
eLiburutegia Euskadiko Liburutegi Digitalak, irekita
dauka bere katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko
Sareko bazkide guztientzat (530.000 bazkidetik gora), eta liburu
digitalak maileguan eskaintzen hasika da dagoeneko eLiburutegiaren
katalogo digitalak 3.000 titulutik gora izango ditu urte amaierarako.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak 25.000 lizentzia
erosi ditu, bai euskarazko eta bai gaztelaniazko liburuenak. Ekimena
aitzindaria da Estatuan, eta argitaletxeen nobedadeak eskaintzearen
aldeko apustua egingo du.
Euskadiko Irakurketa
Publikoko Sarea osatzen duten 250 udal liburutegietako erabiltzaileek,
baldin eta zerbitzu berri hau erabili nahi badute, euren liburutegira jo
behar dute, eta eLiburutegian alta eskatu. Liburuen on line mailegurako
plataforma honetara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango
diote. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea autonomia erkidegoko udal
liburutegi guztiek osatzen dute, Donostia, Bilbo eta Santurtzikoek izan
ezik. Azken hiru hauen 2015 urtean zehar sartuko dira sarean.www.euskadi.net/eliburutegia
Gakoak jaso ondoren, irakurlea eLiburutegia plataforman sar daiteke, eta maileguan hartutako liburuak irakurtzen hasi. E-liburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:- Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
- Erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izango ditu aldi berean. Mailegua iraungi baino 5 lehenago gogorarazteko mezua jasoko du.
- Gainera, erabiltzaile batek bi maileguez gain, erreserba bi egiteko aukera izango du
- Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean (21 egunez)
iturria:euskadi.net


















