2014-06-09

MUSIKA KLASIKOA HAURRENTZAT


Haurrei izugarri gustatzen zaie musika. Eta txikitatik zaletzen dira, edo ditugu, musikara.
Behean klik egiten baduzue, haur guztiek ezagutu behar dituzten 20 obra  ikusi eta entzuteko aukera duzue.


 Adibide bat: PEDRO Y EL LOBO

2014-06-04

"DENOK EZBERDIN, DENOK BEHARREZKO"/"TODOS DIFERENTES,TODOS NECESARIOS"

Pello Añorga ipuin kontalariak ‘Hodei baten bidaia’ ikuskizunaren emanaldia eskaini die  eskolako 4. mailako ikasleei. Ikuskizunak, aniztasunaren balioak zabaltzeko helburua du Haur literaturako hautazko ipuinen bidez.
Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzak sustatutakoa da. Ikuskizunaren abiapuntua Hodei baten bidaia disko liburua da.
Erraztasun handiz erakarri ditu ikasleak ipuinak, dantza eta kanten bidez.
Hona hemen adibidea


"DENAK EZBERDINAK, BAKOITZA BEHARREZKOA" by Slidely Slideshow


2014-05-30

KONTSUMO TAILERRAK TALAIAN

Urtero bezala, Talaiako ikasleak KONTSUMO TAILERRETAN parte hartzen ari dira. Antolatu diren tailerrak hauexek dira: PAPERA, URA, SUPERMERKATUA,LEHENGAIAK, EHUNAK, PUBLIZITATEA, ENERGIA, ANALISIAK, ETIKETAK, JOGURRA, JOLASA eta GARRAIOA. Hona hemen argazki batzuk:


2014-05-29

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN (III)

Atzo, hilak 28, 5. C eta 3. Cko ikasleen txanda izan zen. A, zein ondo ibili ziren denak!! ipuinak irakurtzen batzuk eta entzuten besteak. ZORIONAK!!!

2014-05-28

Musika gelan: CUP SONG (5. maila)

Bostgarren mailakoak oso gustura aritu gara musika gelan edalontzien jolasarekin.
Hona hemen egindakoaren eredua, ea gustatzen zaizuen!



  

  


2014-05-27

herri-ipuin bat: "LA ROSA Y EL SAPO"

Haur guztiek ezagutu behar duten ipuin horietako bat; eta batez ere, helduok.
Uno de esos cuentos que todos los niños deben conocer, y sobre todo, los adultos



En un gran jardín, una pequeña rosa y un sapo habían ido creciendo en compañía. Se pasaban horas juntos: él dando saltos a su alrededor y ella convirtiéndose poco a poco una preciosa flor. Durante mucho tiempo habían compartido todo tipo de vivencias, secretos y, sobre todo, amistad.
La vida iba pasando y el sapo observaba como su amiga se volvía cada vez más y más hermosa. Para él era un placer ir a visitarla, saltar a su alrededor y contarle todo lo que sucedía al otro lado del jardín.

2014-05-15

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN (II)/LEYENDO CUENTOS(II)

Oraingo honetan 5.B eta 3.Bko ikasleen arteko ipuin irakurketa aurrera eraman dugu .


GEOHONDARRIBIA GIDA/GUÍA GEOHONDARRIBIA

GeoHondarribia Hondarribiko Udalak egindako Udal-informazio zerbitzua da, turismo eta merkataritza sustapenera bideratuta. Web plataforma batean herriko eta udaleko informazioa jasotzen duen pertsonalizatutako mapa bat, parte-hartzea bultzatuz. GeoHondarribia gunean eguneratutako hainbat informazio ikus ahal izango dugu: Udalekua, zerbitzu eta ekipamenduena, merkataritza, ostalaritza, zerbitzu profesionalak, xenda ibilbideak, obra eta proiektuak eta herrian zehar egiten diren jarduera desberdinak. Sartzeko helbidea: www.geohondarribia.org

2014-05-13

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN/LEYENDO CUENTOS

Urtero bezala , aurten ere bi maila ezberdinen arteko ipuin irakurketa ozena  jarri dugu martxan. Ekintza honetan 5. eta 3. mailako ikasleek hartzen dute parte. Hasteko, 5. mailako ikasle bakoitzak ipuin bat aukeratu du eta ondo prestatu ondoren, bi mailen arteko bikoteak osatuz, egokitzen zaion 3. mailako ikasle bati irakurriko dio ipuina. Horrela, gela guztietan egin ondoren, buelta egingo da 3. mailako ikasleak  ipuin irakurleak izango direlarik. Hona hemen 5. A eta 3. Ako ikasleak:




2014-05-09

"IRUDI BAT, HAMAIKA ISTORIO LABUR" ekintzaren istorioak"/ Colección de relatos "UNA IMAGEN, MUCHAS PEQUEÑAS HISTORIAS"

<iframe width="100%" height="600" src="https://www.smore.com/zr497-irudi-bat-hamaika-istorio-labur?embed=1" scrolling="auto" frameborder="0" allowtransparency="true" style="min-width: 320px;border: none;"></iframe>

Ondoko irudian klik egiten baduzue, Bordariko ikasleek gurasoekin egindako istorio laburrak irakurtzeko aukera izango duzue. 
Benetan istorio politak sortu dituzuela!! 
Irakurtzeak merezi du.
ZORIONAK GUZTIEI!! ETA MILA ESKER ZUEN PARTAIDETZAGATIK.

Pinchando en la imagen tenéis la opción de leer todos los relatos escritos por las familias de los alumn@s de Bordari.
El trabajo realizado ha merecido la pena ya que  habéis creado preciosas historias.
ZORIONAK!! Y GRACIAS POR VUESTRA PARTICIPACIÓN.

IZAR IHESKORREN BILA/EN BUSCA DE ESTRELLAS FUGACES

Kristau Mülhsuser suitzarra, 2012ko abuztua eta urriaren  artean hiru aldiz igo zen Matterhorn-era, (Suitzako mendirik ospetsuenera) 4,15 minutuko bideo eder hau grabatzeko. 2.700 m altueran eta  -12º C tenperaturarekin eman behar izan zuen hainbat gau lo egiten .
Altuera horretan ez dago argi kutsadurarik eta zeruak zoragarriak dira.
Musika, Roberto Cacciapagliarena da.


2014-05-07

FINALERA IRITSI GARA!!

FINALISTA NAIZ!
Gure blog hau, Talaia Bordari Mediateka, VIII. ESPIRAL EDUBLOGS sarietan finalera iritsi da.
Eskola liburutegien taldean aurkeztu diren 156 blogetatik, 11 izan dira aukeratuak; horien artean gurea dagoelarik.
Honek biziki animatzen gaitu, eskolan denon artean egiten ari garen lanekin jarraitzera.
ZORTE ON GUZTIEI!!

El blog Talaia Bordari Mediateka ha sido finalista en el VIII PREMIO ESPIRAL DE  EDUBLOGS 2O14.
En la categoría de Bibliotecas Escolares han sido 156 los blogs presentados y 11 los que han pasado a la final.
El estar entre los seleccionados nos anima a seguir trabajando mano a mano en la tarea de nuestra escuela .
BUENA SUERTE A TODOS!!

Hauek dira gurekin daudenak:
BLOGS DE BIBLIOTECAS ESCOLARES

EROSI BERRIAK/ NOVEDADES

6. Dko IPUINAK

Hemen dituzue 6. Dko ikasleek sortutako ipuinak. Politak benetan. ZORIONAK!!!

2014-04-30

web bat: urtesasoiak.com

http://urtesasoiak.com/
Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak urteko sasoi bakoitzeko ohiturak, tradizioak, kantuak eta dantzak hainbat euskarritan batzen dituen webgunea dugu honako hau.
Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak Urte sasoiak egitasmoa landu dute, herri egutegiaren barruan urtean zehar Euskal Herri osoan egiten diren ospakizun tradizionalen bilduma.


2014-04-28

RUBICKen KUBOAren urteurrena

Erno Rubick
Gaur, Rubicken kuboak 40 urte betetzen ditu.
Haurtzaroan, denok izan dugu gure eskuetan Rubik izeneko kubo koloretsua. Beste kontu bat da inoiz (baita heldu bihurtutakoan ere) puzlea osatzea lortu dugun ala ez.
70eko hamarkadan aurkeztu zuen Erno Rubik hungariarrak hain ospetsu egin den kuboa. Publizitate kanpainak kuboaren ilarak eta zutabeak higituz milioika konbinazio posible egin zitezkeela zioen, baina egiaz, milioika baino, trilioika posibilitate daude.
iturria: Argia 



Más vídeos en Antena3

2014-04-20

apirilak 11: "IRUDI BAT, HAMAIKA ISTORIO LABUR"

Hona hemen Liburuaren Eguna ospatzeko, aurten egin dugun ekintzaren hainbat argazki. Oporretatik bueltan,argazki gehiago ikusteko aukera izango duzue. Zuen gustokoak izango direlakoan...

2014-04-18

GABRIEL GARCIA MARQUEZ HIL DA/ MUERE GABRIEL GARCÍA MÁRQUEZ

Gabriel Garcia Marquez, Literatura Nobel saria 1982an eta XX. mendeko idazle garrantzitsuenetariko bat, hil da, 87 urte zituela, Mexikon duen etxean. Kolonbiako idazleak kritikaren eta publikoaren onespena lortu zuen "Crónica de una muerte anunciada", "El amor en tiempos de cólera" eta "El coronel no tiene quién le escriba" eleberriekin, baina batez ere bere lehen arrakastarekin, "Cien años de soledad".
iturria: eitbkultura

http://especialgabo.fnpi.org/
Muere Gabriel García Márquez: genio de la Literatura Universal.
Uno de los grandes escritores de la literatura universal ha fallecido en México DF a la edad de 87 años. 
El narrador y periodista colombiano, ganador del Nobel en 1982, es el creador de obras clásicas como "Cien años de soledad", "El amor en los tiempos del cólera", "El coronel no tiene quien le escriba, "El otoño del patriarca" y "Crónica de una muerte anunciada".
Nació en Aracataca y fue el creador de un territorio eterno llamado Macondo donde conviven imaginación, realidad, mito, sueño y deseo. 
 La Fundación Gabriel García Márquez para el nuevo periodismo iberoamericano ha hecho un homenaje especial a su fundador en su página web: http://cort.as/8r7V
  fuente: EL PAÍS
Frases de Gabriel García Márquez:
"Es más fácil, atrapar a un conejo, que a un lector".
"Si uno no crea, es cuando le llega la muerte". "Cuando no escribo, me muero; y cuando lo hago, también".
 "Hay que jubilar la ortografía, terror del ser humano desde la cuna". "Simplificar la gramática antes de que la gramática termine por simplificarnos a nosotros".
 Sobre su esposa afirmó: "Yo pude escribir todas mis obras gracias a que Mercedes se hizo cargo de los asuntos de la vida diaria como mantener la casa y pagar las cuentas cuando no teníamos con qué hacerlo, y también cuando tuvimos mucho. Cuando me meto a algunos de esos asuntos ella me dice: "No fastidies; lo único que tú sabes y debes hacer es escribir." 
  "La paz es como la felicidad. Se dispone solamente a plazos y se sabe lo que se tenía después de que se ha perdido".

2014-04-09

Liburuaren eguna. IRUDIAK ETA ISTORIOAK

Beheko liburuxka honetan, datorren ostiralean,hilak 11n, irakasleok irakurriko ditugun istorioak ikusteko eta irakurtzeko aukera duzue. Hauetaz gain, ikasle bakoitzak,  egokitutako irudiari buruz sortu duen mikroipuina ere irakurri egingo du.

IÑAKI FRIERA MEDIATEKAN

Atzo, hilak 8, IÑAKI FRIERA idazlearen bisita jaso zuten seigarren mailako ikasleek. Berak idatzitako IZAROKO ALTXORRA eta TRIANOKO GAU GORRIAK irakurriak zituzten ikasleek eta istorio hauei eta beste gauza askori buruz aritu ginen hizketan. Saio hauek IBAIZABAL argitaletxeak antolatuak izan dira. MILA ESKER.

2014-04-07

10 LIBURUZ OSATUTAKO KATALOGOA

Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako 10 liburuz osatutako katalogoa argitaratu du Galtzagorri Elkarteak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin: 10 books from Basque Literature for Children and Young People / 10 Libros de literatura vasca infantil y juvenil (atxikita duzue).
Katalogo honen bidez, euskarazko Haur eta Gazte liburuak ezagutzera eman eta alor honek bizi duen une emankorra islatu nahi dira nazioartean, hori dela eta, gaztelaniaz eta ingelesez (elebitan) argitaratu da.
Liburuen hautaketa, bakoitzaren sinopsia eta egileen biografia Asun Agiriano, Mikel Ayerbe eta Jone Arroitajauregi literatur aditu eta Galtzagorri Elkarteko bazkideek egin dute.
Horrez gain, liburu bakoitzaren zati bat ere bi hizkuntza horietara itzulita jaso dute katalogo honetan.
Hautatutako 10 liburuen zerrenda:
irudian klikatu
Gerlari handia. Pello Añorga, Jokin Mitxelena.
Xola eta Angelito. Bernardo Atxaga.
Eguberria. Juan Kruz Igerabide, Elena Odriozola.
Maitagarria eta desioa. Mariasun Landa.
Urtebete itsasargia. Miren Agur Meabe.
Pupuan trapua. Xabier Olaso.
Ilunorduak eta argilaurdenak. Joxantonio Ormazabal.
Anekdotak. Ruben Ruiz.
Ebelina Mandarina. Castillo Suarez.
Xia Tenzinen bidaia miresgarria. Patxi Zubizarreta.


2014-04-04

ZER IKUSTEN DUZUE? BELDURRA...POZA.../¿QUÉ OS SUGIERE? MIEDO... ALEGRÍA...

 

Eloy Moreno-ren artikulu interesgarri bat iritsi zait gaur eta ezagutazazi nahi dizuet. Dakizuenez "EL BOLÍGRAFO DE GEL VERDE" eta "LO QUE ENCONTRÉ BAJO EL SOFÁ" liburuen idazlea da.
Artikulua irakurtzen hasi baino lehenago argazkiari erreparatu. Gero, irakurri eta bideoa ikusi, ea zer iruditzen zaizuen....

"La niña que no saldrá en las noticias"

iturria: http://www.eloymoreno.com/

2014-04-03

IRAKURKETA GOZOAK!!/DULCES LECTURAS


Ibaizabal argitaletxeak 125. urteurrena ospatzen duenez, gozokiz betetako tarta bat oparitu zigun Xabierrek. Arazoa hauxe zen:  nola banatu tarta hau eskola handi honetan?
Haur Liburuaren Eguna aprobetxatuz,  gela bakoitzeko irakurlerik hoberenak elkartu ditugu mediatekan  eta ... tarta gozo hau, ikasle hauen artean banatu dugu. A ze gozoa!
MILA ESKER!!.



2014-04-02

LIBURUAREN EGUNA PRESTATZEN/PREPARANDO EL DÍA DEL LIBRO

Nahiz eta aurten Aste Santuko oporretan egokitzen den, urtero bezala Liburuaren Eguna ospatuko dugu; baina oraingo honetan apirilaren 11n burutuko dugu ekintza. Bestelako zerbait egitekotan geunden eta idazteari ere ekin diogu. Beraz, irakurle eta idazle izango gara guztiok. Mikro-ipuin edo kontakizun laburren idazleak, hain zuzen. Gure leleoa hauxe izango da:
"IRUDI BAT, HAMAIKA ISTORIO LABUR"
 Ekintza aurrera eramateko, ikasle eta familiek elkarrekin lan egin duzue, aldez aurretik emandako irudi bati buruzko mikro-ipuin edo kontakizun labur bat idazteko. Hemendik gutxira blog honetan zuen lanak  ikusteko aukera izango duzue.
Talaia Bordari Mediatekak biziki eskertu nahi dizue ekintza honetan parte hartu duzuen guztiei. Beti esaten dugun bezala, ZUEK GUZTIAK GABE ezin izango baikenuke horrelako ekintzarik gauzatu.
Mila esker eta agur beroa
Carmen

apirilak, 2: HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 2an HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu guztian Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko.

IBBYren bitartez mundu zabalean hedatuko den kartela hemen duzue. Kartelaren gainean klikatzen baduzue, mezua irakurriko duzue. Biak benetan, zoragarriak.

Aurten "Munduko haurrei gutuna" goiburu duen kartela sortu dute Irlandako Siobhán Parkinson idazleak eta Niamh Sharke ilustratzaileak.

Andersen-en ipuinak euskaraz

Andersen-en ipuinak gaztelaniaz

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...