| MALETA BIDAIARIA |
Mediatekan prestatutako maletak dira, hirugarren mailako ikasle eta haien gurasoentzat antolatu direnak. Ekintza honen bidez lortu nahi dugu:
- Eskolako liburutegia etxeko kide guztiei (guraso, anai-arreba, aitona-amonak) hurbiltzea.
- Senitarteko guztiak inplikatzea irakurketara animatze prozesu honetan, behar diren baliabideak eskainiz.
- Liburu mota ezberdinak (informaziozkoak, fikziozkoak,…) ezagutzeko aukera ematea.
- Gure eskolako ikasleengan irakurtzeko ohitura indartzea.