2015-11-03

TXALAPARTA

Urriaren 3oean hirugarren mailako ikasleak Txalapartaren inguruko hitzaldi-entzunaldia izan zuten. Ikasleak oso gustura aritu ziren eta gauza asko ikasi zituzten.

MARGOLANAK

Hona hemen laugarren mailako ikasle batzuk egindako margolanak. A ze artistak!!

2015-11-02

2015-2016ko BIDAIARIAK

Pasa den ostiralean, ikasturte honetako maleta bidaiariak hirugarren mailako ikasleen etxeetara bidaiatzen hasi ziren.
Aldez aurretik MILA ESKER ekintza honetan  parte hartzen duzuen ikasle eta guraso guztiei.

2015-10-30

HALLOWEEN...ARIMEN GAUA...

Azken urte hauetan gero eta ezagunagoa eta hedatuagoa dago festa hau gure artean, eta kanpotik inposatutako gauza berria bezala jotzen dugu batzuk. Baina, euskal ohituran, gure aurrekoek ere "ARIMEN GAUA" ospatzen zuten.



IZUAREN ETXEA IZANGO DA SAINDUAN LARUNBATEAN 
"Hondarribiko Saindua Udal Gaztelekua  ere ospitalea izango da bihar, hau ere berezi samarra. Garai batean baserri izandako eraikinaren beheko solairuaren erdia ospitalez mozorrotuko dute, eta beste erdia kanposantua izango da. 12-18 urtekoek bisitatu dezakete bihar Hondarribiko Izuaren Etxea, 17:00etatik 20:30etara. Hilabetea daramate prestatzen eta gaur muntatuko dute, Santa Maria Madalena arte tailerraren laguntzarekin. Iaz bezala, beldurrezko makilajea ere landu dute Santa Maria Madalenakoekin."



2015-10-27

joko bat: ZERUTIK BEGIRA

Hona hemen Gipuzkoa gehiago ezagutzen lagunduko digun joko berri bat: ZERUTIK BEGIRA, antzara jokoaren oinarrituta.
Sartu, irakurri arretaz agertzen zaizkizun testuak eta erantzunak eman.

http://www.zerutikbegira.com/

2015-10-23

LIBURUTEGIAREN EGUNA/DÍA DE LA BIBLIOTECA


Bihar, urriak 24, Liburutegiaren Eguna ospatzen da.
Hona hemen aurtengo edizioaren kartela eta pregoia.
Kartelaren ilustrazioa Leticia Ruifernandez-en esku egon da aurten  eta pregoia, Diego Arboleda idazleak, idatzi du.





2015-10-22

2015-10-21

2015-10-19

KARRAMARRO ALDIZKARIA

Hona hemen KARRAMARRO eta KARRAMARRO TXIKI aldizkariak era digitalean.
Esteka hauetan argitaratu diren aldizkarien ale guztiak ikusgai dituzue. Oso ondo dakizuen bezala aldizkari honetan bitxikeriak, lehiaketak, esperimentuak, eskulanak, teknologia... eta askoz gauza gehiago duzue

2015-10-16

"IPUINAK ENTZUN" APP

Hemen dute gurasoek lehenengo APP ipuinak entzuteko euskeraz.
Hemen entzun ditzakezu ipuin klasikoak zure umeekin zuzenean.
Hain zuzen ere honako ipuinak entzun daitezke:
Hiru Txerritxoak, Ahate Itsusia, Sirenatxoa, Txanogorritxu, Berunezko Soldadutxoa, Emperadoren traje Berria, Otsoa eta 7 antxumeek, Edurnezuri, Hamelingo Txirularia, Hansel eta Gretel.
Ipuinak Grimm anaiak eta Hans Christian Andersen -ak dira eta euskaraz daude guztiak.

Plataformak: Android,




Aqui está la primera aplicación gratis para escuchar cuentos en euskera. Los padres tienen la opción de escuchar con sus niños los cuentos clásicos como “Hiru txerritxoak”, “Ahate Itsusia”, “Sirenatxoa”, “Txanogorritxu”, “Berunezko Soldadutxoa”, Enperadorearen traje Berria”, “Otsoa eta 7 antxumeak”, “Edurnezuri”, “Hamelingo Txistularia”, “Hansel eta Gretel”.
Los autores de los cuentos son los hermanos Grimm y Hans Christian Andersen.

2015-10-15

ipuin bat: NOLA DASTATU ILARGIA

Ilargi betea bezain borobila eta goxoa da liburu hau. Oihaneko animaliek irakaspen bat dute guretzat: partekatutako gauzek askoz zapore hobea dute beti.


2015-10-14

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2015

2015eko Euskal Literatura sarien  irabazleak honako hauek izan dira: 

LITERATURA NOBEL SARIA 2015

Svetlana Alexijevitx-ek, idazle eta kazetari bielorrusiarrak, eraman du aurtengo saria, Txernobyli eta II. Mundu Gerrako emakumeei buruz egin dituen lanei esker.

2015-10-09

Zinea: MAGIAREN ETXEA

Bihar, hilak 10, larunbata, Itsas Etxea auditoriumean "MAGIAREN ETXEA" animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango duzue.
 Jabeek kalean utzitako katakume bat noraezean dabil, eta ekaitzetik babesteko, etxe batean sartuko da. Etxea, baina, tramankulu bitxiz beteta dago, jabea mago agure bat baita. Hark harrera beroa egingo dio animaliari, baina etxeko gainerako lagunek ez dute begi onez hartuko. Magiaren etxean bere lekua egin beharko du katakumeak


Ordua: 18:00 
Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma
.


2015-10-05

"MINTZALAGUNA" MARTXAN

 Hondarribiko Udalak Mintzalaguna egitasmoa antolatu du Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

Euskara praktikatu nahi baduzu...
"MINTZALAGUNEK  ZUREKIN HITZ EGIN NAHI DUTE" 
Animatu eta Eman ezazu izena!!

 Izen ematea: urriaren 5etik 15era

 Informazioa


2015-10-01

OPARI BAT

Erakutsi nahi dizuet aurreko ikasturtearen bukaeran egin zidaten oparitxoa. Liburuxka bat:
"GAUR ETA EGUNERO GAUZA POLITAK ESAN NAHI DIZKIZUT ETA ZURE BIZITZA ALAITASUNEZ JOSI!"
Bertan jartzen duen bezala, "Oparitzeko 50 sentipentsamentu"
Benetan polita! Orri bakoitzean marrazki bitxi bat eta aldamenean estimatzen ditugun pertsonei, maiz, esatera ausartzen ez garen hitz edo esaldiren bat.
Liburua irakurritakoan, zein gutxitan horrelakoak esaten ditugun ohartzen gara.
Hona hemen adibide batzuk:



"Niregandik onena ateratzen didazunei
Barrea eragiten didazunei
Ezinbestekoak zareten pertsonei
Nire sugarrei. Nire argi printza ederrei...
Zuri xoletea zarelako!!
Eeeeegunon mundo!!
 "Hey ho!
Eman dezagun gurean dugun onena.
Lan taldean egin dezagun.
Irrifar batekin.
Gogoz beteak. 
Gure bihotza jokoan jarriz.
Hey ho!
Eman dezagun gurean dugun onena.
Ilusioarekin.
Konfidantzarekin.
Ikasketetan, lanean. Bilaka bazabiltza.
Zure Bidean, zure ametsetan. Ikasketetan
Lanean. Zure alderik hoberena eskeini ezazu.
Hey Ho!
                                    Eeeegunon mundo!! 

Honekin batera, MUXOTE POTOLO BATek egindako beste liburu bat gogoratu nahi dugu: MEZUTXOA BOTILAN. Hau ere izugarri polita:
 

DIEZ INFOGRAFÍAS PARA EVITAR LAS FALTAS ORTOGRÁFICAS

INFOGRAFÍAS
La ortografía es una de las grandes asignaturas pendientes de muchos estudiantes. Las faltas de ortografía pueblan textos, redacciones y exámenes, y espantan a padres y profesores por igual. En algunos casos, estos errores se convierten en virales en la Red. Para bien, como en este proyecto de la escuela Juan de Valdés de Madrid o en esta divertida iniciativa espontánea, o para mal, como en esta extensa lista de vergüenzas de la lengua española. Los estudiantes no se dan cuenta de lo importante que es escribir con corrección para su futuro laboral. Por eso, presentamos diez infografías que les ayudarán a memorizar algunas de las principales reglas de ortografía y a escribir sin tacha sin apenas darse cuenta.


2015-09-23

UDAZKENA

Gaur, hilak 23, asteazkena, udazkenean sartuko gara hamar eta erdiak aldera. Adituek esan dutenez, epela eta euritsua izango da. Espero dugu oso gaizki ez portatzea, horretarako negua baitugu. Urtero bezala, ONGI ETORRIA eman nahi diogu udazkenari kanta batekin:

2015-09-21

HONDARRIBIKO HITZAK

Aurrean duzuen lana, 2013/2014. ikasturtean EUSKARAREN EGUNEAN egindako ekintzaren emaitza da. Egun hartan, ortzadar eta eguzkiez apaindu ziren eskolako paretak lelo baten pean: "HAINBAT KOLOREZ EUSKARA AHO BATEZ". Ondoren, irakasle eta ikasleek, familian jasotako hitzak (Hondarribiko hizkera)itsatsi genituen marraztutako ur-tanten gainean, horma irudi bat osatuz.
Seguru, hau ez dela lan zehatz eta bete-betea izango baina, hau da, guk intentzio hoberenarekin, dokumentu honetan bildu duguna eta zuen gustukoa izatea espero dugu. Agur beroa


El trabajo que tenéis delante , es el resultado de la actividad realizada el curso 2013/2014 con el motivo del DIA DEL EUSKARA. Se decoraron las paredes del centro con arcos iris y soles bajo el lema "HAINBAT KOLOREZ EUSKARA AHO BATEZ". A continuación, profesores y alumnos pegamos sobre gotas de lluvia las palabras, del vocabulario de Hondarribia, recogidas en las familias. Seguramente, este no es un trabajo completo y exacto, pero lo que hemos recogido en este documento está realizado con nuestra mejor intención y esperamos que sea de vuestro agrado. Un saludo.

2015-09-18

DONOSTIA ZINEMALDIA 2015/FESTIVAL DE CINE 2015

63. Donostia Zinemaldiak haurrentzat bereziki hautaturiko film sorta bat eskaintzen ari da, guztiak euskarara bikoiztuak (Zineuskadiren parte-hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren barruan).
Goizero, Belodromoan, haurrentzako zinema saioak izaten dira, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programari esker.
Gaur, "ASTERIX: JAINKOEN EGOITZA" filma izango da ikusgai eta Talaiako ikasleak, beste batzuen artean, han izan dira.

La 63 edición del Festival de San Sebastián presenta una selección de películas especialmente pensadas para el público infantil, todas ellas dobladas al euskera gracias la colaboración de Zineuskadi dentro del programa Zinema Euskaraz.
Hoy, los alumn@de Talaia han acudido al velódromo para ver la película "ASTERIX. JAINKOEN EGOITZA" 

2015-09-14

IKASTURTE HASIERAKO BULETINA/BOLETÍN DE COMIENZO DE CURSO

Talaia Eskolako irakasleria osatzen dugunok, gure agurrik beroena luzatu nahi dizuegu ikasturte berri honetan. Urtero bezala, buletin honetan, ikasturtean zehar baliagarria izango den informazioa jaso dugu eta blog honetan ere finko geldituko da ezkerreko zutabean, zuek kontsulta ahal izateko, . 

Como en años anteriores hemos recogido en este boletín información a tener en cuenta en el comienzo y a lo largo del curso 2015-2016.
Se os hará llegar y quedará fijo en la columna de la izquierda de este blog.
Todo el personal que forma Talaia Eskola os manda un afectuoso saludo.

ESKOLARA BUELTA/VUELTA AL COLE

Gaur Irailak 14,  2015-2016 ikasturtea hasi dugu. Oporraldi luze baten ondoren eta herriko jaiak pasata, gogotsu eta ilusioz bueltatzen dira gure ikasleak. 
Buelta arinagoa egiteko, eguraldiak lagundu digu.
Kanpoan euria ari du. Horrela pittin bat errazagoa egin zaigu denoi.
ONGI ETORRIAK!!! 


Hoy, 14 de septiembre hemos dado comienzo al curso 2015-2016. Después de un largo periodo vacacional y de las fiestas, nuestros alumn@s han vuelto con fuerza y con ilusión.
La climatología nos ha ayudado a hacer la vuelta más fácil. En la calle, llueve. Así ha sido un poco más llevadero.
BIENVENID@S!!!

2015-08-22

FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA

Ikasturtearen azken egunetako martxa handia izan zenez, blog honetan lan interesgarri bat jartzea ahaztu egin zitzaidan. Urtero bezala eta Liburauaren Eguna dela eta, ekintza honetan eskolako kide guztiok parte hartu genuen eta, hemen duzue emaitza. Liburuxka kurtso bukaeran banatu zen baina, nola ez, mediatekako blogean bere tokia behar zuen. Berandu baina... MILA ESKER PARTE HARTU DUTEN GUZTIEI! Debido a la marcha acelerada que solemos tener a final de curso, se me olvidó poner en este blog un trabajo muy importante . Como todos los años con motivo del Día del Libro, todos los miembros de Talaia participamos en esta actividad y aquí tenéis el resultado de este curso. MUCHAS GRACIAS A TODOS LOS QUE HABÉIS PARTICIPADO.

2015-08-14

ESAERA BITXIAK/REFRANES CURIOSOS

Hona hemen entretenitzeko hainbat esaldi. Hauek ez dira guk ezagutzen ditugun esaera zaharrak, baina egia borobilak esaten dituzte.

2015-07-06

X.HONDARRIBIA BLUES JAIALDIA

HONDARRIBIA BLUES-aren HIRIBURUA Lau egunetan zehar Hondarribia blues-aren hiriburu bihurtuko da. Uztailak 9til 12ra arte.

Munduko talde hoberenak izango dira bertan eta bazter guztietan musika mota hau entzuteko eta gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Kontzertuak, dohanik.

JAIALDIAREN EGITARAUA
iturria: hondarribia.org

Hondarribia capital del Blues Durante cuatro días se convertirá Hondarribia nuevamente en la capital del Blues entre el 9 y 12 de Julio.
 Las mejores bandas inundarán todos los rincones de la villa con casi veinte conciertos, todos gratuitos.  

2015-07-03

OPORRAK

Oporretan gaude, bai, baina noizean behin, blog honetara bueltatuko gara zerbait kontatzera...
ONDO PASA ETA BATERIA KARGATU!!!

BIBLIOPORRAK 2015

Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin, “Biblioporrak” udarako irakur gida plazaratu du.
Adin guztietarako gomendatutako musika, liburuak eta pelikulak aukeratu ahal izango dituzu.

2015-07-02

HAUR MIRARIAK/NIÑOS PRODIGIO

Haur bat jostailu denda batean... Aspertuta...
Bideo honek ez du komentariorik behar. Hobe da ikustea.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...