2015-04-15

GOGOAN DUZU...?/ ¿TE ACUERDAS DE...?

Goizean lehengusina batek bideotxo hau bidali dit eta zuekin konpartitu nahi dut.
Denborarekin gauza asko aldatu egiten dira; baina... GUZTIAK EZ!!

iturria: Rinconcito de luz
He querido compartir este pequeño video que me ha enviado mi prima.
Muchas cosas cambian con el paso del tiempo; pero...NO TODAS!!

altxor bat: PRINTZE TXIKIA

Hona hemen hirugarren mailako ikasle batek etxetik ekarritako altxorra. "Printze Txikia" liburua hamabi hizkuntza ezberdinetan. ZORAGARRIA BENETAN!! Gure mediatekatik eskerrik beroenak Ainhoa Camacho-ren familiari bilduma bitxi hau erakusteagatik, eta ... ZORIONAK!!
Liburu osoa euskaraz irakurtzeko aukera.
"Printze txikia" hizkuntza guztietan
 
  Hoy os queremos enseñar este pequeño tesoro que nos ha traído una alumna de tercero. "El pricipito" en doce idiomas diferentes. Desde la mediateca queremos agradecer a la familia de Ainhoa Camacho por habernos enseñado esta preciosa colección. FELICIDADES!!  
"El principito"en todos los idiomas.

2015-04-10

BARBANTXO ANTZERKIA


Eta Aste Santuko oporrak ondo bukatzeko... ANTZERKIRA!

Bihar, apirilak 11, Irungo Amaia Kultur Zentroan, 17:00etatik aurrera "Barbantxo" antzerki 3D ikuskizuna eskainiko da euskaraz "LogelaMultimedia" taldearen eskutik.
Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria egin eta eramango dio. Amak Barbantxori 3D-ko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arrisku uneetan hobeto ikusteko.
Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu. Interakzio honek mundu harrigarri bat. iragartzen du, interakzio hau baita 3D-ko irudi garaikideen eta ilustrazio tradizionalaren arteko zubia.
informazio gehiago: irun.org 


 
Y para terminar bien las vacaciones... AL TEATRO!
Mañana sábado, día 11, en el Centro Cultural Amaia a partir de las 5 de la tarde "LogelaMultimedia"  ofrecerá la obra en 3D "Barbantxo".

La ama está enferma en la cama y el pequeño y revoltoso Barbantxo ha preparado la comida para el padre y se la va a llevar.

La ama le da a Barbantxo unas gafas 3D para que vea mejor los momentos de riesgo que pudieran aparecer por el camino.
En el mismo momento que Barbantxo se ponga las gafas, el público hará lo mismo. Esta interacción descubrirá un mundo maravilloso, pues esta interacción supone un puente entre las imágenes contemporáneas 3D y la ilustración tradicional.

2015-04-03

LIBURUAREN EGUNA MARTXAN/EL DÍA DEL LIBRO EN MARCHA

Urtero bezala eskolako Liburuaren Eguna prestatzen ari gara. Fantasiazko pertsonaiak da aukeratu dugun gaia eta horrela deitu diogu:
"FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA". Hona hemen aurrerapen txiki bat:

Como todos los años nos estamos preparando para el Día del Libro. El tema elegido ha sido los personajes fantásticos y así lo hemos llamado: " EN UN MUNDO DE FANTASÍA". Aquí tenéis un pequeño adelanto.

2015-04-02

apirilak 2: HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA/DÍA INTERNACIONAL DEL LIBRO INFANTIL


 1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Aurtengo mezua  Marwa Al Aqroubi-k idatzi du eta Iñaki Mendigunek egin du itzulpena.

Leloak horrela dio: "KULTURA ASKO, ISTORIO BAKARRA"

"Hainbat hizkuntzatan mintzo eta
jatorri askotarikoak gara,
hala ere, istorio berberak partekatzen ditugu".
Nazioarteko istorioak… folklore-istorioak,
istorio berbera da guztioi kontatua
hainbat ahotsetan
hainbat koloretan
eta hala ere ez da aldatzen…
Hasiera…
korapiloa…
eta amaiera.
Istorio berbera da guztiok jakin eta maite duguna.
Guztiok entzun dugu
hainbat bertsiotan, hainbat ahotsek kontatua,
eta hala ere beti berbera.
Heroia… printzesa… eta bilaua.
Ez du axola beraien hizkuntzak,
ezta beraien izenak
edo aurpegiak ere.
Beti berbera da.
Hasiera,
korapiloa
eta amaiera.
Beti heroi hura… printzesa hura eta
bilau hura,
gizaldiz gizaldi aldatu gabe.
Konpainia egiten digute,
ametsetan xuxurlaka aritzen zaizkigu,
lo harrarazten digute goxo-goxo.
Haien ahotsak aspaldi isildu ziren,
baina gure bihotzean bizi dira betiko,
misterioaren eta irudimenaren zelaian
elkartzen gaituzte-eta,
kultura ezberdin guztiak istorio bakar batean urtuz".

Idazlea: Marwa Al Aqroubi
Itzulpena: Iñaki Mendiguren
Sarah J. Turtle.
  Castellano     

2015-03-23

GURE BILDUMAK/NUESTRAS COLECCIONES

http://edu.symbaloo.com/home/mix/13ePLPjTR4
BALIABIDEAK



Gure blogean, egunez egun argitaratzen joan garen hainbat baliabide eta atsegin zaizkigun bideoak biltzea interesgarria iruditu zaigu bi webmix hauetan. Horretarako SYMBALOO erabili dugu.

Zuen gustukoak izango direlakoan, hona hemen gure bildumak:







http://edu.symbaloo.com/home/mix/13ePLQ6XIA
ATSEGIN ZAIZKIGUNAK



Os presentamos en estos dos webmix una colección de recursos y de videos que hemos ido recogiendo día a día en nuestro blog. Para ello hemos utilizado el programa SYMBALOO.

Esperamos que os gusten.


2015-03-20

UDABERRIA IRITSI DA!/ LLEGA LA PRIMAVERA

Astronomoek diotenez gaur, martxoak 20, goizeko 6:14tan hasi da udaberria. Euskalmetek "berotsua eta prezipitazio normalekoa edo pixka bat euritsuagoa izan daitekeela" aurreratu du. Negua pasa ondoren, udaberria itxaropenarekin eta garai berriekin lotzen dugu. Batzuentzat alergia, azkura eta begi gorrituen sasoia ere bada, baina horrekin batera inguruko landareak loratzen ikustea, kukuaren lehen agurra entzutea eta arratsalde luzeak datoz. Gaurtik aurrera, eguzkiak hamabi ordu baino gehiagotan berotuko du lurra eta, eguerdian, gero eta gorago azalduko da, ekainaren 21ean punturik gorenean egon arte. Goza dezagun bada!




 Según los astrónomos hoy 20 de marzo a las 6:14 de la mañana ha comenzado la primavera. La agencia Euskalmet adelanta que será algo calurosa pero también lluviosa. A pesar de las alergias, los picores, los ojos enrojecidos...merecerá la pena ver florecer las plantas y alargar los días.

2015-03-16

GURE ARTISTAK

Hau irudimena eta trebetasuna gure bi lagun hauek dituztenak!! Begira zer ekarri diguten fruta ezberdinak erabiliaz!! Hontza anana, sagar, mahats... eta trikua, udare eta mahatsez eginak.

2015-03-12

ANTTON KAZABON BORDARIN

Atzo, hilak 10, Antton Kazabon idazlea laugarren mailako ikasleekin egon zen mediatekan. Oso saio atseginak izan ziren eta oso ondo pasa genuen denok. Ttantto, Momolo eta Elurretako Leopardoaren bila izan dira ikasleek irakurri dituzten liburuak. Berarekin gustura aritu ginen: mihia trabatzeko aho-korapiloen lehiaketa, asmakizunak... eta hainbat argibide eman zigun eskupilotan aritzeko... MILA ESKER ANTTON!!

2015-03-10

Bitxikeriak: GAIZKI EGITEN ARI GAREN 10 GAUZA

Bideo honetan bururatzen ez zaizkigun trikimailuak ikusteko eta ikasteko aukera dugu. Egunero egiten ditugun gauzak dira baina gaizki eginak! Seguru nago baten batek harrituta utziko zaituela!!
Egia esateko niri gehien gustatu zaidana baratxuriena izan dela, baina orain probatzera noa... Esango!!

  En este video podemos ver y aprender unos cuantos trucos que nunca se nos hubieran ocurrido para realizar una serie de cosas cotidianas y que normalmente hacemos mal. Seguro que más de uno os gustará. A mí particularmente el de los ajos me ha llamado la atención pero... habrá que probarlo.

2015-03-09

olerki bat: EL RENACUAJO PASEADOR

3. B gelako Luciaren amak, maletako koadernoan, Rafael Pombok poeta kolonbiarraren olerki polit bat idatzi digu. Mila esker!!
Hona hemen marrazki bizidunetan.

Hemos conocido esta poesía del poeta colombiano Rafael Pombo gracias a la ama de Lucía de 3. B que nos la  ha escrito en el cuaderno de la maleta viajera. Muchas gracias!!
Lo hemos encontrado en dibujos animados.

2015-03-06

martxoak 8: EMAKUMEAREN EGUNA

Datorren igandean, martxoak 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.

1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.
iturria: Wikipedia

 

Argi dagoena da eman ditugun pausuak handiak izan arren, ez direla nahikoak izan berdintasunera iristeko. Gaur bertan irratian eman dute berria entzun edota irakurri besterik ez dugu egin behar. Hona hemen:

"Las mujeres soportan una doble brecha salarial: respecto a los hombres y también entre ellas en función de si son madres o no. Así, el sueldo de las españolas es un 17% más bajo que el de los varones y, si tienen hijos, ganan de media un 5% menos que las que no tienen."


  • En las diferencias salariales influye el número de hijos y si son niñas o niños
  • "La maternidad está penalizada por la sociedad", asegura la organización
  • Según la OIT, la igualdad salarial no se alcanzará hasta dentro de 71 años
  • Deberían ganar más que los hombres, si se atiende a factores explicables"
iturria: rtve.es
Hona hemen  emakumearen bilakaera Disney-ren ipuinetan:




2015-03-05

2015eko KORRIKA

 Hilaren 19an Urepelen hasiko da hemeretzigarren  Korrika; euskararen lurraldea zeharkatu eta euskararen alde 2.500 kilometro egin ostean, Bilbon bukatuko da lasterketa.

 Aurtengo leloa:  EUSKAHALDUN!


Hondarribitik martxoaren 22an, igandea, goizeko 6:09an pasako da  eta
Korrika Txikia martxoaren 13an izango da goizeko 11:00tan Arma Plazan, Santiago kalean amaitzeko. 

HAN ELKARTUKO GARA DENOK!!..


Hemen duzue aurtengo kanta: DENOK KORRIKARA!



Hona hemen bideo interesgarri bat: EUSKARAREN MISTERIOA 
El próximo día 19 se celebra la décimonovena edición de la KORRIKA Comenzará en Urepel para terminar en Bilbao después de recorrer 2500 kilómetros y bajo el lema: EUSKAHALDUN!
Por Hondarribia pasará el domingo 22 a las 6: 09 de la mañana. La Korrika txikia se celebrará el viernes día 13 a las 11 de la maña para terminar en la calle Santiago.

2015-02-27

ASKI DA!!!


HIZTEGI FROGA/ PRUEBA DE VOCABULARIO

 “Hiztegi proba” euskararen ezagutza neurtzen duen bitartean hitz berriak ikastea ahalbidetzen duen joko berria.
Zenbat hitz ezagutzen dituzu euskaraz? Proba honetan 4 bat minututan zure hiztegi maila gutxi gorabehera nolakoa den jakingo duzu eta gainera ikerketa zientifikoan aurrera egiten lagunduko duzu. Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroaren eta Euskara Institutuaren (UPV/EHU) erreminta.

http://hiztegia.bcbl.eu/
Irudian klik egin
 HIZTEGI FROGA es una herramienta que nos ayuda a conocer en 4 minutos el nivel de nuestro vocabulario en euskera y que nos permite conocer palabras nuevas

 http://hiztegia.bcbl.eu/

2015-02-25

IPUINEN IRAKASKIZUNAK/ ENSEÑANZAS DE LOS CUENTOS

 Gaur, besteetan bezala, Jorge Bucay-en ipuin bat ezagutarazi nahi dizuet, erabat ados bainago ipuin honek adierazi nahi duenarekin: IPUINEN GARRANTZIA.
 "CUENTOS PARA PENSAR" eta "DÉJAME QUE TE CUENTE" liburuak dira, beste batzuen artean,  nirekin beti egongo diren liburuak  hainbat eta hainbat bizitza egoera, ipuinen bidez argi agertzen direlako eta garbi ulertzen laguntzen digutelako. 
Horrela dio:

CINCO VIAJERAS


A las puertas del cielo llegaron un día cinco viajeras.

- ¿Quién sois vosotras? - preguntó el guardián del cielo.
- Somos - contestó la primera 

- LA RELIGIÓN ...
- LA JUVENTUD ... - dijo la segunda
- LA COMPRENSIÓN ... - dijo la tercera
- LA INTELIGENCIA ... - dijo la siguiente
- LA SABIDURÍA - dijo la última.
- Identificáos! - ordenó el portero.

 

Y entonces ...
La religión se arrodilló y rezó.
La juventud se rió y cantó.
La comprensión se sentó y escuchó.
La inteligencia analizó y opinó.
Y la sabiduría ... contó un cuento.




https://www.youtube.com/watch?v=HnNHqyjFp0E                      https://antaresasociacion.files.wordpress.com/2011/12/pincha-aquc3ad21.pdf  
Irudien gainean klikatu ipuinak entzuteko                            Irudien gainean klikatu ipuinak irakurtzeko

Hoy, como en alguna otra ocasión, quiero enseñaros un cuento de Jorge Bucay,  pues  estoy plenamente de acuerdo con lo que intenta transmitir: LA IMPORTANCIA DE LOS CUENTOS. 
Los libros  "CUENTOS PARA PENSAR" y "DÉJAME QUE TE CUENTE" de Bucay son, entre algunos otros, libros que me acompañarán siempre ya que reflejan claramente situaciones reales ayudándote a comprenderlas. Espero que os guste.
Para conocer los cuentos pinchad encima de la imagen.

2015-02-18

gida bat: ¡EN FAMILIA!

Familia-tipoen gainean irakurketa gida bat aurkezten du Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur Sailak. Arabako ikastetxe publikoetako eta Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko liburuzainen elkarlanaren emaitza da. Sorta honetan, bai fikziozko bai dibulgazioko liburuak daude euskaraz eta gazteleraz.


Gidan aipatzen denez:
"Une hauetan, aldaketa bizkorrak bizitzen ari gara ia eremu guztietan; baita familian ere. Dibortzioak gero eta ugariagoak dira, familia berriak eratzen dira, lurralde urrunetako haurrak adoptatzen dira, gurasoak sexu berekoak izan daitezke... eta, gainera, egoera guzti horiek elkarri eragin ahal diote. Gida honen asmoa da ezagutzaren bidean laguntzea. Egungo literatura aztertuz, familia aniztasunaren hamaika adibide aurkeztuko da: berregindako familiak edo familia konbinatuak, guraso bakarreko familiak, adopzioko familiak eta familia homoparentalak".




 La Casa de la Cultura Ignacio Aldekoa de la Diputación Foral de Álava junto con las Bibliotecas Escolares de Álava han publicado una guía para niños y jóvenes sobre los tipos de familia. En ell se recogen tanto libros de ficción como de divulgación en euskera y catellano. 
Tal como se refleja en la misma guía:
"En el momento actual estamos viviendo un cambio acelerado en casi todos los ámbitos. La familia no es ajena a ello. Crecen las proporciones de divorcios, se reconstituyen en nuevas familias, niños y niñas de tierras lejanas son adoptados, las figuras parentales pueden ser del mismo sexo….. y además todas estas situaciones pueden interactuar entre sí.
Esta guía pretende ayudar en este camino de conocimiento y a través de un recorrido por la literatura actual presenta un abundante número de ejemplos de diversidad familiar:
familias reconstituidas o combinadas, familias con padres solos, familias adoptivas, familias homoparentales. No se trata de dilucidar cual es mejor modelo de familia"
 
 iturria: BEGEL

 

2015-02-17

INAUTERIAK ESKOLAN

Inauterietako ostegun gizena eta gero, ostiral mehea dator. Gure eskolan egia esateko, ostirala mehe-mehea ez da izaten... nahiko potoloa baizik. Benetan egun polita, alaia eta koloretsua izaten da beti. Hona hemen hainbat argazki:

2015eko INAUTERIAK by Slidely Slideshow

2015-02-09

150 ALICE PROYECT


Georgia Stylou


Uztailean 150 urte izango dira Lewis Carrollek "Aliceren abenturak lurralde miresgarrian" argitaratu zuenetik, haur literaturaren historiako liburu garrantzitsuenetako bat.

 Hau ospatzeko 150 Alice Project sortu da. 
Bertan, mundu osoko 150 ilustratzaile ospetsu elkartu dira liburu baten orrialdeak apaintzeko

Sartu eta ilustrazioez gozatu, merezi du eta!!

http://www.150alice.com/
El próximo mes de Julio se cumplen 150 años de la primera publicación de Alicia en el país de las maravillas del escritor Lewis Carroll. 
Para celebrarlo ha surgido 150 Alice Project que ha permitido reunir en un libro 150 ilustraciones de otros tantos ilustradores reconocidos a nivel mundial.

iturria: BEGEL 

2015-02-04

otsailak 4: SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren 5ean ospatzen du Eliza Katolikoak Santa Ageda eguna. Euskal Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera. Betiko kopla zaharrak edo sortu berriak abestera aterako da jendea iluntzean. Talaia eskolako ikasleak ere, goizean zehar kantatzen ibiliko dira herrian barrena.

 "Ezaguna da Santa Ageda 
gure ohitura zaharretan 
ama-natura esnatzen dugu
 makil bana eskuetan. 

 Aurten ere bai eskaera bat 
 luzatzen dugu benetan: 
 Talaiak osasun ona izan 
dezan mendeen-mendetan".





Con fecha de hoy, 4 de febrero,  es costumbre en muchos pueblos de Euskal Herria salir a cantar las coplas de vísperas de Santa Águeda.
La costumbre marca que se salga en cuadrillas por la calles de los pueblos y ciudades, así como que se recorran los barrios de caseríos yendo de puerta en puerta cantando coplas a la santa y recogiendo dinero para diferentes causas. Se suelen acompañar de bastones y palos con los que se golpea el suelo rítmicamente.
Nuestros alumnos también recorrerán el pueblo cantando sus coplas.

2015-01-31

BIKOTEKA IRAKURTZEN 2015/LEEMOS EN PAREJA

Aste honetan, seigarren mailako ikasleek "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuarekin hasi dira. Lankidetzako ikaskuntza metodo honek bikoteak osatzen ditu; rolen banaketatik abiatzen da (tutorea eta tutoretzapekoa), helburu komuna duelarik: irakurmena hobetzea. Hau guztia gidoi zehatz bati jarraituz egiten da testu errealak erabiliz eta benetako ulermen egoerak sortzen saiatuz.
Bi helburu nagusi ditu:
- Irakurketa konpetentzia hobetzea, batez ere, ulermena.
- Ikasleek elkarri ematen dioten laguntza bultzatzea (ikasleen arteko interakzioak).
Ekintza hau, astean behin, Hizkuntza eta Gaztelera arloetan burutuko da.

BIKOTEKA IRAKURTZEN 2015 on PhotoPeach
 Esta semana l@s alumn@s de sexto han comenzado el proyecto "LEEMOS EN PAREJA". Este es un método de aprendizaje cooperativo basado en la creación de parejas, en las cuales, haciendo de tutor o de tutorado, ambos miembros aprenden a través de un guión de interacción estructurado, todo esto utilizando textos reales e intentando crear situaciones de comprensión auténticas.
Sus principales objetivos son:
- Mejorar la competencia lectora y especialmente, la comprensión lectora.
 - Fomentar la capacidad de cooperación entre el alumnado.
Esta actividad se llevará a cabo una vez por semana en las asignaturas de Euskara y Castellano.

2015-01-30

TALAIAKO KIROLARI ONAREN DEKALOGOA


https://drive.google.com/file/d/0B-w8SP6qoDcKblBUeWlnTlhvMm8/view?usp=sharing
Irudian klik egin

Dakizuenez, gure eskola oso handia da eta errekreo garaian ikasle asko ibiltzen dira, batez ere, futbolean.

Osatzen diren ekipoak ikaragarri handiak dira eta, batzuetan, istiluak sortzen dira.

Hau dela eta, komenigarria ikusi dugu hainbat arau gogoratzea.  Horretarako honako dekalogo hau landuko dugu.tutoretza saioetan.













2015-2016 AURREMATRIKULAZIOA

Guraso agurgarriak 
Ziur gaude zuentzat, zuen seme-alaben hezkuntza ardura handia dela. Horregatik, eskola baten hautaketak duen garrantziaz jabetuta, gure eskolaren berri eman nahi dizuegu. Horretarako, honekin batera doan informazioa bidaltzen dizuegu.
Eginiko eskaintza gustukoa baduzu, ondoan  eskatzen zaizuen dokumentazioarekin batera, zuzen zaitezte Talaia Eskolako idazkaritzara. (Baserritar etorbidea, 51- Bordari eraikina).


EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:


  • Aita eta ama edo lege-tutorearen N.A.N.aren fotokopiak (atzerritarren kasuan A.I.Z.).
  • Familia helbidearen udalak luzatutako errolda agiria (familia osoarena).
  • Familia liburu osoaren fotokopia.
  • Familia ugariaren kartilaren fotokopia,  badagokio.
  • Ikaslearen elbarritasun agiria, badagokio.
  • Ikaslearen ama, aita, tutore legalaren edota anai-arreben elbarritasun agiria, badagokio.
  • Familia unitatearen errenta agiria, Gipuzkoatik kanpo errenta aitorpena egiten badu.
  • Kontu korrontearen 24 digituak.

MATRIKULA EPEA: 

  •  Otsailaren 2tik 13ra.
ORDUTEGIA:  

  • Goizean: 9:00tatik 12:00ak arte
  • Arratsaldean: 14:30etik 16:00ak arte. 
 ARAUTEGIA 





2015-01-29

JON SUKALDARI

Duela gutxi, hirugarren mailako Jon Duinat-en zaletasunetako baten berri izan dugu (beste batzuk baditu eta). Bigarren mailan hasi omen zen aitarekin sukaldean sartzen...
Berarekin hitz egin ondoren, bere Errezeta Liburuari buruz honako azalpen hau, eta blogean jartzeko baimena eman digu.

 "Egun batean Errezeta liburu bat idaztea erabaki genuen aitak eta biok sukaldatu ondoren.
Errezeta hura bukatu ondoren, aitak argazki bat atera zion egindako errezetari, inprimatu eta orri batean nik, errezeta idatzi eta ondoren argazkia jarri genuen. Horrela sortu zen NIRE ERREZETA LIBURUA.
Idatzitako errezetak gure familian egiten direnak dira eta guztiak nire aitarekin egiten ditut. Batzuetan amak edo nire anai txikia Ibaik laguntzen digute".

LAN BIKAINA!!

MUGIKORTASUNAREN ASTEKO SARIAK/PREMIOS SEMANA DE LA MOVILIDAD

Mugikortasunaren Astea dela eta Hondarribiko Udalak antolatu zuen lehiaketaren sarituen artean gure ikaslea Ekai Zapirain izan dugu.
Hemen duzue berak aurkeztutako marrazkia eta, beheko argazkiaren erdian, beti bezala irribarretsu,  lortutako sariarekin: txirrinda tolesgarri bat!
Beste bi sariak Patricia Hoyos eta Ihintza Alza-rentzat izan dira. ZORIONAK NESKAK!!

Diario Vasco-n ateratako argazkia
Entre los premiados en el concurso de  la Semana de la Movilidad que ha organizado el Ayuntamiento de Hondarribia se encuentra nuestra alumna Ekai Zapirain.
Aquí teneis el dibujo premiado y, en  mitad de la fotografía, sonriente como siempre, con su premio: una bicicleta plegable.
Los otros premios fueron para Patricia Hoyos e Ihintza Alza. ZORIONAK NESKAK!!

2015-01-27

web bat: armaplaza.eus





Hondarribiko ARMA PLAZA FUNDAZIOAk web bat aurkeztu zuen atzo: http://www.armaplaza.eus/eu/.
Bai bertan bizi garenontzako eta baita gure herria bisitatzera etortzen diren guztientzako ere oso web interesgarria da.
Orri nagusian espazioak, ibilbideak, proiektuak eta denda bat aurki ditzakegu. Hauetaz gain, bertako informazioa eta berriak.









La Fundación Arma Plaza de Hondarribia presentó ayer su web: http://www.armaplaza.eus/es/.
Es una web de mucho interés tanto como para los que residimos en la comarca como para todas las personas que se acercan a visitarnos.
En su página principal podemos encontrar espacios, recorridos, proyectos y una tienda on line, además de información y noticias de interés.

2015-01-24

BIDE HEZKUNTZA/EDUCACIÓN VIAL

Trafiko Zuzendaritzak joko interaktibo bat diseinatu du errepidean prebentzioa, erantzukizuna eta autonomia sustatzeko.
 Joko hori 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da eta bere helburua errepidean prebentzioa, erantzukizuna eta autonomia sustatzea da.
Jokoa helbide honetan eskura daiteke: www.heimdaltrafikoa.eus. Heimdal jokoa bai ikastetxeetan bai familian erabiltzeko modukoa da eta PCn (Windows, Mac eta Linux) eta tabletetan erabil daiteke Linux, Android eta IOS plataformetan. Joko hori modu aktiboan eta dibertigarrian ikasteko diseinatu da.
Informazio gehiago: euskadi.net

www.heimdaltrafikoa.eus.
La Dirección de Tráfico diseña un juego interactivo para fomentar la prevención, la responsabilidad y la autonomía en el ámbito vial
Es un juego interactivo dirigido a niños y niñas de 8 a 12 años, cuyo objetivo es fomentar la prevención, la responsabilidad y autonomía en el ámbito vial.
El juego, accesible desde http://www.heimdaltrafikoa.eus/es, puede ser utilizado tanto en el entorno escolar como en el familiar, está disponible para PC (Windows, Mac y Linux) y tablets en las plataformas Linux, Android e IOS, y ha sido diseñado para aprender de manera activa y divertida.
Más información: euskadi.net

2015-01-21

"UNA HISTÒRIA MOLT EMOTIVA!"

Hona hemen asko gustatu zaidan bideo bitxi bat. Tablet, ordenagailu, eta mugikor batzuk erabiliz istoria atsegin eta polit bat sortu du egileak. Ikaragarriena da ikusten ari garen irudiak une berean eginda daudela. Teknologian benetan trebea !! BIKAINA!! Aquí os dejo un video que me ha llamado la atención. El autor ha creado una historia muy agradable utilizando varios móviles y tablets. Lo más llamativo es que las imágenes que vemos, están grabadas en tiempo real. Un experto en tecnología!

2015-01-14

"YOUTUBER" GAZTEA/ JOVEN "YOUTUBER"

AIDA DE LOS RIOS
Aida de los Ríos Erandioko hamabi urteko neska bat da. Irratiz izan dut bere zaletasunaren berri. Hain gaztea izanik, baditu  Youtuben bere kanala, "DE TODO UN POCO" eta harpidedunak. Bertan, etxeko kamara eta tripode bat baliatuz,  eskulan ezberdinen prozesua argi azaltzen du, lan hori kamararen aurrean egiten ari den bitartean. Horrela, tutorial oso interesgarriak lortzen ditu. Ondoren, grabatutako bideoak Youtubera igotzen ditu. LAN BIKAINA AIDA!! ZORIONAK!!



Por la radio he tenido noticia de la afición de Aida de los Ríos, una niña de 12 años de Erandio. Aunque es tan joven, ya tiene en Youtube su canal,  "DE TODO UN POCO" y sus suscriptores. Valiéndose de una cámara y un trípode, explica el proceso de diferentes manualidades mientras las va realizando delante de la cámara. Así logra unos interesantes tutoriales que sube a Youtube. ESTUPENDO TRABAJO AIDA!! ZORIONAK!!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...