2012-12-12

INTERNETEN SEGURTASUNEZ ARITZEKO

Hona hemen irakasle, erabiltzaile eta gurasoak garenontzat lagungarria den web bat.  Bertan adin txikikoentzako atal bat aurkituko dugu.
https://www.osi.es/

OSI es un servicio de la Secretaría de Estado de Telecomunicaciones y para la Sociedad de la Información puesto en marcha por el Instituto Nacional de las Tecnologías de la Comunicación (INTECO). Como profesionales que tenemos relación con las TICs, como usuarios y como padres, no nos vendrá mal conocer este sitio para prevenir problemas derivados del uso inseguro de la red. Hay un apartado dedicado a la seguridad de los menores en internet.

2012-12-10

EUSKARAREN EGUNA BORDARIN

Nazioarteko Euskararen Eguna dela medio, aurten ere Talaia Ikastolako ikasleek zenbait ekintza berezietan hartu dute parte euskara gurea dela, eta zaindu behar dugula ohartzeko ahaleginetan.
 Egin diren jarduerak H.H.n zein L.H.n izan dira, eraikuntza bakoitzean haurren ahalmenei egokituz.
 Esan genuen bezala, aurtengo leloa: "Lehen hitza eta azkena euskaraz egizu dena"  izan da eta kantaren izenburua: "Egiozu euskaraz".
Girotzeko aukeratu dugun egoerari "Euskal Hitzen Basoa" izena jarri diogu. Zalantzarik gabe, ekintzarik ikusgarriena pasilloak zuhaitz dotorez apaintzea izan da.
Zuhaitza, gure Lurretik, Euskal Herritik, azaleratzen den hizkuntza litzateke; ondo zainduz gero bizia eta emankorra manten daitekeena.
Ikasleek, zuhaitzak egiteaz gain, norberarentzat esanguratsua den euskal hitza idatziz apaindu dute zuhaitza.
Horrez gain, irratsaio berezia egin da 5. mailako ikasle talde baten eskutik eta ikastolako maila guztietako ordezkariak izan ditugu beraien ahotsez "Kantu Kantari" saioa osatzen, hau da, eukal kanta klasikoen txokoa.
Esan beharra dago irakasleok ere gure hostoa zintzilikatu dugula sarrerako baso xumean euskara adin txikiko zein handikoen ardura dela adieraziz.
Hona hemen argazki batzuk:

  
                      

2012-12-05

2012ko DURANGOKO AZOKA

Bihar, abenduak 6, irekiko ditu ateak Durangoko Landako guneak, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioa hartzeko. Nestor Basterretxeak diseinatutako jantzi berria soinean hartuta eta barrua kultur produktu eta ekintzez beteta, gertu dago bisitariei ongi-etorria emateko. Domekara arte, abenduak 9, egongo da zabalik.
Irudian klik egin

2012-12-04

NOBEDADEAK!!

Egun hauetan liburu berri asko erosten ari gara zuentzako. Mediatekan buru belarri ari gara prestatzen zuek irakurri ahal izateko. Hauek dira batzuk. Denetatik dago: misteriozkoak, beldurrezkoak, fantasiazkoak, abenturazkoak... Gustukoak izango dituzuelakoan... ZUEN ZAIN GAUDE!!!

2012-12-03

2012-11-30

EUSKARAREN EGUNA TALAIAN

Datorren astean zehar, eta EUSKARAren EGUNA ospatzeko, zenbait ekintza antolatu dira eskolan. Gure leloa hauxe da:
"LEHEN HITZA ETA AZKENA, EUSKARAZ EGIZU DENA"
Eta hona hemen aukeratu dugun kanta:
"EGIOZU EUSKARAZ"


Liburu bat: HIZKUNTZAREN KEINUA

EUSKARAren EGUNA dela eta, Mediatekara iritsi berria dugun liburu eder bat aurkeztu nahi dizuet:'Hizkuntzaren keinua'  25 idazlek eta 26 ilustratzaile osatua.
 Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan, Hizkuntzaren keinua liburu kolektiboa kaleratu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz. Hona hemen zenbait adibide:

2012-11-28

abenduaren 3an... EUSKARAREN EGUNA

Klikatu

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

2012-11-27

9ko TAULAren TRIKIMAILUA/TRUCO DE LA TABLA DEL 9

BIDERKATZEKO TAULAK

Gaur, gure blog honetan, Matematikari lekutxo bat egingo diogu eta, biderkatzeko taulak ikasten ari zaretenei, oso lagungarria izango den zerbait erakutsi nahi dizuegu. Sartzen bazarete, ariketak eta jokuen bidez, primeran ikasiko dituzue. ANIMO!!


Irudiaren gainean klikatu


2012-11-25

2012ko KULTURA BONUA/B0NO CULTURA 2012

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-2013 Gabonetako kanpainarako Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako 600.000 euro erabiliko dira, alegia, 40.000 bonu saltzeko diru-kopurua.
 Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du. 
Pertsona interesedunek 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak finantza-entitate kolaboratzaileak gaitutako kutxazainetan. Bonuak soilik Programari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira, 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 18ra bitartean. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.
Informazio gehiago:
Euskadi.net 

2012-11-23

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN. 5.B+3.B

Aste honetan, 5. eta 3. Bko ikasleen txanda izan da. Ostegunean, goizeko hamarretan Mediatekan elkartu ginen eta, bikoteak osatu ondoren, ipuinak irakurtzeari ekin genion. Oso ondo joan zen dena. Zaharrenek oso ongi irakurri zuten eta, txikienek arreta handiz entzun zuten egokitutako ipuina.
 ZORIONAK GUZTIEI!!

2012-11-18

EUSKARAREN DOODLE-a

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan  guztion atxikimenduak behar dira.

Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.

2012-11-16

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN. 5A+3A


Mediatekatik ZORIONAK eman behar dizkiegu ekintza honetan parte hartu duten guztiei. Irakurleei, egin beharreko lana bikain burutu dutelako eta irakurketak oso ondo prestatu dituztelako, eta entzuleei, arreta handiz ipuina entzun dutelako.

2012-11-12

ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN

Aurten ere, ekintza honetan 5. eta 3. mailako ikasleek parte hartuko dute. Lehenengo saioa aste honetan izango da 5. A eta 3. Ako ikasleekin. Dagoeneko ipuinak aukeratuta daude ikasleek aukeratutako ipuina ondo presta dezaten. Ondoren, bikoteak osatuko dira  oraingo honetan txikiak  entzuleak izango direlarik.

2012-11-01

KANTA DEZAGUN

Gaur, abestiak ikasteko web bat erakutsi nahi dizuet. Abestien letra piktogramen bidez agertzen da. Saltseatu pixkat eta kantatzen hasi, osasungarria da eta! Orri honen egilea Eneritz Egiluz da .

klikatu hemen

2012-10-30

LEONARDO INTERAKTIBOA

Los Códices Madrid I y II, la única obra de Leonardo da Vinci en España, una de las grandes joyas de la Biblioteca Nacional de España, ya es interactiva en Internet. A partir de ahora, cualquiera puede tener los dos cuadernos de trabajo de da Vinci –con su transcripción y traducción– en sus manos, dentro de un contexto intelectual y temporal, y acceder a contenidos multimedia que contextualizan la obra: música de la época, animaciones en 3D, herramientas de búsqueda, zoom de alta calidad, juegos…

2012-10-27

LIBURU BERRIAK!!!

Aste honetan liburu berriak ari gara prestatzen zuentzako. Oraingo honetan DESCLÉE editorialak atera berriak dituen bilduma batzuk eta iaz kaleratutako PIZTIEN ERRONKA, DINOSAUROEN KOBA  eta SCREAM STREET bildumen ale berriak ere.
Bilduma berriak:
MARMAR ETA KARKAR: 7 urtetik gorakoentzat. 3 troll-istorio liburu bakoitzean, baina... Kontuz! Liburu hauetan harrak, belarri zikinak, mukiak era zilbor iletsuak ageriko dira!
SPOOK SCHOOL: 8 urtetik gorakoentzat. Ongi etorri Spook Skoolera, buruan mamuak besterik ez dituzten ikastetxera!
BROWNIE KLUBA: 8 urtetik gorakoentzat. Ezagutu Katie, Ellie, Charlie, Jamila eta Grace. Bost lagun min  dira eta Brownie klubeko kide bihurtu berri dira!.
Hauetaz gain, PUNKI 1989-2008 komiki berria dugu non Punkiren pasadizo ezberdinak aurkituko dituzue. Ez dira bildu Punkiren abentura zoro guztiak, baina bai  horien eredu diren hainbat eta hainbat.

2012-10-26

2012-2013ko MALETA BIDAIARIAK

Gaur, urriak 26, Maleta Bidaiariak 3. mailako ikasleen etxeak bisitatzen hasia da. Urtero bezala, ostiraletan gela bakoitzeko haur bati emango zaio hurrengo ostegunean bueltatzeko.
Dakizuen bezala, barruan etxeko kide guztientzat  zerbait badago. Zuen gustukoa izango delakoan...

2012-10-25

MUNDUKO LIBURUTEGIAK

Egin dezagun bidai bat munduko liburutegien zehar. Ea gustatzen zaizkizuen!




Hala ere, edozein toki ona izan daiteke irakurketaz gozatzeko.

2012-10-22

IRAKURLE ONA IZATEKO, ZER EGIN DEZAKEZU?

Hona hemen IRAKURLE ONA IZATEKO zenbait aholku. Zuzen betetzen badituzu irakurle ona izatea lortuko duzu eta ikasketetan eta bizitzan asko lagunduko dizu. Adi irakurri eta betetzen saia zaitez!

Iturria: Leer. es

2012-10-09

IHITZA ALDIZKARIA WEBEAN

klikatu hemen
IHITZA eskola–elkarteari zuzenduta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako ingurumen hezkuntzako aldizkaria da. IHITZAk ingurumen–ikuspegia ikastetxeetako curriculumetan eta bizitzan txertatzeko baliabideak eta ideiak eskaini nahi dizkie unibertsitatez kanpoko irakasleei. Orain, web orrian, bertsio inprimatuaren edukiak eta gauza gehiago ere aurkituko ditugu: bibliografia gehiago, "link" gehiago, baliabide gehiago, esperientzia gehiago, eta abar.
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-ihitza/eu/

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...