2013-10-08
IRAKURTZEKO ARRAZOI UGARI
"El coleccionista de mundos" blogak, ondoko bideoan, irakurtzeko hainbat arrazoi aipatzen ditu. Ziur nago ZUEK gehiago gehitu dezakezuela. Pentsatu eta idatzi baten bat. Zuen komentarioek gure bloga aberazten dute. ANIMA ZAITEZTE!!
2013-10-03
Aldizkari bat: IMAGINARIA
| Irudian klikatu |
![]() |
| klik egin |
Hemendik aurrera ezagutu berria dugun lorezainaren istorioak gure blogean ikusteko aukera izango duzue. Hona hemen hauetako bat; ea gustatzen zaizuen!!
2013-09-25
HIZKUNTZAREN KEINUA
Gure blogera berriro ekarri nahi dugu iaz aurkeztu genuen liburu hau: 'Hizkuntzaren keinua' 25 idazlek eta 26 ilustratzaile osatua.
Aipatu genuen bezala, Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan, kaleratu zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz. Hona hemen beste adibide bat Arrate Egaña eta Exprairen eskutik. "HITZ HEGALARIAK"
Irakurri eta gozatu.
Irakurri eta gozatu.
2013-09-23
UDAZKENA
Eman ez arren, udazkenean sartu garela esaten digu egutegiak. Adituek diotenez, atzo, irailaren 22an, 22:44tan hasi zen eta 89 egun eta 20 ordu iraungo du, abenduaren 21ean neguari paso emateko.
Hau ospatzeko, hemen duzue Benito Lertxundiren kanta: UDAZKEN KOLORETAN .
Hau ospatzeko, hemen duzue Benito Lertxundiren kanta: UDAZKEN KOLORETAN .
2013-09-18
web bat: NABAR, HARTZ IPUINLARIA/NABAR, EL OSO CUENTACUENTOS
![]() |
| Irudian klikatu |
Ipuinak irakurri ere hemen egin ahalko duzu, eta
baita testua zeure etxera eraman ere, Nabar-ek kontatzen dizun bitartean
zuk zure haurrekin batera irakurri ahal izateko.
Nabar ez daukazula oraindik? Webgune honetan erosi ahalko duzu, modu erraz batean, eta 5-10 eguneko epean etxean izango duzu.
Zatoz Nabar-en lagun egitera!"
blog bat: "MALIREN IPUINAK"
| Irudian klikatu |
"Ez gara ez irakasle ez idazle ez eta haur literaturan aditu ere, Ama eta Aita gara. Blog honekin liburuak ezagutu eta ikastea nahi dugu, etorkizun hurbil batean ipuinak alabari kontatzeko"
Oso blog interesgarria iruditzen zait bertan ipuin askoren erreferentzia baitugu. Zuen gustukoa izatea espero dut.
2013-09-16
AHOZ GORAKO IRAKURKETAREN GARRANTZIA/IMPORTANCIA DE LA LECTURA EN VOZ ALTA
Aurreko batean, Pediatren Elkarteak irakurketaren garrantziaz ateratako dokumentu bat jarri genuen.gure blogean. Oraingo honetan, Ahoz gorako irakurketaren garrantziaz hitz egiten digu Andaluziako Pediatren Elkarteak. Triptiko hau gurasoentzat zuzenduta dago, baina denok hartu beharko genuke kontutan.
Irudiaren gainean klikatu dokumentua irakurtzeko.
2013-09-12
2013/2014 IKASTURTE HASIERAKO BULETINA
Lehenik eta behin, Talaia Eskolako irakasleria osatzen dugunok, gure agurrik beroena luzatu nahi dizuegu ikasturte berri honetan.
Urtero bezala, ikasturtean zehar baliagarria izango den informazioa jaso dugu buletin honetan eta gure blogean ere finko geldituko da zuek eskura izateko, ezkerreko zutabean.
2013-09-09
HONDARRIBIKO JAIAK eta IKASTURTE BERRI BAT
Kaixo lagunak!
Oporrak bukatuta bueltan gaituzue berriro. Egia da gure herri honetan oporrak ezin hobeto bukatzen ditugula, jaiekin batera. Ekainan, ikasturtea bukatu baino lehenago, txilibitoen doinuak entzuten genituen eskolatik eta ziur naiz orain ere, jaiak pasata direnean, eskolako lehendabiziko egunetan txilibito horiek jotzen jarraituko dutela. Zaila egiten zaie gure ikasleei soinu hauek ahaztea. Polita da!
Baina pixkanaka-pixkanaka lanean murgiltzen joango gara .
Hala ere, izango dira datorren urterako, txilibitoa jotzen ikasi nahi duten ikasleak. Horretarako, hona hemen Alardearen doinuak ikasteko Txingudi merkatalguneak argitaratutako liburuxka:
Entzun eta deskargatzeko helbide honetan sartu:
http://parquecomercialtxingudi.com/page_view.php?PageID=ESP_Information&ContentID=568

2013-07-02
OPORRETAN ITXITA
Eta berriz, ia-ia konturatu gabe, beste ikasturte bat joan zaigu.
ONDO PASA OPORRAK!!!
Uda ikaragarri ona pasatzea espero dugu.
Baina... ez ahaztu... garaia ezin hobea dela, beste gauza askoren
artean... irakurtzeko eta indarrak berritzeko. Ba goaz, bai, baina martxoan aurkeztu nizuen liburu batekin. Arretaz irakurri eta kontutan hartu liburuak dioena
Noizbait, aspertuta bazaudete, blog honetan baduzue zeregina: ipuinak, bitxikeriak, bideoak, zeuek eginiko lanak, etab.
(Video en castellano)
(Video en castellano)
ONDO PASA OPORRAK!!!
| OPOR ZORIONTSUAK!! |
2013-06-21
eta... UDA IRITSI OMEN DA
Ekainaren 21ean gaude eta eman ez arren udan gaude. Esaten dutenez goizeko 7: 05etan sartu gara udan.
Gutxienek eskolako ikasleak konten daude udarakin batera oporrak hartu behar dituztelako.
Talaiako txoko honetatik, OPOR ZORIONTSUAK opa nahi dizkizuegu. Asko disfrutatu eta irakurtzeko aprobetxatu.
LAISTER ARTE!!!

| ONDO PASA OPORRAK!!! |
2012-2013ko IRAKURLERIK ONENAK
Hona hemen ikasturte honetan, Talaia Bordari Mediatekan gehien irakurri duten ikasleak:
3. mailan: OIER LARRETXEA
4. mailan: MADDI AGINAGALDE
5. mailan: ENAITZ ZAPIAIN
6. mailan: MAIDER MIRANDA
3. mailan: OIER LARRETXEA
4. mailan: MADDI AGINAGALDE
5. mailan: ENAITZ ZAPIAIN
6. mailan: MAIDER MIRANDA
ZORIONAK GUZTIOI!!!
2013-06-19
2013 IRAKURTZEKO UDA/ 2013 UN VERANO PARA LEER
![]() |
| irudian klikatu |
Oporrak gainean ditugula, udan zer irakur dezakegun jakitea interesgarria da.
Hona hemen 0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, aurten argitaratutako 120 izenburu biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta. Gida hau Donostiako udal liburutegien sarea prestatua da.
2013-06-18
2012-2013 IKASTURTEKO ESTATISTIKAK
Urtero bezala, ikasturtea amaitzear dagoela, mediatekako erabilerari buruzko
datuak ateratzea oso interesgarria da. Hona hemen
zenbait datu:
Gehien mailegatutako tituluak hauexek izan dira:
"Metak eta kometak"
"Junie B. Jones y el diario de clase"
"La montaña parlante"
"Galtzontzilo galduaren bila"
Aurten ere, ikusten dugu 4. mailako gela bat, 4. A izan da gehien irakurtzen duena. Baina bere atzetik 3. maila bat dator. ·. B gela kasu honetan.
Iaz
bezala, aurten ere oso nabarmena izan da neskak eta mutilen arteko
aldea irakurketari dagokionez. Aurreko urteetan bezala jarraitzen dugu. Grafiko honetan % 77, 02a neskak dira eta %22,98a mutilak.
Zer gertatzen da mutilekin???
Gehien mailegatutako tituluak hauexek izan dira:
![]() | |
| handitu |
"Junie B. Jones y el diario de clase"
"La montaña parlante"
"Galtzontzilo galduaren bila"
![]() | ||||
| handitu |
![]() | |
| handitu |
Zer gertatzen da mutilekin???
2013-06-17
MALETA BIDAIARIAREN ISTORIOAK
Ikasturtea amaitzear dagoela 3. mailan egin dugun ekintzaren emaitza ezagutarazi nahi dizuet.
Dakizuen bezala, maleta bakoitzean koadernotxo bat zegoen non gurasoek gustuko zerbait idatzi behar zuten. Astero, gustura irakurri da gelan maletak zekarren istoriotxoa. Azkenean, hasieran esan genuen bezala, "LIBURU POLIT BAT" idaztea lortu dugu zuek ekarritako istorioekin. ZORIONAK eta MILA ESKER zuen partaidetzagatik.
Hona hemen emaitza:
Hona hemen emaitza:
2013-06-11
HONDARRIBIA EZAGUTZEN
6. Cko ORKESTRA
Eta ikasturtea amaitzear dagoela, 6. Ckoek oparitxo bat egin digute. "Oasis" taldearen Wathever abestia, Sergiok egindako kaxoi flamenkoarekin. Aurrera!
2013-06-10
MAURICE SENDAK
Maurice Sendak (Brooklyn, New York, 1928ko ekainaren 10a - 2012ko maiatzaren 8a) estatubatuar idazle eta marrazkilaria izan zen. Haur-liburuetarako egindako marrazkiengatik da, batez ere, ezaguna, haur-liburuen munduko ilustratzailerik onenetako bat izan baitzen.
Bere lanetako bat "PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN" oso ezaguna egingo zaizue.
![]() |
| klik egin |
Gaur, ekainak 10, ilustratzailaren jaiotegunaren 85. urteurrena ospatzeko GOOGLEk doodle hau eskaintzen dio .
2013-06-05
2013ko LIBURUAREN EGUNA
Glog honetan OLERKIEN EGUNErako egin genituen ekintza guztiak biltzen saiatu gara. Kartelen gainean klikatuz
ikusterik izango duzue. Ea gustatzen zaizuen!!
INGURUGIROAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur, ekainak 5, ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak urtero eskainitako eguna ospatzen da.
Egun honen ospakizuna 1972ko abenduaren 15ean onartu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusian. Egun horretan, Nazio Batuen Ingurumenerako Programa ere onartu zen .
NBEak egun honetaz baliatzen da mundua ingurumenak duen garrantziaz kontzientziatzeko, jendeari hurbiltasuna erakutsiz.
Gainera, egun honi esker, urtero komunikabideetan ingurumenari buruz hitz egitea lortzen da, eta ondorioz, gaur egun gure gizartean lekua duen gaia bihurtu.
Ospatzeko, hainbat ekitaldi, asmo oneko adierazpen, jarduera, protesta eta abar egiten dira.Guztiak beharrezkoak dira ingurugiroa zaindu eta babestu nahi badugu. ez baita lan makala. Izan ere, erraza izan daiteke hitz eta ekintza politak egitea, baina ez da batere erraza jendearen pentsatzeko eta jokatzeko modua aldatzea; ez da erraza natura agortezina dela eta bertan dagoen guztia ustiatu genezakeela burutik kentzea; ez da erraza bizimoduari lotu dizkiogun hainbat erotasuni uko egitea. Beti ez da erraza, gure bizi-kalitatea murriztu gabe, ingurugiroari kalte gutxiago egingo dioten ohitura eta baliabide berriak erabiltzea.
Eta hala ere, hori guztia egin beharrekoa dugu.
Ondoko bideoa ikusi eta hausnartu:

2013-05-30
SOLAS EGITEKO IPUINAK
Osasunkumeren istorioetatik abiatuta, hemen
ditugu Lehen Hezkuntzan Familia arteko baloreak eta bestelakoak lantzeko
animazioak eta jokoak. Oso interesgarriak 6- 12 urte bitartekoentzat.
2013-05-23
GEORGES MOUSTAKIren omenez
Georges Moustaki abeslaria Nizan hil da goizean, 79 urte zituela. Giuseppe ezizena eman zioten eta Frantziako kantugintzako kantu
ezagunetako asko idatzi ditu. "Chanson française" delakoa ezagun egin
zuen artisten belaunaldi bateko garaikidea izan zen.
1961an lehen diskoa atera zuen, "Les orteils au soleil" eta ordutik 30 lan inguru kaleratu zituen. Azkena, 2008ko "Solitaire". Bere kantu ezagunenak 'La Méteque', 'Ma Solitude', 'Il Est Trop Tard', 'Il Y Avait un Jardin', 'Joseph' eta 'Ma Liberté' izan ziren.
"Zergatik" kantuan Georges Moustakik eta Imanolek elkarrekin abestu zuten:

LIBURU BERRIAK MEDIATEKAN
Nahiz eta gutxi falta ikasturtea bukatzeko, kurtso honen azken erosketak erakutsi nahi dizkizuegu badakigulako nobedadeak gustatzen zaizkizuela. Hona hemen liburu berriak. ZUEN ZAIN DAUDE!!
2013-05-22
"TEKNOLOGIA BERRIAK"
Teknologia berriak garai guztietan izan dira...
Bideo hau barre egiteko da baina, seguru nago, teknologia berrien aurrean bat baino gehiagok noizbait ikusi duela bere burua horrela. Ea zer iruditzen zaizuen!
2013-05-20
IRENE. Laburmetraia.
Republica Dominicanako Liburu Azokarako irabazi duen laburmetraia . Irakurketari esker errealitate desberdinetara ihes egitea posiblea da.
2013-05-17
POETA TXIKIAK
Olerkien egunean, txiki batzuk olerkiak errezitatzen ikusteko aukera duzue hemen.
KAMAMILA (Joxan Ormazabal):
MAGIA (Pello Añorga):
KAMAMILA (Joxan Ormazabal):
MAGIA (Pello Añorga):
2013-05-15
OLERKIEN EGUNAren OSPAKIZUNA
Azkenean ospatu genuen! Asteazkeneko goiza mantendu zen, ia-ia euririk gabe, eta aurrera eraman genuen gure ekintza handia. Baina merezi izan zuen. Primeran atera zen dena. Oso gustura ikusi genituen ikasleak olerkietan murgilduta; bai irakasleok prestatutakoekin baita beraiek errezitatutakoekin disfrutatzen, txikienetatik zaharrenetara... Denok poeta txikiak izan ginen. Hona hemen adibidea:
2013-05-10
ILARGIA
Marcos Geek, australiarra, ilargiaren irudi bat grabatu du Victoria mendiko begiratokiaren gainetik azalduz, Wellingtonen (Zeelanda Berrian), .
Jendea gau horretan, ilargiaren bistarik onena izateko, elkartu zen goian . Bideoa harrapatzeko beharrezkoa izan zen, hiriaren beste aldean, 2,1 kilometrotara kokatzea. Ez da batere erraza izan, saiakera asko egin behar izan baitu. Irudian klikatu bideoa ikusteko, MEREZI DU ETA!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)