ezberdinak aurkituko dituzue. Ez dira bildu Punkiren abentura zoro guztiak, baina bai  horien eredu diren hainbat eta hainbat.

2012-10-26

2012-2013ko MALETA BIDAIARIAK

Gaur, urriak 26, Maleta Bidaiariak 3. mailako ikasleen etxeak bisitatzen hasia da. Urtero bezala, ostiraletan gela bakoitzeko haur bati emango zaio hurrengo ostegunean bueltatzeko.
Dakizuen bezala, barruan etxeko kide guztientzat  zerbait badago. Zuen gustukoa izango delakoan...

2012-10-25

MUNDUKO LIBURUTEGIAK

Egin dezagun bidai bat munduko liburutegien zehar. Ea gustatzen zaizkizuen!




Hala ere, edozein toki ona izan daiteke irakurketaz gozatzeko.

2012-10-22

IRAKURLE ONA IZATEKO, ZER EGIN DEZAKEZU?

Hona hemen IRAKURLE ONA IZATEKO zenbait aholku. Zuzen betetzen badituzu irakurle ona izatea lortuko duzu eta ikasketetan eta bizitzan asko lagunduko dizu. Adi irakurri eta betetzen saia zaitez!

Iturria: Leer. es

2012-10-09

IHITZA ALDIZKARIA WEBEAN

klikatu hemen
IHITZA eskola–elkarteari zuzenduta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako ingurumen hezkuntzako aldizkaria da. IHITZAk ingurumen–ikuspegia ikastetxeetako curriculumetan eta bizitzan txertatzeko baliabideak eta ideiak eskaini nahi dizkie unibertsitatez kanpoko irakasleei. Orain, web orrian, bertsio inprimatuaren edukiak eta gauza gehiago ere aurkituko ditugu: bibliografia gehiago, "link" gehiago, baliabide gehiago, esperientzia gehiago, eta abar.
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-ihitza/eu/

2012-10-04

INGELESA IKASTEKO TXOKOA/ ENGLISH CORNER

klik egin


Hona hemen ingelesa ikasteko zenbait helbide. Web hauetan, konturatu gabe, ingelesa aberastea lortuko duzue. Aukera anitza da: jolasak, bideoak, komikiak, marrazki bizidunak... Ez galdu denbora,  sartu eta aritu!
 www.rtve.es/infantil/series      www.rtve.es/infantil/           www.bbc.co.uk/children     www.disney.co.uk

2012-10-03

Bidasoa Txingudi eskualdea ezagutzeko modu berria 2.0 bisitari eta herritarrentzat

Bidasoa Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak www.bidasoa.mobi Web Mobile aurkeztu zuen abuztuan. Web aplikazio bat da, azken belaunaldiko telefono edo smartphone-etarako, eta Bidasoa Txingudi Eskualdeko informazioa gune bakar batean biltzen du. Horrela, herritarrek eta bisitariek Eskualdeko agenda, aisia eta leku interesgarriei buruzko informazio erabilgarria eskuratu ahal izango dute.
 iturria: irun.org
Hemendik aurrera gure blogearen ezkerraldean bere tokia izango du.

2012-09-25

MEKANOGRAFIA IKASTEKO METODO BAT

klikatu hemen
Hona hemen mekanografia ikasteko metodo bat. Gure etxeko txikiek egunero tartetxo bat eskaintzen badiote metodo honi, ohitura txarrak hartu baino lehenago,  mesedegarria izango zaie.
Teklatua behar bezala erabiltzeko, metodo honek jokoak eta ikasgaiak nahasten ditu ikaste prozesua atseginagoa eginez. Ezkerraldean ere aurkituko duzue lotunea.

2012-09-19

IKASTURTE HASIERAKO BULETINA. 2012-2013

Urtero bezala, ikasturtean zehar baliagarria izango zaizuen gure eskolari buruzko zenbait informazio bildu dugu liburuxka honetan. Dagoeneko zuen etxeetan izango da, baina blog honetan zintzilikatzea ere interesgarria iruditu zaigu.

Beti bezala, ezkerraldean dagoen zutabean aurkituko duzue

2012-09-16

LIBURUTEGIAK GONBIDATZEN ZAITU

Hona hemen Mariasun Landak liburutegiari eskainitako olerkia.  Ikasturte berria ondo hasteko oso egokia ikusten dudanez, gure blogean txoko bat eskaini nahi diogu.  Irudien gainean klik eginez, tamaina handian irakurtzeko aukera izango duzue.

  


2012-09-12

eta... OPORRAK BUKATU DIRA!

Bai, bai, Katxiporretako lagunek esaten duten bezala, oporrak bukatu zaizkigu. Gaur, dagoeneko jaiak pasata, denok gaude eskolan: irakasleak, ikasleak, jangelako langileak... elkar ikusiko dugu pasiloetan. Indarberrituta gatozela pentsatu nahi dut; eta, nahiz eta kanpoan dugun egoera oso ona ez izan ILUSIO ETA INDARREZ ekingo diogu ikasturte berri honi, ahalik eta atseginen egiten saiatuz.
ONGI ETORRIAK IZAN!! 

2012-06-27

Abesti bat: STAND BY ME (Gelditu nirekin)

Dagoeneko bloga itxita dago, baina guztiz itxi baino lehenago, askotan gogora etortzen zaidan kanta eskaini nahi dizuet. Hamaika bertsio ezberdin dituen kanta bat da eta hona hemen bi bertsio diferente... zeinekin gelditzen zarete? Zuek aukeratu! Eta orain bai, kantarekin, banoa... UDA ON BAT OPA DIZUET!

2012-06-26

OPORRENGATIK ITXITA

ITXITA
2011-2012ko ikasturtea bukatu zaigu.
Uda ikaragarri ona pasatzea espero dugu. Baina... ez ahaztu... garaia ezin hobea dela, beste gauza askoren  artean... irakurtzeko eta indarrak berritzeko.

Eta, noizbait, aspertuta bazaudete,  blog honetan baduzue zeregina: ipuinak, bitxikeriak, bideoak, zeuek eginiko lanak, etab.
Bitartean, aurtengo maskotari EMAIOZUE JATEN!!! 
ONDO PASA OPORRAK!!! 

2011-2012ko MEDIATEKAko ESTATISTIKAK

Iaz bezala, ikasturtea bukatuta dagoela, mediatekako erabilerari buruzko datuak ateratzea oso lagungarria da. Hona hemen interesgarriak diren zenbait datu:



klikatu hemen


Grafikoa ikusita, “Mamu Sorginkeria” eta “La montaña parlante” Knister eta  Stilton-enak, hurrenez hurren izan dira gehien mailegatuenak.



Klikatu hemen

  Goikoari lotuta dago. Stilton lehendabizikoa eta bigarren postuan Knister; “Kika Super-sorgina”-ren bildumakoak. Hirugarren postuan Pavanello, Bat Pat bildumarekin.




Klikatu hemen
 Aurreko urteetan ikusi genuen 4. mailko ikasleak izan zirela gehien irakurtzen zutenak. Aurten, nahiz eta 4. Cko gela izan gehien irakurri duena, atzetik datozenak, 3. mailakoak direla ikusten dugu. Beraz aipatzekoa da gure ikasle txikiek aurten hartu duten mediatekara etortzeko ohitura. 


 
Klikatu hemen

Iaz bezala, aurten ere oso nabarmena izan da neskak eta mutilen arteko aldea irakurketari dagokionez. Grafiko honetan % 78,99 neskak dira eta % 21,01 mutilak. Honek pentsa arazten gaitu... Nola zuzendu?



Eta bukatzeko esan behar da ikasturte honetan 7000 mailegu inguru egin direla TALAIA BORDARI mediatekan. Balorapena OSO ONA da, ZORIONAK irakurle guztiei.

2012-06-20

IRAKURTZEKO UDA-UN VERANO PARA LEER

Gida ikusteko, klikatu hemen
  Hirugarren urtez segidan, 2012ko uda honetarako familia osoarentzako liburu sorta bat proposatzen dute Donostia Kulturako liburutegiek. Aurten, bertsio digitalean bakarrik aterako da argitara gida, eta gurasoek, hezitzaileek... begiratu bat eman ahal izango diozue, baita irakurri eta inprimatu ere. http://www.donostiakultura.com/images/publicaciones/2012Irakurtzeko_uda.pdf

IRAKURLERIK HOBERENAK

2011-2012ko ikasturtean bukatzear dagoela nortzuk izan diren mediatekatik liburu gehien irakurri dituenak  hauexek izan dira:
  • 3. maila: MADDI AGINAGALDE
  • 4. maila:TAMARA NAVAL
  • 5. maila: MADDI IRIDOI
  • 6. maila: JON ANDER BEROZ
Gogoan izango duzue iazko irabazle  guztiak, neskak izan zirela. Aurten behintzat, badugu mutil bat , gaitzerdi!
Hala ere, honek ez du esan nahi estatistikak aldatzen ari direnik... Hemendik gutxira ikusiko dituzue estatistiken emaitzak...
ZORIONAK !!

2012-06-18

GURASOEN ABENTURAK

Eta hau da ikasturte honetan, familia guztien parte hartzearekin, lortu dugun emaitza. Oso aukera anitza eta aberatsa izan dugu, baina tamalez, guztiak jasotzea ezinezkoa zaigu eta, iaz bezala, gela bakoitzeko bi lan jaso ditugu hemen. Talaia Bordari mediateka eta eskolatik eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztiei, zuei esker gauzatu baita lan hau.

2012-06-15

2012-06-14

CUENTOS PARA ANTES DE DESPERTAR. LOS COLORES.

Nunila ipuin kontalari bat da, berari gustatzen zaio "cuentista" deitzea. Bere ipuinak umore eta magiaz beteta daude, baina, zenbait gairi buruz gogoeta egiteko balio dute. Guretzat ezaguna da "LA CENICIENTA QUE NO QUERÍA COMER PERDICES" edo euskaraz, "MARIZIPRISTINEK EZ DU ZORIONEKO GALEPERRIK NAHI". Oraingo honetan "CUENTOS PARA ANTES DE DESPERTAR" liburua ekartzen digu. Liburu honek dituen ipuinen artean LOS COLORES" ipuina aurkituko dugu. Ea zuen gustukoa den!... Datorren ikasturterako mediatekan izango da.

2012-06-11

MALETA BIDAIARITIK SORTUTAKO LIBURUAK

Apalategi honetan, ikasturtean zehar 3. mailan egindako MALETA BIDAIARIAren ekintzaren emaitzak bildu ditugu. Liburu bakoitzaren gainean klikatuz gero, astez aste, maletaren barruko koadernotxoan idatzi dituzuen istoriotxoak irakur ditzakezue. Guraso guztiei eskerrik beroenak zuen parte hartzeagatik, ezin hobea izan baita. MILA ESKER ere zuen kritikengatik

2012-06-06

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN (4)

Hauek dira 3. mailako ikasleek 5. mailako ikasleentzako prestatu dituzten ipuinak. Momentuz bi saio izan dira, Lehenengoan 3. Eko ikasleak 5. Ako ikasleekin egin zen; eta bigarrena, gaur goizean gauzatu da 3. A eta 3. Bko ikasleek 5. Bko ikasleei, hirukoteak osatuz, irakurri dietelarik. Ekintza hau oso positiboa izan da eta ikasle guztiek oso ondo pasa dute. ZORIONAK eman behar dizkiegu txikitxoei OSO ONDO prestatu baitute irakurri beharreko ipuina. Hona hemen argazki batzuk:

2012-06-01

GURE BLOGA HIZKUNTZA GUZTIETAN

BLOGGER-ek zerbitzu berri bat eskaintzen du: ITZULTZAILE bat.
Honi esker, gure bloga hizkuntza ezberdinetan irakurtzeko aukera izango dugu.
 Hemendik aurrera blogaren eskuinaldean, egutegiaren azpian, leihatila berri bat izango da: ITZULTZAILE/TRADUCTOR deiturikoa.
Espero dugu zuen laguntzakoa izatea.

2012-05-29

MUNDUARI BUELTA EMATEKO (ekainak 8)

Gehienetan publizitateaz nazkatuta eta nekatuta gaude; baina noizean behin, sorpresak hartzen ditugu. Eta hau izan da , hain zuzen, ondoko bideoarekin gertatu zaidana. Nahiz eta hemen eskatzen dena zehatz-mehatz ez bete, ezinbestekoa den zerbait eskatzen digu. Eta ez badugu lagundu behar... gutxienez... EZ DEZAGUN OZTOPORIK JAR!!!
Besteei laguntzeak ondo sentiarazten gaitu . Gustatu zait!

LUR Entziklopedia sarean denon eskuragarri

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.

www.euskara.euskadi.net/lur-hiztegia eta www.euskara.euskadi.net/lur-entziklopedia. 
Bi helbide horiek kontuan hartu beharko ditugu, hurrenez hurren, Lur Hiztegi Entziklopedikoaeta Lur Entziklopedia Tematikoa sarean topatu nahi baditugu.

Lur Entziklopedia Tematikoak, Entziklopedia orokor baten berezko egitura izanik, Euskal Herriari buruzko bost liburuki eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi liburuki ditu. Beraz, paperezko formatuan eskuragarri izan den corpusa digitalizatu da eta, orain, Interneten kontsulta daiteke.
Hortaz gain,  gogoratukoko dugu, aurten, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Lur Hiztegiko eta Lur Entziklopedia Tematikoko 11.000 artikulu egokitu eta eguneratu dituela Wikipedian argitaratzeko.
Fuente: eskola 2.0
Hemendik aurrera, gure blogean aurkituko dituzue eskubiko zutabean.

2012-05-28

WEB BAT: "LEO LO QUE VEO"

http://www.leoloqueveo.org/
 Web hau Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat pentsatuta dago.  Dituen edukiak eta aktibitateak deskarga daitezke libre eta doan baitira. 
Atal ezberdinak aurki ditzakezue:
  •  LEO LO QUE VEO: Ingelera eta gaztelera ikasteko oinarrizko hiztegi bisuala.
  • EL COMICOMIO: Lehen Hezkuntzako ikasleak komikiaren mundura hurbiltzen ditu.
  • ¡A MIS PELÍCULAS!: Zineari dedikatua
  • ...


2012-05-24

MEREZI DU

Bideo hau Pazifikoan dagoen irla batean grabatua da, beste kostaldeetatik 3200 kilometrotara. Irla honetan hegaztiak izan ezik, ez da inor bizi. Arretaz ikusi
Bideoa ikusteko klik egin
Gure inguruan gertatzen ari denaren ardura dugu denok. Ez da hain zaila.

Ipuin kontalaria: LUR USABIAGA

Atzo, hilak 23, bostgarren mailako ikasleek Lur Usabiaga ipuin kontalariarekin egoteko aukera izan zuten.Goizeko 9:00ak ziren, erdi lo sartu ziren baina berehala Lurrek esnatu zituen eta ikasleek, ipuinean murgildu eta parte hartzeko aukera izan zuten. Oso saioa atsegina izan zen. Primeran pasa genuen. MILA ESKER LUR!!

Ipuin bitxi bat: EL GLOBITO ROJO

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...