Katalogo honen bidez, euskarazko Haur eta
Gazte liburuak ezagutzera eman eta alor honek bizi duen une emankorra islatu
nahi dira nazioartean, hori dela eta, gaztelaniaz eta ingelesez (elebitan)
argitaratu da.
Liburuen hautaketa, bakoitzaren sinopsia eta
egileen biografia Asun Agiriano, Mikel Ayerbe eta Jone Arroitajauregi literatur
aditu eta Galtzagorri Elkarteko bazkideek egin dute.
Horrez gain, liburu bakoitzaren zati bat ere
bi hizkuntza horietara itzulita jaso dute katalogo honetan.
Hautatutako 10 liburuen zerrenda:
![]() |
| irudian klikatu |
Gerlari handia. Pello Añorga, Jokin Mitxelena.
Xola eta Angelito. Bernardo Atxaga.
Eguberria. Juan Kruz Igerabide, Elena Odriozola.
Maitagarria eta
desioa. Mariasun Landa.
Urtebete itsasargia. Miren Agur Meabe.
Pupuan trapua. Xabier Olaso.
Ilunorduak eta
argilaurdenak. Joxantonio Ormazabal.
Anekdotak. Ruben Ruiz.
Ebelina Mandarina. Castillo Suarez.
Xia Tenzinen bidaia
miresgarria. Patxi Zubizarreta.
iturria: Galtzagorri Elkartea















